Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: baronluigi Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 12:35:21

Izenburua: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: baronluigi Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 12:35:21
Seriesyonkis-en nabigatzen ari nintzela erabiltzaile batek honako web horri hau jarri du

http://www.gratisweb.com/marrazkiak/ (http://www.gratisweb.com/marrazkiak/)

Bertan euskarazko marrazki bizidun dexente jeitsi daitezke megauploadetik

Ez dagoela oso gaizki iruditzen zait. Zenbat eta gehiago hobe, ezta?

Bueno, gero arte ba.
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 14:29:21
Ez nuen sekula esagutzen baino badirudi gu bezalako lagun bat izango dela zihurasko, eta badirudi nahiz ta gutxi euki materiala badaukala, gauza da oin ikustea ia zein kalitate edo eukiko duen, baino nik uste ripeo onak izango direla, fijo.

Oso webgune interesgarria da, hori ez dakat dudarik, ia lagun honekin kontaktatu ahal badugu, zeren oso ona izango litzake fitxaketa hau denboraldi hontarakoXD
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 15:00:49
Pokemonen lehen atala jaitsi det ta esan beharra dago ez dagoela oso ondo ripeatutak baino bueno, denaden gehien moskeatu nauena zera da... etbk erositako rawak direla(atalaren azkenean jarraituko du jartzen du to be continue beharrean) baino inolango logotiporik gabe ta hori niretzako moskeoa da ze hori esan nahi du etbko edo bikoizketa etxeetako jendea dagoela horren atzetik....ikusiko dugu beste materialagaz...
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 15:53:57
MSNtik zu harrapatu nahian nabil aspaldion, baina ezin dudanez, bertotik galdetzen dizut. Badakizu zer eman behar duten aurten edo? Zeozer berria? Ta One Piece jarraituko dute?
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 16:04:20
Ba denboraldi hontan emititzeko dute ondino megaman starforce, mirmo, tsubasa, Blue Dragon, avatar(etb1en), One Piece geratzen diren 50 atalak(ez dago zehazki noiz bikoiztuko dituzten),yakitake ja-pan eta Conan detektibe gehiago( konfirmatzeko dago ondino, baino nik uste baita filmeak euskaratuko direlam lehengo 4ak).

Baino ez dakit noiz ezta non egingo duten, baita ere J.J. Abrahamsen telesail berria euskaratu dela esan didate ta etb3n zihurasko emititzen hasiko dela. HEROIAK 3.denboraldiko ezer ez dago ondino, espero dugu behintzat dvd edizioan euskaratuta agertzea, bestela etbri izun itzela emoteko izango zan.

Besterik ez ondino, ezin det ripeatu dakizuenez eta egin ahal dudan bakarra audioak ateratzea da, ta Aju, esaidazu zein telesail ta zein audio behar dituzun, one piecekoak hasiko naiz ateratzen pasatzeko poliki poliki WAVen kalitatea ez galtzeko(endingena soilik azkena arrapatu det asike...).

P.D: esan Sherlock holmes eta filme bat jaitsi dudala ta bai...RAWak dira, ta hau  moskeo geiago erakartzen dit, ia kontatatu ahal dudan beragaz jakiteko zer den etbn ze fijo etbko norbait dela materiala interneten jartzen....
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: baronluigi Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 20:05:09
Joer, ETB eta bikoizketa enpresekin erlazionaturik dagoen konspirazio bat agertarazi dudala dirudi xD
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 23:31:10
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 16:04:20Besterik ez ondino, ezin det ripeatu dakizuenez eta egin ahal dudan bakarra audioak ateratzea da, ta Aju, esaidazu zein telesail ta zein audio behar dituzun, one piecekoak hasiko naiz ateratzen pasatzeko poliki poliki WAVen kalitatea ez galtzeko(endingena soilik azkena arrapatu det asike...).
GTko 13, 20, 24, 29-30, 35-37, 53-64 atalen audioak falta zaizkit. One Pieceko batzuk badauzkat neuk hartuta, egia esan 120rarte edo montatuta dauzkat, baina 32 segundurik behin piko puta bat sartzen dit audioan eta ez dit graziarik egiten nola geratzen den, asike nik uste dut audio guztiak pasatzea dela onena. Kurtsoa segun nola doan, Conan egitera ere animatuko nintzateke, baina askotxo ikusten dut.

Ez da beharrezkoa WAVean pasatzea, MP3an 192kbps-ra ere ondo joango da Adobe Auditioneko mp3 konprimitzailearekin eginda badaude. Badakit orain daukazun ordenagailuak ez duela askorako ematen, baina Pentium IIIa edo zela esan zidan Arsenicumek, asike DGIndex erabiltzen utziko dizu audioak ateratzeko, ez? Joder, pena bat da nire portatil zaharrari pantaila oso-osorik izorratu izana, bestela eman egingo nizun.

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 16:04:20P.D: esan Sherlock holmes eta filme bat jaitsi dudala ta bai...RAWak dira, ta hau  moskeo geiago erakartzen dit, ia kontatatu ahal dudan beragaz jakiteko zer den etbn ze fijo etbko norbait dela materiala interneten jartzen....
Ba barruko norbait bada, nik badauzkat bi gauza eskatzeko XD
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 23:42:06
Interesgarria litzateke topo bat edukitzea, jejeje.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 23:31:10
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 16:04:20P.D: esan Sherlock holmes eta filme bat jaitsi dudala ta bai...RAWak dira, ta hau  moskeo geiago erakartzen dit, ia kontatatu ahal dudan beragaz jakiteko zer den etbn ze fijo etbko norbait dela materiala interneten jartzen....
Ba barruko norbait bada, nik badauzkat bi gauza eskatzeko XD
Fly eta Arale izan daitezke?? :silba:

edit: Taichisan, ikusi ez baduzu, web-gunean jartzen duen kontaktua honako hau da: marrazkiak@gmail.com
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 23:52:17
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 23:42:06
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 23:31:10
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 16:04:20P.D: esan Sherlock holmes eta filme bat jaitsi dudala ta bai...RAWak dira, ta hau  moskeo geiago erakartzen dit, ia kontatatu ahal dudan beragaz jakiteko zer den etbn ze fijo etbko norbait dela materiala interneten jartzen....
Ba barruko norbait bada, nik badauzkat bi gauza eskatzeko XD
Fly eta Arale izan daitezke?? :silba:
Pleno.
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Abuztuaren 23a, 00:11:55
Jejeje, ez dakit zergatik hauetan pentsatu dudan xD. Email bat idatzi dut lehengo helbidera. Zein material lor dezakeen galdetu diot, eta zehazki Dotakon, Arale eta Fly dituen galdetu diot. Foroaren berri ere eman diot, eta parte hartzera gonbidatu dut. Ea erantzuten didan edo bertatik pasatzen den.
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Abuztuaren 23a, 00:29:38
Bide batez, jaso duzu emailik DBZko pelikulei buruz?
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Abuztuaren 23a, 00:39:51
Ba ez, bestela idatziko nuen hemen. Ederra litzateke egia izatea ezta?
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Abuztuaren 23a, 00:44:42
Ba beno, beste 4 egun barru jakingo da orduan. Jakina kristona litzakela :cool:
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Abuztuaren 23a, 00:58:33
Kuriositateagatik atal bat jaitsi dut eta ez dut ikusten zergatik izan behar duen barruko inor, ze goitik eta behetik kriston zatiak falta dira, logoa dagoen puntua baino beheragotik moztuta daude behintzat.
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Abuztuaren 23a, 01:02:46
Web-gunean dagoen marrazki bizidunen fitxategia jeitsi dut eta hau da agertzen den zerrenda:

