Euskal Encodings

Igoerak => Komikiak => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 22a, 01:16:55

Izenburua: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 22a, 01:16:55
Hemen daukazue ETBk duela urte mordoa eman zuen animearen manga. Datuak teknikoak orrian dauzkazue.

Gustatzea espero dut.

Lehen parrafo honetan nire iritzi pertsonala emango dizuet eta kasu egitea eskertuko nizueke. Onartu beharra daukat hasiera nahiko ahula daukala. Lehen liburuki biak nahiko ahulak egiten zaizkit, eta hirugarrena zertxobait hobetzen bada ere, guztiz konbentzitu gabe nauka. 4 eta 5. liburukietan hasten da interesgarri jartzen, eta 6.a irakurri ondoren zin dagizuet monoarekin geratuko zaretela. Hasieratik gustatzen zaionari izugarri gustatuko zaio, baina lehen liburukiei buruzko iritzia nirearen berdina daukan jendeari aukera emateko gomendioa egiten diot, ez zara damutuko. Gero liburukitik liburukira punturik interesgarrienean geratzen denean ikusiko duzue XD Estrategikoki banatu dituzte kapituluak.


"Dragon Quest - Dairen abenturak" manga Dragon quest bideojoko sagako giroa oinarritzat hartutako manga da. Ez dakizuonontzat, nahiz eta Dragon Quest hemen famatua izan ez (oraintxe hasi dira iristen sagako azken jokoak), Japonian "Final Fantasy" joko saga baino salduagoa eta famatuagoa da; Japoniako joko sagarik famatuena da zalantzarik gabe. Azalpen gehiago joango zarete jasotzen liburuki bakoitzaren komentarioen bitartez.

Manga honek bi edizio izan ditu, Tanboukona eta Bunkoa. Lehenengoa edizio normala da, betidanik ezagutzen ditugun 200 orriko liburuxka. Edizio honek 37 liburuki izan zituen. 2003an manga hau 100 milioi ale saltzera iritsi zen, oso manga gutxik lortu duten kopurua, eta horregatik reedizio bat atera zioten. Nik dakarkizuedan edizioa Bunkoa da. Edizio zaharrak 9-10 kapitulu zekartzan liburukiko, eta berriak 15-16, beraz, 22 liburukitan gelditzen da berria. Bigarren edizio honen akatsa orrialde extrak ezabatzea izan da, istorioaren orriak bakarrik utziz. Horregatik, edizio zaharraren bertsio bat ere jaitsi dut eta falta diren orrialdeak gehitu dizkiot, ahalik eta osoena gera dadin. Txorrada bat ematen du, baina egileen kontakizunak interesgarriak izaten dira, eta erasoen gida ere garrantzitsua da, jokoaren saga ezagutzen ez dutenek zein motatako erasoak darabiltzaten uler dezaten (eraso mota berdinekoek erro bera daukate).

Izen originalak mantentzea erabaki dut animekoak erabili beharrean, hau da, "Fly" deitu beharrean "Dai" da, eta besteren batzuk ere aldatuta aurkituko dituzue. Aldaketa horren arrazoia ingelesezko "die"rekin (heriotza) zeukan antzagatik izan zen.

Eskerrik asko Belebeltzi, berari eskerrak Photoshopean zerbait maneiatzen bainaiz, manga egiteko beste bai behintzat, 0717ri (enaz ohituko nickera) azaleko testua itzultzera prestatzeagatik, eta baita ere aokromes eta batez ere bere lagunari azaleko testua itzultzeagatik.

Akatsak aurkitzen badituzue, ze ziur aurkituko dituzuela, idatzi berton mesedez. Esan behar dut mangaren testua oso-oso sinplea eta errepikakorra dela, ez daukat Death Notek bezalako trama XD Beraz, itzulpena sinpleegia iruditzen bazaizue, sentitzen dut XD

Beno, kasu egingo al didazue gomendioan XD

ZUZENEKO DESKARGA

Dairen abenturak - 01v3 liburukia (http://mediartesur.com/Images/Icono/favicon-dropbox.png) (http://dl.dropbox.com/u/59732806/Dairen%20Abenturak/Dairen%20abenturak%20-%2001v3%20liburukia%20-%20%5BEuskal-Encodings%5D.cbr)(http://images.mcanime.net/images/hosters/mega.png) (https://mega.co.nz/#!EMtC1KCY!ABa7xCN7HgzISiUHvFQ-MgQjPRtcS_7uudBL-8An3Qg)
Dairen abenturak - 02v2 liburukia (http://mediartesur.com/Images/Icono/favicon-dropbox.png) (http://dl.dropbox.com/u/59732806/Dairen%20Abenturak/Dairen%20abenturak%20-%2002v2%20liburukia%20-%20%5BEuskal-Encodings%5D.cbr)(http://images.mcanime.net/images/hosters/mega.png) (https://mega.co.nz/#!8AdkmYYQ!eOEmiH-dPzSOaA_PWukb1Dl3I-FNG56CtzuO9xV0On0)
Dairen abenturak - 03v2 liburukia (http://mediartesur.com/Images/Icono/favicon-dropbox.png) (http://dl.dropbox.com/u/59732806/Dairen%20Abenturak/Dairen%20abenturak%20-%2003v2%20liburukia%20-%20%5BEuskal-Encodings%5D.cbr)(http://images.mcanime.net/images/hosters/mega.png) (https://mega.co.nz/#!tc11XIrL!QsfUd2a8z5E6mwXu8Fs4iV6yeD1MtD4dCyi9tLoOqco)
Dairen abenturak - 04v2 liburukia (http://mediartesur.com/Images/Icono/favicon-dropbox.png) (http://dl.dropbox.com/u/59732806/Dairen%20Abenturak/Dairen%20abenturak%20-%2004v2%20liburukia%20-%20%5BEuskal-Encodings%5D.cbr)(http://images.mcanime.net/images/hosters/mega.png) (https://mega.co.nz/#!9VMWVY6Z!YmkrgTtBafwfiGRBd6URjmjS10xyjAFUW_3KUV7jYk4)
Dairen abenturak - 05 liburukia (http://mediartesur.com/Images/Icono/favicon-dropbox.png) (http://dl.dropbox.com/u/59732806/Dairen%20Abenturak/Dairen%20abenturak%20-%2005%20liburukia%20-%20%5BEuskal-Encodings%5D.cbr)(http://images.mcanime.net/images/hosters/mega.png) (https://mega.co.nz/#!0J1BQJoK!W3WD02JZH2cBlG1TrqlPHxKrfYohaQfqGchTmvYHcVA)
Dairen abenturak - 06 liburukia (http://mediartesur.com/Images/Icono/favicon-dropbox.png) (http://dl.dropbox.com/u/59732806/Dairen%20Abenturak/Dairen%20abenturak%20-%2006%20liburukia%20-%20%5BEuskal-Encodings%5D.cbr)(http://images.mcanime.net/images/hosters/mega.png) (https://mega.co.nz/#!hcMTmaQZ!OB3wM2rAskHQ5q12oIfurQEY5PFlMxGCgnBNLIfpdo8)
Dairen abenturak - 07 liburukia (http://mediartesur.com/Images/Icono/favicon-dropbox.png) (http://dl.dropbox.com/u/59732806/Dairen%20Abenturak/Dairen%20abenturak%20-%2007%20liburukia%20-%20%5BEuskal-Encodings%5D.cbr)(http://images.mcanime.net/images/hosters/mega.png) (https://mega.co.nz/#!UUUVAIwY!O7NVRT-1Wxshk3VL7HBqlEcQW8QDYu0AMu-bmKjwCm8)
Dairen abenturak - 08 liburukia (http://mediartesur.com/Images/Icono/favicon-dropbox.png) (http://dl.dropbox.com/u/59732806/Dairen%20Abenturak/Dairen%20abenturak%20-%2008%20liburukia%20-%20%5BEuskal-Encodings%5D.cbr)(http://images.mcanime.net/images/hosters/mega.png) (https://mega.co.nz/#!tVknXQpC!FSXlAHU3RhkD7WggsuFdjnJx-3UTXrHAcwaEn7g8wPw)
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Abuztuaren 22a, 02:15:40
jeeeeeeeeeeeeeeeeeeisten!! eskerrik asko bitxi hau euskaratzeagatik!!^^
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 22a, 02:17:48
Liburukiaren azalaren eskuinaldea soso geratzen da dena zurizko. Pentsatzen egon nintzen daramatzagun mangen zerrenda jartzeko edo, baina batzuk geldirik daude eta ez dakigu zer gertatuko den eurekin, eta beraz, ez dakit ze erabaki hartu. Norbaiti bururatzen zaio zerbait?
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 22a, 02:25:09
Biba neu! 2 astetan mila aldiz begiratu ditut orriak, eta igotzen dudanean aurkitzen dut akats bat. 73. orrian gauza bat itzultzea pasatu zait.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 22a, 15:57:28
Beno, badirudi azkenean badabilela megauploadeko linka, goian jarri dizuet. Badabil pandoa?? Hemen jarri baino lehen osorik igota neukan.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: MikelEiza Noiz: 2008ko Abuztuaren 22a, 16:01:58
Bai, pandoa ondo dabil. nik bertatik jaitsi berri dut.

Eskerrik asko.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: darko Noiz: 2008ko Abuztuaren 23a, 16:23:26
Egia esan ez dut ezagutzen, baina jaitsiko dut noski eta irakurritakoan emango dut iritzia. Eskerrik asko.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Abuztuaren 23a, 19:09:29
Ooooooooooo!! Azkenean manga hau irakurri beharko dut xD Eskerrik asko Aju, orain bertan jaitsiko dut.

