Web horri hau ezagutzen al duzue?

Sortzailea baronluigi, 2009ko Abuztuaren 22a, 12:35:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Kaixo Taichisan:

Ni ere orain hasi naiz Yogi hartzaren abenturak grabatzen eta nire web orrian jartzen. Baina, oraingoz, 3 serie desberdin topatu ditut: Yogi hartza (betikoa), Yo Yogi (nahiko berria) eta Yogiren lasterketa espaziala. Azken hau da ostegunean Woofyren batera botako dutena eta ezingo dudana grabatu. Beno, baliteke azalpen hau soberan egotea, den den denak badituzu...
Azken aste hauetan, nire web orrian 50-60 bisita inguru izaten ari dira eta deskarga dexente izaten ari dira; horregatik, nahi nuen ahalik eta osatuen eduki serieak.
Igotzen badituzu Yogiak abisatu eta link-ak jarriko ditut.
Eskerrik asko.

Taichisan

Esan beharra daukat nik grabatzen ez ditudan telesail asko zuk grabatzen dituzula ta ni naizela zure material guztia jaisten hari den pertsonetako batXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Beno, pozten naiz norbaitek erabiltzen badu material guzti hau.
Oraitxe ikusi dut bihar ezezik, ostiralean ere beharko nukeela norbaitek grabatzea Yogiren Lasterketa Espaziala (Etb3, goizeko 9-etatik, 9:25 arte - beti ere margenarekin grabatu...).
Guztira 13 atal dira (http://en.wikipedia.org/wiki/Yogi%27s_Space_Race) eta jadanik lehenengo 9-ak ditut. Bihar 10. eta etzi 11. botako dituzte. Azkeneko biekin zer pasako den bihar eta etzi jakingo dugu.
Grabatzerik ba al dauzkazu esandako bi hauek?
Gero eman ahal dizkizut klabe batzuk megaupload-era igotzeko...
Erantzunaren zain, ondo izan.

zumarra

Kaixo:

Azkenean Yogiren Lasterketa Espazialaren 10. eta 11. atalak galdu direla, ematen du. Serie bat osatzeko aukera ona zen, baina tira, hurrengo batean izan beharko.

Eskuminak

Taichisan

Zu lasai Zumarra, badakizu ta askotxoegi errepikatzen dituztela telesailak, horregatik nik behintzat orain ia ezer ez dekot grabatzeko, dena grabatuta dut eta, horrela ezinezkoa daXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Kaixo Taichisan:
Dena grabatuta edukitzea zertarako balio du konpartitu gabe?
Gainera web orri honetan deskargatzeko dagoen gehiena ez da 3-10 urte bitartekoentzat eta badago gende asko ume txikientzako marrazakiak nahi dituena.

zumarra

Kaixo denei:

Foro honi esker, Endika izeneko bat harremanetan jarri zen nirekin. Eskatun nituen Yogiren Lasterketa Espaziala-ren bi atalak grabatu zituen eta dagoeneko Megaupload-en daude. Bihar web orrian agertuko dira eskura. Seriea osaturik dago eta albiste ona da beraz.

Eskerrik asko

  www.gratisweb.com/marrazkiak

Taichisan

Oso ondo^^, Zure telesailak hasiko naiz hona posteatzen ere zuri publizitatea eginez noski, webgune aparta eraiki duzu ta^^.

Ripeatzen hari zaren telesail batzuk ordea nik DVDrip muntaiak egiten nabil(Mamu harrapariak adibidez, soilik 3 denboraldi aurkitu ditudanak) jakin dezazun.

Eskerrik asko Zumarra, segi horrela^^.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Kaixo Taichisan:

"Animazio Serieak" atalean mezu bat dago zuretzat.

Zumarra

zumarra

Kaixo:
 
Kontraesana badirudi ere, "Amaigabeko istorioa" amaitu egin da, je, je.

Bihar serie osoa agertuko da web orrian.

Eskuminak

http://marrazkiak.uuuq.com

zumarra

#55
Kaixo:
  Speed racer seriea jarri dut nire web orrian Euskal-Encodigns-erako loturarekin. Azkenean, falta diren atalak hauexek dira:
  4, 10, 18, 37, 40 eta 50. Azken hau badago, baina egunak pasatzen ari dira eta ezin jeitsi...

  Ondo izan.

  Zumarra

http://marrazkiak.uuuq.com/

zumarra

Kaixo Taichisan:

Bihar, "Harriketarrak" telesailaren 3x10, 3x11, 3x12, 3x13, 3x14 eta 3x15 jarriko ditut web orrian.

Honekin lehenengo 4 denboraldiak osatuak egoteko 1x01, 1x02, 1x03, 2x16, 2x17, 3x01 eta 3x03 faltako dira bakarrik.

Aipatutako hauek lehenengo 65-en artean egongo lirateke. Ea igotzerik dituzun.

Bestalde, gauza xelebrea da Etb3-n, "Harriketarrak" telesaila hasten dutela beti 1x04 atalarekin. Jadanik bigarren aldia da ikusten dudana hau (???)

Eskuminak,

Zumarra

http://marrazkiak.uuuq.com

Taichisan

Ongi, begiratuko det ia, dena den pasaidazu zure atal gida jakiteko zeintzuk diren atalok ta igotzeko^^.

Ta etb3koa benetan desastrea hutsa da, negar egitekoa, beti euskara kaltetzen,... :manifa:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra


baronluigi

Galdera bat Zumarra. Amaierako zatitxoak falta zaien Berebiziko Espioien atalak reripeatzea pentsatzen al duzu?