- Abere taldea
- Amaigabeko istorioa
- Berenstain hartzak
- Conan detektibea
- Donkey Kong
- Doraemon (2)
- Doremi
- Dragoi Bola Z (baina abesta GTrena da)
- Erroman jandalo
- Hankatxo - Familia
- Harriketarrak
- Hartz txiki
- Hattori
- Heidi
- Hirukiak (11)
- Isidoro
- Jidou jokoak
- Kalimero
- Katutxakur
- Keroro sarjentua
- Lucky Luke
- Megaman
- Nonochan
- Norman normala
- One Piece
- Pantera Rosa (2)
- Pokemon (2)
- Sakura
- Scooby-doo
- Seabert
- Sherlock Holmes
- Sorgin aspertua
- Speed Racer
- Tom eta Jerry
- Vickie bikingoa
- Yogi
- Zero 3 patrulla

Dotakon, Fly, Arale, Ninja Dortokak... nik nahi ditudanak bat ere ez...

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Abuztuaren 23a, 00:58:33
Kuriositateagatik atal bat jaitsi dut eta ez dut ikusten zergatik izan behar duen barruko inor, ze goitik eta behetik kriston zatiak falta dira, logoa dagoen puntua baino beheragotik moztuta daude behintzat.
Beno, ea hemendik pasatzen den eta berak argitzen digun dena.
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Abuztuaren 23a, 15:25:34
behintzat pokemon eta shgerlock holmeseko croopinga ondo dago ta logotipo gabe.

Eta DBZko filmeena nik behintzat esango dizuet errata izan zela, ikusi dut eta ramenparados webgunean 13. filmaren karatula eta eztaka ez euskara ezta katalana ere, ordun ez dira bikoiztu, pena da baino bueno....gauza da....gaztelaniazko FUSION filmeagaz zer egingo duten, gogora dezagun zentzuratu egin zela...
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Abuztuaren 24a, 00:21:39
Erantzun dit emaila. Esan didanez dena grabatutako materiala da, bere umeek eskatutakoa. Beraz, ez da ETBko edo beste telebista kateko langilerik. Esan dit grabatzen eta igotzen jarraituko duela semeek eskatutakoa.
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2009ko Abuztuaren 24a, 07:24:48
Kaixo denei:
Zumarra naiz, www.gratisweb.com/marrazkiak web orria sortu duena.
Pixka bat harrituta nago honek sortu duen eztabaidarekin...baina tira. Duda batzuk argitzen saiatuko naiz.
Denbora dexente daramat etb1 eta etb3 nire umeen gustuko marrazkiak grabatzen eta iritsi zen momentu bat (300 kapitulutik gora nituenean -orain 500 bat daude-) pentsatu nuena nola egin dena konpartitzeko; egia esan e-mulen euskerazko marrazki gutxi dago eta. Eta hau okurritu zitzaidan modurik erraza eta garbiena.
Kontua da, legala, alegala edo zuzenean ilegala den jakin, ez nekien eta, badaezpada ere, denei goiko 66 pixelak moztea erabaki nuen. Historiarako uste dut ez dela asko antzematen. Ajuk moztuta zeudela (behetik ez daude moztuta) esan arte inor ez zen konturatu...
Baita ere konprimitu behar dira, zeren eta mpeg-en grabatzen dira (ordenagailuan tdt-a jarrita dut eta handik grabatzen dut dena) eta asko okupatzen dute. Konprimitu behar dira pixka bat (gehiegi ote?) azkarrago deskargatzeko. Eta dauden bezala, 100 gb baino gehiago okupatzen dizkidate ordenagailuan. Ez dago perfekto baina ikusteko modukoak direla uste dut. Tira, etxean jasotzeko altxor bat bezala ez daude, hori egia da...
Baina aspaldi honetan honekin aspertu naiz eta gutxiago konprimituak eta moztu gabe igotzen hasi naiz (Autobus magikoa). Hau da "una actividad sin ?nimo de lucro" eta espero dut kartzela zigorrik ez jartzea. Honetaz ba al daki inork zeozer??
Momentu honetan daukadan guztia igota dago internetera; nire umeek beste zerbait ikusi nahi badute grabatuko dut eta igotzen hasiko naiz. Orain egiteko dudan bakarra da serie batzuetako bere garaian galdu nituen kapitulu batzuk grabatzea eta igotzea, seriea osatzeagatik (egun hauetan falta zaizkidan Hartz Txiki batzuk botatzen ari dira).
Bukatzeko, galdera bat: Zergatik dago eitb-ko ikurra foroaren goiko partean?
Zuen erantzunen zain, jaso agur bero bat
Zumarra
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Abuztuaren 24a, 12:34:19
Kaixo Zumarra, egiten duzunagatik ez dut uste legerik hausten duzu. Gainera, badaude guneak material askoz gehiago dutenak (gaztelaniazkoa) eta ez zaie ezer gertatzen. Hala ere, ez naiz abokatua eta ez dakit legea nola dagoen. Baina lasai, ze kartzelara ez zara joango.
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Abuztuaren 24a, 13:18:41
Aupa Zumarra, ongi etorri izan zaitez, zure umeen nahi duten beste material duzu hemen baita ere jejeje.

Bide batez, argituta geratu da dena, eskerrak zeren ya zoratzen hasiak geunden guztiokXDDD eta "sin animo de lucro" den bitartean ez dago ezer ilegalik, ilegala litzake gure releaseak edo ripeoak salduko bagenitu edo ta webgunea dirua ateratzea publizitatetik etab.( eta Jonnydbz esaten duen bezalaxe gaztelaniar web dexente daude gaur egun horrela ta inork ez die ezer esaten).

Etbren logotipoarena "ko?a" antzeko bat daXD eske egia esan etbk badirudi euskara puteatzen dabilela bikoizketa gutxi eginez ta batzuk zentzu gabe eta kalitate ezarekin, hori da zergaitia logotipoarena, PADRE DE FAMILIA ikusi baduzu noizbait, logoaren alboan dagoen tximino hori telesail horretakoa da, "El mono asesino del armario"XD

Ta bueno, gauzak argituta, laster hasiko naiz zure materiala posteatzen ere, azkenik: Pokemon lehengo denboraldia 52 atal dira, badituzu falta diren 12ak? ta Pokemon master questeko 4 atal dituzu soilik?

Geroarte!
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Abuztuaren 24a, 13:20:29
Argituta orduan. Gomendio bat: erabili gordianknot ripeoetarako. Oso sinplea da eta askoz hobeto geldituko zaizu, dauzkazun hainbat arazo konponduko dizkizulako.
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2009ko Abuztuaren 24a, 14:42:07
Kaixo:
Eskerrik asko harreragatik.
Aju: nik dakidan arte, ripeatzea DVD-tik artxibo batera pasatzea da baina, behar bada, konbertitzea ere hala esaten da.
Uste dut ezin dudala gordian knot erabili, Ubuntu 9.04 erabiltzen dudalako eta, google-n ibili eta gero, ez dut aurkitu Linux-erako bertsiorik. Nik Avidemux erabiltzen dut (windows-erako ere badago).
Hasi nintzenean, aurreko gabonetan, deskarga azkarragoa izateko, konbertitzean, bideoaren bitratea 800-ean utzi nuen. Behar bada gutxiegi zen bai, nahiz eta (probak egin nituen) ordenagailuan nahikoa ondo ikusten ziren. (Deskargatu eta telebistan ikusteko, behar bada, kalitate gutxitxo daukate). Azken hilabete hauetan, ordea, 1100-ean uzten ari naiz (Autobus Magikoa osoa, beste suelto batzuk).
Dena den, gauza xelebrea ere gertatzen zait. Etb-tik grabatu, konbertitzen hasi, bitrate berdinarekin konbertitu eta emaitzan, serie batzuk hobeto ikusten dira beste batzuk baino. Adibidez, Scooby-Doo, Berenstain hartzak eta Doraemon oso ondo ikusten dira eta Hartz Txiki eta  Hirukiak pixka bat okerrago.
Eskertuko nizuke argitzea "hainbat arazo" horiek ea konpontzea lortzen dudan. Eta zein den konbertitzeko parametro egokienak badakizue ere esan.
Baldin badakizue nondik deskargatu gordian knot linux-erako, erabiltzen hasiko naiz.
Taichisan: Pokemon-i buruzkoa, erraza da: nire umeak aspertzean utzi nion grabatzeari. Eta uste dut aldi berean ari zirela etb1 eta etb3-n botatzen eta horregatik tenporada diferenteetako atalak daude...
Barkatu txapa...
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Abuztuaren 24a, 16:41:03
Egia esango dizut: ez naiz begira ibili ea Linuxerako zeozer ganorazkoa dagoen, baina codec asuntoa nola dagoen jakinda, asko harrituko ninduke zeozer dezentea aurkitzea. Linuxak programaziorako mila abantaila izango ditu, baina programa kontuan egundoko gabeziak dauzka oraindik gaur egun. Nik windowserako partizio bat egitea gomendatzen dizut.

Bideoei buruz, ikusten diodan arazo larriena entrelazatu ezarena da (http://www.digital-rapids.com/Resources/Preprocessing/~/media/ImagesDemo/demo_deinterlace_scaled.jpg). Irudia ikusita ulertuko duzu zer esan nahi dudan. Oso erraza da hori zuzentzea. Gero irudia garbitzeko zeozer ere aplikatuko nuke, alboetako marra beltzak ere oso errazak dira mozteko, eta bitratea 1100 kbps-ra ondo doa. Guzti hori gordianknotekin egin dezakezu erraz-erraz, ezagutzen dudan programa errazena da horretarako.
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2009ko Abuztuaren 25a, 13:20:18
Ok. Akats hori badago eta ez nekiena, zera da, izen teknikoa (entrelazado). Avidemux-ak baditu hainbat filtro horrekin erlazionaturik eta oraingo nere lana erabiltzen ikastea da. Moztu ere, goitik moztu nuen eta alboak ikusi ez....Ai ene! Eskerrik asko aholkuengatik. Aurrerantzean hobeto egingo dudala espero dut.

Eta....windows-era ez naiz bueltatuko... Ez dut esaten Ubuntu hobeto dabilenik; windows Xp primeran zebilen erabiltzen nuenean, baina Ubuntu ere oso ondo dabil eta gainera, Linux-en barruan, dena doainik da, S.O. eta programak eta hori ikaragarria da (- www.freealts.com - alternatiba libreak). Disko gogorrean ere 3,5 gb okupatzen du azken bertsioak (2009ko apirilekoa - 9.04 -) programak eta guzti (Xp: 6,5 gb; Vista-7: 13-15 gb). Nahikoa dut honekin...baina hau beste foro baterako gaia da. Ni nire bideoetara...;D.

Eskuminak
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: baronluigi Noiz: 2009ko Abuztuaren 25a, 17:53:01
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2009ko Abuztuaren 25a, 13:20:18
Ok. Akats hori badago eta ez nekiena, zera da, izen teknikoa (entrelazado). Avidemux-ak baditu hainbat filtro horrekin erlazionaturik eta oraingo nere lana erabiltzen ikastea da. Moztu ere, goitik moztu nuen eta alboak ikusi ez....Ai ene! Eskerrik asko aholkuengatik. Aurrerantzean hobeto egingo dudala espero dut.

Eta....windows-era ez naiz bueltatuko... Ez dut esaten Ubuntu hobeto dabilenik; windows Xp primeran zebilen erabiltzen nuenean, baina Ubuntu ere oso ondo dabil eta gainera, Linux-en barruan, dena doainik da, S.O. eta programak eta hori ikaragarria da (- www.freealts.com - alternatiba libreak). Disko gogorrean ere 3,5 gb okupatzen du azken bertsioak (2009ko apirilekoa - 9.04 -) programak eta guzti (Xp: 6,5 gb; Vista-7: 13-15 gb). Nahikoa dut honekin...baina hau beste foro baterako gaia da. Ni nire bideoetara...;D.

Eskuminak

XP-EK 6.5 GB? Niri, oinarrizko gauzak geiturik, 2 giga baino gehiago ez dizkit okupatzen.

