Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: orionatk Noiz: 2007ko Urtarrilaren 09a, 11:10:13

Izenburua: Azkenean ADSL-a daukat!!!
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Urtarrilaren 09a, 11:10:13
Telefonikarekin konfliktu txiki batzuk izan ondoren, ADSL-a berriro daukat!!! 

Hau aprobetxatuz minutu batzuetan igoko dut One Pieceren lehenengo audioa, montatu nahi duenarentzat.
Izenburua: Re: Azkenean ADSL-a daukat!!!
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Urtarrilaren 09a, 12:03:55
ba gauerako montatuta egongo da orduan  :xD

eta aber bihar etxera noan (99%) eta emulean jartzen dudan. Irakurri baduzue taichisanen azken posta, bideo berriak ikusi eta hobeto badaude, haiek jaitsi eta haiekin egingo dira.
Izenburua: Re: Azkenean ADSL-a daukat!!!
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Urtarrilaren 09a, 14:49:16
Orain falta duena, diska gogor haundi huts bat da. :thumbsup
Izenburua: Re: Azkenean ADSL-a daukat!!!
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Urtarrilaren 09a, 15:03:02

Orionatk, http://www.inout.tv/  -ko TDT grabagailuarekin kapturatu duzu?
Izenburua: Re: Azkenean ADSL-a daukat!!!
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Urtarrilaren 09a, 15:42:57
Bai, horrekin kapturatu dut.
Izenburua: Re: Azkenean ADSL-a daukat!!!
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Urtarrilaren 09a, 20:17:43
nondik grabatzen dituzu??  :weirdsmiley ze esango nuke tdt-ak berak ere hain ondo ez dituela ematen, benetan, ez da pelota egitearren, kalitatea itzela da  :blink
Izenburua: Re: Azkenean ADSL-a daukat!!!
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Urtarrilaren 09a, 20:34:37
Ba bai, TDT bertatik grabatzen dut. Kalitatea hain ona izatea bi arrazoigatik dela uste dut:

1- Aparatua bera oso ona da, primeran grabatzen du dena, eta gainera grabatzen duen bitartean ez dut ezer gehiago egiten berarekin, bere potentzia osoa grabaketan erabiltzeko.
2- Etxebizitza altuan bizi naiz, eta ondoan ez dut beste etxerik metro askotara, honek TDT seinalea primerakoa izatea egiten du.

Irudiaren kalitatea ere ez da makala, hobe RAW-ak erabiltzea, baina edozein arrazoirengatik baten bat ezin lortu baleike nik grabatutakoak erabil ditzakegu, gordetzen ari naiz eta.
Izenburua: Re: Azkenean ADSL-a daukat!!!
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Urtarrilaren 10a, 00:57:37
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Urtarrilaren 09a, 20:17:43
nondik grabatzen dituzu??  :weirdsmiley ze esango nuke tdt-ak berak ere hain ondo ez dituela ematen, benetan, ez da pelota egitearren, kalitatea itzela da  :blink

Orionatk eta biok aparatu berdina daukagu gauzak grabatzeko. Beste kontu bat da seinalea zelan hetzen den bakoitzaren etxera.
Izenburua: Re: Azkenean ADSL-a daukat!!!
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Urtarrilaren 10a, 11:33:57
pentsatzen jarrita, seriea aurten (2006) bikoiztutakoa da, asike kalitate ona izatea ere normala da.
Izenburua: Re: Azkenean ADSL-a daukat!!!
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Urtarrilaren 10a, 12:43:07
ETB-ek bere materiala digitalki darabil, beraz material berria, bere kalitatean bidaltzen badiote, kalitate berarekin ikusi beharko litzateke.