Azpitituloak

Sortzailea mangaka euskalduna, 2011ko Abenduaren 18a, 15:07:46

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2011ko Abenduaren 30a, 15:53:09
Nahiko nuke ba gehiago lagundu ahal izatea itzulpenekin baina ezinezkoa dut.

3 ume txikirekin, nahikoa lan daukat web orria mantentzearekin eta azken aste hauetan eskertzen ari naiz grabatzeko ia ezer ez egotea denbora pixkat izateko (nire matrimonioa izorratu baino lehen... ;)
Joer, zuk nahikoa eta gehiegi egiten duzu XD

Taichisan

Osti baietz Zumarra, mesedez! zuk egiten duzunarekin listo, ez duzu beste ezer egin behar bestela guk izango genuke ta zure matrimonioaren izorraketa ta hori esta sekula be! :ezez:

Hartu hatseden pixkat, uste dut eta ezer berririk egongo dela datorren hilabeterarte behintzat DBZKAI izan ezik, ta horretarako(kasualitatea ote) 3 baino gehiago egongo dira grabaketekin seguruXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

ar_abatarra

Azpitituluei buruzko bideotutoriala ez letorke batere txarto....
:pozik: :pozik: :pozik:

Aju

Aipamenaren egilea: ar_abatarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 03a, 13:50:53
Azpitituluei buruzko bideotutoriala ez letorke batere txarto....
:pozik: :pozik: :pozik:
Horrek bai ez duela bideotutorialik behar. Block de notasarekin edo Wordpadekin zabaldu fitxategia eta erderazko testua itzultzea da.

Ez dut gomendatzen hutsetik egitea, zoratu egiten zara azpitituluen denborak markatzen-eta. Hobe interneten eskura jartzen direnak hartu.

ar_abatarra

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 03a, 14:27:13

Uste dut gauza mordoa argitu dizkidazula...
Hortaz, azpitituluen denborak izanez gero beste hizkuntza bateko testua euskerara itzultzearekin nahiko da?
Ez nekien hori bakarrik zenik.
Orduan, dragoi bolaren pelikuletan bakarrik testua itzuli behar bada eskaini dezaket nire burua, baina hori bai, presarik gabe egiteko.

PD:Uste dut foro honek "nola lagun dezaket?" atala falta duela.
Jendeak uste duena baino gehiago lagun dezake baina ez daki nola. :baibai:

Aju

#20
Aipamenaren egilea: ar_abatarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 03a, 21:44:56

Ulertzen dut zer esan nahi duzun, baina beste aldetik ere ez da erraz ikusten. Bideo arloan badaude gauza batzuk badakizkidanak neure buruarentzat baina ez nintzateke gai izango azaltzeko :haserre: Ez da erraza azaltzen :haserre:

Itzulpenarena badiotsut block de notasarekin zabaltzea dela gazteleraz dagoen testua euskaraz jartzea. Ez da besterik egin behar. Adibide bat lehenengo esaldia itzulita.

ar_abatarra

Inglesetik egin behar al da?
Bestela ez dirudi asko denik, baina ez dakit konpromezua hartu nahi dudan....

Aju

Ez, ez. Adibide bat baino ez da. Onena Taichisanen azpitituluetatik egitea izango da; Selectak duela gutxi egin duen itzulpen bat da eta gazteleraz da. Pentsatzen jarrita, nik ez dakit dvd batetik azpitituluak ateratzen :shock:

ar_abatarra

http://www.neoteo.com/tutorial-como-extraer-subtitulos-de-un-dvd
Hemen ageri da nola egin...
baina badakit saiatzen banaiz gutxienez 3 orduko lana izango dudala eta emaitza ez dakit ona izango den. Hala ere, uste dut saiatuko naizela. Edo gutxienez nola egin daitekeen enteratu.
Eta interneteko beste lekuren batetik lortzen baditugu?

Aju

#24
Aaaaaaaaa... Hori behin erabili nuen eta hankasartzeren bat edo beste egiten ditu, baina ondo dago.

Prozesuak ez zuek asko irauten. Hasieran letra bakoitza banan-banan galdetzen dizu, baina gero bakoitza behin sartuta listo dago, di-da batean egiten du.

Baina onena kanpotik lortzea da.

mangaka euskalduna

interneten badaude lekuak nahi duzun hizkuntzan deskargatzeko, kontu bilatzea da gero erreza da itzuli bideoan jarri ta listo. Erraza da baina denbora behar da.

Aju

Aipamenaren egilea: mangaka euskalduna  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 04a, 16:43:37
interneten badaude lekuak nahi duzun hizkuntzan deskargatzeko, kontu bilatzea da gero erreza da itzuli bideoan jarri ta listo. Erraza da baina denbora behar da.
Hala da. Kontua leku fidagarria aurkitzea da. Gero itzultzeko euskara maila ona izatea (eta denbora dedikatzea) aski da.

Taichisan

Eskerrik asko! Hau niretzako bapo etorriko zait, zeren honekin dvden subak aterata soilik itzultzea litzake, eta ERAZTUNEN JAUNA euskaraz edukitzea nahiz ta azpititulaute ekitea,.... interesgarria daxD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!