PD: Webaren inguruan, ez dago kategoriako "General" hori aldatzerik?? Lehen sarrerak badauka "Orokorra" kategoria, baina ala ere "Manga" kategoria sor daiteke ez??
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: satantxiki Noiz: 2008ko Abuztuaren 26a, 01:01:37
LAN ONA BENETAN!!!
Erderaz (planeta de agostinik) ataratako kolekzioa ia osorik daukat, baina benta ezkaxak zirela medio aguro ezabatu zuten manga ta ingelesez irakurri behar izan nauen bukaera. Oin Euskaraz gozatzeko aukera aprobetxatukot.

P.D: Web berrixa de P.M dau, kabezeruak INPRESIONANTIAK! (diseinatzaile profesional baten iritzi pertsonala)
ea egunen baten zerbait aportatzeko gai naizen.

agur bat
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: kanda Noiz: 2008ko Abuztuaren 28a, 18:55:39
Kaixo danori!
Buah, aspaldi ez nintzela hemen sartzen... eta sentitzen dut guk hasitako mangak ez mugitzea...
ez dago aitzakiarik...
beno, hemen sartzea bururatu zait ba aspaldiko partez eta web orria jada badagoela ikusten dut, eta ederra benetan ^^
orain dragon quest jaisten jarri dut, galdera bat daukat buruan ordea, Dairen abenturak da ala Flyren abenturak?? Nik buruan daukat Fly dela eta ez Dai...
Bueno ba hori, ahal dudanean berriro mangen edizioari ekingo diot, sentitzen dut xD
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 28a, 20:58:48
Epa kanda. Seriean Fly deitu zioten, baina izatez Dai deitzen da. Ingelesezko "die" hitzaren antza zeukala eta, aldatu egin zuten. NIk originalak errespetatzea erabaki dut.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Abuztuaren 28a, 22:53:39
Wikipedian hori jartzen du

Aipatu
Dragon Quest: Dai no Daibouken
...
El protagonista, Dai, fue renombrado en Occidente como Fly. Incomprensiblemente, se hizo esto para evitar el parecido de la pronunciaci?n "Dai" con la palabra inglesa "die"
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: kanda Noiz: 2008ko Abuztuaren 29a, 14:14:43
Uo, hori bai ez nekiela ^^
Beno ba!! Dairen abentura gehiago jasotzeko prest ba!
Milesker informazioagatik, ez zarete makalak xD
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: kanda Noiz: 2008ko Abuztuaren 29a, 17:45:50
Oraintxe bertan irakurri dut misiontokyo.com-en, dragon quest berreditatuko dutela eta bartzelonako manga saloian aterako den manga berritako bat izango dela. Planeta de Agostinik aterako du 37 tomoko bilduma originala, 15 egunetik behin.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 29a, 21:08:19
Kaka, 22koa espero nuen.. Baina beno, honek orri extrak ere izango ditu "teorian" (hauekin nork daki), eta 15 egunetik behin ateratzeak lehenago amaitzea ekarriko du. Ondo ondo...
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Irailaren 14a, 19:57:57
Beno, ez didazue esango akatsik gabeko tomoa atera dudala, ez? Egon behar du zerbaitek...
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Irailaren 14a, 21:05:52
jajaja, ba egia esan oraindik ez dut irakurri :uf: , baina ez dakit zergatik gaur gauean hasiko naiz irakurtzen...
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 01:06:41
Buaaaaaaaaaaa!! Hasi eta ezin izan dut gelditu!! A ze oroitzapenak, jajaja, beno hemen jartzen ditut ikusitakoak (?? ikurrekin zalantzak dira, ez nagoelako ziur):

029: nor daukazue gome?! -> non daukazue gome?!
031: (zalantza) nago eta -> nago-eta ??
052: bolkan -> sumendi (hobeto ez?)
070: dagoela-eta ??
080: nik neuk errekuperatu eta modifikatu dut gerra ibilgailu hau -> nik neuk berreskuratu eta moldatu dut gerra ibilgailu hau
094: ezin naiz zurekin fidatu -> zutaz fidatu ??
100: gero hitzegingo dugu horretaz -> gero hitz egingo dugu horretaz
122: guratiko baten esku... -> gugatiko baten esku ??
129: ezin naz besouztar egon -> naiz
151: arte martzial eta eskrima -> esgrima
154: eta illuntzean berririro -> berriro
154: trebea da eskriman -> esgriman
200-201 eta 202-203: orri bananduetan
217: azkenengo borrokatu ginenean -> azkenengoz
219: lehen binetan, bigarren bokadiloan letra txikitu da azken hitzan.

Gero eziozu, hartzazu eta horrelakoak ez dakit ondo edo gaizki dauden idazterako orduan. Elkarrizketa biharko utziko dut.

Gabon.
:holas:
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 01:19:13
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 01:06:41
Buaaaaaaaaaaa!! Hasi eta ezin izan dut gelditu!!
Ostia, hau sustoa, pentsatu dut akatsez josita dagoela XD

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 01:06:41
100: gero hitzegingo dugu horretaz -> gero hitz egingo dugu horretaz
Uste dut biak daudela onartuta, zalantza horixe daukat, baina zalantzarik ez daukana banatua da, beraz, horixe erabiliko dut

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 01:06:41
122: guratiko baten esku... -> gugatiko baten esku ??
"gutariko" izango da, ez naiz ikusten "gugatiko" hitza erabiltzen XD

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 01:06:41
129: ezin naz besouztar egon -> naiz
Ez da bizkaierak ihes egin didala, akatsa da

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 01:06:41
151: arte martzial eta eskrima -> esgrima
Hiztegi honen arabera, (http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp) K-rekin da, eta neuk ere beti ezagutu dut izen horrekin.

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 01:06:41
200-201 eta 202-203: orri bananduetan
Banatzea nahi dituzue? Horrela etorri ziren eta horregatik utzi nituen. Nahi duzuen moduan.

Eskerrik asko.

Lehen tomo hori oroitzapen ona bada, ikusiko duzu aurrerago! Lagunari egunero aurpegiratuko diozu vhsna XD
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 10:45:26
jarri ditudan orrialde batuak ez dira elkarrekin doazen horietakoak, ez dakit zergatik dauden bat eginda. Eta esgrimarena nik beti 'g'-rekin ezagutu dut, baina beno euskaltzaindian ez dator ez bata ez bestea. 3000n eta euskaltermen 'g'-rekin dator eta Elhuyarren 'k'-rekin, auskalo nola den...
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Irailaren 16a, 00:26:25
Elkarrizketatik aurrera:

321:
salon del mangan -> ez dakit nola baina nolabait itzul daiteke ez?? manga erakustaldia edo horrela.
"dairen abenturak"en manga -> "dairen abenturak" manga
beste manga batzukin batera -> batzurekin edo batzuekin ??

322:
autoreak sozietatean egiten duen eragina -> gizartean duen

325:
azalpenak betetzeko obligazioa -> betebehar

326:
es da botere definitibo bat -> erabateko

327:
manga gehienak errekuperatuz -> berreskuratuz
mangarekin jarraituko den ala ez -> duen

332:
sekulako gutun-jasa izan genuen beraienn iritzia azalduz -> beraien
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abenduaren 20a, 02:56:21
Bigarren liburukia eginda daukat, extrak dira falta zaizkidan gauza bakarra. Konkretuki bi gauza falta zaizkit:

-Edizio zaharreko portadako testua itzultzea, eta horretarako frantses dakien norbait behar dut, 7 parrafo baino ez dira izango guztira, gerokoen itzulpena badago eta.

-Edizio zaharreko liburukien azken orrietan Dragon Questi buruz erlazionatuta zegoen jendeari egiten zien elkarrizketen orriak, eta hauek jonnydbzk izango dituelakoan nago.

Hau ta gero lehen liburukia zuzenduta eta bigarrena igotzeko prest egongo dira.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Abenduaren 20a, 10:28:29
Ba bikain orduan^^ zeren Planeta de agostiniri itxaron behar badiogu jai zeukeagu behintzar Dragon Questeko liburukiak eukitzekoXDD Errebindikatu beharko genuke empresa horietan katalanez egiten dituzten edizioak bezela euskaraz ere egin ditzatela, zeren zihur nago askok erosiko luketeela, behintzat euskal enkodings-zale baikoiztak bai jejejeje
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Abenduaren 20a, 12:14:30
Hau da daukadana, ez dago gehiago ezer:

(http://img258.imageshack.us/img258/8669/dqdai02184185vo9.th.jpg) (http://img258.imageshack.us/img258/8669/dqdai02184185vo9.jpg)
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abenduaren 20a, 12:29:06
Horiexek hain zuzen. Daukazun bakarra horixe dela esan nahi duzu??
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Abenduaren 20a, 14:01:27
Hori da, azken bi?etan Fly agertzen da (irudi horretako berdina) eta gero hau dator. Honen ostean argitalpen orrialdea (ISBN eta horrelakoak), barneko atzeko portada eta kanpoko atzeko portada dauzkat.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abenduaren 20a, 15:10:23
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Abenduaren 20a, 14:01:27
Hori da, azken bi?etan Fly agertzen da (irudi horretako berdina) eta gero hau dator. Honen ostean argitalpen orrialdea (ISBN eta horrelakoak), barneko atzeko portada eta kanpoko atzeko portada dauzkat.
Ez ez, esan nahi nuena da ea beste tomoetakoak ere badauzkazun ala ez.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Abenduaren 20a, 16:33:36
Printzipioz izango ditut, lehenego 4ak gutxienez badute. Hurrengoak ez ditut begiratu, suposatzen dut egongo direla.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: darko Noiz: 2009ko Urtarrilaren 11a, 13:40:11
Beno, azkenean ere irakurri dut 1. liburukia. Akats batzuk gehiago ikusi ditut. Sentitzen dut beranduegi bada Aju, baina lehengo astera arte ez dut lasai irakurtzeko denborarik izan.

