Asteburuan zer?

Sortzailea burrundaie, 2014ko Martxoaren 27a, 20:56:17

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

#60
Arrazoi duk Artadi, Etb-n zine kontua ez ditek inoiz serio hartu, audientzia mailak soilik agintzen duelako. Hala ere, eta ETB-ren audientzia maila orokorra ikusita, hobe liketek kalitatezko telebista bat egiteari ekingo baliote. Dena den, hobe filmak desorduetan ematea batere ez ematea baino, eta azken aldion badirudi, aspaldiko partez, hainbat pelikula berri ematen ari direla. Ea horrela jarraitzen duten. Hona beste hausnarketa goiztiar bat igande gris, goibel eta euritsu batean... :Zahar:

Taichisan

Arrazoia mila bider esan da, eta ez da "zinemazaleak" ez garelako alajaina. Gauza da EAJ madarikatu honek ETB1 eta euskara besteak beste zapuztu nahi duelako, hori da arrazoia. Eta zergaitik pentsatuko duzue? Ba erraz erraza, "euskaldun" gixa ez dagoelako inork, dirua soilik ikusten dute beraiengan eta ETB1ek ez du errentatzen beraien ustez, hoberena hiltzea uztea da... Baina politikari zikinek uzten dabiltzate hiltzen ekoizten dituzten programa KLONIKOAK ezartzen (GU TA GUTARRAK ikusi nuenean egun baten flipatzen ibili nintzen.... Hombres mujeres y viceversa a la Vasca?? Baina ze ostia gertatzen da hemen??), bikoizketa murrizten 15 ordura ia 6 hilabetero..... horrela ez dago ezer, eta filmeak askoz ere gutxiago ikusita berdin zaiela eta nahiago dutela ETB2n emititu gaztelaniaz horrela bikoizketaren dirua aurreztuz.
Baina gero EUSKAL ENCODINGSek ETBri galerak egiten diona da, noski.... Guk behintzat ardura pixkat badugu bikoiztutako material ia ia guztia zaku apurtu batean gera ez daitezen eta erantzuna emoten ZINEMA EUSKARAZ IKUSI NAHI DUGUNONTZAKO!! ESKUBIDEA BADUGU TA!!
Baina tira... Negozioak negozioa dira ,ta badirudi inortxok ere ez duela salatu nahi ETBk egiten duena GUZTION DIRUAREKIN ordaindutako BIKOZKETEKIN, saldu prezio flipanteak jarrita, hipoteka ta guzti behar da Euskarazko bikoizketa bat eskuratzeko "legalki".... penagarria da benetan, ia laster Eusko Jaurlaritzak 2. aldiz guztiz aldatzen baden, EAJ,PP eta PSE kampo uzten dituzten ta zerbaitetan lagun ahal den ETBko urre garaietara berriz bueltatzeko, bestela ezinean egongo gara betirako eta agur euskal bikoizketa, euskarazko filmeak, etab... :tiroegin: :evil:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

EAJk "unionistek" baino sensibilitatea handiago dauka ETB1ekiko. Onartu beharra dago. Gauzak neurri nimino batean hobetu dira. Eta erabaki egoki batzu hartu, hartzen ari dira: Goenkalerekin bukatu adibidez, marrazkiak goizean ETB 1 eta ETB3, filmeak larunbat eta igande bazkalondoetan,...
Bildukoek hobeto egingo lukete? Auskalo! Beharbada barne produkzioari oraindik garrantiz handiagoa emango liokete, eta orduan bazterrean jarraituko luke filmeen bikoizketa.
Edozein egonda ere, nire ustez ETBan epe motzean ezin da konponketa sakonik egin (baina dagoenarekin, mikroaldaketekin askoz gehiago egin daiteke).
Langileria gastoekin aurrekontuaren %70 edo %80 badoakizu, nola erosiko dituzu telesailak eta filmeak??
Arazo sakon horri epe ertain eta luzean egin behar zaio aurre. Eta horretarako diagnosian gehiengoa duten alderdiak ados egon behar dute. Alderdi abertzaleak, jakina zeren eta besteei bost axola zaie ETB1, eurek nahiko daukate Madrileko kateekin. Beste behin ere, abertzaleok gauza garrantzitsuetan ados egon behar dugu, bestela agur benhur.

