Web horri hau ezagutzen al duzue?

Sortzailea baronluigi, 2009ko Abuztuaren 22a, 12:35:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Kaixo  Baronluigi:

Ez dakit zeintzuk diren azkeneko zatitxo horiek. Nik uste dut atal osoak igo ditudala, etb-n bota bezala behintzat.

Bukaerako zatiak (letrak agertzen direnean) esaten ari bazara, gehienak moztu dituzte propaganda sartzeko eta nik, horrela ez uzteagatik, denetan osorik kendu ditut.

Baina azaldu iezadazu gehiago zure galdera, mesedez.

Taichisan

Baronluigik esan nahi duena zuk esan duzuna da Zumarra, gauza da Berebiziko espioiak telesailean amaierako karetan beti neskak zerbaitetaz hitzegiten dutela, baino egia da orain berriz etbk mozten hari dabetela endingak, ordun kakalabaka.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Halaxe da.

Azken aste hauetan binaka botatzen ari dira eta, orain ere ikusten baduzue konturatuko zarete, lehenengoa bukatzean TS letrak lorearen barruan agertu eta, zuzenean, bigarren abentura hasten dela. Eta hau bukatzean, segituan, propaganda...

Eta bigarren honek ez dauka hasierako kantarik eta nik jartzen diot puska bat corta-pega eginda.

Pazientzia.....

baronluigi

Horrez gain, badaude atal batzuk (ea gero zerrendatzen ditudan) Marathon logotipoa irten baino lehen mozten direnak. Jada bi atal aurkitu ditut horrela. Horietaz hari nintzen hizketan lehen.

zumarra

Ok. Jarri eta begiratuko ditut. Denak ordenagailuan dauzkat.

baronluigi

Hauek dira amaieraldera ustekabean mozten diren aurkitu ditudan atalak:

3x07: Mutil ospetsu eta galantak
3x16: Hegaldi korapilatsua

Ez dut beste horrelakorik aurkitu jaitsi ditudan guztietatik.

zumarra

Ba, arrazoia daukazu..... Ordenagailuan dauzkat bukaera hori moztuta....eta ez dakit zergatik.

Baina justu bihar 3x16 botako dute berriro eta grabatuko dut ea nola bukatzen duen konparatzeko. Esango dizut.

zumarra

Beno Baronluigi:

Etb-koek Berebiziko Espioiak 3x16 iragarri eta 3x14 bota. Foro hau irakurtzen al dute???

Eta, dirudienez, bihartik aurrera One Piece botatzen hasiko dira egunean 4 ATAL!!!!. Gora barietatea!!

Barkatu, baina gehigikeria iruditzen zait. 3 telesailekin egun osoa betetzen dute.

Hurrengora arte.


Taichisan

Pasada hutsa gainera, etb3 irekian atera ta egun berean listo, marrazki bizidun GUUUZTIAK etb3ra zuzen, errepikapen anitzekin, xiaolin erronka ta ehizakatuekin batez ere. Bi emisio egin telesail berdinekin baino atal ezberdinekin, bata goizean bestea arratsean, ta listo, Galactik football 2ren estreinaldia iragarri barik, hasi ta arratsean erditik bota,...gero hasi goizeetan ezer esan gabe,.... desastre hutsa da benetan, baino ze espero dugu ba euskara txikitu nahi duten politikariek eusko jaurlaritzan badabilte etb2ko programazioa etengabe hobetzen?? Gero esango dute gainera euskarak gaztelaniari itzal egiten diola etbk,.... :manifa:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Kaixo:

Dagoeneko ikusgai daude http://marrazkiak.uuuq.com web orrian Kriptako Istorioak 1x03 eta Harriketarrak 2x16, 2x17 atalak. Serieak osatzen doaz.

Eskuminak

Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

#71
Kaixo:

uuuq.com serbidoreak arazoak dauzka egun hauetan. Espero dut azkar konpontzea baina, bitartean

http://marrazkiak.zxq.net

edo

http://marrazkiak.zzl.org

helbideetan aurkitu dezakezue web orria.

Eskuminak

Taichisan

Ikusi dut hasi zarela Spirou eta Fantasiorekin, oso ondo, nik ere nabil grabatzen. Gauzatxo bat, zergaitik mozten diezu Openinga? zeren ez dau ezer gehiago okupatzen, Dena den telesail honetako DVDak ikusi ditut alokatzeko neure bideoklubean ta pentsatuta daukat alokatzea gero releasea DVDripen egiteko Dual edo Trialean, zer derotzozu Zumarra? Talde bikaina osatzen dugu, baino orain meritua zurea da guztia zeu zara eta lan egiten duen bakarra ripeatzenXD, ni abuztuan segituko dut jaja

Hurrenarte!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Kaixo Taichisan:

Hasi naiz bai Spirou-rekin. Txikitan oso ondo pasatzen nuen komikiak irakurtzen eta, orain dela urte pare bat, nire herriko liburutegitik zeudenak hartu nituen eta gustora irakurri nituen. Orain nire seme-alabak serie honekin engantxatu dira eta pozik nago. Aurregako komikiak irakurtzea espero dut (gazteleraz badira ere). Ea Etb-n zenbat botatzen dituzten...

Hala ere, seriea botatzen hasi zirenean, ordenagailuko arazoa izan nuen eta lehenengo 3 atal galdu nituen. Igotzen badituzu eskertuko dizut.

Serien hasiera moztearena nire gauza partikularra da. Interneten jartzen ditut nik ikusi nahi ditudan bezala, alegia, lehenengo abenturari uzten diot sarrerako zatia baina gainontzeko guztiei kentzen diet (nolabaiteko korta-pega batekin izena jartzen dut, Spirou-ren kasuan bezala). Bestela, gero, atal bakoitza ikusterakoan, hasierako zatia ikusi behar da edo aurrera pasa behar da eta, nik behintzat, nahiago dut zuzenean abenturan sartu. Ez da pisuko kontua baizik eta hasierako minutu hori jasan behar ez izateko.

Abuztura arte orduan...

zumarra

#74
Kaixo:

http://marrazkiak.uuuq.com web orria gutxienez astebetez ez da ibiliko.

Horregatik http://marrazkiak.zzl.org edo http://marrazkiak.zxq.net helbideak erabiltzea gomendatzen dizuet.

Aldiberean, https://twitter.com/marrazkiak helbidean gorabehera guztien berri izan dezakezue.

Eskuminak