Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2010ko Uztailaren 18a, 14:57:56

Izenburua: LEGENZ animea asteartetik aurrera etb3n
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Uztailaren 18a, 14:57:56
Aupa lagunok, badirudi etbk aldatu denetik telesail berririk ia ez ditugula ikusten, urte hontan soilik 3 telesail berri egon dira eta, ta hau da azkena, LEGENZ. Arait Multimediak zeukan anime baten lizentzia lehendik ere Canal 2 Andalucian emititutakoa, 50 ataleko telesaila da eta Japonia/korea animazioa dakar, dena den uste det Korear telesaila dela izatez.
Hemen duzue irudi promozional bat:
(http://www.anidong.com/r2/ko/resource/gallery/legendz/images/wallpaper_legendz_1_800x600.jpg)

Eta hemen Youtuben aurkitutako openinga japonieraz eta gaztelaniaz:

Japonieraz (http://www.youtube.com/watch?v=ztuVHwpwHJE#)

Gaztelania (http://www.youtube.com/watch?v=40j_1IXByEQ&feature=PlayList&p=AD8A8A418948D991&playnext_from=PL&playnext=1&index=16#)

Dena den bikoizketa zihur asko txapuza ikeragarria izango dela...Edertracken bikoiztuta badago behintzat.
Aio!
Izenburua: Re: LEGENZ animea asteartetik aurrera etb3n
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Uztailaren 18a, 21:55:35
Infantilegia dirudi niretzat.
Izenburua: Re: LEGENZ animea asteartetik aurrera etb3n
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Uztailaren 19a, 02:08:58
Izatez Japoniar manga baten animea da. Japonian egina dago oso osorik...edo hori daukat nik ulerturik xD.

Beno, 11 hilabetez telesail eta atalak errepikatzen egon ondoren, ez dago gaizki telesail berri bat ekartzea.

Diotenez animea eta manga, istorio berdina jarraitzen badute ere, oso ezberdinak dira elkarren artean. Animea haurrentzako zuzendua dagoela diote, manga berriz, helduagoentzat. Kerororekin gertatzen dena adibidez. Manga 13 baino gehiagokoentzat da gutxienez, animea aldiz, adin guztientzako prestatua dagoela ikusten da.