Ni zu banintz, disko gogorraren zatitxo bat erabiliko nuke bertan XP instalatu eta GORDIAN KNOT erabili ahal izateko xD. Baina beno, hau nire gomendio pertsonala besterik ez da xD
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2009ko Abuztuaren 26a, 14:49:43
Kaixo:
Bideoak igotzen hasi nintzenean ez nuen kontutan hartu Megavideo-ko aukera. Garai hartan, gorago esan dudan bezala, dexente konprimitu, azkar deskargatzeko, baina nahiko ondo ikusten zela (pasable behintzat), igotzen nituen.
Orain konturatzen naiz Megavideo-n bideoak entrelazatu gabe ikusten direla, hau da, bideo bera, deskargatuz gero, ordenagailuan edo telebistan hobeto ikusten da Megavideo-tik zuzenean baino. Eta horri ez nion erreparatu. Megavideo-tik okerrago (okerregi behar bada) ikusten da; bitratea haundiagoa jartzea komeni da; eta entrelazatuarena, noski.
Proba bat:
http://www.megavideo.com/?d=YPK6VXDT (http://www.megavideo.com/?d=YPK6VXDT)
Gehiago pasatzen du kargatzen baina kalitate aldetik, uste dut, zerbait lortu dudala. Kritika konstruktiboak ongietorriak izango dira.
Hemendik aurrera saiatuko naiz ditudan guztiak poliki poliki berritzen (etb-n bota ahala).
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Irailaren 04a, 12:20:04
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 23:31:10
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 16:04:20Besterik ez ondino, ezin det ripeatu dakizuenez eta egin ahal dudan bakarra audioak ateratzea da, ta Aju, esaidazu zein telesail ta zein audio behar dituzun, one piecekoak hasiko naiz ateratzen pasatzeko poliki poliki WAVen kalitatea ez galtzeko(endingena soilik azkena arrapatu det asike...).
GTko 13, 20, 24, 29-30, 35-37, 53-64 atalen audioak falta zaizkit. One Pieceko batzuk badauzkat neuk hartuta, egia esan 120rarte edo montatuta dauzkat, baina 32 segundurik behin piko puta bat sartzen dit audioan eta ez dit graziarik egiten nola geratzen den, asike nik uste dut audio guztiak pasatzea dela onena. Kurtsoa segun nola doan, Conan egitera ere animatuko nintzateke, baina askotxo ikusten dut.

Bueno, probatzen nago ta audioak ateratzen nabil, esan beharra dago 13-37rako atalak dualean doazela ez bait dut astirik estereo faltsua egiteko, orduan badakizu ,zeuk egin beharko dituzu. Bestetik uste dut ondo doala guztia.
One Pieceko atalekin be saihatuko naiz ia lortzen ditudan atal guztiak bidaltzea(salto hori pairatzeko baita) eta Conan Detektibeaz diozuna, egia esan orain ondo etorriko litzaidake zeren ezer gutxi egin dezaket honekin, baino hori nahi izanez gero eztabaidatuko dugu bion artean hobeto, publikoki ezer ez esateko bitartez. Ia gaur gauerako zerbait pasa ahal dizudan DBGTko audiotaz, aio!
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: shanks_op Noiz: 2009ko Irailaren 10a, 16:50:43
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Abuztuaren 22a, 16:04:20
Ba denboraldi hontan emititzeko dute ondino megaman starforce, mirmo, tsubasa, Blue Dragon, avatar(etb1en), One Piece geratzen diren 50 atalak(ez dago zehazki noiz bikoiztuko dituzten),yakitake ja-pan eta Conan detektibe gehiago( konfirmatzeko dago ondino, baino nik uste baita filmeak euskaratuko direlam lehengo 4ak).

Baino ez dakit noiz ezta non egingo duten, baita ere J.J. Abrahamsen telesail berria euskaratu dela esan didate ta etb3n zihurasko emititzen hasiko dela. HEROIAK 3.denboraldiko ezer ez dago ondino, espero dugu behintzat dvd edizioan euskaratuta agertzea, bestela etbri izun itzela emoteko izango zan.

Besterik ez ondino, ezin det ripeatu dakizuenez eta egin ahal dudan bakarra audioak ateratzea da, ta Aju, esaidazu zein telesail ta zein audio behar dituzun, one piecekoak hasiko naiz ateratzen pasatzeko poliki poliki WAVen kalitatea ez galtzeko(endingena soilik azkena arrapatu det asike...).

P.D: esan Sherlock holmes eta filme bat jaitsi dudala ta bai...RAWak dira, ta hau  moskeo geiago erakartzen dit, ia kontatatu ahal dudan beragaz jakiteko zer den etbn ze fijo etbko norbait dela materiala interneten jartzen....
blue dragon, yakitake japan, tsubasa eta mirmo? asko dira ezta? gainera megaman gehiago conan gehiago eta ONE PIECE gehiago,(norbaitek daki gehiago erosiko dituzten)
gehiegi iruditzen zait  :blink
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Irailaren 10a, 23:15:01
Aipamenaren egilea: shanks_op  Noiz: 2009ko Irailaren 10a, 16:50:43

Blue Dragon fijo dago, Tsubasa suposizioa da, Yakitake Ja-Pan bezela. ONE PIECEko 52 atal falta dira bikoizteko erositak daudenak, eta Conan detektibearena suposizioa da ere. Azkenik Mirmorena Elastic Rightsekoek konfirmatu zidaten etbk erosi zuela FORTAren bidez.
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Irailaren 10a, 23:18:28
Jajaja, mas humo ke Caparros orduan :meparto: :meparto:
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Ronbin Noiz: 2009ko Irailaren 11a, 00:29:32
Zumarra, linux-en bideoak konprimitzeko botaiozu begi bat handbrake (http://handbrake.fr/)-ri. Nik dvd-ak ripeatzeko erabiltzen dut eta nahiko emaitza onak ematen dizkit. Nik h264-ra pasatzen ditut bideoak baina xvid erabiltzeko aukera ere ematen du. Ez da gordianknot bezain osoa baina deinterlace eta holakoak egiteko aukera dauka eta cropping-a automatikoki egiten du.

