Azkenean ADSL-a daukat!!!

Sortzailea orionatk, 2007ko Urtarrilaren 09a, 11:10:13

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

orionatk

Telefonikarekin konfliktu txiki batzuk izan ondoren, ADSL-a berriro daukat!!! 

Hau aprobetxatuz minutu batzuetan igoko dut One Pieceren lehenengo audioa, montatu nahi duenarentzat.

Aju

ba gauerako montatuta egongo da orduan  :xD

eta aber bihar etxera noan (99%) eta emulean jartzen dudan. Irakurri baduzue taichisanen azken posta, bideo berriak ikusi eta hobeto badaude, haiek jaitsi eta haiekin egingo dira.

FHarlock

Orain falta duena, diska gogor haundi huts bat da. :thumbsup

Arsenicum


Orionatk, http://www.inout.tv/  -ko TDT grabagailuarekin kapturatu duzu?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk


Aju

nondik grabatzen dituzu??  :weirdsmiley ze esango nuke tdt-ak berak ere hain ondo ez dituela ematen, benetan, ez da pelota egitearren, kalitatea itzela da  :blink

orionatk

#6
Ba bai, TDT bertatik grabatzen dut. Kalitatea hain ona izatea bi arrazoigatik dela uste dut:

1- Aparatua bera oso ona da, primeran grabatzen du dena, eta gainera grabatzen duen bitartean ez dut ezer gehiago egiten berarekin, bere potentzia osoa grabaketan erabiltzeko.
2- Etxebizitza altuan bizi naiz, eta ondoan ez dut beste etxerik metro askotara, honek TDT seinalea primerakoa izatea egiten du.

Irudiaren kalitatea ere ez da makala, hobe RAW-ak erabiltzea, baina edozein arrazoirengatik baten bat ezin lortu baleike nik grabatutakoak erabil ditzakegu, gordetzen ari naiz eta.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Urtarrilaren 09a, 20:17:43
nondik grabatzen dituzu??  :weirdsmiley ze esango nuke tdt-ak berak ere hain ondo ez dituela ematen, benetan, ez da pelota egitearren, kalitatea itzela da  :blink

Orionatk eta biok aparatu berdina daukagu gauzak grabatzeko. Beste kontu bat da seinalea zelan hetzen den bakoitzaren etxera.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

pentsatzen jarrita, seriea aurten (2006) bikoiztutakoa da, asike kalitate ona izatea ere normala da.

FHarlock

ETB-ek bere materiala digitalki darabil, beraz material berria, bere kalitatean bidaltzen badiote, kalitate berarekin ikusi beharko litzateke.