Forua euskeraratu

Sortzailea Aju, 2007ko Uztailaren 10a, 01:48:37

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Profila aldatzerakoan, Itxura eta diseinua atalean, gaia aldatzeko orrian. Ikusi erantsitako kaptura. Gainera, gaia aldatzen saiatu naiz, baina SMF Default Theme - Curve aukeratzerakoan, themea egongo ez balitz bezala da (CSSa ezabatuta edo...). Hoberena kentzea litzateke, edo benetan aukera moduan jarri.

Beste iradokizun bat. Mezua idazterakoan, Ez erabili aurpegierarik esaldia ulertu ere ez dut egin. Ez dakit ondo dagoen edo ez, baina aurpegiera jartzea smiley itzultzeko gogorregia iruditzen zait. Honetaz aparte, Lasterbideak: mezua argitaratzeko sakatu shift+alt+s edo shift+alt+p aurrebista ikusteko esaldian, mezua argitaratzeko, sakatu... jarriko nuke (koma jarriko nuke).
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Martxoaren 21a, 22:27:16

Beste iradokizun bat. Mezua idazterakoan, Ez erabili aurpegierarik esaldia ulertu ere ez dut egin. Ez dakit ondo dagoen edo ez, baina aurpegiera jartzea smiley itzultzeko gogorregia iruditzen zait.

Aurpegieren itzulpena microsoft-en webgunetik atera nuen. Ez nekienez nola itzuli eta microsoft oso zabaldua dagoenez, hori erabiltzea erabaki nuen. Badakit emotikonoak bezala itzulita hobeto ulertuko dela, baina beste lekuetan aurpegierak erabiltzen denez...

Beste aldaketak tartetxo bat daukadanean egingo ditut.

Eskerrik asko iradokizunengatik.

jonnydbz

Gmailen adibidez emotikoak hitza erabiltzen du. Ez dakit zuzena izango den edo ez, baina agian parentesi artean jar daiteke hobeto ulertzeko.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Ba jonnydbz konbentzitu nauzu, aurpegiera beharrean emotikono erabiliko dut, parentesirik gabe. Tartetxo bat daukadanean egingo ditut aldaketak.

Beste iradokizun edo zuzenketaren bat baldin badaukazue, esan beldurrik gabe.

A! Eta gauza arraro guztiak zuri gertatzen zaizkizu jonnydbz. Niri ez dit errorerik ematen SMF Default Theme - Curve itxura aldatzean. Ze sistema eragile eta nabigatzaile erabiltzen duzu? Baliteke zerikusia izatea.

jonnydbz

Zeinen erraz konbentzitu zaitudan :pozik: edo ni ez jasatearren izan da?

Orain themea aldatzen dit, baina proba egin nuenean konturatu nintzen miniaturak ez zeudela, orain ordea bai. Ez dakit zergatik izan ditudan arazo hauek. Firefox erabiltzen dut, Windows XP duen PC batean.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Kaixo:

Oso lan ona egiten ari zarete. Segi horrela.

Nire iradokizuna, helbideen barran logo txiki bat agertzea da. Horrela:

http://marrazkiak.host56.com/google.png

Orain horrela dago:

http://marrazkiak.host56.com/euskal.png

Blog-aren kodigoa aldatu behar da. Modu xinplenean, "favicon.ico" izeneko logoa sortu, internetera igo eta gero kodigoan deitu logoari horrela:

<head>
<link href="gif/favicon.ico" type="image/x-icon" rel="shortcut icon" />
</head>

Espero dut ulertzea, bestela galdetu lasai.

Eskerrik asko.

Ondo segi.

jonnydbz

Ideia ona dela pentsatzen dut, eta egiteko erraza dela iruditzen zait. Ea arduradunak zerbait egin dezakeen gai honen inguruan :pozik:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Ba ez da oso zaila egiteko, gainera blog zaharrean bazegoen horrelako bat eta beraz, badakit nola jartzen den. Nahi baduzue denbora daukadanean bat egin eta jarriko dut, baina eskertuko nuke ideiaren bat.

zumarra

Beno, proba bat egin dut. Oraingo logoa alde batetik eta, bestetik, logo bera kontraste gehiagorekin. Bigarren honekin .ico sortu det (16x16 px.) baina ez dakit oso ondo ikusten den... Hau landu behar da. Beste logo bat edo hau bera baina beste kontraste, brillo, etab. batekin. Diseinu grafikoaz ez dakit gauza handirik.

Logoak eta proba hemen. Ikusi kodigoa (Ver>Codigo fuente):

http://marrazkiak.host56.com/proba.html

jonnydbz

Nik konbinazio honekin saiatuko nintzen: marrak beltzak eta fondoa urdin oso argiarekin.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Kaixo:

Beste inork ezer proposatzen ez badu, zer iruditzen hau?

http://marrazkiak.host56.com/proba.html

Behintzat ea iritziak jasotzen diren...

Ondo izan.

danbo

Ez dakit zergatik, baino ez dit ikusten uzten...  :triste:
beste horrialderen batera igo al dezakezu?

MikelEiza

Nik ere momentu batetan ezin izan dut orria ikusi, baina orain badabil.

Bitartean blog zaharreko ikonoa berreskuratzea lortu eta jarri dut. Hala ere, nahiago baldin baduzue Zumarrarena edo beste idearen bat baldin badaukazue, esan eta aldatuko dut. Nire aldetik ez dago arazorik.

Aspaldian oso lanpetuta nabilenez ezin izan diot foroaren itzulpenari jaramon handiegirik egin, baina ditudan tartetxoak aprobetxatzen ditut zerbait aurreratzeko.

Beste iradokizunik foroa hobetzeko?

jonnydbz

#28
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 18:17:29
Kaixo:

Beste inork ezer proposatzen ez badu, zer iruditzen hau?

http://marrazkiak.host56.com/proba.html

Behintzat ea iritziak jasotzen diren...

Ondo izan.

Kolore horiek ondo ikusten dira, baina nik uste nuen aurreko ikonoen eredua jarraituko zenuela (orain goiburuan dagoen logoa alegia). Horrekin saiatzerik bai?

PD: Mikel, foroaren letra tamaina aldatu duzu? Ze orain foroko gaiak ikustean letra handiagoaz ikusten dut, eta mezuak betiko tamainarekin. Niri bakarrik gertatzen zaizkidan gauza arraro horiek dira?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Niretzat oraintxe dagoena (lehengo zaharra) hobeto dago nirea baino. Pozten nahiz berreskuratu ahal izana.

Nik ere, jopnnydbz-ek bezala, foroan sartzean, dena letra haundiagorekin ikusi dut. Haundiegia nire gusturako...