Asteburuan zer?

Sortzailea burrundaie, 2014ko Martxoaren 27a, 20:56:17

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2015ko Abuztuaren 15a, 21:02:43
Oraintxe ETB-n estropadak ikusten, hara non iragartzen diguten ETB 1en eta estreinaldi bezala gainera, NIRE AITAREN ETXEA filma irailerako. Nik dakidala, guk dugun bertsioa ETB 1etik hartua da, hortaz estreinalditik gutxi film horrek. Ea ETBko jaun-andereok: ez al dakizue zein film diren estreinaldikoak eta zein ez? Hau duk hau pulamentuz lan egitea, bai horixe!! :aspertu:
Oker ez banabil seriea da, eta berria da.

burrundaie

Hala bada, esandakoa erretiratzen dut. Inork ba al daki zertaz doan?

Taichisan

Begiratzen egon naiz ta, daukagun filmeaz aparte, Will Farrell egindako filme bat dago, orain dela gutxi dvdan estreinatu dutena, 2012koa da. Agian filme hori izan daiteke, ez? Zeren telesailik ez dago izenburu horregaz.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

SonGorka4

"aitaren etxea" EITB beren  serie berria da, itxura ona du, euskal aktore ezagun ugari dago, gerra zibilaren ondorengo urteetan kokatzen da, euskal herriko herriren batean...

gaur ikusi dut lehenengoz trailer moduko bat, eta nahiko ondo ikus daiteke seriearen nundik norakoa:

info+, eta bideoak http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/aitaren-etxea/

Artadi

#94
ASTERIX: Jainkoen egoitza  DVDa aterako da bihar eta EUSKERAZko soinu bandarekin. Adi lagunok!!

Filme hau ZINEUSKADI programaren laguntzei esker bikoiztu zen.
Programa honen laguntzekin SEI filme bikoitzu zuen gure gobernuak 2015ean (ikusi weborria) eta DVD formatoan euskeraz egongo den bakarra. Beste bostetatik bat zineetan atera berria eta beste LAUretarako EZ dago DVD euskeraz:
-Tom Txiki: ez dute DVDrik atera
-Zazpigarren ipotoxoa: atera dute DVD baina EZ dago euskerazko soinubandarik
-Pixkanaka-pixkanaka eta "The Good Son" dokumentala: ematen du ez dutela DVDrik aterako, ez euskeraz ez eta beste hizkuntzatan ere ez;

ONDORIO PARE BAT (edo nola hobetu gure diruaren erabilera):
-Produktu komertzialak diruz lagundu, ez gauza "arraroak"
-Ez lotu bakarrik zineetako emanaldia (oso jende gutxik ikusten du); lotu DVDa eta ETBren eskubideak (nire uste apalean programa honen dirua ETBk askoz hobeto erabiliko luke)
-Noizko lege bat euskaldunon eskubideak bermatzeko??: gobernuak ordaindu bikoizketa (umee eta gazteentzako filme arrakastatsuak behinik behin) eta gero DVDak ateratzean derrigortu euskerazko soinu banda sartzen.



Artadi

Gaur ETB1eko gaueko programazioan Tafallako jota txapelketa. Adi lagunok!! Prest martxa gustuko duzuenok!

Bestetik, bihar azken azken orduan ia ia astelehenean, ordu txikietan, den denak lo gaudenean (bukatu dira oporrak, snif snif), FILME bat  (inork ez du jakingo zein azken momenturarte, ETBren ohiko marketing protokoloa aplikatuz) agintzen dute ETBkoek, interneteko programazioan.  Ea egia den!!

burrundaie

Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2015ko Irailaren 12a, 07:52:09
Gaur ETB1eko gaueko programazioan Tafallako jota txapelketa. Adi lagunok!! Prest martxa gustuko duzuenok!

Bestetik, bihar azken azken orduan ia ia astelehenean, ordu txikietan, den denak lo gaudenean (bukatu dira oporrak, snif snif), FILME bat  (inork ez du jakingo zein azken momenturarte, ETBren ohiko marketing protokoloa aplikatuz) agintzen dute ETBkoek, interneteko programazioan.  Ea egia den!!

Larunbat gaueko programazioan, Tafallako jota txapelketa dugu, bai, eta horren ondoren txapelketaren unerik onenak. Hau da, futbolean bezala baina joten eremura eramanda (burutik jota egon behar da, zinez!). Igande gauerako agintzen diguten balizko pelikulaz duzu kezka, nonbait, zein izango ote den, etab. Ba Epg-ek esaten duenaren arabera, lasai egon zintezke, ez baita pelikularik izango! (hau bai ustekabe latza!). Horren ordez Kontxako estropaden errepikapena emango omen dute, badakizu, audientzia altxatu beharra dago eta, horretarako zer kirola baino hobeagorik? Kamera ezkutua bezalaxe denek ikusteko aukera dute, nahiz eta euskaraz jakin ez, zein erraz gainditu litekeen euskarak duen handicap puñeteroa! ETBkoak horretarako artistak dituk! Aurrena audientzia, kalitatea berriz... baina nor kristo kezkatzen da gaur egun kalitateaz?

Aju

Aurten ezin dutenez futboleko laburpenik eman ez dakite zerekin bete programazioa. Atzo gauean ETB1 jarri nuenean 2007ko jotak ematen ari ziren, oso interesgarria.

Artadi

Gaur bazkalostean DORAEMON Txina zaharrean ikusten dut programszioan. Berria ez da?

zumarra

Doraemon 09 izango litzateke. Saiatuko naiz grabatzen (nire grabagailuak bereak emanda ditu; nahi duenenan funtzionatzen du  :giveup:)

burrundaie

Bai nik ere jarrita daukat. Tamalez atzo beste batek alde egin zigun: Olentzero eta iratxoen erregea.  :kolpe:

burrundaie

Erne! Nahiz eta ETBko programazioan Urteberrion, amona filma agertu, itxura batera No controles eman behar omen dute, Unax Ugalderekin. Grabagailua pronto!!! :evil:

zumarra


zumarra

Grabagailua gelditu egin da.  :shit: :shit: :shit: :haserre: :haserre:

Taichisan

Aupa adiskideok!
Ointxe berton Facebooken ikusi det ETB2n Harry potterren azken 2 filmeak eskainiko dituztela Urtarrilak 2 eta 3an, ta pentsatu dut, seguruenik ere ETB1en emitituko dituztela, nahiz eta Herioen erlikiak lehen zatia urte honetan estreinatu izana euskaraz...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!