8, 11, 151 - Pixkat -> Pixka bat
9 - Doairik -> Dohairik
11 - Izendatzen gaituzte -> Izendatuko gaituzte
46-47 - Gerrauntzi -> Gerraontzi
48 - Itsasuntzi -> Itsasontzi
50 - Obispua -> Gotzaina
51 - Itxusi -> Itsusi
52 - Erreegak -> "Erregeak" izango dela pentsatzen dut
    - "Konjuru" onartuta dago, baina nik "arao" erabiliko nuke. Hori zuk ikusiko duzu.
55 - Inbokatzea -> Deitzea?
104 - Nahi haina -> Nahi adina
112, 304 - Konfidantza -> Konfiantza
170 - Niri azala -> Nire azala
191 - Sugarrak nahi elurteak -> Sugarrak nahiz elurteak
194 - Batenbat -> Baten bat
200-201 eta 202-203 orriak, nigatik aparte hobeto
222-1 - Datzate -> Dautza  :blink (badakit xelebrea dirudiela, baina behin esan zidaten eta ez zait ahazten)
250, 326 - Bertan bera -> Bertan behera
288 - Ezeukan -> Ez zeukan
321 - Adaptatzea - Egokitzea, moldatzea
322 - Ausnartu -> Hausnartu
      - Ze -> Zer
323 - Exportatu -> Esportatu

Gero, "ah" edo "uuhh" bezalakoak euskaraz h-rik gabe dira. Eta aditz hauek denak: ezidazu, itzuliguzu, esaiozu, izazu, egigun, ekiogun... Aparte idazten dira: ez iezadazu, itzul iezaguzu, esan iezaiozu, izan ezazu, egin dezagun, ekin diezaiogun... Horrela esaten ez badira ere, idazteko arauak halaxe dira.

Bestela, istorioa ez dago gaizki, orijinala ez bada ere. Ea esan bezala hobetzen doan eta jarraitzen baduzu nik behintzat irakurriko dut.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Urtarrilaren 11a, 13:52:02
Sekula ez da berandu :meparto: Beti nago zuzendua igotzekotan, baina beti agertzen da zerbait ez igotzeko  :meparto:

Bide batez, esan nahi dizuet bigarren liburukia aspaldi bukatu nuela (3.aren erdia baino gehiago ere eginda daukat), eta egunotan igoko dudala. Atzeparenaren arrazoia orri extra bezala sartzen ditudan portada zaharrak dira. Ez daukat solapetako itzulpenik, eta Planetaren edizioari begira nengoen, baina 2009ra atzeratu zuten kaleratzea, data konkreturik gabe, eta klaro, ezingo naiz horri begira egon.

Horregatik pentsatu dut extrak karpeta aparte batean ateratzea (aurreko bertsioan liburuki barruan baleude bezala zeuden zenbakituta). Jaisten dituzuen artxiboetan liburukiaren karpeta eta extra karpeta aurkituko duzue. Nire ideia zeuen kabuz extra karpeta orokorra eratzen joatea da, hau da, lehen liburukiko extrak/gainazalak karpeta hartu, eta bigarreneko portadak hor sartu, eta horrela guztiekin. Suposatzen dut ulertuko zenutela zer esan nahi dudan.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Urtarrilaren 11a, 14:59:51
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Urtarrilaren 11a, 13:52:02
Bide batez, esan nahi dizuet bigarren liburukia aspaldi bukatu nuela (3.aren erdia baino gehiago ere eginda daukat), eta egunotan igoko dudala.
Hori, hori!!!
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Urtarrilaren 11a, 17:08:34
Hona hemen lehen liburuki zuzendua (v2), lehen mezuan ere jarri dut. Ea bihar bigarrena igotzen dudan.

Dragon Quest - 1. Liburukia v2 - [Euskal-Encodings] (http://www.megaupload.com/?d=HJUIS0EP)
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Urtarrilaren 11a, 19:19:34
Egin ditudan pare bat aldaketa komentatzea ahaztu zait pare bat gauza. Pertsonaien izen eta teknika batzuk aldatu ditut, Perfect Bookean gure alfabetoan idatzita agertzen zirelako, eta suposatzen da zuzenak direla. Lehen kanjien itzulpenetan oinarrituta ateratzen ziren izenak, eta noski, bakoitzak nahi zuen interpretazioa ematen dio. Beste aldaketa bat "!?" idaztea izan da "?!" izan beharrean. "?!" egitea erabaki nuen baina ikusten dut asmatzeko %50a daukazunean zer gertatzen den :silba:

Darko, zure zuzenketetatik dena aldatu dut "konjuru", "inbokazio" eta "untzi" izan ezik, nire gusturako itzulpen aproposik ez dagoelako, eta "untzi" eta "ontzi" ondo daude biak, baina ontzik beste zentzu bat daukanez eta untzik bakarra, nahiago dut u-rekin. Eskerrik asko zuzenketengatik denoi.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (01/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Urtarrilaren 12a, 20:13:08
Hona hemen 2. liburukia. (http://www.megaupload.com/?d=VRJ4XZ83) Lehen mezuan ere jarriko dut.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (02/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Urtarrilaren 13a, 23:32:42
Jeitsi dot, ia irakurtzen doten apur bat gero  :vueltasss
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (02/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Urtarrilaren 15a, 22:37:22
Oso ondo dago Aju!! Hauek dira aurkitu ditudan akatsak:

12: hiru egun daramatzagu basoaz noraezean -> ez da basoan ??
40: gaztelura zihoaztela esan zuten -> zihoazela ?? gainera aurrerago horrela jarri duzu (140)
107: Mam -> Maam
117: Ni etxera nora afaria prestatzera! -> noa
121: ahalik indartsueta -> ahalik eta indartsuena ??
121a: azken puntua falta da.
135: ez dakizu ezer eta -> ezer-eta
137: egiteko egiten duzuenean -> egitekoa
139: jende jatorra dira -> da ??
150: jasaten ari garen eraso andana dela eta -> dela-eta
172: esperantza -> itxaropena (ez al da hobe?)
176: mendeko gosez -> mendeku
     tira tira,... -> tira, tira,...
186: ahalik lasterren -> ahalik eta lasterren ??
217: nire merami horrekin -> zure edo Blasen, ze Krokodinek ez du meramirik egin
236: ezin da heroi bezala kontsidereatu -> heroitzat hartu.
239: Avanen ikaslea da eta -> da-eta
247: Krokodini -> Krokodineri
248: zer egingo dut... -> zer egin dezaket (nire ustez hobeto dago)
315: dago eta -> dago-eta

Bi hauetaz ez nago oso ziur:
Lomosko edo Lomoseko??
284: zirudien baina...! -> zirudien-baina...!
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (02/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Urtarrilaren 16a, 00:14:08
Ok, eskerrik asko!!!

Izenen beldur nintzen, batzuk gero aldatu nituen-eta, adibidez Mam --> Maam. Beno, nik uste baino gutxiago izan dira, orain darkoren filtroa falta da v2a ateratzeko :silba: XD
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (02/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Urtarrilaren 16a, 00:17:06
Darkok ka?a gehiago emango dizu ziur!! jajaja
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (03/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 19:54:29
Hirugarren liburukia igota.

Denbora pixkat gehiago utzi dut 2. liburukiaren zuzenketarako, ea darko agertzen den eta zuzenketaren bat egiten duen (ez gaizki ulertu, ez zaude behartuta :meparto:), bestela ba jonnyk eginiko zuzenketak bakarrik egingo ditut.

Bide batez komentatzen dizuet oraingo ebaluaketa oso kargatua daukadala, eta horregatik uste dut ezer gutxi igoko dudala bideoei dagokionez (ETBko ripeoak bai, bakoitza 4 klik egitea delako, ba?a sinkronizatzeko ezer ez). Mangak egiteko denbora ateratzea errazago denez, ea erritmoarekin jarrai dezakedan.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (03/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 21:59:47
Eskerrik asko!! Orain jeistera noa!!

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 19:54:29
ba?a sinkronizatzeko ezer ez
Ba esaiozu Asierri, zentsuren asuntoagatik.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (03/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 22:24:05
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 21:59:47
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Martxoaren 02a, 19:54:29
ba?a sinkronizatzeko ezer ez
Ba esaiozu Asierri, zentsuren asuntoagatik.
Bueno, ba?a hori suben kontua da, et ez du denbora asko eramango ze, 6. dvdan edo goaz, eta 9 itzuli genituen bere garaian, ez? Baina bai, oso liatuta nago. Badakizu zein den 4. mailako 2. ebaluaketa, ba gehitu beste 3 asignatura goizez (tartean DEA2 ??)
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (03/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Martxoaren 05a, 14:47:05
Erdia irakurrita. Zenbakiak fitxategien izenak dira. Egiten dituzun hitz elkarketak ez dakit nik ondo dauden, badakit aginteran horrelakoak gogoko dituzu, hala ere batzuk jarri ditut (ez denak). Eskrima eta armatura horrela idatzita utzi nahi badituzu esan, eta ez ditut gehigo jarriko, ze dexentetan jartzen dituzu.

