Ninja Dortokak Nafarroako ETB1en

Sortzailea Arsenicum, 2006ko Ekainaren 30a, 04:26:44

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

ETB1
06.50 Tik-Tak Circus.
07.20 Betizu. -Doraemon katu kosmikoa.
07.40 Hello Kitty.
08.10 Popeye.
08.35 Nonochan.
09.05 Stargate infinity.
09.30 Jim Zizare.
09.50 Vicky bikingoa.
10.15 Doraemon, katu kosmikoa.
10.40 Hello Kitty.
11.10 Errauskine.
11.55 Popeye.
12.20 Yogiren taldea.
12.45 Doremiren magia. "Urtebetetze zurrunbilotsua".
13.05 Burdin aho.
13.30 Martin mistery. "Atetik etorri ziren I".
14.00 Gaur egun.
14.35 Postdata.
14.40 Eguraldia.
14.45 Goenkale.
15.15 Betizu. -Lasterketa zoroak.
15.40 Pippi kaltzaluze.
16.05 Yo Yogi.
16.30 Ninja dortokak.
18.00 Iparraldearen orena.
18.10 Saskibaloia: Euroliga top 16. CSKA Moscow-TAU Cer?mica.
20.00 Gaur Egun.
20.45 Eguraldia.
20.55 Kochikame. "Ekaitza beisbol zelaian".
21.30 Bertatik bertara.
21.55 Txalaparta gaua: Txalaparta, herri baten oihartzuna.
22.55 Oreka TX.
00.15 India TX.
01.10 Post data.
01.15 Bakarrik edo...
03.15 Bertatik bertara.
03.40 Hasiberriak.
04.05 Eklipse.
04.25 Elkartasunaren bideak.
04.50 Euskal herritik. "Sanmigelada".
05.15 1 Bitan.
06.05 Herri musika sorta.
06.20 Ikusgela. Hezkuntza arloari zuzendutako saioa, I?igo Lopez de Aldak eta Aizpea Barrosek aurkeztuta. Irakasleen, garasoen eta ikasleen beharrizanak eta intereseko gaiak lantzen ditu.


Azterketak amaituta? nire betiko ordutegierata itzuli naiz berriro? jaja (begiratu idatzi dudan ordua), eta kasualitatez Ninja Dortokak etb1en ematen dutela agertu da. Berehala teletextora joan naz eta ez da agertzen eta gero konturatu naz Nafarroan dela. Orduan be ezinezkoa dela pentsatu dut, baina 2006ko Ekainak 30 da web orrian jartzen duen eguna.

Nafarroarako deskonexioa izango da? Badago Nafarren bat foroan, konproba dezakeena eta ahal bada grabatu?

Nafarroan Ninja Dortokak ematen badute, nik be programazio hori nahi dot!!


http://www.diariodenoticias.com/ediciones/2006/03/01/mirarte/television/etb1.php
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Hor Kochikame, Jim Zizare... daude. Edo kriston gezurrak jarri dituzte programazio horretan edo Nafarroako ETBren lehen kanala ETB1v2 da...

Bueno, has gaitezke zoroen moduan jende nafarraren bila ze honen atal bat bera ere gehiago ezinda galdu. Pare bat forotan begiratuko dut eta bertako jende nafarrarekin kontaktatu

MikelEiza

Arsenicum uste dut despiste txiki bat izan duzula. Webean ekainaren 30 zela jarriko zuen atzoko eguna hori baitzen, baina jarri duzun linkean 2006/03/01 jartzen du beraz, egun horretako ordutegia izango da eta ez gaur egun ematen dutena. Ekainaren 30ekoa hurrengo hau da: http://www.diariodenoticias.com/ediciones/2006/06/30/mirarte/television/etb1.php
eta beraz orain ez dute ninja dortokak emititzen.
Hala eta guztiz ere ez ez dut gogoratzen martxo inguruan serie hori emititzen zutenik. Inork ba al daki hemen emititu zuten?

Anonymous

14:30 hasi eta 6etan bukatzen bazen pelikula bat izango zen.

mamorro

Gonbidatua ni naiz :?

edit: gainera konturatu naiz gaizki idatzi dudala

Aipatu16:30 hasi eta 6etan bukatzen bazen pelikula bat izango zen.

Arsenicum

Baa linkean jartzen zuen bai ta ez naz konturatu, baina web orrian ekaina jartzen zuen. Hori fijo. Dana dala pena bat. Ze ona izango zen serie hau berriz be emoten hastea! :cry:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.