Horrez gain ogmrip ere erabiltzen dut, baina honek dvdak ripeatzeko balio du bakarrik (besteak edozein fitxategi hartzen du sarreratzat)
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2009ko Irailaren 13a, 22:28:28
Kaixo Ronbin:
Eskertzen dizut. Probatu nahi izan dut baina ez dut lortu nahi nuena egitea. Nik Tdt-tik grabatu (mpeg haundi bat sortzen da) eta bideoak Xvid-era pasatzen ditut Avidemux-ekin. Handbrake-k ez du aukera hori ematen, bakarrik ripeatu. Horretarako, Linux-etik, AcidRip erabiltzea gustatzen zait, baina, esan bezala, denbora dexente da ez dudala ezer ripeatzen.
Eskuminak.
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2009ko Irailaren 14a, 11:44:55
Kaixo:
Esan nuen bezala www.gratisweb.com/marrazkiak berritzen hasia naiz. Atal batzuk berritu ditut eta beste batzuk poliki poliki ari naiz. Bestalde, atal berri bat ere sortu dut "Zero 3 Patrulla". 3 atal besterik ez dago oraindik baina osatzen segiko dut.
Eskuminak
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: AKET Noiz: 2009ko Irailaren 14a, 16:34:03
Aupa Zumarra, zergatik ez duzu irudi erealeko filmak eta telesailak jartzen?
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2009ko Irailaren 14a, 17:03:19
Kaixo Aket:
Ba... telebista gutxi ikusten dut. Zerbait ikusi nahi dudanean seriesyonkis-era jotzen dut. Marrazkiena umeengatik da eta ez daukat beste ezer grabatuta euskaraz...
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: AKET Noiz: 2009ko Irailaren 14a, 17:35:39
Beno materialagatik baldin bada, txoko honetan ia-ia guztia megauploadtik dago, ez dut uste inork esango dizunik ezingo duzula materiala artu zeren euskarazko materiala elkarbanatzeko eta disfrutatzeko daukagu. Eta gero eta zenbait txoko gehiagotan euki obeto.
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Ronbin Noiz: 2009ko Irailaren 14a, 18:16:02
Zumarra, handbrakek edozein fitxategi onartzen du sarrera moduan. Igual zuk bertsio zahar bat probatuko zenuen. Begira zer jartzen duen webgunean
AipatuHandBrake is no longer limited to DVDs: it will now accept practically any type of video as a source. This massive enhancement was achieved by tapping into the power of libavcodec and libavformat from the FFmpeg project.
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2009ko Irailaren 16a, 15:41:16
Aipamenaren egilea: AKET  Noiz: 2009ko Irailaren 14a, 17:35:39
Beno materialagatik baldin bada, txoko honetan ia-ia guztia megauploadtik dago, ez dut uste inork esango dizunik ezingo duzula materiala artu zeren euskarazko materiala elkarbanatzeko eta disfrutatzeko daukagu. Eta gero eta zenbait txoko gehiagotan euki obeto.

Kaixo Aket:
Mezu hau ez dut ulertzen....
Azalduko bazenit.....

Ronbin: Azkenean erabili ahal izan dut HandBrake delako hori. Aurreko eguneko arazoa izan zen, proba egiteko segundu gutxiko artxiboa sortu nuela eta hain txikia izanik "no source" ematen zidan. Minutu batetik gorakoak behar dira, nik uste, eta hau ez da arazo bat. Ibili naiz probak egiten eta h.264 codec-a ezin dut erabili nire etxeko disko gogor multimediak ez dituelako irakurtzen baina xvid eta ffmpeg bai. Autocropina ere oso ondo dago eta gainontzeko guztia. Alegia, programa ona eta avidemux baina erosoagoa dela aitortu behar dut. Baina akats (hobeto esanda, hutsune) haundi bat du: Ez dut aurkitu nondik aukeratu grabatutako artxibotik zer zati nahi duzun konbertitzea. Hau da, nik grabatzen ditut programak margen batekin, hasi grabatzen 15 minutu lehenago eta bukatu 15 minutu beranduago. Orduan 30 minutuko saiorako ordu beteko artxiboa grabatzen da. Egin ditudan probetan aurrena artxibo osoa bihurtu behar izan dut HandBrake-rekin (motelagoa ordu bete bihurtzea 30 minutu baino) eta gero Avidemux-ekin sobratzen dena kendu. Emaitza ona da baina dena egiteko programa bakarra erabili nahiko nuke. Badakizu nola egin moztearena Handbrake-rekin?. Bere web orrian begiratzen ibili naiz, baita google-en ere, baina ez dut aurkitu.
Eskerrik asko
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Ronbin Noiz: 2009ko Irailaren 19a, 11:42:21
Ba ez dakit bideoak mozteko aukerarik daukan, nik beti dvdak ripeatzeko erabili dut... moduren bat ikusten badut esango dizut
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: EGOTAKU Noiz: 2009ko Azaroaren 13a, 21:40:05
Animazio gutxi ditu weborri honek...,agian doraemonen kapitulak jaitsiko ditutxD
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: AKET Noiz: 2009ko Azaroaren 16a, 08:24:47
Aupa zumarra, esan nahi dizudana nahi duzuna emen baldin badago edozein filma lortu nahi baduzu, eskatzen duzu eta zihur nago inork arazorik ez dizula emango.
Izenburua: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2009ko Azaroaren 24a, 21:43:26
Kaixo Aket:
Eskerrik asko eskeintzagatik.
Egia esan, ez dut materialik behar. Nik dudana internetera igotzen dut beste edozeinek hartzeko. Besterik ez.
Eskuminak
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2009ko Abenduaren 03a, 18:04:15
Kaixo:

www.gratisweb.com/marrazkiak (http://www.gratisweb.com/marrazkiak) berritzen segitzen dut eta "Mamu harrapariak" eta "Gadget Inspektorea" atal berriak sortzen hasia naiz. Espero dut zuen interesekoa izatea.

Egotaku: Sentitzen dut zure gustokoak ez izatea; behar bada, umeak edukitzean bestelako iritzia izango duzu...

Bestalde, harrituta nago baina pozik, Google-en "marrazki bizidunak deskargatu" bilatzean, nire orria lehenengoa agertzen dela ikustean....

Eskuminak.
Izenburua: Laguntza eske
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Otsailaren 02a, 14:54:39
Kaixo:

Serie batzuk grabatzen ari naiz eta hurrengo ostegunean goizeko 9-retan Yogiren lasterketa espaziala eta Woofy botako dute aldi berean Etb1 eta Etb3-n. Nik ezin ditut biak grabatu eta eskertuko nuke norbaitek grabatzea, megauploadera igotzea eta link-a niri bidaltzea. Prinzipioz ostegunean bakarrik Etb3-n Yogiren lasterketa espaziala (nik Etb1-eko Woofy grabatuko dut).

Oraindik ez dakit hurrengo egunetan laguntza hau beharko dudan.