000: Gaur egin "Beet the Vandel... -> Gaur egun
005: berriro eginez gero elitzateke lasai geratuko -> ez litzateke
006: ezaitez kezkatu gugatik -> ez zaitez gugatik kezkatu
008: Lomosko erregea bakarrik izan zitekeen untzi hau... -> ontzi edo itsasontzi
       Honek ez dauka Lomosera heltzeko erabili genuenarekin -> Honek ez dauka alderik Lomosera...
017: Hara hara...! Daik ere bere sekretutxoak dauzka eta! -> Hara, hara...! Daik ere bere sekretutxoak dauzka-eta!
020: Banator zu laguntzera! -> banoa ez da hobe izango??
038: Itzulerarako untzi gabe gelditzen gara! -> ontzi edo itsasontzi
048: Avanekin ikasi nuen eskrima -> esgrima
054: Une ezinegokian agertu zara -> hobezin, ezin hobe edo hoberen
061: Ez nizuen nik! -> Esan??
065: Aurrerago menperatu zuen baten aurka galdu zuen -> Lehenago??
066: Baina hain ahula zarete -> ahulak
069: Erasotzen ere ez dakizu eta -> dakizu-eta
075: ...bere konplexutasuna zela eta -> zela-eta
078: Gaizkiaren Erregeak armatura bat eman zidan -> armadura
       Zer da armaturaren kontua!? -> armaduraren
082: Ezpata! Armatura bilaktu da! -> armadura
       Halaxe da, ezpata ez armatura da aldi berean -> ezpata eta armadura?? beste eran ez dut ulertu edo ez dut inoiz entzun
086: Azkenean ulertu al duzu nire armaturari... -> armadurari
     inork ezin dio nire eskrima teknikari aurre egin -> esgrima
087: Avan maisuak elioke merezi eztuen inori bere idunekoa emango ->Avan maisuak ez lioke merezi ez duen...
090: mundua konkistatzera iritsi zen ezpatariaren kondaiako pertsonaiarengatik -> kondairako
       baina eneukan horren beharrizanik ere -> ez neukan
099: Helburu horrexekin bihurtu nitzen haren ikasle -> nintzen
108: Mystvearn buruzagiak erreskatatu nindun -> ninduen
     ...baina eztuzue nahi izan -> ez duzue
112: Uztuzu... -> Utz ezazu
       Eztazu ezpata lurrean! -> Utz ezazu
       armaturari ez dio eraginik egingo -> armadurari
125: Presta zaitez, serio jarriko naiz eta -> naiz-eta
126: Egia da tipo horren eskrima teknika... -> esgrima
129: Eta dakit zer darabilzuen esku artean -> Ez dakit?
132: Hasera batean -> Hasiera batean
133: Uztazu Dai -> Utz ezazu
141: Oraindik ez daukazue Hyunkel aurre egiteko mailarik -> Hyunkeli
142: Dai da Halderri axola zaion bakarra! -> Hadlerri
     ...erabat ezinduta zaude eta... -> zaude-eta
143: Armatura berri bat jantzi baduzu ere -> Armadura
149: beraien indarra batzeko gai dira -> indarrak
166: Zer dela eta zu hemen izateko ohorea? -> Zer dela-eta
168: ...eta Dairen atzetik ibiliko ela susmatzen dugu -> dela
175: ...eta lekuren baten izkutatuta daudela -> ezkutatuta
176: Hobe izango dugu agurea ez esatea -> agureari
177-2: ...armatura aldean zeramala -> armadura
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (03/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Martxoaren 16a, 12:19:34
Beno, dena irakurrita, gustatzen ari zait manga, bai horixe. Orain ikusi ditudan beste gauza batzuk. Raiden edo Raidein den ez dago argi, 293-2rarte Raiden erabiltzen duzu eta gero orrialde horretan Raidein. Gero, uste dut, orain arte Lomosko Erreinua deitu duzuna azken mapan Lomos Erreinua bezala jarri duzula, egia esan nire ustez bigarren modua dago hobeto.

182: Eskriman gu baino hobea da -> Esgriman
183: Baina konjuruek ez diote ezer egiten bete armaturari esker -> armadurari
184: armaturak konjuruak saihesten ditu -> armadurak
203: Hara hara,... -> Hara, hara,...
205: zuk eragindako zauriak sendatu gabe zeuzkan eta -> zeuzkan-eta
238: (bokatak hutsik daude)
241: ziur kalteak eragin di-zkiola! -> diz-kiola (lerro saltoan)
       Armatura barrura... -> Armadura
       Hyunkel hau oso indartsua da armaturarekin edo gabe -> armadurarekin
242: irit-siko -> iri-tsiko edo iritsi-ko (lerro saltoan)
254: eskrima -> esgrima (4 aldiz)
261: Eta Hadler hiltzean unean neu ere hil egingo nintzela -> Hadler hiltzean neu ere edo Hadler hiltzen zen unean neu ere
275-2: entzun dire deia -> nire
276: eskrima -> esgrima
277: eskrimak -> esgrimak
322: ur korrontea dela-eta -> dela-eta
       Piztien eraso zuten -> Piztiek

Egikaritu irakurri dudanean ia lurrera erori naiz...
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (03/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Martxoaren 16a, 19:08:06
Ba zuzena Raidein izango litzake, ze Hyadein erabiltzen dut besteetan...

Armatura ondo agoela esango nuke, eta eskrima ondo dago.

Zer dauka egikarituk??? Ez naiz gogoratzen non zen, ba?a gogoratzen naiz ez nuela beste hitzik topatzen :meparto:

Lomos edo Lomosko elitzateke gauza bera azken finean? Izena Lomos da, baina "nongo" marka jarrita gaizki dago?
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (03/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Martxoaren 16a, 22:07:02
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Martxoaren 16a, 19:08:06Zer dauka egikarituk??? Ez naiz gogoratzen non zen, ba?a gogoratzen naiz ez nuela beste hitzik topatzen :meparto:
Hitz hori lehen alditz konpilazioko tipa horri entzun nion eta hiztegian begiratu behar izan nuen, besterik ez.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (03/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Martxoaren 16a, 22:19:21
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Martxoaren 16a, 22:07:02
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Martxoaren 16a, 19:08:06
Zer dauka egikarituk??? Ez naiz gogoratzen non zen, ba?a gogoratzen naiz ez nuela beste hitzik topatzen :meparto:
Hitz hori lehen alditz konpilazioko tipa horri entzun nion eta hiztegian begiratu behar izan nuen, besterik ez.
Neu ere inforren nagoelako, bestela... ez dakit e :silba:
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (03/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Martxoaren 30a, 01:48:29
Zuzenketak egin ditut, orria hutsik utzi nuen irudia bakarrik falta zait.

Ostiralean lehen hiru liburukien bertsio zuzendua (lehenengoa berriro egin behar izan dut "esgrima" jarriko badut) + 4. liburukia.

Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (04/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Apirilaren 09a, 02:28:41
Bueno, agindu nuena baino zertxobait beranduago baina badatoz. Lehen bi liburukien bertsio zuzendua atera dut "esgrima" eta "armadura" hitzak erabiltzera pasa naizelako, hirugarrenaren zuzenketa tokatu egiten zen, eta laugarrena berria da. Espero dut lehen hiru liburukien bertsio berririk ez atera behar izatea :meparto:
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (04/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Apirilaren 09a, 12:18:06
Aupa!! Jeisten jarri dut, eskerrik asko Aju!!
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (04/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Apirilaren 17a, 17:48:19
Azkenean esgrima jarri duzu?
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (04/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Apirilaren 17a, 19:45:04
Bai. Ezidazu esan ahaztu egin dudala nonbaiten ;tximuzoro :brickwall
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (04/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Apirilaren 17a, 20:56:14
Jarri dituzun bertsio berriak ontzat hartzen ditut, printzipioz ez ditut gainbegiratuko. Baina 4.aren erdian nabil eta bat topatu dut :osvaisacagar:
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (04/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Apirilaren 17a, 21:03:36
Beno, ba?a 4.a zuzendu gabe dago eta zuzenketen zain dago, horrek ez du izorratzen :biggrin:
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (04/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Apirilaren 18a, 15:39:14
Hauek dira ikusi ditudanak:

063a: deseredatua -> oinordegabetua (edo bestela desheredatu behar lukeel uste dut, gaztekeraz bezala)
077: beste berria hazi zaio! -> beste berri bat hazi zaio!
083: zer diraa gauza erraldoiok -> dira, gainera letra tamaina altaru egiten da hitz horretan
090: lasai, egingo dut eta -> dut-eta
091: gertatu da nire girarekin!? -> zer gertatu da...
123a: baina berezia duela ematen du -> dela
         beta bakarrik hazi zuen Dai -> bera
154: nik ez dut gutxiago izan! -> izan nahi?, zerbait falta da.
157: eroera zailenen aurrean -> egoera
160: zure eskrima teknika -> esgrima
167: magia eta eskrima bakarrik gelditzen zaizkigu
173: untziratu zakar! -> ontziratu azkar!
183a: azpisail bakoitzak punta bat errepresentatzen du -> irudikatzen edo adierazten, eta ez da alderantziz izango? hau da, punta bakoitzak azpisail bat irudikatzen duela.
      bere itxura imaginatzea besterik ez daukagu -> imajinatzea
193: eskrima
206: baina ez duzu nire atzaparretatik ihes egin, eta merezi duzun bezala hilko zara! -> egingo?
211: Avanen akatzeagatik -> Avan akatzeagatik
233: non egin zara ezkutatuta? -> egon
234: non da piztitzar hau? -> nor
235: Hadler jauna, non al dago berori? -> ondo?
273: orain borroka orekatuago izango da -> orekatuagoa
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (04/22)
Egilea: darko Noiz: 2009ko Apirilaren 22a, 12:59:42
Barkatu Aju, orain oso denbora gutxi dut eta 2. liburukia irakurtzen hastera noa. Baina ez egon nire zuzenketen zain e, nahi duzun erritmoa segi.

PD: norbaitek probatu al ditu Dragon Quest bideojokoak? Niri asko gustatu zaizkit IV. eta V.ak.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (04/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Apirilaren 22a, 14:42:33
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2009ko Apirilaren 22a, 12:59:42
Barkatu Aju, orain oso denbora gutxi dut eta 2. liburukia irakurtzen hastera noa. Baina ez egon nire zuzenketen zain e, nahi duzun erritmoa segi.
Nahi duzunean zuzendu, ez zait kostatzen ezer zuzenketa atzeratzea eta. Gainera pentsatzen nago PDFetan ateratzea liburukiak, beraz aukera aproposa da berriro igotzeko.