burrundaie

#63
Gaur Joan direnak filma eman behar omen dute. Hasieran, titulu horrekin ez nekien zein pelikula zen, baina, dirudienez, Martin Scorsese-ren The Departed pelikula dugu. Oso pelikula ona (lau oskar irabazitakoa). Parte hartzen duten aktoreekin ( Leonardo DiCaprio, Matt Damon eta Jack Nicholson ), dena esanda dagoela iruditzen zait. Ea horrelako beste film asko oparitzen dizkiguten... :festa:

Taichisan

Baina Ereak egiten dabiltza! Gainera erosteko badaukate dirua, bestela nolatan erosiko dituzte horrenbeste Warnerreko 50 filmeetako loteak Fortak eskainita?
Gauza niminoak aldatu dira baina ez dira berez aldaketak, zeren horiek kendu zirenean ez zuten ezertarako balio izan, etb1eko goizeko programazioa ta etb3n asteburuan filmeak jarrita.... Etb3 hasi zenean bagenuen programazioa guztiontzako, material berria, zaharra, txikientzako, gazteentzako, helduentzako (alajaina lehen K3 kataluniarrak egiten zuen bezela), bazeuden filmeak, irudi errealeko telesailak.... Zergaitik aldatzen dute funtzionatzen duen sistema?? Hor dago koxka, eta ezin didazue ukatu EAJ berak ETB eraiki zuela euskarazko kate bakarra izanda orainaldian (eta aspalditik ere) Euskara bertan behera uzteko eta Gaztelaniari bombo gehiago emanda hori denok ulertzen dugulako. Eta azkenengo gauza, etzazue ahaztu telebista PUBLIKO batek ezin duela "AUDIENTZIEN" mempe egon, hori kate pribatuei dagokie, eta EITB publikoa izanga pribatuen joerak besterik ez ditu (eta bikoizketak saltzearena ere bada).
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Beno. Gaur ETB-ko web orrian, 20:30 Doraemon - 09 - Txina zaharrean zegoen iragarrita baina aldatu egin dute....

Egia da gauza berriak botatzen ari direla aspaldian baina oraindik ere lehengo jokabideak badauzkate...

Taichisan

Oraintxe berton ikusi det YOGI HARTZA irudi errealeko filmea emitituko dutela gaur gauean 21:30!! Eta Pedro Arrieta ez bada Yogi oso arraroa izan daiteke.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Grabagailuak kale egin dit  :shit: :shit:

Ea beste norbaitek grabatzen ari den Yogi Hartza.... :kolpe: :kolpe:

burrundaie

#68
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2015ko Apirilaren 05a, 22:15:41
Grabagailuak kale egin dit  :shit: :shit:

Ea beste norbaitek grabatzen ari den Yogi Hartza.... :kolpe: :kolpe:

Yogi hartza abiaaannnn! :orden2:

SonGorka4

asteazken gauerako batmanen filme berri baten estrenaldia... etb1 uste det, ea zer egiten duten

SonGorka4

22:30tan dela dio iragarkiak

SonGorka4

oraintxe ETB1en hastear bullynaren inguruko filmea, bertan egina dirudi, "zigortzaileak" du izena

PD: hau badaukagu foroan, grabatu beharrik ez beraz ;-)

SonGorka4

Zaldun ilunaren jeikiera du izena batmanenak, orain 23:15 jartzen du, adi egon :tiroegin:

jonnydbz

Orain konturatu naiz, ohera noanean, Brinkola botatzen dutela ETB1en... Ordu hobeago batean jar zezaketen...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Artadi

23:20. Etb4.FRINGE 2. Sasoiari ekingo diote EUSKERAZ.