Aldez aurretik, eskerrik asko

Zumarra
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Otsailaren 03a, 02:16:05
Lasai Zumarra, Yogiren guztia dut eta grabatuta aspaldi, falta zaidana igotzea da, ezin bait dut ezer igo( beste post baten azaldu dut nire ezbeharra baino danok nitaz paso egin dute oraingoz,...).
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Otsailaren 03a, 06:17:55
Kaixo Taichisan:

Ni ere orain hasi naiz Yogi hartzaren abenturak grabatzen eta nire web orrian jartzen. Baina, oraingoz, 3 serie desberdin topatu ditut: Yogi hartza (betikoa), Yo Yogi (nahiko berria) eta Yogiren lasterketa espaziala. Azken hau da ostegunean Woofyren batera botako dutena eta ezingo dudana grabatu. Beno, baliteke azalpen hau soberan egotea, den den denak badituzu...
Azken aste hauetan, nire web orrian 50-60 bisita inguru izaten ari dira eta deskarga dexente izaten ari dira; horregatik, nahi nuen ahalik eta osatuen eduki serieak.
Igotzen badituzu Yogiak abisatu eta link-ak jarriko ditut.
Eskerrik asko.
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Otsailaren 03a, 11:22:23
Esan beharra daukat nik grabatzen ez ditudan telesail asko zuk grabatzen dituzula ta ni naizela zure material guztia jaisten hari den pertsonetako batXD
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Otsailaren 03a, 13:52:46
Beno, pozten naiz norbaitek erabiltzen badu material guzti hau.
Oraitxe ikusi dut bihar ezezik, ostiralean ere beharko nukeela norbaitek grabatzea Yogiren Lasterketa Espaziala (Etb3, goizeko 9-etatik, 9:25 arte - beti ere margenarekin grabatu...).
Guztira 13 atal dira (http://en.wikipedia.org/wiki/Yogi%27s_Space_Race (http://en.wikipedia.org/wiki/Yogi%27s_Space_Race)) eta jadanik lehenengo 9-ak ditut. Bihar 10. eta etzi 11. botako dituzte. Azkeneko biekin zer pasako den bihar eta etzi jakingo dugu.
Grabatzerik ba al dauzkazu esandako bi hauek?
Gero eman ahal dizkizut klabe batzuk megaupload-era igotzeko...
Erantzunaren zain, ondo izan.
Izenburua: Ezin seriea osatu...
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Otsailaren 06a, 16:42:29
Kaixo:

Azkenean Yogiren Lasterketa Espazialaren 10. eta 11. atalak galdu direla, ematen du. Serie bat osatzeko aukera ona zen, baina tira, hurrengo batean izan beharko.

Eskuminak
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Otsailaren 07a, 20:17:16
Zu lasai Zumarra, badakizu ta askotxoegi errepikatzen dituztela telesailak, horregatik nik behintzat orain ia ezer ez dekot grabatzeko, dena grabatuta dut eta, horrela ezinezkoa daXD
Izenburua: Ume txikientzako zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Otsailaren 08a, 07:35:14
Kaixo Taichisan:
Dena grabatuta edukitzea zertarako balio du konpartitu gabe?
Gainera web orri honetan deskargatzeko dagoen gehiena ez da 3-10 urte bitartekoentzat eta badago gende asko ume txikientzako marrazakiak nahi dituena.
Izenburua: Yogiren seriea osaturik
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Otsailaren 23a, 13:52:10
Kaixo denei:

Foro honi esker, Endika izeneko bat harremanetan jarri zen nirekin. Eskatun nituen Yogiren Lasterketa Espaziala-ren bi atalak grabatu zituen eta dagoeneko Megaupload-en daude. Bihar web orrian agertuko dira eskura. Seriea osaturik dago eta albiste ona da beraz.

Eskerrik asko

  www.gratisweb.com/marrazkiak (http://www.gratisweb.com/marrazkiak)
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Otsailaren 23a, 18:42:58
Oso ondo^^, Zure telesailak hasiko naiz hona posteatzen ere zuri publizitatea eginez noski, webgune aparta eraiki duzu ta^^.

Ripeatzen hari zaren telesail batzuk ordea nik DVDrip muntaiak egiten nabil(Mamu harrapariak adibidez, soilik 3 denboraldi aurkitu ditudanak) jakin dezazun.

Eskerrik asko Zumarra, segi horrela^^.
Izenburua: Speed Racer
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Martxoaren 05a, 18:26:36
Kaixo Taichisan:

"Animazio Serieak" atalean mezu bat dago zuretzat.

Zumarra
Izenburua: Amaigabeko istorioa
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Martxoaren 12a, 22:15:23
Kaixo:
 
Kontraesana badirudi ere, "Amaigabeko istorioa" amaitu egin da, je, je.

Bihar serie osoa agertuko da web orrian.

Eskuminak

http://marrazkiak.uuuq.com (http://marrazkiak.uuuq.com)
Izenburua: Speed Racer
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Martxoaren 18a, 23:10:55
Kaixo:
  Speed racer seriea jarri dut nire web orrian Euskal-Encodigns-erako loturarekin. Azkenean, falta diren atalak hauexek dira:
  4, 10, 18, 37, 40 eta 50. Azken hau badago, baina egunak pasatzen ari dira eta ezin jeitsi...

  Ondo izan.

  Zumarra

http://marrazkiak.uuuq.com/ (http://marrazkiak.uuuq.com/)
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Maiatzaren 03a, 18:11:38
Kaixo Taichisan:

Bihar, "Harriketarrak" telesailaren 3x10, 3x11, 3x12, 3x13, 3x14 eta 3x15 jarriko ditut web orrian.

Honekin lehenengo 4 denboraldiak osatuak egoteko 1x01, 1x02, 1x03, 2x16, 2x17, 3x01 eta 3x03 faltako dira bakarrik.

Aipatutako hauek lehenengo 65-en artean egongo lirateke. Ea igotzerik dituzun.

Bestalde, gauza xelebrea da Etb3-n, "Harriketarrak" telesaila hasten dutela beti 1x04 atalarekin. Jadanik bigarren aldia da ikusten dudana hau (???)

Eskuminak,

Zumarra

http://marrazkiak.uuuq.com (http://marrazkiak.uuuq.com)
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Maiatzaren 03a, 21:37:53
Ongi, begiratuko det ia, dena den pasaidazu zure atal gida jakiteko zeintzuk diren atalok ta igotzeko^^.

Ta etb3koa benetan desastrea hutsa da, negar egitekoa, beti euskara kaltetzen,... :manifa:
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Maiatzaren 03a, 23:30:18
Kaixo:

Harriketarren zerrenda ingelesez:

http://en.wikipedia.org/wiki/List_of_The_Flintstones_episodes (http://en.wikipedia.org/wiki/List_of_The_Flintstones_episodes)

Harriketarren zerrenda gazteleraz (gutxi gora behera):

http://translate.google.es/translate?u=http%3A%2F%2Fen.wikipedia.org%2Fwiki%2FList_of_The_Flintstones_episodes&sl=en&tl=es&hl=&ie=UTF-8 (http://translate.google.es/translate?u=http%3A%2F%2Fen.wikipedia.org%2Fwiki%2FList_of_The_Flintstones_episodes&sl=en&tl=es&hl=&ie=UTF-8)

Harriketarren zerrenda euskeraz (nire web orrikoa):

http://marrazkiak.uuuq.com/Harriketarrak1.html (http://marrazkiak.uuuq.com/Harriketarrak1.html)

Beste zerbait behar baduzu, esan.

