Urte berri on!

Sortzailea egoninobi, 2013ko Urtarrilaren 01a, 14:13:17

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

Urte berri on denoi! Eta aspaldiko.  :barre:
Batzuek agian ez nauzue ezagutuko baina duela denbora dezente hemendik egon nintzen.
Doraemonen atal gidaren sortzailea, serie horretara ordena pixka bat ekarri zuen berbera.  :barre:

Kontua da sorpresaz sorpresa egon naizela egun hauetan telebista pizterakoan.
Duela aste bat edo, Aita amabitxi magikoak (serie hau oso dibertigarria da) eta Rekkit Untxia (hau ere bai) ematen hasi ziren.

Ba gaur urte berriarekin batera albiste gehiago:
Berealdiko espioiak deritzon serie berri bat ematen hasi dira.
Eta Doraemonen atal berriak. Bazen garaia  :osopozik:
Azken albiste honekin dezepzio pixkat hartu dut.
Hasierako kanta bikoiztu gabe segitzen dute. Ez dute erremediorik. :stupid:
Ba genekien Shizukaren bikoizlea ez zela egongo, baina egin dutenarekin dena okertu dute. Shizukari Doramiren ahotsa, Doramiri Sewashirena, eta Sewashiri beste tipo batena jarri diote.
Ezin al zioten Shizukari bakarrik aldatu ahotsa, denei aldatzen ibili beharrean. :stupid:
Eta hau ez da okerrena, penagarri dago bikoiztuta. Japoniar ahotsak entzuten dira askotan, oihu egitean eta beste momentu batzuetan. Orain arte Doraemonen atal guztiak primeran zeuden bikoiztuta. Akatsik gabe. Zer demontre dute orain?  :haserre:

Urte berri on!

zumarra

Aspaldiko, Nitrome8!

Beste batzuk, ordea, hemen segitzen dugu... :keinu:

Zein serie berri da "Berealdiko espioiak"? "Berebiziko espioiak" esan nahi zenuen?

http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2653.0

egoninobi

Aspaldiko lagun. Ikusten dut hemen segitzen duzula euskararen alde lanean.  :barre:
Eta serie berri hori ez da Berebiziko espioiak, Berealdiko espioiak baizik.
Gaur goizean ikusi dut telebistan 12ak aldera. Justu Doraemonen atal berrien aurretik.
Kasualitatea izan da, telebista piztu eta ikusi dut. Azken bost minutuak baino ez ziren.
Serieak komiki itxura dauka, binetak agertzen dira eta abar. Serieak bestearen nahiko antza du, nagusia ere berdina da (Jerry).
Hau aurkitu dut interneten, serie hau da: http://theamazingspiez.com/

zumarra

Egia da. Beste seriearen spin-off bat da:

http://en.wikipedia.org/wiki/The_Amazing_Spiez!

http://en.wikipedia.org/wiki/List_of_The_Amazing_Spiez!_episodes

Aspaldi ari dira botatzen eta, programazioan agertzenez denez, ez naiz konturatu.

EPG-n begiratu dut eta han bai jartzen duela Berealdiko espioiak . Honek esan nahi du ederki sartu digutela ziria Berebiziko Espioiak jarrita programazioan; ez grabatzeko edo...

egoninobi

Aspalditik ari direla botatzen? Arraioa, nik askotan ikusten dut telebista eta ez naiz konturatu.

zumarra

Aspaldi iragarrita dago "Berebiziko Espioiak". Ez dakit noiztik ari diren botatzen "Berealdiko Espioiak". Grabatzeko asmoa daukazu?

zumarra

Itxuraz, atzo hasi ziren botatzen. Gaur 1x03 eta 1x04 bota dute. Ze pena!

baronluigi

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Urtarrilaren 02a, 12:43:41
Itxuraz, atzo hasi ziren botatzen. Gaur 1x03 eta 1x04 bota dute. Ze pena!

Iaztik esan zen web honetan telesail hori bikoizten ari zirela. Hala ere ez kezkatu, zihur egun hauetako batean berriro botako dituztela atalok

Urte berri on guztioi, bide batez.

Taichisan

Urte berri on zuei guztioi ere!
Baronluigik esan bezala aspaldi esan neban bikoizten zeudela Totaly Spieseko beste telesaila, orain ez dakit originaleko izenburua baino bai.
Orain falta dira Atomic Betty eta Galactick Footballen 3.denboraldia.
Eta "gabonetan" eman behar zituzten filme guzti horiek ere, ezer ez bait dago bikoiztuta ondino, ta ni "9. zenbakia" euskaraz ikusteko irrika biziarekin nago, baita orain dela 2 urte bikoiztutako Speed Racer eta Odoletako Diamanteak... :evil:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!