GARTXOT, KONKISTA AITZINEKO KONKISTA (2011)
(https://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/assets/covers/0.8965113448276585.jpg)
Filmaren Ezaugarriak:
Herrialdea: Euskal Herria (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2d/Flag_of_the_Basque_Country.svg/20px-Flag_of_the_Basque_Country.svg.png)
Generoa: Drama, Musika
Urtea: 2011
Zuzendaria: Asisko Urmeneta, Juanjo Elordi
Gidoia: Edorta BarruetabeƱa, Asisko Urmeneta
Musika: Benito Lertxundi
Sinopsia: XII. mende hasieran Orreagako fraideek Mikelot, Gartxoten semearen ahots ederraren berri izan zutela, beren abatetxean nahi izan zuten, bere ahots ederraz eta kantaz gozatzeko. Gartxotek ordea ez zuen onartu bere semea galtzea eta abatetxetik Itzalzuko mendietara ihesi eraman zuen.
Nota Filmaffinityn: 7,1
Bideoaren ezaugarriak: [ONLINE]
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 1h eta 25m (85min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,60 GB
Erresoluzioa: 720p
Esteka (MEGA) (https://mega.nz/file/KOAiDSzT#bmUYS59Hyd8tyyCFOsvrgtDhMLCx95q2Oz0Drsqkc7M)
Goiz ekin zioagu lanari, Zumarra. Gainera elkarri hitzik esan gabe ederki partekatu diagu lana. Gero erantsiko diat nire bertsioa ere MKVn.
Txapela edukiko banu, zure aurretik kenduko nuke... :bow: :bow: :bow: :bow:
Eeeeeh... izenburua osatu dut...
Epa aspaldikook!
Azken aldian oso ausente banabil ere aurrekoan filmea jaitsi nuen ikusteko asmoz eta sekulakoa pasa zait...
Azken hamar mintuak falta zaizkio! :shock: :shock: :shock:
Badaukazu berrigotzerik burrundaie?
Ez dakit ez ote den riparen arazoa ze zuzenean ikusterakoan ere arazoak ematen dizkit.
A, eta mila esker horren bizkor igotzeagatik, ezin izan nuen zuzenean ikusi eta aspalditik nuen ikusteko gogo handia.
Agur bero bat eta eskerrik asko!
Ahal bezain laster begiratuko diot.
Mila esker berriz ere :lotsa:
Arazoa dagoeneko konponduta. Eskerrik asko abisatzeagatik ar-abatarra, eta ongi etorri aspaldiko partez!!! :barre:
Milioi esker!
Zeinen filme polita eta zeinen historia/istoria latza.
Telebistan bota dute? Ongi. Hortaz, DVDa osorik igotzea badaukat hortaz. Filma 20 hizkuntza ezberdinetako azpiidatziak dakartza DVDak, eta 3.68 GBeko pisua dauka.Ea biharko igo ahal dudan.
Ostiralean, 2, Gartxot, itzaltzuko bardoa bota behar omen dute ETB1-n. Bila ibili naiz eta uste dut hauxe bera dela beste izenburu batekin :-(
lagun batek gartxot filma eskatu dit... aspaldi jeitxia nuen baina hemen aipaturiko azken 10 minutuen arazoa dut... bertxio berria jeistera joan eta google driven askotan azaldu oi den arazoa topatu dut, bai online ikusteko, bai jeisteko :urkatu:
Gauerako nire kontu!
Milesker! :festa:
Jaisteko prest! :zaldi:
jaitsita, inongo arazorik gabe, eskerrikasko! :pailazo:
:goku:
lotura ez da gehiago ibiltzen
Egindaa. Ez dauka inork HD dagoen bertsio bat, edo gutxienez etb 1 en logoa gabe?
Bertsio berri bat igo dut, 720p erresoluzioan. Etb-ren logoa dauka honek ere, baina HD-n dago behintzat..