Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: jonnydbz Noiz: 2011ko Otsailaren 17a, 18:02:18

Izenburua: Arazoak loginarekin
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Otsailaren 17a, 18:02:18
Aupa,

Arazoak ditut loginarekin. Login egiterakoan beti konektatuta edukitzeko jartzen diot, baina ez da horrela gertatzen eta bisita bakoitzean logeatu behar naiz. Badakizue zergatik den?
Izenburua: Re:Arazoak loginarekin
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Otsailaren 17a, 20:25:29
Idearik ere ez, baina oker ez baldin banago instalatuta dagoen smf betsioa 2.0 RC4 da, hau da, ez da bertsio estable bat, baliteke horregatik izatea. Hala ere, nire kasuan saioa hasita mantentzen denez, ez dakit horregatik izan daitekeen.

Datu gisa nik chrome nabigatzailea daukat, horregatik izan daiteke? Besteoi zer gertatzen zaizue?

A! Bertsioa begiratzean RC5 argitaratu dela ikusi dut, eguneratu egin beharko da, ezta?

PD: Laster akatsak aurkitu eta zuzentzeko euskarazko bertsioa jarriko dut. Ea denon artean zuzentzen dugun.
Izenburua: Re:Arazoak loginarekin
Egilea: egoninobi Noiz: 2011ko Otsailaren 17a, 21:44:36
Nik ere chrome nabigatzailea erabiltzen dut eta login egiterakoan beti konektatuta edukitzeko jarrita daukat.

Batzutan konektatuta segitzen diit baina beste batzutan ez. Oso arraroa da.
Izenburua: Re:Arazoak loginarekin
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Otsailaren 17a, 22:09:16
Nik Firefox daukat...
Izenburua: Re:Arazoak loginarekin
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Otsailaren 18a, 15:17:38
Niri ere berdina gertatzen zait, baina neuk hala jarri dudalako, ordenagailua konpartitu egiten baitut. Aukeraren bat izan behar da. Begiratu gordetako pasahitzetan hemengoa agertzen den edo.
Izenburua: Re:Arazoak loginarekin
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Otsailaren 18a, 17:51:25
Beti esaten diot Forefoxi pasahitzak ez gordetzeko, aurreko foroan ere, eta lehengoan ondo zebilen... Beste SMF foroetan, TusProyectosekoan adibidez, beti nago logeatuta...
Izenburua: Re:Arazoak loginarekin
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 02a, 18:03:08
Ez dakit zerbait egin duzuen edo ez, baina orain ondo doakit.
Izenburua: Re:Arazoak loginarekin
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Martxoaren 02a, 18:33:16
RC5 bertsiora eguneratu nuen. Baliteke hori izatea.

Foroaren itzulpena ere jartzekotan nengoen, baina azken gauzatxo batzuk aldatu nahi ditut probatzen hasi baino lehen eta egunotan ez daukat denborarik aldaketok egiteko. Egiten dudanean, abisatuko dizuet akatsak denon artean zuzentzeko.
Izenburua: Re:Arazoak loginarekin
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Martxoaren 02a, 22:15:37
Niri ere berdin gertatzen zait, beti Logeatu egin behar naiz.
Izenburua: Re:Arazoak loginarekin
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 02a, 22:58:43
Lehen arazoa neukan, baina bertsio berriarekin jada ez. Taichisan, oraindik arazoak dituzu?
Izenburua: Re:Arazoak loginarekin
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Martxoaren 03a, 21:49:31
Bai.