Eskerrik asko.

Zumarra

http://marrazkiak.uuuq.com (http://marrazkiak.uuuq.com)

Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Maiatzaren 04a, 09:45:39
Galdera bat Zumarra. Amaierako zatitxoak falta zaien Berebiziko Espioien atalak reripeatzea pentsatzen al duzu?
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Maiatzaren 04a, 13:18:44
Kaixo  Baronluigi:

Ez dakit zeintzuk diren azkeneko zatitxo horiek. Nik uste dut atal osoak igo ditudala, etb-n bota bezala behintzat.

Bukaerako zatiak (letrak agertzen direnean) esaten ari bazara, gehienak moztu dituzte propaganda sartzeko eta nik, horrela ez uzteagatik, denetan osorik kendu ditut.

Baina azaldu iezadazu gehiago zure galdera, mesedez.
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Maiatzaren 04a, 16:04:06
Baronluigik esan nahi duena zuk esan duzuna da Zumarra, gauza da Berebiziko espioiak telesailean amaierako karetan beti neskak zerbaitetaz hitzegiten dutela, baino egia da orain berriz etbk mozten hari dabetela endingak, ordun kakalabaka.
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Maiatzaren 04a, 17:14:30
Halaxe da.

Azken aste hauetan binaka botatzen ari dira eta, orain ere ikusten baduzue konturatuko zarete, lehenengoa bukatzean TS letrak lorearen barruan agertu eta, zuzenean, bigarren abentura hasten dela. Eta hau bukatzean, segituan, propaganda...

Eta bigarren honek ez dauka hasierako kantarik eta nik jartzen diot puska bat corta-pega eginda.

Pazientzia.....
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Maiatzaren 04a, 19:41:01
Horrez gain, badaude atal batzuk (ea gero zerrendatzen ditudan) Marathon logotipoa irten baino lehen mozten direnak. Jada bi atal aurkitu ditut horrela. Horietaz hari nintzen hizketan lehen.
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Maiatzaren 04a, 21:37:49
Ok. Jarri eta begiratuko ditut. Denak ordenagailuan dauzkat.
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Maiatzaren 05a, 00:49:55
Hauek dira amaieraldera ustekabean mozten diren aurkitu ditudan atalak:

3x07: Mutil ospetsu eta galantak
3x16: Hegaldi korapilatsua

Ez dut beste horrelakorik aurkitu jaitsi ditudan guztietatik.
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Maiatzaren 05a, 06:34:36
Ba, arrazoia daukazu..... Ordenagailuan dauzkat bukaera hori moztuta....eta ez dakit zergatik.

Baina justu bihar 3x16 botako dute berriro eta grabatuko dut ea nola bukatzen duen konparatzeko. Esango dizut.
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Maiatzaren 06a, 22:02:19
Beno Baronluigi:

Etb-koek Berebiziko Espioiak 3x16 iragarri eta 3x14 bota. Foro hau irakurtzen al dute???

Eta, dirudienez, bihartik aurrera One Piece botatzen hasiko dira egunean 4 ATAL!!!!. Gora barietatea!!

Barkatu, baina gehigikeria iruditzen zait. 3 telesailekin egun osoa betetzen dute.

Hurrengora arte.

Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Maiatzaren 07a, 22:59:31
Pasada hutsa gainera, etb3 irekian atera ta egun berean listo, marrazki bizidun GUUUZTIAK etb3ra zuzen, errepikapen anitzekin, xiaolin erronka ta ehizakatuekin batez ere. Bi emisio egin telesail berdinekin baino atal ezberdinekin, bata goizean bestea arratsean, ta listo, Galactik football 2ren estreinaldia iragarri barik, hasi ta arratsean erditik bota,...gero hasi goizeetan ezer esan gabe,.... desastre hutsa da benetan, baino ze espero dugu ba euskara txikitu nahi duten politikariek eusko jaurlaritzan badabilte etb2ko programazioa etengabe hobetzen?? Gero esango dute gainera euskarak gaztelaniari itzal egiten diola etbk,.... :manifa:
Izenburua: Serieak osatzen....
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Maiatzaren 25a, 00:37:54
Kaixo:

Dagoeneko ikusgai daude http://marrazkiak.uuuq.com (http://marrazkiak.uuuq.com) web orrian Kriptako Istorioak 1x03 eta Harriketarrak 2x16, 2x17 atalak. Serieak osatzen doaz.

Eskuminak
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Maiatzaren 25a, 14:41:51
Eskerrik asko zuri Zumarra!! :holas:
Izenburua: Re: serbidoreko arazoak
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Maiatzaren 29a, 22:34:35
Kaixo:

uuuq.com serbidoreak arazoak dauzka egun hauetan. Espero dut azkar konpontzea baina, bitartean

http://marrazkiak.zxq.net (http://marrazkiak.zxq.net)

edo

http://marrazkiak.zzl.org (http://marrazkiak.zzl.org)

helbideetan aurkitu dezakezue web orria.

Eskuminak
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Ekainaren 01a, 12:28:49
Ikusi dut hasi zarela Spirou eta Fantasiorekin, oso ondo, nik ere nabil grabatzen. Gauzatxo bat, zergaitik mozten diezu Openinga? zeren ez dau ezer gehiago okupatzen, Dena den telesail honetako DVDak ikusi ditut alokatzeko neure bideoklubean ta pentsatuta daukat alokatzea gero releasea DVDripen egiteko Dual edo Trialean, zer derotzozu Zumarra? Talde bikaina osatzen dugu, baino orain meritua zurea da guztia zeu zara eta lan egiten duen bakarra ripeatzenXD, ni abuztuan segituko dut jaja

Hurrenarte!
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Ekainaren 01a, 16:03:20
Kaixo Taichisan:

Hasi naiz bai Spirou-rekin. Txikitan oso ondo pasatzen nuen komikiak irakurtzen eta, orain dela urte pare bat, nire herriko liburutegitik zeudenak hartu nituen eta gustora irakurri nituen. Orain nire seme-alabak serie honekin engantxatu dira eta pozik nago. Aurregako komikiak irakurtzea espero dut (gazteleraz badira ere). Ea Etb-n zenbat botatzen dituzten...

Hala ere, seriea botatzen hasi zirenean, ordenagailuko arazoa izan nuen eta lehenengo 3 atal galdu nituen. Igotzen badituzu eskertuko dizut.