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2009ko Apirilaren 22a, 12:59:42PD: norbaitek probatu al ditu Dragon Quest bideojokoak? Niri asko gustatu zaizkit IV. eta V.ak.
Behin IIa probatu nuen, eta ez zidan graziarik egin, baina noski, Nintendo zaharrekoa edo zen. Ea hurrengo baten...
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (04/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Apirilaren 22a, 17:20:36
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Apirilaren 22a, 14:42:33
pentsatzen nago PDFetan ateratzea liburukiak, beraz aukera aproposa da berriro igotzeko.
Ez mesedez :smiley_1140:
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (04/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Apirilaren 22a, 19:18:07
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Apirilaren 22a, 17:20:36
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Apirilaren 22a, 14:42:33
pentsatzen nago PDFetan ateratzea liburukiak, beraz aukera aproposa da berriro igotzeko.
Ez mesedez :smiley_1140:
Jajaja, desabantailaren bat dauka ala?
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (04/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Apirilaren 22a, 21:03:46
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Apirilaren 22a, 19:18:07
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Apirilaren 22a, 17:20:36
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Apirilaren 22a, 14:42:33
pentsatzen nago PDFetan ateratzea liburukiak, beraz aukera aproposa da berriro igotzeko.
Ez mesedez :smiley_1140:
Jajaja, desabantailaren bat dauka ala?
Bai, ez zaidala gustatzen :manifa:

Ez benetan, pdf formatua modu horretan erabiltzeak ez du zentzurik. Irudientzat bakarrik erabiltzean portable izateari uzten du.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (05/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Uztailaren 23a, 14:38:58
Aspaldiko partez, liburuki berria. Ea 4.a zuzenduta ateratzen dudan laster.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (05/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Uztailaren 24a, 00:15:06
Eskerrik asko Aju, jeisten jarri dut orain!! :vueltasss
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (05/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Uztailaren 25a, 14:33:11
4. liburukia zuzenduta eta igota
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (05/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Uztailaren 27a, 02:50:55
Jonny, mesede bat eskatu behar dizut, mesede handi xamarra egia esan. Hanka sartu dut "!?" ikurrekin. Hainbeste denbora neraman manga itzuli gabe, ahaztu egin zaidala eta "?!" jarri ditudala.

Ez dakit irakurtzen hasi zaren, erditik bazoaz ala bukatu duzun. Bukatu ez baduzu, eskertuko nizuke zoazen puntutik aurrera orrialdeak apuntatuko bazenitu. Uste nuen ia-ia orri guztietan egongo zirela, baina ez da horrela, eta nahiko astuna egiten zait banan-banan bila hastea, hobe denbora hori hurrengoarekin inbertitu.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (05/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Uztailaren 27a, 12:09:50
Ez naiz hasi. Lasai ikusten ditudan guztiak apuntatuko dizkizut-eta!!
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (05/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Abuztuaren 05a, 23:01:49
Oso ondo dako manga hau, gero eta gehiago gustatzen zait. Hauek dira aurkitu ditudan gauzak:

!?:
007, 023 (x2), 025 (x2), 028 (x2), 032, 046 (x2), 048 (x2), 051, 052, 059, 062, 067 (x3), 069 (x2), 072, 076, 092, 094, 095, 097, 099, 102, 110, 116 (x2), 117, 119, 122, 130, 132, 133, 134, 142 (x2), 143 (x2), 149, 154, 156, 161, 167 (x2), 172, 174, 175, 176 (x2), 192, 220 (x3), 229, 230, 234, 235 (x2), 238, 244 (x2), 248, 249, 250, 251, 252, 254-255, 256, 257, 258, 271, 276 (x2), 

028: ezazu hori egin => ez ezazu hori egin edo ez egin hori
032: orrialdea biratuta dago 90?
041a: arkaitz leherkorrak => harkaitz
090: Baina nola identifikatuko dugu harri hori hainbesteren tartean? => artean
092: utzidazue => utz iezadazue
094: gerlaririk onenak ere ez daukat => dauka??
099a: Borrokan ikusi baninduzue ezberdina izango zen => ezberdina izango litzateke (ez da horrela?)
      enekien jarraitzaileak neuzkanik => ez nekien
      botu => boto (askotan)
112: ni aztia naiz eta ez baita nire betebeharra => eta ez da
     zer egingo duzu zure aurkariak azpada badarabil? => ezpata? ala teknika baten izena da?
114: te-knika => tek-nika (lerro saltoan)
117: ezidazu esan kakanarru horren erasoak nukleoan eragina izan duela?! => ez esan kakanarru horren erasoak nukleoan eragina izan duenik!?
119: mys-tvearn => myst-vearn (lerro saltoan)
130: pare ukiturekin => pare bat ukiturekin
     ahalik lasterren => ahalik eta lasterren
132: honek ez du honela bukatu... => honek ezin du
135: norbait niganantza dator... => nigana
139a: matorif => matrif
145: ez dut ulertzen. nor izango da hiltzen den bakoitzean berpiztu egingo dena, vearn edo hadler? hadler hiltzen den bakoitzean vearn piztu egingo dela ematen du. eta "une hori iristen denean" nor berpiztuko da? "zara" jartzean hadler dela ematen du, baina ez diot zentzu handirik hartzen.
153: mesedez, mystvearn, lagunidazu! => lagundu
173: buruz-buru => buruz buru (gidoi gabe da)
177: nire ahalrekin... => ahalarekin
179: begiraidazu => begira nazazu
180a: sendatzen tekniketan espezializatua => sendatze
185: gur etsaia gu baino indartsuagoa izan da => gure
     e-emaidazu => e-eman iezadazu
191: mausiak egina da... => maisuak
212: hauxe da nire sententzia => epaia (informatikan sententzia da, baina zuzenbidean epaia)
216: ahaztu printzesa deitzen hori => ez da deitze izango? hau ez nago ziur
234: irakatsidazu => irakats iezadazu
237: aurrez-aurre => aurrez aurre (marra gabe)
241a: suzko zatiaren bakarrik eratua delako => suzko zatiarekin bakarrik eratua dagoelako
244: beraz zu zara => beraz, zu zara (koma)
245: beraz ezagutu egiten dira => beraz, ezagutu... (koma)
246: eta ganera lomos eta... => gainera
     eta beste huts egite batekin... => hutsegite
248: beraz baran => beraz,
264: zaitzaken => zaitzaket
265: ez ez, ezta hori... => ez, ez, ez da hori...
270: bat izan zen.s => azken 's' hori sobran
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (05/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Abuztuaren 05a, 23:26:57
Mila esker, ederra lana hartu duzunazuzentzen :happy:

Gero eta gehiago gustatzen bazaizu... esango dizut hurrengo 2-3 liburukiak mangako gauzarik onena direla askogatik. 5. liburuki hau irakurrita imaginatuko zara zer datorren. Espero dut animearekin ezertaz ez gogoratzea, zuretzat hobe izango da-eta. Bide batez esaten dizuet hurrengo liburukian animea pasatu egiten dugula.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (05/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Abuztuaren 06a, 15:33:08
Ba egia esan animearena ez naiz ezertaz gogoratzen, jajaja. Alde hortatik oso ondo nabil xD. Eta zuzentzearena ez arduratu, lan gogorragoa da niretzat manga editatzearena, nik liburuki bat bakarrik egitea lortu nuen, eta motzagoa zen xD.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (05/22)
Egilea: Ronbin Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 12:43:54
Pasaden ostegunean 5 liburukiak jaitsi nituen eta... engantxatuta nago!!!! Oraintxe amaitu dut bostgarrena irakurtzen. Zorionak release honengatik Aju.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (05/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 13:52:22
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 12:43:54
Pasaden ostegunean 5 liburukiak jaitsi nituen eta... engantxatuta nago!!!! Oraintxe amaitu dut bostgarrena irakurtzen. Zorionak release honengatik Aju.
Ba gero 6.a bukatzen dut, eta orain artekoa gustatu bazaizu, hau askoz gehiago :biggrin: Desiatzen nengoen liburuki honetara iristeko. Extra bezala etortzen diren 5 orri astun bakarrik falta zaizkit.

Liburuki honen 247. orrialdean animea pasatzen dugula abisatzen dizuet. Seriea moztu zutenez, ikusiko duzuen moduan ezin zuten moztu mangan gertatzen zena adaptatuz, eta horregatik 248. orrialdean gauza ezberdin bat pasatzen da. Nik badiotsuet nire ustez mangako sagarik onena irakurriko duzuela 6. eta 7. liburukietan, seriera engantxatu ninduen saga, eta animean ere bikain adaptatuta dago (egia esan, erdia bakarrik dago). Hobe ezer ez baduzue gogoratzen animetik, azalpen interesgarri asko daude-eta.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (05/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 14:06:54
Ni ez naiz ezertaz gogoratzen :meparto:
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (06/22)
Egilea: Ronbin Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 22:17:22
Ni bai gogoratzen naizela. Irakurtzen hasi aurretik ez, baina gauzak gertatzen zirenean animearen eszenak etortzen zitzaizkidan burura. Eta Baranen aurkako borroka nahiko ondo gogoratzen dut. Gogoan daukat ere animeko azken atalean gertatzen zena. Kriston amorrua hartu nuen hurrengo egunean etbk lehen atala berriz emititu zuenean  :brickwall

Edit: Seigarrena jaisten...
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (06/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 23:27:33
Eskerrik asko Aju, neuk ere jaisten jarri dut :vueltasss
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (06/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 00:01:48
Beno, lehen presaka editatu dut lehen mezua eta ez dut abisatzeko mezurik idatzi.

Adi ibili izenekin mesedez, ze errakuntzaren bat edo beste egongo dira: lehen zatia duela hilabete pasatxo egin nuen, eta orain berriro kolpe dudanean ahaztuta neukan izenak nola adostu nituen. Kriston putada da behin bakarrik exekutatu diren teknika arraroen izenak berriro bilatzen hastea ;tximuzoro

Orain GTri ekingo diot, eta gero One Piece... Horrek esan nahi du denbora batez geldirik izango dudala proiektua.


Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 22:17:22
Ni bai gogoratzen naizela. Irakurtzen hasi aurretik ez, baina gauzak gertatzen zirenean animearen eszenak etortzen zitzaizkidan burura. Eta Baranen aurkako borroka nahiko ondo gogoratzen dut. Gogoan daukat ere animeko azken atalean gertatzen zena. Kriston amorrua hartu nuen hurrengo egunean etbk lehen atala berriz emititu zuenean  :brickwall

Edit: Seigarrena jaisten...
Galdera bat: zer gogoratzen duzu azken ataletik? 3 pase izan zituen, hirurak ikusi nituen, eta hiruretan gelditu nintzen azken aurreko atalean, eta beti izan dut zalantza ETBk eman zuen ala ez. Agian zorte txarra izan nuen eta galdu egingo nuen atal hori, baina 3 bider gehitxo da...
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (06/22)
Egilea: Ronbin Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 21:11:23
Ba gutxi gora behera:

Baran-ek Fly-ri "kontrol mental" antzeko bat botatzen zion eta lurrean zeukan sufritzen. Fly-ren lagunak gelditzen saiatzen dira baina alferrik. Orduan Fly zutitu egiten da, lagunak ezin dituelako sufritzen ikusi eta Ibanen kolpea botatzen dio Baran-i. Ondoren Fly lurrera erortzen da konorterik gabe eta lagunak beregana doaz korrika. Kamara aldatzen da eta Baran bizirik dagoela ikusten da, goitik Fly eta bere lagunen eszena ikusten. "Hurrengoan ez dizut ihes egiten utziko" edo horrelako zerbait pentsatzen du eta alde egiten du.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (06/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 21:45:23
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 21:11:23
Ba gutxi gora behera:

Baran-ek Fly-ri "kontrol mental" antzeko bat botatzen zion eta lurrean zeukan sufritzen. Fly-ren lagunak gelditzen saiatzen dira baina alferrik. Orduan Fly zutitu egiten da, lagunak ezin dituelako sufritzen ikusi eta Ibanen kolpea botatzen dio Baran-i. Ondoren Fly lurrera erortzen da konorterik gabe eta lagunak beregana doaz korrika. Kamara aldatzen da eta Baran bizirik dagoela ikusten da, goitik Fly eta bere lagunen eszena ikusten. "Hurrengoan ez dizut ihes egiten utziko" edo horrelako zerbait pentsatzen du eta alde egiten du.
Bai, horixe da pasatzen dena. Ziur-ziur zaude orduan eman zutela, ez? Ez da izango erderaz ikusi duzula gerora edo?. En fin, ba ze zorte txarra izan nuen 3 paseetan azken atala ez ikustean... Joder, eman dezatela berriz!!!!!!
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (06/22)
Egilea: Ronbin Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 22:58:48
Ziur nago bai. Seriea euskeraz ikusi nuen bere garaiean. Aurrerago internetetik jaisten hasi nintzen gazteleraz ikusteko, baina 3. atalean edo aspertu nintzen eta ez nituen gehiago jaitsi, oso kutrea iruditzen zitzaidalako :biggrin:
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (06/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 23:01:41
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 22:58:48
Ziur nago bai. Seriea euskeraz ikusi nuen bere garaiean. Aurrerago internetetik jaisten hasi nintzen gazteleraz ikusteko, baina 3. atalean edo aspertu nintzen eta ez nituen gehiago jaitsi, oso kutrea iruditzen zitzaidalako :biggrin:
Hasiera oso oso flojoa dauka serieak, bai. Infantilegia.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (06/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Irailaren 22a, 20:38:52
Erdiraino irakurri dut, eta Darth Vader eta Luke Skywalker-en eszena etorri zait gogora :meparto:
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (06/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Irailaren 22a, 22:51:59
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Irailaren 22a, 20:38:52Erdiraino irakurri dut, eta Darth Vader eta Luke Skywalker-en eszena etorri zait gogora :meparto:
Zin dagizut ez naizela saiatu antzik ematen itzulpenean, gehienbat ez daukadako Star Warseko ezer ikusita :silba: Egia esan, 15 urte baino gehiagoan sekula ez zait bururatu konparazio hori.

EDIT: Erantzuna ezabatu egin dut, norbaiti ezer ez hondatzeko :cool:
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (06/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Irailaren 24a, 00:07:06
Spoiler
1.- Hurrengoan spoiler etiketak erabili!!  ::Vudu

2.- Dioooooooooooooooooooooos, tomo honen amaiera kristooona da, mekabinzotz!!! Nigatik ahaztu GT eta OP, eta ekin 7.arekin :manifa:

3.- Ikusi ditudan akatsak jartzen dizkizut:

008: azkenaldion asko erabili duzu, bai. -> azken aldian
016: bai-bai -> bai, bai (komarekin)
021: globoa erresumaren jabetzakoa da, beraz ez da ezer gertatzen -> ...da, beraz, ez... (koma)
     ez daukagu horrekin beharrik, ez? -> horren beharrik
026: eta geu izan behar ahal gara bere... ? -> izan behar al gara...?
029: zuekin ez da inora joan gero! -> ezin
037: halakorik aurkitzea zaila -> zaila da.
057: gure igarle soilak gara -> gu
096: eta zer nahi duzu esate... -> esatea...
107: inork ez daki gizakiak badira -> inork ez daki gizakiak diren edo ez (horrela ez da hobeto?)
108: oraindik ez dakigu onaren ala gaizkiaren alde badaude ere... -> dauden ere (?)
117: beraz banaiz... -> beraz, banaiz... (koma)
     zer esan nahi du dragoiaren zaldunak izateak!? -> zalduna
130: niri proposamena txantxa izatetik urruti dago. -> nire
163: neu izan bait naiz -> bainaiz
167: hadlerren zen ona zikindu nahian -> izen
217: zuek kargutu zaitezte daitaz -> kargutu hitza 'darse cuenta' esan nahi du, hau jarri nahi bazenuen, ondo, bestela, arduratu jarriko nuke.
224: ezin naiz atzera bota, baranek garaitezina badirudi ere -> baran
265: hyunkelek bera ere ezin izan zuena -> berak
271a: oso litekeena da jasaten duen pertsona -> hemen zerbai falta dela dirudi, ez?

Asko gustatu zait 6. liburuki hau, benetan :thumbup:
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (06/22)
Egilea: Ronbin Noiz: 2009ko Irailaren 25a, 17:13:13
Bueno, oraintxe amaitu dut irakurtzen. A zer nolako finala! benetan emozionantea da komiki hau!
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (06/22)
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Irailaren 25a, 18:04:41
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2009ko Irailaren 25a, 17:13:13
Bueno, oraintxe amaitu dut irakurtzen. A zer nolako finala! benetan emozionantea da komiki hau!
Hurrengoak askoz okerrago uzten zaitu, Baranekin da oraindik :silba:
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (07/22)
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Otsailaren 08a, 16:47:26
7. liburukia igota. Hurrengoa... aber aste santuetan zerbait egiterik daukadan, bestela... udan partean edo. Dena den, itzulpen fidagarririk gabe geratzen nago eta PlanetaDeAgostini etengabe atzeratzen dabil hemengo edizioa, beraz, paroi bat egongo da beste 3 liburuki barru edo.
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (07/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Otsailaren 08a, 17:43:11
Eskerrik asko Aju!! Etxera heltzen naizenean jeisten jarriko dut!!
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (07/22)
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Otsailaren 09a, 01:58:57
Eskerrik asko Aju, hi bai kurrantia jo?o!XD
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (07/22)
Egilea: Ronbin Noiz: 2010ko Otsailaren 10a, 15:52:08
Oraintxe jaisten dut!
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (07/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Otsailaren 16a, 23:12:08
Itzela tomo hau, laister Planetak editatu zuen puntura iritsiko da. Ze azken 5 komikiak nituen, eta azken kapitulu hauetaz gogoratu naiz Baran ikusita. Benetan oso ondo dago.

Ikusi ditudan akatsak:

015: bera ete bere lagunen -> eta
        orain ulertzen dut zergatik deitu diguzun -> gaituzun dela uste dut (nor-nork), diguzu izateko zerbait deitu behar da
016: dino jauna berreskuratzeko deitu diguzu? -> gaituzu
        eta horri arriskutsua izan daiteke -> hori
026: azken bokadiloa hutsik dago.
033: nik hemen itxarongo dizuet -> zaituztet?
036: nik ez diot giza arrazari halakorik egiten utzi -> utziko?
037: justua -> bidezkoa hobeto?
        eta nik ez naiz... -> ni
045: agian honako hau azalduta ulertuko hau egiteko beharra... -> aditza falta zaio
053: ez al zara konturatzen zure laguna den!? -> dela
055: lotsa emango lidake gure artean halako koldar bat izateak -> ziur azkena pluralean dela?
056: sekula ez nuen usteko ihes gai izango zenik -> ihes egiteko gai
073: ehun urtez entrenatuko beharko zinateke -> entrenatu beharko
077: gogoko ditut oraindik bizirik daude giza harrapakinak -> dauden
097: atsegin dut harrapakina dardar batean ikusten -> ikustea?
105: beraz hau da... -> beraz, hau da... (koma)
109: bere heriotzara eramaten ari zara -> ez da heriotzera?
143: bihotza begiren ireki-itxi batean -> begien
152: aurrez-aurreko borrokan -> aurrez aurreko, honek marratxoa ez duela uste dut (elhuyarren marra barik agertzen da)
173: orri honetan esperantza hitzen bat itxaropen hitzagatik aldatuko nuke, gehiegi errepikatzen da denbora oso laburrean
175: sentipen hau aurrerago ere izan dudalakoa daukat -> lehenago edo aurrez, aurreragorekin etorkizunaz hitz egiten dela ematen du
178: dragoiaren hitzaren azken letra banatu egiten da
188: baran arkideko armadari entregatu zen -> 1873 orriko mapan Alkid bezala jartzen du
206: distantzietan hitza banatu egiten da
245: dragoi-aurarekin banatu egiten da
        erabili gigabreak behingoz -> gigabreak -a mugatzailea behar du ez? (249. orrian gigabreaka jarri duzu)
249: indartsuagoa hitza banatuta
267: gizaki osoa hilda ere -> gizadi
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (07/22)
Egilea: darko Noiz: 2010ko Martxoaren 01a, 12:53:02
Eskerrik asko Aju, ni atzeratuta noa (oraintxe 2.a irakurtzen bukatu dut) baina gustatzen ari zait. Gainera, telebistako marrazkiei buruz ez dut ia ezer gogoratzen.

