Arturo Erregea - Hasi naiz kapturatzen

Sortzailea Aju, 2006ko Maiatzaren 23a, 18:22:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Atzo Koldo Mitxelenan egon nintzen eta 3 vhs alokatu nituen, 2a, 3a eta 6a.

10 dira guztira, baina 7 zeuden; galdetu nion bertakoari ea beste hirurak alokatuta edo zeuden, baina esan zidan hondatuta zeudelako erretiratu zituztela :( Beno, txarrenean ere forokoren batek edo bazeuzkan, mamorrok edo.

Atzo ripeatu nuen lehen vhsa, eta pixura heltzen naizenean ea hurrengoa ripeatzen dudan. Audioa misteriosamente ondo entzuten da  :shock:  badauka vhsaren zarata tipikoa, baina nahiko gutxi, Gerardok emandako DBZren zintek baino gutxiago, eta hori serieko 3 vhs erretiratuta daudela... Flipa XD Bideoa ya bai, onartu beharra dago pixkat penagarria dela, kaptura pare bat jarriko dizkizuet, filtratu gabeak, ikus dezazuen. Hobetzea erraza izango da XD baina zenbat... Bideo dezenteren bat aurkitzen badut montajea egingo dut, bestela dagoen bestean riipeatu.

Ea ostiralean entregatzen ditudan dauzkadan 3ak eta hurrengo hiruak hartzen ditudan asteburuan ripeatzeko  :D

Dios, zelako emozioa ikusten, Gokuren ahotsa ere gazte-gazte dagoela igartzen da. Yamcharen ahotsa ere oraindik ez dago XD Eta uste dut entzun ditudan ahots guztien artean Gokurena bakarrik dagoela en activo XD Panoramix-ena ere badagoela sute dut, baina hori ya ez dabil edertracken XD

http://img83.imageshack.us/my.php?image=bscap00032eu.jpg

Lehen kaptura hau apropos hartu dut eszena hau, atzo pixuan flipatzen geunden, rebobinatu egin behar izan genuen, joder, suposatzen da profesionalen lana dela XD "Tristan zaldun harpajolea" esaten duela uste dut audioan

http://img83.imageshack.us/my.php?image=bscap00045rj.jpg


Dena den lasai, esan dizuet, filtratuko dut ezer hobea aurkitu ezean, eta nahiko hobetu daiteke XD Dena den askotan zinta zaharren distorsio tipikoa agertzen da, aunke kapturatzean gutxiago agertzen diren... NocillaTVko bideoak ondo leudeke, baina oker ez banabil, atalen batzuk bakarrik daude, ezta?? Eta tituluak gazteleraz inkrustatuta badauzkate...

FHarlock

Horrela ikusita, hartu audio, eta bilatu ea norbaitek lortzen dizkizun espainian atera dituzten dvd-k.

Bakarrik soinu espainiarra dute, eta kalitatea ez dirudi kristona denik, baina inondik inora, duzuna baino obeto.

Letra tipoa kopiatuz, euskal kreditoak simula litezke erraz.

Barbadil

Bideo batzu aurkitzen saiatuko naiz.
Ea zortea dudan :?
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

mamorro

Agian DVD italiarrek irudi hobea dute. Uste dut emulen ripeatuta edo badaudela.

Aju

Hombre, ba dvdtik ateratako bideoren batzuk lokalizatzen baditu baten batek abisa dezala. Dena den, hori eurokonektoretik ateratako bideoa izan zen, probatzen ibili nintzen antenaren tomatik zuzenean hartzen eta 1000 hobeto ikusten da. Baina bi arazo daude:

1-audioa desastre entzuten da, gaizki sintonizatutako kanala ematen du, ez da audioaren ezer entzuten
2-Pixua hankazgora jarrita ere ez dut lortu antenatik ezer sintonizatzea, kasualitatez hartu nuen 10 segunduko bideo bat grabatzea eta kalitate hori ikusita 1000 proba egiten nabil. Ea kapturaren abt jartzen dizuedan, eske apenas behar du filtraziorik antenatik hartu nuen bideo zatiak.

Ah, esan nuen moduan, bastardoren batek 3. vhsa kopiatu eta kopia itzuli zuen. Ah ze txapuza! audioa gaizki-gaizki entzuten da eta bideoa ere nahiko txarto, hasieran ordua eta dena agertzen da... Eta atalen ostean 10 segunduko bideo bat dago Lekeitioko ibilaldiko Pin Pan Pun Band taldearena...

