?Quarintine euskeratua?

Sortzailea baronluigi, 2009ko Urriaren 07a, 11:45:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Beno, ez baldin badakizue, Quarantine REC espaniar filmearen bertsio amerikarra da.

Atzo alokatu nuen nire herriko bideoklub-ean, eta gaur, niretzako kopia egiterakoan...
Euskeraz dagoela konturatu naiz! Bikoiztuta eta euskerazko azpitituluekin!

Kopia egin det, Ingeles eta Euskal audioarekin,eta DVD5 batean kabitu zait ezer konprimitu beharrik izan gabe. Nahi baduzue ripeoa egingo dut, hemen jartzeko.

Ederra sorpresa hartu dudana xD

-giri-

Aupa!
Nik asko eskertuko nizuke ripeoa egingo eta hemen jarriko bazenu, zeren euskara ikasten ari naiz eta hori bezalako gauzak (euskaraz eta euskarazko azpitituluekin batera) ia ezin dira aurkitu sarean, baina nire ustez oso baliagarriak dira entzumena lantzeko.
Mila esker.

baronluigi

#2
DVDak ez dauka euskarazko azpititulurik. Audioa da euskeraz daukan gauza bakarra. Ahal dudanean ripeatu eta igotzen saiatuko naiz

Bide batez, herenegun REC filmaren edizio berezia erosi nuen FNAC-en, eta hau ere euskeratuta dagoela konturatu naiz. Arraroa da, alokairuko bertsioa euskeratu gabe zegoelako, baina dirudienez, salmentako bi bertsioak (bertsio arrunta eta berezia) euskeratuta daude xD