DVD grabagailuak

Sortzailea Arsenicum, 2006ko Abuztuaren 08a, 01:38:55

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Aupa, ba foruko gai hau ireki dut, zeintzuk modelo dauden eta zeintzuk diren hoberenak joaten esateko. Bila aritu naiz googletik eta Siemens markako TDT grabagailu bat aurkitu dut. Bi sintonizatzaile dauzka, honela bat grabatzen gabiltzan bitartean adibidez etbsat ba canal vasco ikusten egon gaitezke. EPG gida bat dauka, egunero berrizten dena. Honek esan nahi du, Pelikula bat grabatu nahi baduzu, adibidez (Maverick etbn) eta ordua eta eguna aldatzen dute, beste egun batean ematen dutela ere, grabatu egingo dizu pelikula hori. Serie bat grabatu nahi duzula? Ba ze serie den esan eta kapitulu guztiak grabatuko dizkizu disko gogorra bete arte. (hori ikusi beharko litzateke, seguru arazoren bat eukiko lukeela).



Eta disko gogorra externoa da. USB2.0 bitartez konektatzen zaio. Honela ordenagailura era azkarragoan pasa dezakezu.



  http://www.inout.tv/

hemen demo bat zelangoa den ikusteko http://www.inout.tv/demo/index.htm

eta bere foroa ere badauka hemen http://www.m740.com/



Foroan erregistratu ezkero, 279?tan eros dezakezu 160 Gbko disko gogorraz.



Ni gutxienez harrituta geratu naiz TDT honekin.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Sephiroth

baina oraindik ez al duzu uste goizegi dela TDT bat hartzeko? urrengo urteko prezioak oso baxuak izango dira ezta? ez al da merkeagoa audioak hartzeko sintonizadora erabiltzea seinal ona badaukazu?

Arsenicum

Audioak hartzeko baino gehiago da hau. Audioak bakarrik erabiliko banu, ez nuke hau erosiko. Hau gauza asko grabatzeko. Ni orain nabilen moduan adibidez. 279 ? ez da horren garestia dituen ezaugarrientzako. Gainera 160Gbko disko gogorrarekin dator.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk

Siemens M740 aparailua nik daukadana da. Erosi nuen astean ofertan zegoen eta 150 Eurotan erosi nuen, baina gero berriro igo zuten. Baina erostea pentsatzen ari bazarete itxaron apur bat, 120 Eurotara jeitsiko dute laster eta, hori bai, disko gogorrik gabe.



Aparailua benetan ona da. Primerako kalitean egiten ditu grabazioak, bi grabazio batera egin ditzakezu telebista ikusten duzun bitartean, internetera konekta zaitezke, grabazioak telebista gidarekin sinkronizatzen dira... Erostea gomendatzen dut.

shikamaru

Galdera bat:



Zein da hobeagoa TDT-tik pelikulak,serieak... hartzeko edo grabatzeko ;



DVD Grabagailu bat edo USB bitartez TDT ordenagailuan ikusten dena ??

Aju

Nik PCMCIA edo dena delako sarreratik doan TDT sintonizadorea daukat portatillerako, vamos, USBtik doanaren nahiko kasu antzekoa, eta kalitate aldetik de puta madre eta oso erosoa da ya ke ordenadorean gero konprimitu behar denez bertan daukazulako zuzenean. Grabadorarik ez daukat, baina nik uste daukan gauza txar bakarra atzera-aurrera ibili beharra dela DVDkin