Baliteke laster bukatzea zerbitzarien arazoa

Sortzailea Aju, 2012ko Irailaren 25a, 00:07:45

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Peejesharerekin hainbat eta hainbat proba egin ondoren, erabat EZEGONKORRA gertatu da. Batzuetan ondo funtzionatzen badu ere, bestetan akatsa ematen du. Hortaz eta kontrakorik ezean, zuzenean kaka-ontzira botako diagu! Momentuz batere arazorik ematen ez dutenak: Mediafire eta Ziddu.

zumarra

4Shared ere ondo dabil. 15 gb.ko kontuak dira eta erregistratu beharra dago baina, aurreko astean, Tintin-eko arazoak zeudela eta, proba egin nuen eta, di-da batean, denak jeitsi nituen Jdownloader-ekin, beti bezala.

burrundaie

Bai, horretan arrazoi duk. Iraupena eta abiadura oso onak dizkik. Arazorik ematen ez dutenen zerrendan egotea merezi dik, noski! :baibai:

burrundaie

Berri txarra eman behar oraingoan: Rapidshareko artxibo guztiak ezabatuak izan dira. Nik segitzen dut animazio filmak berrigotzen, ea noiz arte irauten duten... :haserre:

zumarra

Beti bezala, ANIMOOOOOO!!!!

Tarteka nire kontuak begiratzen ditut eta dena ondo dagoela ematen du. Inor ere ez da kejatzen artxiboen faltagatik. Nahikoa bolara ona daramagu eta ea luzaroko den....

Besarkada, hi!

burrundaie

#50
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Abenduaren 01a, 23:33:57
Beti bezala, ANIMOOOOOO!!!!

Tarteka nire kontuak begiratzen ditut eta dena ondo dagoela ematen du. Inor ere ez da kejatzen artxiboen faltagatik. Nahikoa bolara ona daramagu eta ea luzaroko den....

Besarkada, hi!

Agian ez diat ondo adierazi kontua: Animazio filmeen Rapidshareko artxibo guztiak ezabatuak izan direla esan nahi nian. Horrek esan nahi dik momentu honetan animazio film gehienak jaitsi ezinik daudela. Nik H hizkiko filmak berrigotzen gaur bukatuko diat, baina oraindik lantegi ederra ziok aurretik! :shock: 

zumarra

Oh-Oh... Ez nizun ondo ulertu. Egia da asko borratuta daudela...

A-tik errepasoa egiten hasiko naiz...

baronluigi


jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi


jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi



Kim-i MEGArako ekarri berri dioten RACK zerbitzari berria. 720 Terabyte.

burrundaie

Egiaztatua: Solidfiles askoz ere azkarrago jaisten da 7Zip motako artxiboekin -Rar motakoekin baino. Aldea izugarria: Winrarrekin gehienez 1,70 mb. 7Zipekin, berriz, 5,70 mb/s.
Proba hau hamar bat artxiborekin egin dut.

burrundaie

Gaur arratsaldean jaso dut berria: Mediafireko nire lehen kontua, pelikula bat dela eta ez dela, JATA EZABATU EGIN ZIEK!!! Horrek esan nahi du ia 300 GB-eko materiala kolpera desagertu dela forutik. Nire aldetik, Mediafirekikoak egin ditut oraintxe. Badaukate oiloak perratzera joatea beren zorioneko Kaptcha eta hiperkontrolarekin... hemendik aurrera dena Solidfiles, Mega eta Ziddura! Kaguen zotz!!!!!!!!!!!  :evil:

zumarra

Ongi etorri porkulo emandakoen elkartera!!!  :barre:

Lepoan hartu zure diska gogorra eta segi aurrera!!!!