2007-KO BANAKAKOA

Sortzailea getxoztarra, 2007ko Martxoaren 28a, 12:46:20

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum


Ointxe hasiko da Patxi Ruiz-koka partidue. Pasadan urtean Patxi Ruizek 22-1 galdu zeuen Belokiren kontra eta aurten ez dakit horregaitik dan edo zer, hasi da pegak iminten danari. Frontoia txarra dala, pelotak bebai, Kokak ez deuela ezer galtzen ta jolastuko deuela presio barik... Galduten badeu badekoz eskusak prepareta ya.  :angryy

baie normalena koka 5tik ez pasatzea izengo da.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

#16
 Joe Koka! jolasten dabilen moduen igual irabaziko deu. Patxi Ruizek dekon buruagaz... 5-3 Koka Irabazten ta oso ondo sakean.

EDIT: Oso oso ondo Koka. Sakean ondo, atzera botatzerakoan bebai, indartsu, ta errestoan hoberen. 9-12 Dabil Koka galtzen baina oso ondo.

EDIT2: 14-17 Ruiz irabazten, baina Koka hor dabil...

EDIT3: JOJO 19-19 doaz, eta Ruizek eskua txarto dekola dirudi. momentuz aurtengo partidurik onena.

EDIT4: 20-20... Ruizek dana ber alde eta dejada bat txapa azpiraaa . 21-20, Kokaren azken sakea, pasa ez bada :lol

EDIT5: 21-21!!!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

AAAAAAAAAAAAAH!!!! Pena bat!! Kokaren partidurik onena, nik behintzat buruz buruz ez dotzet gaurkoa baino hobeaua ikusi. 22-21 irabazi deu Patxi Ruizek. Azkenengoa sakez.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra

Ze pena, Kokak irabaztea merezi eban ba.

getxoztarra

Agur, bizkaitar barik geratu gara txapelketan. Aurten zeozer dezentea egin dauen bakarra Agirre izan da Paskual-i irabazten.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Apirilaren 16a, 20:54:13


Eugi, Bengoetxea VI, Patxi Ruiz eta Barriola hurrengo rondara fijo.

Momentuz, Patxi Ruiz, Barriola ta bengoetxeana asmatu dotaz, Eugi bakarrik falta da.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

#21
 Lanerdietan Eguskitzen esaten deuen moduen, Eugi 11-5 irabazten. Nahiko ondo jolastuten dabil Eugi.

EDIT: 11-10, Eugi sotamanoz joan da errestora. beste tantu luze bat, 17 pilotakadakoa, urrutitik dejada eugik eta tanto 12-10.
EDIT2: Beste bi tantu sakez, eta ondo gurutzatu deuen beste bat, 15-10 Eugi irabazten. Ezkerrez batez be oso ondo dabil.
EDIT3: Olaizola sakera sotamanoz... ta kanpora. 16-10. Beste bat sakez oingoan botez. 17-10.
EDIT4: 18-10, 19 pilotakadako tantua, bi hormak olaizolak, eugik igarri egin dotzo eta atzeratuz horma askogaz, Asierrek huts egin deu.
EDIT5: 19-12 doaz, Eugik 8tik gora, eta hurrengoa Asierrek 7tik gora. Eugiren eskapada 7 terditik eta tanto. 20-12.
EDIT6: Olaizolak bolea txokora, justu justu heldu da ta Eugik ezin. 20-14.
EDIT7: Olaizolak dejada txarra, eta eugik bi hormakaz 21 eta 15.

Eugik irabazi deu! 22-15. Hurrengo partidua Eugi-Beloki.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra

ooo klasiko bat ikusi ahal izengo da, Eugi-Beloki !

getxoztarra

Bueno ta beste partiduak be...Barriola-Irujo partidazo bat!
besteak..bueno partidu onak.

Arsenicum


Azkenean rondako danak asmatu dotaz  :cheesyy. Hurrengo ronda 2 aste barru jolastuko da.

Olaizola II- Patxi Ruiz, Barriola- Irujo, Eugi-Beloki, Gonzalez-Bengoetxea VI.

Olaizola II, Barriola, Eugi ta Gonzalez aurrera doazela di?ot nik.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra


darko

Aimar, Abel, Ruben eta Oinatz esaten dut nik.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Arsenicum

AipatuFinal-zortzirenek marra gorria non dagoen argi erakutsi dute asteburuan

24 / 04 / 2007 (Gara - Asier Aiestaran)

Orain arte ez bezala, goi-mailako partidak ikusteko aukera izan dugu

Final-zortzirenetan ikusi ditugun lau partidek argi erakutsi digute lehen mailako Buruz Buruko Txapelketa jokatzea merezi duten pilotarien benetako kopurua zein den eta batzuen eta besteen arteko marra gorria non dagoen. Aurtengo lehiaketan lehen aldiz, neurketa gogorrak eta parekatuak ikusteko aukera izan du pilotazaleak.