Akats batzuk ikusi ditut. Esango nuke euskaraz bizi zarela, eta hori gehiegi nabaritzen da zure itzulpenetan. Nahi baduzu esango dizut zein akats diren (agian beranduegi esan dizut).
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (07/22)
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Martxoaren 02a, 15:08:55
Ba egia esan 2. liburukiaren photoshopeko proiektuak galdu egin nituen (portatil zaharrean egin nuen eta izorratu egin zen). Horregatik, nahiko ko?azo handia da berriro garbiketa guztia egitea zuzenketa txikiengatik. Beste guztiak badauzkat, beraz esan lasai. Dena den, hurrengo zuzenketetan neuk ere beti zuzentzen dizkidazuen gauzatxo batzuk azaldu behar ditut, berez ongi baitaude (euskera ematen nabil Euskaltzaindiak baino gehiago dakien batekin :meparto:).
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (07/22)
Egilea: darko Noiz: 2010ko Martxoaren 02a, 15:40:25
Ondo dago, orduan. Hurrengoan eman beharko dizut egurra XD
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (07/22)
Egilea: enauhamen Noiz: 2010ko Maiatzaren 26a, 12:06:58
Kaixo! Orain egun batzuk web orri honekin egin nuen topo ia kasualitatez. Dragon Questeko komikiak irakurtzen hasi nintzen, eta benetako gozamena da euskaraz egin ahal izatea. Aurretik esan duten bezala, guztiz adiktiboa da. Eskerrik asko horrenbesteko lan eskerga egiten duzuenoi! Dragon quest-i buruz: SPOILER (izan daiteke): Vern delako horrek Medusa (mitologikoa) itxura dauka? Txikitako marrazki batzuk datozkit gogora, Dai edo antzeko batek Medusa erraldoi bat zuela etsai; uste dut Medusa horrek protagonistaren ama harri bihurtu zuela... badakit hau ez datorrela bat orain arte Dragon Questen irakurri dudanaz (7ak irakurri ditut), baina batek daki....
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (07/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Maiatzaren 26a, 17:35:34
Diozuna ez dakit komikian agertuko den edo ez, baina marrazki bizidunetan ez gutxienez. Orain bertan ez zait bururatzen zein marrazki izan daitezkeen.
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (07/22)
Egilea: enauhamen Noiz: 2010ko Maiatzaren 26a, 19:28:14
Milesker dena den. Egunen batean gogoratzea espero dut  :brickwall jejeje
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (07/22)
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Maiatzaren 28a, 13:42:10
Ez, Vearnek eztauka Medusaren itxura. Zuk diozun seriea, oker ez banabil, Pigmalion da.

EDIT: Azterketak bukatzean hurrengo liburukiarekin jarriko naiz ;tximuzoro
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (07/22)
Egilea: enauhamen Noiz: 2010ko Maiatzaren 28a, 15:04:58
Eskerrik asko. Youtuben bilatu dut eta bera da bai.
Ni ere azterketa garaian nago, baina erraz distraitzen naiz..... :vueltasss
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Uztailaren 12a, 15:28:26
8. liburukia igota, eta honekin nire ustez mangako saga onena bukatzen da.
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Uztailaren 12a, 20:08:24
Hori daaaaaaaaaaaaa  :vueltasss
Eskerrik asko!!!
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Uztailaren 15a, 16:03:55
Azken denboraldian zalantzak izan dira Planetak Dragon Quest argitaratuko zuen edo ez. Hau izan da bere erantzuna:

http://www.misiontokyo.com/index.php?ind=news&op=news_show_single&ide=6815 (http://www.misiontokyo.com/index.php?ind=news&op=news_show_single&ide=6815)

Ea laister hasten diren. Opor osterako ondo egongo zen, baina suposatzen dut gutxienez saloroiren bat izan arte itxarongo dutela.

PD: oraindik ezin izan dut 8. tomoa irakurri, baina irakurriko dut :biggrin:
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Uztailaren 15a, 16:12:55
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Uztailaren 15a, 16:03:55Azken denboraldian zalantzak izan dira Planetak Dragon Quest argitaratuko zuen edo ez. Hau izan da bere erantzuna:

http://www.misiontokyo.com/index.php?ind=news&op=news_show_single&ide=6815 (http://www.misiontokyo.com/index.php?ind=news&op=news_show_single&ide=6815)

Ea laister hasten diren. Opor osterako ondo egongo zen, baina suposatzen dut gutxienez saloroiren bat izan arte itxarongo dutela.

PD: oraindik ezin izan dut 8. tomoa irakurri, baina irakurriko dut :biggrin:
Baina hori gauza jakina zen (zenbat aldiz bisitatzen dudan FAQ hori XD). Beti esaten dute Shueisha eta autoreak akordiora iristeko zain daudela. Arazoa da egileetako bat, marrazkien arduraduna, gaixo dagoela, eta gaixotasunaren iraupena ikusita, imajina zaitezkete zer daukan. Horri gehituiozu hemen bere egunean bertan behera utzi zutela edizioa, eta agian horrek atzera botatzen ditu, nahiz eta garai hark eta gaur egunak zerikusirik ez izan.

Bide batez, beste 100 bat orri eta Planetak utzi zuen puntura iristen gara, edizio zaharreko 13. tomoaren bukaerara. Hortik aurrera ba... Mexikoko edizioko 16 liburuki dauzkat, baina laster itzulpena egiteko edizio on gabe geratuko naiz.
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Uztailaren 19a, 23:02:22
Hemen jartzen dizkizut ikusi ditudan akatsak. Edo hobetzen ari zara, edo ni eskuzabal ari naiz, ze akats oso gutxi ikusi ditut :meparto:

007: izkutatu! -> ezkutatu!
081: dirudiena baino indartsua goa da -> indartsuagoa (edo gidoia jarri lerro saltoan)
168: zoritxarrez, ez du ulertzen zergatik, baina... -> dut??
222: natural gaindiko gogoa -> naturaz
223: azti batek uneoro izan behar dut egoera kontrolpean -> du
227: nola!? goi mailako bi konjuru aldi berean erabiltzek gai da? -> erabiltzeko
255: gutako bakoitzak barnean ezkutatuta daukan indar bat daukagu -> agian dagoen hobeto
261: ere indarra -> bere

:holas:
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Uztailaren 19a, 23:21:53
Ba liburuki hau 2 tandatan egin dut, eta batetik bestera erabili nituen izenekin ere ez nintzen gogoratzen, eta uste nuen orain arte akats gehien izango zituen liburukia izango zela. Ez dakit zergatik baina burua joaten zait askotan eta hitz bat idatzi nahi eta beste bat idazten dut.
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: darko Noiz: 2010ko Uztailaren 21a, 00:25:37
Ez dakit noiz irakurriko dudan, baina eskerrik asko Aju.
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 12:35:51
Zer gertatzen da Dragon Quest-ekin? (Aju, hau ez da zuri egiten dizudan galdera, Mision Tokyoko artikuluaren titulua baizik  :meparto: )

Ematen duenez laister izango dira berriak Planetaren inguruan, lizentzia lortzen duten edo ez esaten:

http://www.misiontokyo.com/noticias/7577/-iquestque-pasa-con-dragon-quest (http://www.misiontokyo.com/noticias/7577/-iquestque-pasa-con-dragon-quest)

Ea zortea duten.
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 13:26:55
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 12:35:51
Zer gertatzen da Dragon Quest-ekin? (Aju, hau ez da zuri egiten dizudan galdera, Mision Tokyoko artikuluaren titulua baizik  :meparto: )

Ematen duenez laister izango dira berriak Planetaren inguruan, lizentzia lortzen duten edo ez esaten:

http://www.misiontokyo.com/noticias/7577/-iquestque-pasa-con-dragon-quest (http://www.misiontokyo.com/noticias/7577/-iquestque-pasa-con-dragon-quest)

Ea zortea duten.

Egia esango dizuet, ez det planetaren ezer  zinisten.
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 14:33:17
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 12:35:51Zer gertatzen da Dragon Quest-ekin? (Aju, hau ez da zuri egiten dizudan galdera, Mision Tokyoko artikuluaren titulua baizik  :meparto: )

Ematen duenez laister izango dira berriak Planetaren inguruan, lizentzia lortzen duten edo ez esaten:

http://www.misiontokyo.com/noticias/7577/-iquestque-pasa-con-dragon-quest (http://www.misiontokyo.com/noticias/7577/-iquestque-pasa-con-dragon-quest)

Ea zortea duten.
Ondo dago jakitea itxaron beharraren zehaztasunak, baina bueno... Hor Square Enixen kanpora ez ateratzeko nahia azaltzen da, baina Mexikon duela ez asko manga hau publikatua izan da.