Barbadil

Menudo "desgraciau" hori egin duena!! :evil:

Liburutegikoei abisatzea eta tipo horri toke bat ematea merezi du!  :twisted:



WinMX-ean bila ibili nahiz eta ez dut bideorik topatu. Arraroa da zeren japoniarrek eta italiarrek bastante erabiltzen dute.
Bilaketan jarraituko dut :cry:
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Aju

Iluntzean edo 3 zintak kapturatuta edukiko ditut. Eszena txikiren bat filtratuko dut emaitza ikus dezazuen

Aju

Kapturatu ditut 3 zintak, eta 12 segunduko zatitxo bat filtratu dut ikus dezazuen nolako kalitatea izango duen. Hemen daukazue:

http://www.yousendit.com/transfer.php?action=download&ufid=6D0A6E27607D0F65

Audiorik ez dauka ze filtratzean desfasatu egin zait baina beno, neuk diotsuet audioaren kalitatea ere ona dela. 3garren vhsa dakizuen moduan, kaso aparte bat da.

Gauzak dauden moduan, 640x480 erresoluzioarekin eta opening eta endingarekin, atalek 210mb inguru okupatzen dute. Nahi izan ezkero gutxiago ere okupatu dezake, baina bi aukerarekin: erresoluzioa jaitsita edo opening eta endinga kenduta. Zer deritzozue, ondo dago tamaina horretan edo gutxitzea hobe da??

Taichisan

nik use dut tamaina horretan perfekto dagoela^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

mamorro

Hementxe dituzu lehenengo 5 atalak italianoz:

ed2k://|file|re_art%C3%B9_-01-_il_principe_art%C3%B9_(by_il_boya).avi|238245888|ACCD419E435E1BE601D4DC41568A95D4|/

ed2k://|file|re_artu_-02-_ritorno_al_castello_di_camelot_(by_il_boya).avi|225851392|E591CECF9E6FDDB9E22769E3AC7ADF64|/

ed2k://|file|re_artu_-03-_il_cavaliere_del_lago_(by_il_boya).avi|228845056|EA6E358C212680328DE6262BD67CC287|/

ed2k://|file|re_artu_-04-_tristano_il_cavaliere_dell'arpa_(by_il_boya).avi|230372864|E2FB70370525AA3D27155D07ECD82CAB|/

ed2k://|file|re_artu_-05-_guerrehet_principe_coraggioso_(by_il_boya).avi|230583808|A1DCC619B7C6B0E128F520A7A9DF7B76|/

Aju

Mamorro, zuk serie osoa daukazu, ez? 1-3, 10-15 atalen audioak beharko ditut ze Koldo Mitxelenan zintak falta dira, eta segun zelan dauden zure audioak, 7-9 atalenak ere bai, eta ea 19-30 atalen zintak ez dauden kopiatuta, ze...

Komentatu zenuen 11. atala erderaz zegoela, ez? Ea megadendan erosten dudan 4. vhsa eta harek daukan euskerazko audioa...

Aju

Epa, atzo azterketa ostean (gran ridiculo, tierra tragame egon nintzen pentsatzen) Koldo Mitxelenara joan nintzen eta hurrengo 3 vhsak alokatu nituen, 7,8,9. 7garrena ere kopiatuta dago, zein bastardok kopiatu zituen, dios! Espero dut forokoren bat izatea, ya horrek gauzak asko aldatuko zituen XD. Ea hartzen ditudan eta hurrengoko tandan 10a eta 2a hartzen ditudan. 2garrena hartu nuen baina audioa ez da hain ondo entzuten. Eta ea zorte pixkatekin 10a ere ez dagoen kopiatuta  :x  Pentsatzen egon naiz eta 4a eta 7a seguruena megadendan erosiko ditut baldin badaude, 4a falta delako eta 7a kopiatuta dagoelako  :x

Taichisan

Aju, nahibaduzu erdibana erosten dugu, neuk bat ta zuk bestea, horrela kostuak gutxiago izango dira(emen kontribuzioari ekin behar zaio,bestela materiala ez dugu eukiko^^), esaidazu zerbait ongi? TA SORTE ASKO AZTERKETETAN NAGUSI!!!! TA AZTERKETETAN ZAUDETEN GUZTIEI(nik bihar azken azterketa daukat eta eta amaituta)
AIO!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Kasu honetan nahiago ditut neuk erosi bi zintak, horrela esperimentuak egiteko bada ere eskura dauzkadalako biak.

Eta bai, azkenik erosi egin beharko ditut ze 7garrenaren irudia ez da ikusten kapturadorarekin 3-4garren minuturarte, eta gauzak horrela... Joder, hau jendaila...

Beno, udarako Arturo, DBZ/GT eta asignatura batzuk dauzkat, ezin esan dezaket oporrak direnik XD

Aju

Beno, emulean begira atal guztien bideo italiarrak daude (guztiak jarrita dauzkat jaisten), eta bat badaukat, 49a, bigarren denboraldikoa, eta hobeto ikusten da, baina ez hainbeste DVDtik aterata izateko. Putada? tituluak italianoz daudela, eta italian beti kentzen dituzte titulua japoniarra agertzen diren frameak eta eurek egiten dute montaje guarro bat. Hau konpontzeko sugerentziren bat?? Tituluak har nitzazke vhstatik eta gero jarri, baina ez nau asko konbentzitzen...