Goenkaleren azken atala

Sortzailea Arsenicum, 2015ko Azaroaren 30a, 11:40:05

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Laster Goenkale telesailaren amaiera izango da. Nik lehenengo 3 denboraldiak ikusi nituen baina gehiagorik ez. 20 Urte egon ondoren amaiera on bat eman beharko zitzaiola uste dut, baina ez dut uste horrela izango denik. Ze amaiera proposatzen duzue?

Hona hemen nireak:

-Dena amets bat zen.
-Meteorito batek lurra suntsitu egiten du. Hala ere, Arralden ez du eraginik izan eta bizirik jarraituko dute denek.
-Arralden lurperaturik zegoen bigarren mundu gudako bonba atomiko batek eztanda egingo du, Arralde suntsituz.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Iaz amaitu egiten zela esan zuten eta gero beste denboraldi bat atera diote. Ziur datorren urtean ere beste denboraldi bat aterako diotela.

Bazen amaitzeko garaia, gero eta aktore gehiago baitaude bigarren pertsonaia bat egiten. Kandido horren familia osoa (bera, anaia, emaztea eta aita) lehen ere agertuak ziren beste pertsonaia batzukin. Oso tristea.

GS

Bigarren aukera, meteoritoarena, oso gogoko dut. Talkaren efektu bereziak egiteko gauza badira.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2015ko Azaroaren 30a, 12:31:14
Iaz amaitu egiten zela esan zuten eta gero beste denboraldi bat atera diote. Ziur datorren urtean ere beste denboraldi bat aterako diotela.

Bazen amaitzeko garaia, gero eta aktore gehiago baitaude bigarren pertsonaia bat egiten. Kandido horren familia osoa (bera, anaia, emaztea eta aita) lehen ere agertuak ziren beste pertsonaia batzukin. Oso tristea.

Gustiz ados. Hori baino gauza penagarriagorik ez dago serie baten. Jose Ramon Soroiz berak ere bi pertsonaia egin zituen.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Beno, hori azkenean ez zen anaiaordea edo?, nolabait justifikatu zutelakoan nago. Eta Ginaren ahizpa Maria ere aktore berdina izatea justifikatu daiteke. Onartezina dena azken 4-5 urteotakoa da, lotsarik gabe ari dira aktorea birziklatzen.

Eta hasierako inor ez geratzea ere oso tristea da.

Arsenicum

Dena justifikatu daiteke.

Telebistako iragarkietan ikusi dudanaren arabera Boga-Boga botatzeko asmotan dabiltza. Baietz hondeamakina (excavadora) taberna barrura sartu!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

baronluigi

Arralde unibertso paralelo batekin konexio egiten duen eremua dagoen leku berean kokatzen da, honen sarbidea Boga boga delarik. Arraldetarrek bere burua sakrifikatu beharko dute beste unibertsoko izakiek gure mundua konkistatu ez dezaten. Borroka epiko bat izatea espero det. Azken erasoa egiten duena perurena izatea espero det.

PD: Inoiz ez nuke pentsatuko telesail hau amaitzen ikusi nuenik.  :chaplin: