[RAW] Sherlock Holmes

Sortzailea Taichisan, 2007ko Abuztuaren 27a, 08:50:52

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa guztioi, norbaitek esan zuen aspaldi Sherlock Hound(holmes)en japoniar rawak jaisten hari zirela??
Eske beno, beste egunean EMULEn aurkitu nituen RAW horiek baino errusiar audioarekin(egia esan ez dute bikoizten, pista japoniarraren gainean badago tipo bat esaten textua irakurrita,pobre total)baino bideoa japoniar bera da ta 16:3eko formatuan gainara, oso kalitate honean....
Nire galdera da....segiko dut RAW hauek jaisten?? edo norbaitek baditu jaitsita??
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

MikelEiza

Nik bertsio italiarra ia guztia daukat jaitsita, baina emulerako erabiltzen dudan ordenagailuarekin arazotxo batzuk dauzkat eta momentuz ezin ditut guztiak jaitsi. Hala ere laster konponduko dut eta bukatuko dut jaisten. Ahal baduzu jarri bertsio horren kaptura batzuk.

Aju

#2
Beno, gau hau erreskatatzen dut raw on batzukin topo egin dudalako. Web oso interesgarri batekin egin dut topo. Egin ditzakegun serie baten baino gehiagoren rawak dauzka. Hori bai, webak arau berezi xamarrak dauzka, gure igoeren erruz gaizki pasatuko dugulako asko jaitsi nahi badugu :brickwall Erabiltzaile bakoitzak jaitsitakoa eta igotakoa kontrolatzen dute, eta segun zenbat jaisten duzun, ehuneko determinatu bat igo behar duzu:

-10GB baino gutxiago jaitsita: ez dago inolako baldintzarik.
-10-40GB tartean jaitsita: jaitsitako tamainaren %50a igo behar da (ez du zertan jaitsitakoa izan behar igotzen dena)
-40-70GB tartean jaitsita: %60 (ez du zertan jaitsitakoa izan behar igotzen dena)
-70-100GB tartean jaitsita: %70 (ez du zertan jaitsitakoa izan behar igotzen dena)
-100GBetik gora jaitsita: %80 (ez du zertan jaitsitakoa izan behar igotzen dena)

Kontu handia izan behar da egoera batetik bestera pasatzen zarenean, ze egoera berriko baldintza bete behar duzu. Infrakzio bakoitzak abisu bat dauka, eta birekin uste dut baneoa dagoela :smiley_1140: Ni ez nintzen arauak irakurtzen jarri eta abisu bat daukat. Orain 39'5GBekin nago, jaitsierak geldituta eta igotzen :meparto: Baina beno, hemen Sherlock Holmetaz ari gara, eta torrentak 25GB dauzka, beraz, web horretatik hauxe bakarrik interesatzen zaion pertsonak lasai asko jaitsi dezake igoeraz arduratu gabe, 40GBra iritsiko ez denez ez dituelako 2 abisu izango. Jaistekotan jaitsi orain ze bestela jendea iturri bezala kentzen da denborarekin, eta zenbat eta beranduago, orduan eta izorratuago.

Rawek oso oso itxura ona daukate, bere garaian atera zireneko atal italiar ultrafiltratuek baino hobea.

Weba interesatzen zaionak irakur ditzala arauak ez badaude torrent berezi batzuk igoera hobetzeko. Telefonica daukatenek are izorratuago daukate web honekin.

jonnydbz

Erregistratu naiz, baina ez naiz bila jarri, besterik interesgarririk badago? Dragoi Bola badago, baina kapturak ez dira batere onak...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Urtarrilaren 16a, 16:48:04
Erregistratu naiz, baina ez naiz bila jarri, besterik interesgarririk badago? Dragoi Bola badago, baina kapturak ez dira batere onak...
Bilaketak Browsen egiten dira.

DB/Z/GT boxak igotzen dabiltza, DVD9 formatuan, o sea, originalak, ezer ukitu gabe. Blue Dragon ere ikusi dut, 6 dvd edo. Web horrek daukan gauza onena bideoak ukitu gabe daudela da, eta horregatik ia guztia DVD9 da. DVD garestiagoak dira, bai, baina kalitatean nabari da. Eta oker ez banabil, bi hauek eta Sherlock Holmesez aparte beste zerbait ere bazegoen.

Aju

#5
Beno, hona hemen gurekin zerikusiren bat izan dezaketenak forma batera edo bestera:

-Bihurkorrak. Honen 1000 DVD daude, azpiserie edo dena delako askorekin, eta ziur jonnyk grabatutako bertsioa badagoela.
-Blue Dragon. Lehen 6 DVDak daudela 24 atalekin. Viz media dakar, beraz, amerikarra. Ez dakidana da bertsio editatua den ala ez.
-Candy Candy. Euskeraratuta badago behintzat, inork audiorik ez badu ere. Baina konturatzen bazarete, beheraxeago tipo batek dio berak dvd askoz hobeak dauzkala, eta dirudienez egia da.
-Dr Slump. Egunen batean emitituko dute berriro, bai edo bai XD Pena DVD5era pasata dagoela.
-Dragon Ball. Igotzaileak 5 zatitan banatu du seriea, eta 2 eta 3 zatiak daude. Lehenengoa kadukatu edo egin zen.
-Dragon Ball Z. Hau ere atalka banatua. Banaketa honen lakra subak dira, denbora asko tardatzen duelako beraien erruz, baina ameriketan Funimation DBZ editatzen dabilenez, hango subak erabiliko dituzte. Pelikulak eta Specialak ere eskuragarri daude
-Dragon Ball GT. Hau osorik dago igota, baina beste leku batzuetatik ere eskura daitekeenez, hobe da kanpotik lortu ze web honetan garesti ordaintzen da jaitsiera
-Future Boy Conan. Inoiz aipatu izan da euskeraz badagoela, ez?
-Ginger. Ziur serie honi hautsa kentzen diotela ETB3rako.
-Harlock Kapitaina. Hemen eman zuten bertsioa da?
-Heidi. Hau igual norbaitek izango ditu audioak. Sekula ez dut serie honen raw hoberi ikusi.
-Kare Kano. Hau montatuta badago ere, rawak ez ziren la ostia ere, agian egunen batean nork daki... Edizio amerikarra dela uste dut.
-Lamu. 2 torrent daude, bata lehen 25 DVDekin ta bestea beste 24rekin edo. Uste dut lehenengoekin ETBk emititutako dena lortzen dela.
-One Piece. Badago zeozer, baina ez dut linkik jartzen zen hobe da Sharetik jaitsi, han guztia baitago eta 110 DVDak pare bat astetan jaitsi nituen.
-Pokemon. Honen 1000 DVD daude eskuragarri. Ni ez naiz aklaratzen denboraldien izenekin, baina behar ditugun guztiak daudela ziur. Gainera bertsio amerikarreko DVDak direla dela uste dut.
-Sherlock Holmes.

Eta gero aparte serie oso interesgarriak daude azpititulatzeko erraz-erraz:
-Death Note. Honen manga egiten ari gara.
-GTO. Serie oso ona.


Dr Slump kenduta, beste guztiak ez dira berkonprimituak izan. Argi dago hortik gehienak epe laburrean ez ditugula egingo, baina egunen batean beharko dira. Weba oso interesgarria dela esan behar da.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Urtarrilaren 17a, 13:44:01
Dragoi Bola 720x480an??
DVDekin beti resizea egin behar da 4:3 erlazioa lortzeko. DVD japoniar guztiak 720x480 dira, hau da, 3:2. PALean 720x576 izaten da eta konturatzen bazara 5:4 erlazioa da.

Taichisan

Saiatu naiz registratzen baino esaten dit ez nagoela prest webgune horren kide izateko...flipantea, norbaitek POKEMONen rawak jaitsiko balu bapo litzake ze aurkitu ditudan rawak kaka hutsa dira...Sherlock holmesenak beharrezko dira bai.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Ni nire intereserakoak ere aurrera ezin eramanda nabil. 4 egun jaitsierak geldituta eta igotzen... Eta oraindik ez dut apenas ezer jaitsi :silba:

Mobida bat da igoera mierda honekin (puta SGAE) arau hauek betetzea. Jendeak, nahiz eta nazio ezberdinetakoak izan, konexio simetrikoak dauzka, eta horrela beraientzako asumitu daitezkeen minimoak dira. Saiatu nintzen admin bati mezu pribatu batekin egoera azaltzen, baina hemen eztago konprensiorik :serie1_wall:

Jaitsi ederto jaisten da, baina igoera mierda bat dugunez, jaitsierak askotan gelditu egin behar dira ratioa mantentzeko. Gainera, guk azkar jaisten dugun moduan besteek ere azkar jaisten dutenez, leecher berri bakoitzak 20 minutuko igoera suposatzen du, eta gure igoerarekin ezin da besteekin konpetitu. Beraz, hau lasai lasai hartzeko kontua da.

Nik uste dut onena foroko erabiltzaile batzukin 40GBerainoko aukera hori aprobetxatu behar dugula. Foroan jendea dago berez hortik ez duena ezer jaitsiko, eta beraz, berdin die baneatuak izatea. Adibidez AKETi Sherlock Holmes jaisteko esan (25Gb dira, beraz, ez lirateke 2 abisu jasoko) eta gero eskuan pasatu DVDak Taichisani edo. Baina horretarako jendea eskaini behar da.

jonnydbz

Ni erregistratu naiz, baina ez daukat inongo interesik ezer jaisteko. Zerbait jeistea nahi baduzue jaitsi dezaket, baina baldintza batzuk jarrita, adibidez DVD9ak ez ditudala grabatuko disko batean edota epe motzean releasea egiteko izatea. Hala ere, dena negoziatu daiteke.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Horregatik esan dut eskuan pasatzearena, ze interesik ez duenarentzat DVD9a grabatu behar izatea gehiegizkoa da, eta jaitsi ostean berriro besteari igotzea ere bai. Dena den, Sherlocken kasuan, 6 DVD5 dira.

Aju

Pokemonen DVDak. Erabiltzaile horrek DVDen gida idazten du igoera bakoitzeko, igotakoen link eta guzti. Uste dut erabiltzaile honek Liga Naranjaraino igo duela, eta gero beste batek Johto Journeys osoa eta Johto Champions erdia igo du. Egia esan, erabiltzaile ezberdinek egindako igoeren batura eginda, uste dut serie guztia dagoela.

DVD5 batean 9 atal dakartzate, gehiegitxo aukeran. Gero ya Johton 4 edo datoz DVDko.

jonnydbz

#13
Leecher asko dituen golden bat jarri dut jeisten, ea zerbait igotzerik daukadan (baina telefonicarekin nabil...).

Aukeratzerik badut, Lamu edo Bihurkorrak jaistea gustatuko litzaidake. Lamu, audioak hartzen dabiltzal uste dudalako eta kalitate hobea lortu ahal bada hobe, eta Bihurkorrak audio batzuk badaudelako. Txapuza iruditzen zait atal soteak bakarrik ripeatu ahal izatea baina gehien bat atal autokonklusiboak izanda ez da hain txarra.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Egun erdian 12,6 gigako torrent bat jeistea lortu dut, eta egun osoan 67 mega bakarrik igo dut, eta ez da gehiago igotzeko ahalmena ez dudalako, nigandik hartzen ez dutelako baizik. Horrela, zailagoa izango da ratioa igotzea. Ondorioz, zerbait nahi baduzue esan, eta ahal dudan arte jeitsiko dut. Lamu edo Bihurkorrak bada hobe, baina besterik behar baduzue esan lasai. Baneoa ez da inoiz ona, etorkizunean agian zerbait nahiko dudalako, baina ez dut uste. Gainera ratioa mantentzea ezinezkotzat jotzen dut, eta hori beste bi tracker pribatutan inongo arazorik ez dudala.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa