Ei!! Son Goku eta bere lagunak itzuli dira

Sortzailea jonnydbz, 2008ko Uztailaren 15a, 23:28:48

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Berakatza eta ura  :meparto:

Niri ere porkulo eman zidan atzo. Eguneratu eta megaupladeko captcha berriak ezagutzeko prest izango duzu.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Bueno, konprimitzen jarri dut, eta denboratxoa eramango dio horrelako raw handiarekin. Gero zuzenketak egin beharko zaizkie azpitituluei, eta norbait koloreak jartzera animatzen bada ere, elegoke gaizki :silba:

jonnydbz

Azpidatziei begirada bat emango diet, hemen jarriko ditut ikusitako akatsak edo iradokizunak.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Otsailaren 21a, 14:51:59
Azpidatziei begirada bat emango diet, hemen jarriko ditut ikusitako akatsak edo iradokizunak.
Bideo konprimitua igotzen nabil, badaezpada abisatzen dizut, beti delako erosoago bideoa ikusita zuzentzea.

jonnydbz

#19
Ondo da.

Ekai_TZ, galdera bat, "errasu eskerdun" hori nondik itzuli duzu?? Edo zer esan nahi du?? (Oraindik hasieran besterik ez nabil, klabea den zerbaitekin zerikusirik badu pribatuz esan)

edit: ikusi dut nondik dagoen itzulita.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

ekai_TZ

jeje. erderazko azpitituluetan 'rabano-agradecido' jartzen zuen!!!!! eta hiztegia erabili behar izan nuen rabano itzultzeko, inoiz ez bait nuen erabili hitz hori!!!

Aju

Hemen daukazue bideo konprimitua azpitituluekin.

Ez dut gai berririk zabalduko, azpitituluek zuzenketak behar dituztelako; zuzenduta daudenean jarriko dut bideo definitiboa dagokion azpiforoan.

Azpitituluak zuzentzeko, erabili artxibo hau, mesedez. ekai_TZek jarritakoa srt artxibo bat da, eta nik jarri dizuedan hau ass formatukoa da. Editatzeko aegisub erabiltzea gomendatzen dizuet, oso oso sinplea da erabiltzeko: kargatu, eta aldatu nahi den lerroaren gainean klik emanda goian agertuko zaizue testua. Egin behar diren aldaketak egin eta RETURN EMAN ALDAKETAK GORDETZEKO (garrantzitsua). Eta bide batez norbaitek kolorea ematen badie, are hobeto :silba:

jonnydbz

Nik Notepad++ programarekin aldatzen jarraituko dut. Aldaketak srt eta ass fitxategietan egingo ditut, horrela srt-a manterolaren webgunera igo daiteke. Zein aldaketa egin ditudan jarriko dut, baten bat atzera bota behar bada. Suposatzen dut, biharko eginda izango dudala.

Aipamenaren egilea: ekai_TZ  Noiz: 2009ko Otsailaren 21a, 16:49:36
jeje. erderazko azpitituluetan 'rabano-agradecido' jartzen zuen!!!!! eta hiztegia erabili behar izan nuen rabano itzultzeko, inoiz ez bait nuen erabili hitz hori!!!
Elhuyar eta 3000 hiztegiak kontsultatu ditut era errefau ematen dute biek, esker oneko errefau bezala jarriko dut, hobeto ulertzen dela uste dut.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Arazo batekin topo egin dut eta ez dakit nola zuzendu. Gauza da atzizkia duten izen gehienetan gidoia daramatela, beraz, zuzentzean baten batek ez bazuen jarri egin diot. Baina Saiyek hitzarekin gurutzatu naiz:

Saiyek beti emazte arraroak hautatzen dituztela dirudi.

Izena berez Saiya da, beraz Saiya-ek izan behar luke, edo gehienez Saiya-k, baina pluraltasuna el litzateke ondo antzemango. Orduan nola jarriko zenukete hau??

Hau idazten ari naizenez beste kontsultatxo bat egingo dizuet. Subetan Txitxi eta Videl ageri dira, baina Txitxi Chichi behar luke, bestela Bidel jartzeko da.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

ekai_TZ

Saiyei buruz: ba ez jan burua horren beste jeje. Nik azkenean ia ero amaitu nuen. Kriston ko?azua da denbora guztian zer geratuko den hobe pentsatzen, beraz agian uneren batean zerbait gaizki egotea izan liteke!!
eta Txitxi eta bidel-i buruz: egia da, Chichi ikusi nuenean begiko mina eman zidan eta Videl pasa egingo zitzaidan.
Beste gauza bat, nunbait, Ajuren komentario bat ustez, irakurri nuen, japonieraz Vegetak Gokuri Kakaroto deitzen diola, beraz azpi tituluetan ere horrela utzi dut, alde batetik gustatzen zaidalako horrela eta bestetik audio japoniarra denez ulertu egiten delako kakaroto

ekai_TZ

Beste gauza bat, jeje: Ajuk dioenez azpitituluei kolorea jarri behar da ezta? Txuria edo horia izango da onena nire ustez!! nik bs player-rean horiz dut, hobe destakatzen bait du. Baina hori egiten duenaren gustura
(Iritzia besterik ez da  :meparto:)

jonnydbz

Irtenbide bat gidoiak kentzea da, horrela ez dago buruhausterik. Eta Kakarotorena, eskerrak esan duzun, ze Satanko jarri duzunez euskerazko bikoizketako izenak jartzen hasi naiz, Katxalot adibidez xD.

Eta koloreena hori baino gehiago dela uste dut, pertsonaia bakoitzari bere kolorea jartzea esan nahi duela uste dut.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Nik GTrekin erotuta amaitu nuen bere garaian "Goku-san-i" bezalakoekin topo egiten nuenean, eta hortik aurrera gidoi gabe egitea erabaki nuen.

Koloreena, jonnyk dioen bezala, bakoitzari berea jartzea zen nire proposamena, ze denei horia jartzeak eztauka misteriorik XD

ekai_TZ

Jeje, freaks!! ordun Satankori berdea proposatzen dut (oso argi dago jeje). Eta Gokuri horia

jonnydbz

Aber, aber, Son Goku bizitza puta guztian gorria izan da, jajajaja.

Gidoiak kentzearena kontuan hartzekoa da, ze gaurko ereduzko idazleek ere gidoi gabe itzultzen dituzte izenak.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa