dvd-ak konpondu

Sortzailea anbotoko.mari, 2013ko Urtarrilaren 18a, 12:46:41

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

anbotoko.mari

Aupa,
laister 3 umeren ama izango naiz eta ez daukat denbora askorik baina nire leheneango semea jaio zenean txirri mirri eta txiribitonen bildumabat eman zuten egunkari batekin (etbn egindako saioekin), ikusi eta ikusi batzuk apurtu egin dira (raiatuta daude).
zuen tutorialekin eta denbora dudanean dvd hoiek avi formatura pasatzea gustatuko litzaidake (eta elkarbanatu noski) baina ba al dakizue zein programarekin saiatu naitekeen dvd hoiek konpontzen??, lanean nengoela lankide batek bi cd berreskuratu zizkidan, badakit ezin dala beti egin baina saiatzea gustatuko litzaidake.

eskerrik asko egiten duzuen lanagaitik eta zuen harretagaitik

baronluigi

Aipamenaren egilea: anbotoko.mari  Noiz: 2013ko Urtarrilaren 18a, 12:46:41
Aupa,
laister 3 umeren ama izango naiz eta ez daukat denbora askorik baina nire leheneango semea jaio zenean txirri mirri eta txiribitonen bildumabat eman zuten egunkari batekin (etbn egindako saioekin), ikusi eta ikusi batzuk apurtu egin dira (raiatuta daude).
zuen tutorialekin eta denbora dudanean dvd hoiek avi formatura pasatzea gustatuko litzaidake (eta elkarbanatu noski) baina ba al dakizue zein programarekin saiatu naitekeen dvd hoiek konpontzen??, lanean nengoela lankide batek bi cd berreskuratu zizkidan, badakit ezin dala beti egin baina saiatzea gustatuko litzaidake.

eskerrik asko egiten duzuen lanagaitik eta zuen harretagaitik

Lehenik eta behin, zorionak.

DVDari buruz, berreskuratu esan nahi duzuenan, DVD disken behekaldeaz ari zara ezta? Oso delikatua da diskoaren zati hori, gehienbat aurrek erabiltzen dituztenean, urradurak jasan baiditzazkete.

Lehenik eta behin, disko horien kopia egitea gomendatuko nizuke, DVDFAB HD DECRYPTER programa erabiltzen dut nik. Horrela, zure ordenagailuko irakurlea diska horiek irakurtzeko gai den edo ez den zihurtatu ahal izango zenuke.

Diska kalteturik daudela baieztatzen baduzu, bi gauza egin ditzazkezu. Bata, zure herrian DVDak edo CDak garbitzeko makina daukan dendarik dagoen bilatzea. Diskak azken finean geruza dezberdinez osaturik daude, tipula bat bezala. Urradurak oso sakonak ez badira, makina hauek errez konpondu dezakete arazoa geruzarik kendu behar izan gabe. Urradurak sakonak izan ezkero aldiz, sakonago garbitu beharko lituzkete eta ondorioz geruzak gal daitezke. Honek ez du diskan dagoen informazioa hondatzen.

Eta bestela etxeko erremedio bat erabili dezakezu, nik askotan erabiltzen dudana. Bota platerak garbitzeko edota bainurako gel pixka bat diskaren gainean (urradurak dituen aldean, noski) eta ondoren, joan zaitez trapu lehor batekin  (GORA ETA BERA, ez biribilka) xaboia sakabanatzen diska osoa xaboiz bete arte. Hau egin ostean, busti diska urarekin, itsatsitako xaboi guztia kendu arte, eta amaitzeko lehortu diska beste trapu lehor batekin, diska GUZTIZ lehor utzi arte.

Erremedio honek oso sakonak ez diren hatz markak edo urradurak konpondu ohi ditu.

Ea baliagarria zaizun.