Euskal Encodings

Orokorra => Proiektuen txokoa => Gaiaren sortzailea: loidi1999 Noiz: 2021ko Azaroaren 29a, 16:24:29

Izenburua: Edukiak online ikusteko plataforma proposamena: Tokyvideo
Egilea: loidi1999 Noiz: 2021ko Azaroaren 29a, 16:24:29
Arratsalde on denoi, asko gustatzen zaizkit txikitako telesail eta filmak ikustea, eta horregatik nago foro honetan duela urte batzuetatik, baina orain arte ez dut inoiz ezer idatzi.

Edukiak online ikusteko badira urte batzuk foro honetan MEGA erabiltzen dela, eta ikusi dut askotan edukiak borratzen direla, edo ez dela oso erosoa gauza batzuetarako. Horregatik, orain dela hilabete batzuk deskubritu nuen webgune bat proposatu nahiko nuke, Tokyvideo (https://www.tokyvideo.com/), agian ezagutzen duzue. YouTube antzeko plataforma bat da, baina eduki pirata ere aurkitu daiteke, eta egin ditudan proben arabera, ez didate bideorik bota oraindik.

Foro honetatik deskargatutako pelikula batzuk eta Autobus Magikoaren atal batzuk igo nituen (eskerrik asko bide batez) sortu nuen kanalera (https://www.tokyvideo.com/user/loidi1999), eta 5 hilabete ondoren hortxe jarraitzen dute guztiek (eta ez zait iruditzen inork ikusi dituenik, ez baititut zabaldu).

Gainera, playlist moduko zerrendak egin daitezke dena antolatuago edukitzeko, baina ezin dira ordenatu eta igotzen diren ordenan geratzen dira, nahiko nahasgarria izan daiteke.

Bestetik, sartu bazarete ikusiko zenuten bideo bakoitzaren ikustaldi kopurua 5000-6000 artekoa dela, eta hori noski gezurra da, ez dakit zergatik egiten duten, baina bideoa igo eta ordu batzuetara automatikoki agertzen da.

Hortaz, deskubritu ditudan ezaugarri batzuk zerrendatuko dizkizuet:

Uste dut esan nahi nuen guztia esan dudala, erabiltzea erabakitzen bada ni prest nago gauza batzuk igo eta estekak gehitzeko dagozkien orrietan. Ez da plataforma oso ona, baina MEGArekin batera erabiltzeko erraza eta baliagarria izan daitekeela iruditzen zait.