Ba proiektu hau horren zain dago, beraz... :silba: Bestela ere une honetan ez nago EZER egiteko.
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 16:37:30
Aju, zure azken posta... zelako paranoia... :meparto:
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 21:24:48
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 16:37:30
Aju, zure azken posta... zelako paranoia... :meparto:
Quotearen itxiera baino lehen hasi naiz erantzuten :smiley_1140:
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 22a, 18:44:23
Azkenaldian lanean telebista seinaleak tratatzeko ekipoez inguratuta nago, eta nire aurrean telebista bat daukat. Bertan telebista kate frantsez bat zegoen jarrita, eta azaldu egin dute nola egiten duten mangen onomatopeiak kendu eta atzeko irudia konpontzeko. Erabili duten eredua manga hau izan da XD. Beste barik, komentatzearren, jaja.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: satantxiki Noiz: 2011ko Uztailaren 14a, 00:39:24
Kaixo, noizko 9.liburukia?
oso gustora irakurtzen nabil eta pena da gehiago ez edukitzea.
De todas formas eskerrik asko egiten dozuen lanagatik.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Uztailaren 14a, 17:50:25
Hori, hori!! noizko?? Planetak argitaratu arte?
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Uztailaren 15a, 15:27:39
Pfff, ez dakit zer esan be, hainbeste gauza daukadaz eskuartean... 1.993an planetadeagostinik ateratako liburu guztiak bukatuta dauzkat (edizio zaharreko 13 liburuki). Pixkat gehiago jarrai dezaket edizio mexikarreko 16 liburuki dauzkat-eta, baina itzulpena ya ez da hain ona. Gero erderaz osorik dago, baina edizio frantsesetik itzulita dago eta badakit frantziako edizioaren itzulpena nahiko txarra dela. Ez dakit zer esan...

Aurrekoan mail bat bota nien planetakoei:

AipatuCONSULTA:
   
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2011ko Abuztuaren 22a, 23:14:20
zorionak Aju!!!
hau bai hau lan paregabea  :wow:
ez nuen manga hau ezagutzen eta aizu, lehenengo liburukia irakurtzen pila disfrutau dut, egia esan banuen dragon quest-en berririk bideojokoengatik (oraindio pasagabe). itzulpena ere asko gustatu zait eta uste dut pare bat egunetan edo irakurriko ditudala geratzen zaizkidanak, eta laister hasiko naiz ni ere lata ematen, horregatik garbiketa lanetarako edo horrelakoetarako laguntza behar baduzu neure burua eskaintzen dut :rock:

PD: 1. liburukina 306 orrian shenron kameoa egiten :evil:
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Abuztuaren 23a, 00:31:53
Aurrekoan ebayetik edizio mexikar osoa erosi nuen, beraz aurrera egiteko testua badaukat, baina ez nau guztiz konbentzitzen itzulpenak. Pixkatxo bat itxarongo diot Planetadagostiniri, eta urrirako berririk ez badago aurrera jarraituko dut ahal dudan moduan. Pentsatzen egon naiz egunean kapitulo bat egitea (20 orri), sekulakoa litzake norbaitek irudiak eta bokadilloak garbitzea.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2011ko Abuztuaren 23a, 00:45:13
ba baterenbatzuk pasatzen badizkidazu nik gustora garbituko ditut
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: MikelEiza Noiz: 2013ko Urtarrilaren 29a, 00:05:35
Mega eta DropBox zerbitzariekin berriz eskuragarri daude lehen 8 liburukiak.
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Azaroaren 05a, 12:45:46
Dairen abenturak argitaratuko dute?
Planeta Cómic licencia Dragon Quest (http://ramenparados.com/planeta-comic-licencia-dragon-quest/)
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Azaroaren 07a, 17:11:28
Antza denez oraindik ez dago prest, baina bideratuta omen dago Dairen abenturak manga:
Aipatu...y por último pero no por ello menos importante, ¡el anuncio de Dragon Quest por todo lo alto! La editorial ha especificado que, si bien aún no se han cerrado todos los flecos referentes a Las aventuras de Fly (Dai no daibouken), nos llegarán los manga (y algo más, como nos adelantó el editor David Hernando en nuestra entrevista) principales de la saga que justo cumple su 30 aniversario, confirmando de momento el libro de ilustraciones de Akira Toriyama.
http://misiontokyo.com/noticias/planeta-comic-revela-sus-ases-rezero-accel-world-y-dragon-quest
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Urtarrilaren 21a, 23:32:01
Norbaiti figurak gustatzen bazaizkio:
http://www.mechanicaljapan.com/2018/01/dragon-quest-dai-no-daiboken-dai-jump.html
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Aju Noiz: 2018ko Urtarrilaren 22a, 16:45:11
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Urtarrilaren 21a, 23:32:01
Norbaiti figurak gustatzen bazaizkio:
http://www.mechanicaljapan.com/2018/01/dragon-quest-dai-no-daiboken-dai-jump.html
Ikusita neukan, baina enekiena zen 1200 yen zirela. Etxera dator.

Eta Perfect Book, figurak etabar atera beharrean JARRAI DEZATELA ANIMEA.
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Urtarrilaren 22a, 23:11:05
Noizpait erosi duzu web gune horretan?
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Urtarrilaren 23a, 08:58:12
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2017ko Azaroaren 07a, 17:11:28
Antza denez oraindik ez dago prest, baina bideratuta omen dago Dairen abenturak manga:
Aipatu...y por último pero no por ello menos importante, ¡el anuncio de Dragon Quest por todo lo alto! La editorial ha especificado que, si bien aún no se han cerrado todos los flecos referentes a Las aventuras de Fly (Dai no daibouken), nos llegarán los manga (y algo más, como nos adelantó el editor David Hernando en nuestra entrevista) principales de la saga que justo cumple su 30 aniversario, confirmando de momento el libro de ilustraciones de Akira Toriyama.
http://misiontokyo.com/noticias/planeta-comic-revela-sus-ases-rezero-accel-world-y-dragon-quest

Baina 22tik aurrera jarraituko dute? Hau da atal berriak, edo lehengoa aterako dute berriz?

PD: lehenengo mezuan jada ez dago estekarik. Norbaitek berrigon dezake?
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Urtarrilaren 23a, 13:22:10
Jatorrizko manga aterako dute, ez dakidana da zein formatu aukeratuko duten: tankobon edo bunko. Horretaz aparte Dragon Quest-en manga bat aterako dute, eta uste dut urteurreneko ilustrazio liburua. Baina atal berririk bideojoku zaharrentzat ez.
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Aju Noiz: 2018ko Urtarrilaren 23a, 19:18:13
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Urtarrilaren 22a, 23:11:05
Noizpait erosi duzu web gune horretan?
Ahal da ala?
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Urtarrilaren 23a, 23:09:29
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2018ko Urtarrilaren 23a, 19:18:13
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Urtarrilaren 22a, 23:11:05
Noizpait erosi duzu web gune horretan?
Ahal da ala?
Ez dakit XD
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Aju Noiz: 2018ko Maiatzaren 14a, 16:53:21
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Urtarrilaren 21a, 23:32:01
Norbaiti figurak gustatzen bazaizkio:
http://www.mechanicaljapan.com/2018/01/dragon-quest-dai-no-daiboken-dai-jump.html
Gaur iritsi zait. Oso oso ondo dago. Sekula ez dut halako figurarik erosi baina badakit oso garestiak direla; figura hau bikain eginda dago eta 32€ bat izan dira bidalketa eta guzti.
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Maiatzaren 15a, 19:37:40
Non erosi duzu?
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Aju Noiz: 2018ko Maiatzaren 16a, 16:27:10
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Maiatzaren 15a, 19:37:40
Non erosi duzu?
Hemen (https://www.dbzfreaks.com/es/otros/1876-dragon-quest-dai-jump-50th-anniversary-figure-banpresto.html).
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Ekainaren 06a, 23:03:25
Planetak Dragon Quest: Emblem of Roto aterako du iraileak kanzenban formatuan eta 17 eurotan. Uste duzue Dairen abenturak ere prezio horretan aterako duten??? Oso garestia iruditzen zait...
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Aju Noiz: 2018ko Ekainaren 07a, 16:21:41
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Ekainaren 06a, 23:03:25
Planetak Dragon Quest: Emblem of Roto aterako du iraileak kanzenban formatuan eta 17 eurotan. Uste duzue Dairen abenturak ere prezio horretan aterako duten??? Oso garestia iruditzen zait...
Eninduke batere harrituko. Baina egia esan Fly bada berdin zait :barre:
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Ekainaren 10a, 22:33:33
Flyrengatik edozer XD
Izenburua: Re: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Azaroaren 02a, 00:01:22
Bartzelonako manga azokan esandakoagatik oraindik ez dago Flyren mangaren konfirmaziorik...

AipatuPese a que no hay ninguna confirmación al respecto, Ignaci Estepé, editor de Planeta Cómic, ha comentado que la publicación de los otros mangas y los libros de arte está allanando el camino para traer de vuelta la serie editada en la revista Shonen Jump entre 1989 y 1996.
http://ramenparados.com/planeta-ve-mas-cercana-la-publicacion-de-las-aventuras-de-fly/
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: jonnydbz Noiz: 2020ko Maiatzaren 27a, 23:30:58
Dairen mangak beste argitalpen bat izango du:
https://ramenparados.com/dragon-quest-dai-nueva-edicion

Nire ustez hau ikusiko dugu hemen.
Izenburua: Er: Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)
Egilea: Aju Noiz: 2020ko Maiatzaren 30a, 16:02:03
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2020ko Maiatzaren 27a, 23:30:58Dairen mangak beste argitalpen bat izango du:
https://ramenparados.com/dragon-quest-dai-nueva-edicion

Nire ustez hau ikusiko dugu hemen.
Bai. Lizentziak urte mordoa zeramatzan blokeatuta Shueisha eta Square Enixen desadostasunengatik, baina azken bi urteetan Dragon Quest munduko hainbat manga iritsi ostean, oso arraroa egiten zen honek iritsi gabe jarraitzea... Orain uler dezaket zergatia: beste edizio hobeago bat bidean zelako. Koloretako orriak kolorean ateratzen badituzte, itxaronaldiak mereziko du. Nik edizio mexikarra erosi nuen bere garaian, baina edizio hura kaka zahar bat da eta tomoak zabaldu ere ezin dira egin jada. Asko eskertuko dut edizio berria, jaja.