Ea norbaitek lagun diezakedan telesail honen izenarekin.

Sortzailea baronluigi, 2012ko Uztailaren 31a, 19:12:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Euskal eskoletan banatu zen amerikar marrazki bizidun telesail bat zen, kapitain planet modukoa. Eduki erligiosoa zuenez euskal eskola erligiosoetan banatuko zutela uste dut. Nirean behintzat bai.

Bertan hiru arkeologo gazteen historia kontatzen du, non egipton piramide bat aztertzen ari zirela lurrak xurgatu eta antzinako munduan amaitzen zuten, biblian kontatzen ziren pasarteak biziz. Ni gogoratzen naizen atalean hiru gazteek NOE ren historia bizitzen zuten.

Norbaitek ba al daki hitzegiten ari naizen telesailaren izena?

Mil esker.

Aju


zumarra


Taichisan

Bibliaren pasarteak telesaila da bai, nik aintxina cash converters baten, Donostikoa ahalegia, aurkitu neban VHS bat, ta ripeatuta dakat dagoeneko. Gauza da ez nuela igo soilik atal bat solte dalako eta uste neban inori ez zitzaiola interesatuko.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Bai Mutilok, eskerrik asko, hori zen telesaila, eta ikusi genuen atala hau zen zehazki (ingelesez aurkitu dut)  :omgomg:

http://www.youtube.com/watch?v=A1amU0KO-Fc&feature=related

Taichisan, ez dakit telesail osoa euskeratua izan zen. Guk eskolan atal bakarra zeukan zinta bakarra geneukan xD.