Lehen bi kanporaketetan 173 pilotakada bakarrik izan zituen partida bakoitzak batez beste. Zortzi norgehiagoka horietatik bostetan, galtzaileak hamabi tanto edo gutxiago egin zituen. Eta sakearekin egindako tanto kopurua gehiegizkoa izan zen zenbait partidatan: 17 Laskurain-Eulate artekoan edota 11 Koka-Zearra eta Barriola-Galartza VI artekoetan, esaterako.

Asteburu honetan, berriz, emaitzak askoz ere parekatuagoak izan dira: Kokak 21 egin zizkion Patxi Ruizi, Leitzak 19 Bengoetxea VI.ari eta Olaizola I.ak 15 Eugiri. Salbuespena Zarauzko partidan ikusi dugu, izan ere, Pe?agarikanok ezin izan zuen ezertxo ere egin Barriolaren erakustaldian. Gainera, final-zortzirenetan pilotakaden batez besteko kopurua 284ra igo da eta sakez egindako tanto kopurua ez da zazpira iritsi.

Baina zenbaki hutsetatik haratago, jokoaren mailak egin du nabarmen gora asteburu honetako kanporaketetan. Zale asko harrituta geratu dira Juantxo Kokak ostiral goizaldean Zeanurin erakutsitako joko-maila ikusgarriarekin. Buruz Burukoan inoiz ikusi diogun neurketarik apartena. Oinatz Bengoetxeak eta I?igo Leitzak Etxebarrin egindako indar hustualdia ere benetan nabarmentzekoa da. Patxi Eugik oso itxura ona, freskoa, eman zuen igandean. Eta Abel Barriolari buruz zaila da ezer gehiago esaten. Edozein txunditzeko mailan ari da.



Horiek denak kontuan hartuta, ondorioa oso sinplea da. Buruz Burukoan, asko jota, hamabost pilotarik eman dezakete benetako maila: final-laurdenetan diren zortzi pilotariek, final-zortzirenetan kanpoan geratu diren laurek eta gehiegi prestatu ezinik ibili diren zenbait pilotarik, Xalak adibidez. Bigarren mailako txapeldunari txoko bat eginez gero, nahikoa!

Ni azken honegaz be ados nau. 20rentzako txapelketa ez da. Olaizola II, Patxi Ruiz, Beloki, Eugi, Bengoetxea VI, Gonzalez, Barriola, Irujo, Koka,  Olaizola I, Leiza, Pe?agarikano, Berasaluze IX (galdu arren lekua berea zan bigarren mailako txapelduna izatearren). 13 doaz hemen. Agirrek Paskualeri errez irabazi jotzen eta Olaizolaren kontra be peloteoan nahiko ondo ibili zan. Honegaz 14 doaz. Xalak be jolastu beharko zeuen, 15. Datorren urteko bigarren mailako txapeldunegaz 16. Eta honegaz danak egongo ziren.

Gero badauz Galarza V, (honek igual bai merezi deu, nahiz ta lehen mailan buruz buru partidurik ez irabazi). Baie Eulate eta Laskurain nik ez dotaz ikusten lehen mailarako.

Eulate, laskurain
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

 
Eugi 22-15 Beloki. Partidazo. Ez deuenak ikusi deskargatu beharko deu. hau fijo igongo dotela emulera. Eugi aspaldiko partez semifinaletan. Bigarren zatian batez be oso ondo egon da. Beloki lehenengo zatien golpez ondo baie mugimenduetan oso oso astiro.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

barraplaust

Sekulako partidua bai! Hasieran eznuen uste Patxik Belokiren kolpe onari eutsiko zionik ba?a amaieran askoz ere freskoago ikusi dut. Merezimendu osoz irabazi duen arren, tarteka zorte apur bat ere izan du :lol, eta eskerrak! 12-7-tik 14-12-rakoan irabazi du partidua Eugik, eta amaiera aldean egin duen (18. tantoa uste dut...) tanto luze batekin Beloki lehertu egin du. Horrez gain erakutsi du garai bateko hanka lasterrak ez dituela galdu, pozten naiz beragatik :thumbsup Ea berriz ere lehengoa izaterik lortzen duen :xD  Ba Arsenicum jartzen baduzu ziur jaitsiko dudala, ez dut uste honelako klasiko bat berriro ikusterik izango dugunik!
Soilik herriak salba dezake herria.