Arazoak loginarekin

Sortzailea jonnydbz, 2011ko Otsailaren 17a, 18:02:18

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Aupa,

Arazoak ditut loginarekin. Login egiterakoan beti konektatuta edukitzeko jartzen diot, baina ez da horrela gertatzen eta bisita bakoitzean logeatu behar naiz. Badakizue zergatik den?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Idearik ere ez, baina oker ez baldin banago instalatuta dagoen smf betsioa 2.0 RC4 da, hau da, ez da bertsio estable bat, baliteke horregatik izatea. Hala ere, nire kasuan saioa hasita mantentzen denez, ez dakit horregatik izan daitekeen.

Datu gisa nik chrome nabigatzailea daukat, horregatik izan daiteke? Besteoi zer gertatzen zaizue?

A! Bertsioa begiratzean RC5 argitaratu dela ikusi dut, eguneratu egin beharko da, ezta?

PD: Laster akatsak aurkitu eta zuzentzeko euskarazko bertsioa jarriko dut. Ea denon artean zuzentzen dugun.

egoninobi

Nik ere chrome nabigatzailea erabiltzen dut eta login egiterakoan beti konektatuta edukitzeko jarrita daukat.

Batzutan konektatuta segitzen diit baina beste batzutan ez. Oso arraroa da.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Niri ere berdina gertatzen zait, baina neuk hala jarri dudalako, ordenagailua konpartitu egiten baitut. Aukeraren bat izan behar da. Begiratu gordetako pasahitzetan hemengoa agertzen den edo.

jonnydbz

Beti esaten diot Forefoxi pasahitzak ez gordetzeko, aurreko foroan ere, eta lehengoan ondo zebilen... Beste SMF foroetan, TusProyectosekoan adibidez, beti nago logeatuta...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Ez dakit zerbait egin duzuen edo ez, baina orain ondo doakit.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

RC5 bertsiora eguneratu nuen. Baliteke hori izatea.

Foroaren itzulpena ere jartzekotan nengoen, baina azken gauzatxo batzuk aldatu nahi ditut probatzen hasi baino lehen eta egunotan ez daukat denborarik aldaketok egiteko. Egiten dudanean, abisatuko dizuet akatsak denon artean zuzentzeko.

Taichisan

Niri ere berdin gertatzen zait, beti Logeatu egin behar naiz.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Lehen arazoa neukan, baina bertsio berriarekin jada ez. Taichisan, oraindik arazoak dituzu?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!