Kapturadora

Sortzailea olen, 2007ko Ekainaren 18a, 16:01:46

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

olen

Apa!
Aspaldian buruari buelta batzuk ematen nabil eta azkenean kapturadora bat erostea pentsatu hartara pixkat ikasi ondoren zuei laguntzeko aukera edukiko nukeelarik. Baina kontua da behin erosten hasita zerbait txukuna erostea gustatuko litzaidakeela, duela 5 urte kapturadora bat erosi arren oso kalitate txarrekoa zen eta ezin zitekeen ezer egin.
Ba hori ze modelo gomendatzen didazue?
Ikusi dudanagatik audioa ongi hartzeari garrantzi handia ematen zaio ezta?
Eskerrikasko eta zuen erantzunaren zain geratzen naiz.
P.D:Bideo kamera batetik ordenagailura bideoak pasatzeko ere balio badu askoz obe osaba petardada ematen dabilkidalako.

Aju

Zure etxean TDT seinalerik badaukazue? Garrantzitsua izan daiteke kalitateari begira. Nik erosi nuen eta ez daukagu, eta konexioa lortu bitartean vhs batzuk grabatzeko asmoa neukan, ba?a analogikotik desastre hartzen ditu gauzak (denen moduan, nik uste). Dena den audio analogikoak ondo ateratzen dira, bideoak dira txarrak.

Audioak askoz garrantzitsuagoak dira bai, baldin eta bideoak internetetik jaits badaitezke, ze bideorik ez dagoen serie baten audioak bakarrik hartzeak ez dauka zentzu handirik.

Nik AVer marka gomendatzen dizut. Nik portatillerako kapturadora daukat, PCrakoak seinalea hobeto harrapatzen du, ba?a besteak transportearen abantaila dauka, ba?a seinale hobearena analogikorako da gehienbat, TDTrekin ez dut uste eraginik daukanik.

olen

Millesker erantzunagatik!
Egia esateko ez dakit etxean hartzen dugun telebista zer den. Euskaltelen kable bidezko telebista daukagu alde batetik(oinarrizkoa, ezer berezirik ordaindu gabe dagoena) eta komunitateko antenaren sainalea bestetik. Azken honetan tdt jartzek asmoa zutela uste dut baina azkenean ez zutela ezer jarri.
Bestelakoan portatila erostearen inguruan merezi du? Etxean 4 ordenagailu dauzkagu eta interesgarria litzateke kapturadora portatila edukitzea(kalitate nahiko ematen badu behintzat) hartara edozein ordenagailutan telebista ikusteko aukera izango genukeelarik.

Aju

Ba?a 4 ordenadore horietatik zenbat dira portatillak?

olen

Potaila bakarra da. Baina usb bidez edozeinetan konektatzeko aukera eukiko nuke ezta? edo txarteletaz ari zara?

Aju

PCMCIA sarrerarengatik nioen nik. USB bidezko bat eskuartean ere ez dut eduki sekula, asike ni idea

jonnydbz

Usbeko kapturadora neuk daukat, baina hainbat gauzengatik ez dut gehiegi erabili.

USB-ak duen abantaila edozein ordenagailutan erabil dezakezula da, ta PCMCIA portatiletan bakarrik. Baina azken hau plakako hardware-arekin zuzenean konektatzen da plaka beraren pieza bat bezala, horrek errendimendu handiagoa ematen dio, programatzeko abantaila gehiago izanik. Neure kasuan USB aukeratu nuen ze divx-en zuzenean grabatzeko aukera du (eta psp formatoan ere adibidez). Ongi pentsatu zein erosi zure nahien harabera.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

nireak ere divxen ere zuzenean graba dezake, ba?a ez naiz fidatzen

jonnydbz

Ya, esan nahi nuen, batzuk nituen aukeran, eta divx-en grabatzeko bakarra zuten momentu hortan ta usb zen. Nik uste nahiko ondo doala, baina lehen esan dudan bezala ez dut froga handirik egin.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

olen

esango zenidakete zei modelu duzuen zehazki?
Pixkat begiratu eta modelu hau aurkitu dut:
http://www.avermedia.es/asp_files/avertv_dvbtUSB20.asp
ezaugarrien artean atentzioa deitu dit zuzenean mp3 formatuan grabatzeko aukera ematen duela. Zer deritzozue?