Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2015ko Azaroaren 15a, 22:52:59

Izenburua: Taichisan eta igoera berriak [BOZKATU!!]
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Azaroaren 15a, 22:52:59
Aupa guztioi!!
Marrazki bizidunen txuletatxo bat egiten nabil ikusten, nik daukadan guztitik, zer falta den ripeatu eta igo ahal izateko.
Marrazkiak esaten dut oraingoz, zeren material dexentea da poliki poliki ripeatzen ta igotzen juteko, gainera disko gogor berria beharko dut lan hontarako.

Esanak esana, bozkatzea nahiko nuke telesail hauetatik jakiteko zer nahi duzuen lehenago igo dadin, oraingoan guztion artean batera lan egiteko.


Bakarrik gauza bat esateko, oraintxu Rantaroren azken atalekin nabil lanean ta segituan LAMUrekin abiatuko naiz. LAMU ostean BLUE DRAGONekin (falta diren atalak eta bigarren denboraldi osoa), eta azkenik BARKLEYTARRAK.
Beno, espero dut oraingoan gutxika gutxika esana bete ahal izatea.
Bozka esazue zeuon zerrenda!
Izenburua: Er: Taichisan eta igoera berriak [BOZKATU!!]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Azaroaren 16a, 17:16:32
Hori dek-eta Taichisan! Nire bozka nora doan esan beharrik ez, Txef Txikia noski!
Izenburua: Er: Taichisan eta igoera berriak [BOZKATU!!]
Egilea: egoninobi Noiz: 2015ko Azaroaren 16a, 19:29:45
Nire bozka: Legendz, Zoroak Zoro, Keroro eta Pokemon
Apurka-apurka eta presarik gabe! Aurrera Taichisan!! :barre:
Izenburua: Er: Taichisan eta igoera berriak [BOZKATU!!]
Egilea: loidi1999 Noiz: 2015ko Azaroaren 17a, 19:04:54
Nire bozka Zoroak Zoro edo Pokemon, baina zuk aukeratu  :keinu:
Izenburua: Er: Taichisan eta igoera berriak [BOZKATU!!]
Egilea: txape Noiz: 2015ko Azaroaren 17a, 22:48:01
Zoroak zoro  :pozik3:
Izenburua: Er: Taichisan eta igoera berriak [BOZKATU!!]
Egilea: Nitro T Noiz: 2015ko Azaroaren 18a, 19:12:32
Nik Pokémon eta Keroro sarjentuaren alde bozkatzen dut.
Izenburua: Er: Taichisan eta igoera berriak [BOZKATU!!]
Egilea: miga Noiz: 2015ko Azaroaren 20a, 13:53:58
Nire botoa Zoroak Zoro eta Txef Txikiari emango diet. Jada denbora da bi horiek ikusi nahi ditudala  :omgomg: Eskerrik asko!!
Izenburua: Er: Taichisan eta igoera berriak [BOZKATU!!]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2015ko Abenduaren 22a, 00:31:46
Txef txikia! :zaldi:
Izenburua: Er: Taichisan eta igoera berriak [BOZKATU!!]
Egilea: tripuz Noiz: 2015ko Abenduaren 22a, 17:42:13
Txef txikia bai!   :pozik2:
Izenburua: Er: Taichisan eta igoera berriak [BOZKATU!!]
Egilea: xeldorf Noiz: 2015ko Abenduaren 22a, 21:26:51
zoroak zoro eta montana :Olatu: :Olatu: :Olatu: :Olatu: :Olatu:
Izenburua: Er: Taichisan eta igoera berriak [BOZKATU!!]
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Abenduaren 22a, 23:50:39
Kaixo guztioi.
Berri txarrak ditut BLUE DRAGON telesailari dagokionez. Zoritxarrez grabatu nituen dvdak apurtzen hari dira ta diskoak ateratzerakoan, azkenengo atalak (disko bakoitzak 5 atal ditu) ezin dira atera edo ateratzekotan saltotxo batzuk dituzte. Nik segituko naz ateratzen atalok gero ripeatzeko baina tamalez ezin izango dut telesaila osatu, batez ere lehen denboraldi originala.

Eta aprobetxatuko det ZORIONAK emoteko kide guztioi!!
Izenburua: Er: Taichisan eta igoera berriak [BOZKATU!!]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Abenduaren 23a, 00:23:29
Lehen denboraldia uste dut nonbait izango dudala, beharrik baduzu esan eta disko gogorretan bilatzen hasiko naiz.

Bide batez, eguneratu lehen mezua bozka berriekin ;)
Izenburua: Er: Taichisan eta igoera berriak [BOZKATU!!]
Egilea: Barandi26 Noiz: 2016ko Uztailaren 04a, 18:33:07
Nik zoroak zoro bozkatzen dut, ahal bada igo mesedez!!