Ajuren eskaera bat

Sortzailea MikelEiza, 2013ko Ekainaren 02a, 23:01:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

MikelEiza

Kaixo guztioi,

Ajuk mesede bat eskatzeko esan dit.

Dragoi Bola Zko bertsio "definitibo" bat egiteko asmoarekin omen dabil duela dexentetik, eta horretarako gauetako emisioak grabatzen ari da inolako konpresio gabe. Kontua da, ospitalean dagoela ingresaturik peritonitis bat dela eta, eta ezingo dituela aste honetako audioak grabatu. Hori dela eta, aste honetako atalen audioak zuetako norbaitek graba ote ditzazkeen galdetu dit; audioa bakarrik behar du, baina konpresio gabe.

Beraz, norbaitek mesede hori egiterik baldin badauka, abisatu mesedez.

Nahiko gaizki egon da egunotan eta beraz ez dakit noiz arte egongo den ingresaturik, beraz berak abisatu arte arduratu audioak hartzeaz, ok? Uste dut hori eta gehiago zor diogula.

Mila esker!!

burrundaie

#1
Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2013ko Ekainaren 02a, 23:01:59

Ni saiatuko nauk egiten. Ea laster sendatzen den eta besarkada bat hemendik!!!

zumarra

22:00-23:00-etara ere saiatuko naiz "Hasta nueva orden"...  :keinu:

baronluigi

Ostia! Sendatu dadila. Peritonitis-a gauza grabea da.

Animo.

jonnydbz

Egoera horretan audioengatik arduratzea ere... Mutil hau beste kasta batekoa da. Lehenik eta behin ondo sendatu dadila, beste gauzetarako egongo da denbora.

Animo!! :goku:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 17:06:51
22:00-23:00-etara ere saiatuko naiz "Hasta nueva orden"...  :keinu:

Ados, zumarra. Neuk ere nahiago diat biok egitea bakar batek baino, badaezpada ere... Ea Aju laster dugun gurean. Orain bakarrik bere buruaz arduratzeko garaia du; gainontzekoa geure esku!! :gaixo:

zumarra

Kontua da norbaitek azaldu beharko didala nola atera "audioa" bakarrik konprimitu gabe .mpg haundi batetik. Nik erabiltzen dudan Avidemux izeneko programak ez dit uzten hori egiten konprimitu gabe.

XP eta 7 sistemak dauzkat makina birtualen bidez eta erabili nitzazke audioarena egiteko. Esan zein programa behar den eta kitto.

zumarra

Beno, avidemux-ekin formato hauetan gorde dezaket audioa. Bakarren batek balio al du?:

MikelEiza

Ba egia esan nik ere ez dakit ze formatutan nahi duen; galera gabekoa izan behar duenez, nik wav formatua esango nuke, baina ez nago ziur. Ea bihar berarekin hitz egitea lortzen dudan hobetu den jakiteko eta bide batez, galdetuko diot ea ze formatu nahiago duen.

Eta nik ere berdina esan nion; dagoen egoeran gauza hauekin arduratu beharrean hobe zuela deskantsatzea, baina Dragoi Bola buruan beti...

:goku:

burrundaie

#9
Nik Virtualdubmod erabiltzen diat telebistako Mpeg-2a editatzeko, eta oker ez banago audioak AC3 formatoa edukitzen dik. Oraintxe egingo diat aproba grabatutakoarekin...

burrundaie

#10
Nola atera audioa MPEG batetik Virtualdubmod erabiliz:

1. Programa instalatu: http://sourceforge.net/projects/virtualdubmod/files/
2. File > open video file (artxiboa kargatu, denbora piska bat behar izaten du)
3. Streams > stream list > save wav (aukeratu non gorde nahi duzun audio artxiboa, eta kitto).

zumarra

Ederki. Ea Ajuk zer dioen...

zumarra

Atzoko atalen audioa (ac3 formatoan) 38 mb. dira. Itxoin beharko da balio duen ala ez; bestela Virtualdubmod-ekin egingo dut.

Beste kontua ea Ajuk jakingo duen zein ataleko audioa den. Ez dut inon izenburua entzuten...

burrundaie

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Ekainaren 04a, 19:09:22
Atzoko atalen audioa (ac3 formatoan) 38 mb. dira. Itxoin beharko da balio duen ala ez; bestela Virtualdubmod-ekin egingo dut.

Beste kontua ea Ajuk jakingo duen zein ataleko audioa den. Ez dut inon izenburua entzuten...

Ba niri, Virtualdubmod erabiliz, 73,4 MB-eko artxiboa ateratzen zaidak, AC3 formatoan beti ere.... Izenbururik ez ziok inon ere. Nik, nolabait bereiztearren, grabazioaren data jarri ziot. Ajubuitak jakingo dik noiz arte egin zizkin grabazioak.

jonnydbz

Ez dakit konpresio gabeko audioa zer esan nahi duen (ziurrenik WAV izan beharko da), baina AC3 formatoak konpresioa dauka, eta gainera galera dakarren konpresioa.

Uste dut nolabait Audacity-rekin mpeg bat ireki daitekela, eta gero WAV bat gorde (audacity mpg bilatuz googlen):
http://forum.audacityteam.org/viewtopic.php?f=12&t=50213
http://www.wikihow.com/Extract-the-Audio-From-an-MPEG-Video-File-With-Audacity
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa