Asteburuan zer?

Sortzailea burrundaie, 2014ko Martxoaren 27a, 20:56:17

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2015ko Apirilaren 20a, 22:19:53
23:20. Etb4.FRINGE 2. Sasoiari ekingo diote EUSKERAZ.
Tamalez erdaraz ematen ari dira telesaila! :shit:

Artadi

"Gauaren azkenean" bihar gauez 23:25etan. 2006ko fime bat Asier Hormaza, Itziar Ituño,... Uste dut EZ dagoela Euskal Encodingsen.

burrundaie

Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2015ko Maiatzaren 09a, 06:55:04
"Gauaren azkenean" bihar gauez 23:25etan. 2006ko fime bat Asier Hormaza, Itziar Ituño,... Uste dut EZ dagoela Euskal Encodingsen.

Film hori dagoeneko jasota daukagu: http://euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2279.msg21920#msg21920  hala ere, bertsioa hobetzeko aprobetxatu liteke. :gosaria:

Artadi

Ikusi berri dut egunkarian gaur arratsaldean "invictus" eman dutela. Grabatu du inork??? Espero dut baietz.
ETBren arduradun komertziala potroetatik eskegiko nuke!!
Hau bai dela marka! Gutxi batzuok egiten diogu jarraipena ETB1en programazioari eta izkin eman digu/didate!

zumarra

Ez naiz konturatu...  :puppy2:

burrundaie

Kaguen zotz, neuk ere kale!!! :haserre:

Taichisan

Neuk aspalditik ezin det grabatu ta ere kale... Zergatik dira hain anormalak ETB1 arduradunek?? Astero ikusten det igande gabeetan "ZINEA" ezer jarri gabe ta 3 egun lehenago aldatu betiko lez.... Gero zinea emon, estreinua euskaraz gainera, ta ezta jarri ere.... Horrela ez dago ezer egiterik demontre!!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

#82
Ez dago beste inor?¿?Godelet, grabatu zenuen?¿?¿
ETBren programazio arduradunarenak ez dauka izenik!!
Nik uste nuen ETBk filmeak emateko eskubideak erosten zituela eta emanaldi mugatuak erosten zituela (gehienez 2 edo 3 aldiz).
Hori dela eta ez dituzte pelikulak errepikatzen. Ez dakit euskerazko emanaldian kontu horretan sartzen diren. Ez dakit, eskubideak erostean euskeraz eta erderazko emanaldiak desberdintzen diren. Multinazionalek ez dute oso ondo ulertzen lurralde elebidunene egoera.
Baina badakit lehen emanaldiak koste handia daukala, ETBrentzat:  erositako pelikulak ETBren aktibo garrantzitsuak dira eta tentu handiz kudeatu behar dute euren erabilera. Aktibo hauek "desagertu" egiten dira behin eta emitidu: fisikoki hor daude, artxiboak eskura daude, baina legalki ezin dituzte erabili. Egoera xelebrea, kafkianoa, guk euskal encodingsekook neurri batean konpontzen duguna.

Rollo guzti honekin esan nahi dudana: asteburu honetan ETBko baten batek hanka sartze galanta egin du. Eta tristea da horrek ondoriorik ez izatea.

zumarra

Bihar gauean. ETB1-n, teorian "Zinea" iragarrita dago baina informazio gehiorik gabe. 23:25-tan.

Taichisan

astean zehar beti daukate jarrita igandeetarako "Zinea", en plan koletilla, plantilla bat izango balitz bezela ta poliki poliki aktualizatzen dutena (haien erritmora, noski)... Lotsagarria da gero esaten egotea "zinea euskaraz aste guztietan egongo da ikusgarri ETB1en".... klaaaaaro klaro..... ezta ETB4n emititzen diren filmeak ez dira euskarazko audioagaz..... lotsa heman beharko lieke.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2015ko Ekainaren 15a, 17:52:24
astean zehar beti daukate jarrita igandeetarako "Zinea", en plan koletilla, plantilla bat izango balitz bezela ta poliki poliki aktualizatzen dutena (haien erritmora, noski)... Lotsagarria da gero esaten egotea "zinea euskaraz aste guztietan egongo da ikusgarri ETB1en".... klaaaaaro klaro..... ezta ETB4n emititzen diren filmeak ez dira euskarazko audioagaz..... lotsa heman beharko lieke.

Lehengo igandean hik aipatzen duan "plantillako zinea" aldatzen ere ez ditek lanik hartu; nahiz eta, denok sumatzen genuen bezala, filmerik ez eman. Martxa honetan, hauek Surio faltan botatzea baietz lortu!!!

burrundaie

Tira, asteburuan ez dakit; baina gaurtik hasita ETB3-n Pipi Galtzaluzeren atalak hasi dira ematen, irudi errealekoak. Hortaz grabatzea mereziko luke. Gaurkoa galdu dut (oraintxe enteratu bainaiz) ea bihar grabatzen dudan. :banan:

Taichisan

Ointxe berton ikusi det webgunean, ostegunerako AJEA LAS VEGAS-en iragarrita dagoela ETB1en 22:20an! Adi egon ze hau ez dakagu ondino!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2015ko Uztailaren 12a, 19:29:51
Ointxe berton ikusi det webgunean, ostegunerako AJEA LAS VEGAS-en iragarrita dagoela ETB1en 22:20an! Adi egon ze hau ez dakagu ondino!

Eskerrik asko abisatzeagatik, nik uste nian bagenuela baina daukaguna AJEA THAILANDIAN duk. Hortaz, grabagailua prest. Honek ez ziguk alde egingo, ez horixe! :threat:

burrundaie

#89
Oraintxe ETB-n estropadak ikusten, hara non iragartzen diguten ETB 1en eta estreinaldi bezala gainera, NIRE AITAREN ETXEA filma irailerako. Nik dakidala, guk dugun bertsioa ETB 1etik hartua da, hortaz estreinalditik gutxi film horrek. Ea ETBko jaun-andereok: ez al dakizue zein film diren estreinaldikoak eta zein ez? Hau duk hau pulamentuz lan egitea, bai horixe!! :aspertu: