LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!

Sortzailea Taichisan, 2011ko Irailaren 28a, 14:46:13

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Kaixo Aju:

Oraindik Ninja Dortokak grabatzen al zabiltza?? Hala bada, gaur 3x12. atala (Mac Handiaren erasoa - Attack of Big Macc) galdu egin dut. Aurreko egunetakoak dagoeneko jarrita daude web orrian baina hau ez, noski. Ahal baduzu, igo, baita 2x10. atala ere.

Eskerrik asko

Aju

Grabatzen naiz baina nahiko irregularra izaten ari naiz eta batzutan ahaztu egin zait. Azken aldian ez nuen begiratzen zer ari zen grabatzen eta gaur konturatu naiz orain pixkat beranduago ematen ari direla, eta bigarren atalaren azken zatitxo bat galtzen ari nintzen, baina zorionez bigarrenak errepikatuak izaten ari dira. Gaurkoa grabatu dut. Ea egiten ditudan eskatzen dizkidazun atalak, azken aldion erabat utzita nabil hemengo gauzak.

Taichisan

Ni ere horretaz jabetu naiz ta Ajuren berdin gertatu zait, dena den laster esango dizuet zeintzuk falta zaizkidan niri ikusteko ia 3ron artean osorik dakagun.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Beno, wiki-ren arabera 10 denboraldi eta 193 atal dira. Oraingoan, lehenengo 3 denboraldiak ematen ari dira eta errepikatzen hasi dira. Suposatzen dut 3 denboraldi hauek lortuko ditugula baina besteak ikusiko dugu...

Aju

Baina bi ematen dituzte eta lehenengoa ez da errepikatua, ez?, bestela hobeto ateratzen zait itxarotea falta zaizun atala emateko XD

Ez dut uste asko gehiago dauzkatenik. Gutxienez hiru denboraldi, nik behintzat hiru hasiera desberdin bakarrik gogoratzen ditut, eta hirurak eman dituzte.

zumarra

Hasieratik, ostirala arte, lehenengoa beti izan da berria eta ordenean, 1x01-tik 3x12-ra (ostiralean, galdu nuena). Eta bigarrena, hasieran berria zen, 1x01-ekin, 3x21-a buta zuten, eta segitu dute horrela 3x34-a bota arte. Orduan hasi dira bigarrena hasieratik errepikatzen. Espero dut gaur 3x13-a izatea eta segitzea 3x47-a arte. Bigarren atalak errepikatua izaten segitzen batu balio dezake galdutakoren bat lortzeko.

zumarra

Kaixo:

Atzo 3x34 bota zuten eta gaur, berriz, bigarren aldiz, 1x01 botatzen hasi dira. 3. denboraldiak 47 atal ditu baina ez du ematen horraino bikoiztuta dagoenik.

Atzo 3x12-a lortu nuen eta, oraingoz, botatako guztietatik 3x17-a falta da (hurrengo asteartean lortuko dut, behar bada)

Bitartean, ez dago beste ezer grabatzeko...

Ondo izan.

Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2011ko Abenduaren 14a, 21:51:45
Kaixo:

Atzo 3x34 bota zuten eta gaur, berriz, bigarren aldiz, 1x01 botatzen hasi dira. 3. denboraldiak 47 atal ditu baina ez du ematen horraino bikoiztuta dagoenik.

Atzo 3x12-a lortu nuen eta, oraingoz, botatako guztietatik 3x17-a falta da (hurrengo asteartean lortuko dut, behar bada)

Bitartean, ez dago beste ezer grabatzeko...

Ondo izan.
17a hain justu neuk ere ez daukat. 10 edo faltako zaizkit, eta 6 lehenengo seiak dira. Gaur ere ahaztu ein zait. Kaka. Gero ez dakit dvdripak egiteko balio duten, baina bueno.