Serien hasiera moztearena nire gauza partikularra da. Interneten jartzen ditut nik ikusi nahi ditudan bezala, alegia, lehenengo abenturari uzten diot sarrerako zatia baina gainontzeko guztiei kentzen diet (nolabaiteko korta-pega batekin izena jartzen dut, Spirou-ren kasuan bezala). Bestela, gero, atal bakoitza ikusterakoan, hasierako zatia ikusi behar da edo aurrera pasa behar da eta, nik behintzat, nahiago dut zuzenean abenturan sartu. Ez da pisuko kontua baizik eta hasierako minutu hori jasan behar ez izateko.

Abuztura arte orduan...
Izenburua: Serbidoreko arazoak berriz
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Ekainaren 09a, 13:54:15
Kaixo:

http://marrazkiak.uuuq.com (http://marrazkiak.uuuq.com) web orria gutxienez astebetez ez da ibiliko.

Horregatik http://marrazkiak.zzl.org (http://marrazkiak.zzl.org) edo http://marrazkiak.zxq.net (http://marrazkiak.zxq.net) helbideak erabiltzea gomendatzen dizuet.

Aldiberean, https://twitter.com/marrazkiak (https://twitter.com/marrazkiak) helbidean gorabehera guztien berri izan dezakezue.

Eskuminak
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Ekainaren 09a, 16:29:16
Baina Spiroruren telesail hau ez da nik ezagutzen nuena. Nik ikusten nuena 1995-ean botatzen zutena da xD. Hau eguneratuagoa dago. Hala ere desberdindu egin behar dira Spirou handiaren eta txikiaren komikiak. Bigarrenak humorez josita daude, eta lehengoak aldiz, akzioz. Oso gidoi onak dituzten komikiak dira nire ustez Spirou handiaren istorioak.
Izenburua: Spirou eta Fantasio
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Ekainaren 09a, 17:26:34
Kaixo:

Bai; Spirou telesail hau 2006koa da. (http://fr.wikipedia.org/wiki/Spirou_et_Fantasio_%28s%C3%A9rie_t%C3%A9l%C3%A9vis%C3%A9e_d%27animation%29 (http://fr.wikipedia.org/wiki/Spirou_et_Fantasio_%28s%C3%A9rie_t%C3%A9l%C3%A9vis%C3%A9e_d%27animation%29))

Web ofiziala: http://www.spirouetfantasio.com/ (http://www.spirouetfantasio.com/) nahiz eta marrazki bizidunei buruz ezer gutxi badago ere, komikiei buruz informazio zabala dago.

Eta Spirou Txikia, aldiz, oso komiki ona da baina ez umeentzat, baizik eta gazte-helduentzat. Dagoeneko 14 ale argitaratuta daude Frantzian (http://www.lepetitspirou.com/ (http://www.lepetitspirou.com/)) eta Espainian, zoritxarrez 7 besterik ez (nik ebay-lortu nituen).

Eskuminak
Izenburua: Dragoi ehiztariak seriea osaturik
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Abuztuaren 12a, 06:10:58
Kaixo:

"Dragoi ehiztariak" seriea osaturik dago:

http://marrazkiak.99k.org/Dragoi.html (http://marrazkiak.99k.org/Dragoi.html)

Eskuminak,

Zumarra
Izenburua: Re: Dragoi ehiztariak seriea osaturik
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Abuztuaren 12a, 09:39:58
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2010ko Abuztuaren 12a, 06:10:58
Kaixo:

"Dragoi ehiztariak" seriea osaturik dago:

http://marrazkiak.99k.org/Dragoi.html (http://marrazkiak.99k.org/Dragoi.html)

Eskuminak,

Zumarra

Benetan flipantea zea ZumarraXD a zelako lan pila kentzen hari didazun XD
Eskerrik asko benetan!
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Abuztuaren 12a, 10:05:26
Abisatu behar dizuet oporretan egon naizela eta bertan nire etxerako TDT txiki bat erosi dugula, grabatzeko aukera dakarrelarik. Oporretako etxean proba bat egin nuen pen drive batekin, eta "VELOCIDAD DE GRABACION INSUFICIENTE" jartzen bazidan ere, ederki grabatzen zuen. Ez dut geldiune txikienik ere nabaritu xD.

Hortaz, nahi baduzue, ni ere hasi ninteke serieak kapturatzen xD. Baina Abuztu ondoren izan beharko du, grabagailua nire gurasoek baitadukate oraindik gure oporretako etxean.
Izenburua: Re: Er: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: igone Noiz: 2010ko Azaroaren 28a, 16:59:39
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Abuztuaren 23a, 01:02:46
Web-gunean dagoen marrazki bizidunen fitxategia jeitsi dut eta hau da agertzen den zerrenda:

- Abere taldea
- Amaigabeko istorioa
- Berenstain hartzak
- Conan detektibea
- Donkey Kong
- Doraemon (2)
- Doremi
- Dragoi Bola Z (baina abesta GTrena da)
- Erroman jandalo
- Hankatxo - Familia
- Harriketarrak
- Hartz txiki
- Hattori
- Heidi
- Hirukiak (11)
- Isidoro
- Jidou jokoak
- Kalimero
- Katutxakur
- Keroro sarjentua
- Lucky Luke
- Megaman
- Nonochan
- Norman normala
- One Piece
- Pantera Rosa (2)
- Pokemon (2)
- Sakura
- Scooby-doo
- Seabert
- Sherlock Holmes
- Sorgin aspertua
- Speed Racer
- Tom eta Jerry
- Vickie bikingoa
- Yogi
- Zero 3 patrulla

Dotakon, Fly, Arale, Ninja Dortokak... nik nahi ditudanak bat ere ez...

nik nahi ditudanetatik, one piece bakarrik azaltzen da
Izenburua: Osatutako serieak
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Abenduaren 06a, 06:29:25
Kaixo: Azkenean "Mamu harrapariak" seriea osaturik dago:

http://marrazkiak.99k.org/Mamu.html (http://marrazkiak.99k.org/Mamu.html)

Baita "Karate Kid" ere:

http://marrazkiak.99k.org/Karate.html (http://marrazkiak.99k.org/Karate.html)

Eskuminak,

Zumarra

http://marrazkiak.99k.org (http://marrazkiak.99k.org)
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Abenduaren 08a, 22:32:22
Epa zumarra. Lehenik eta behin mil esker egiten duzun lan guztiagatik. Aspalditik nenbilen gauza bat zuri galdetu nahian. Team Galaxy telesaila grabatzeko asmorik ba al daukazu?
Izenburua: Re: Web horri hau ezagutzen al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Abenduaren 09a, 05:57:03
Kaixo Baronluigi:

Ba oraingoz ez. Animalia eta Tom eta Jerryr-ekin nabil eta beste batzuk osatu nahiean (Dinosauroak, Nire urrearrain maltzurra..). Ez daukat denbora gehiegi eta, oraingoz, honekin nahikoa dut.

Zu zerbait grabatzen zabiltza?

Eskuminak,

Zumarra