2Shared fidagarria ote?

Sortzailea zumarra, 2012ko Irailaren 03a, 14:19:09

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Kaixo:

Nire arrebari pasa nahi izan diot pelikula bat, moztuta eta .zip-en konprimituta eta puxketak 2Shared-era igo ditut. Link-ak bidali dizkiot eta lehenengoa jeisten saiatu denean (deskarga zuzena, "Download" urdinari emanda), pantaila osoa okupadu dion lehio bat ireki zaio (ixteko aukerarik ez), Polizia Nazionalarena (faltsua jakina), ordenagailua desblokeatzeko hainbat diru ordaindu behar zuela esanez. Webcam-a ere martxan jarri zaio eta berak bere burua pantailan ikusten hasi da... Ordenagailua blokeatua zegoen eta desentxufatzen itzali behar izan du. Bi aldiz gehiago saiatu denean, piztu orduko pantaila berbera jarri zaio eta ordegailua blokeatu berriz. Orain begiratzera eraman behar du.

Hilabeteak daramatzagu 2Shared erabiltzen eta oso ondo dabil. Nik hainbat proba egin ditut, jdownloader erabili gabe, zuzenean artxiboak deskargatzen, bai Windows XP eta Windows 7-tik eta beti ireki izan zait propagandako orriren bat erraz ixten dena eta artxiboa jasotzen dut arazorik gabe.

Nire arrebarena kasualitatea izan dela pentsatu nahi dut; lehendikan sartuta zeukan zerbait, justu gaur martxan jarri zaiona baina, aldi berean, ez naiz oso kasualitate-zalea eta jakin nahiko nuke eta zuetako norbaiti ere holako zerbait pasa ote zaion (2Shared-ekin fidatzen segitzeko).

Eskertuko ditut erantzunak.

sandonew

Kaixo,

gertatu zaizunari buruzko informazioa bilatzen aritu naiz, eta orrialde hau aurkitu dut. Bertan azaltzen du poliziaren mezu hori-edo zer den eta nola kendu (pixka bat konplikatua dirudi). Ea balio dizun  :keinu:

http://www.malavida.com/blog/35972/como-quitar-virus-policia  :evil:

zumarra

Primeran Sandonew. Eskerrik asko. Telefonoz azaldu didanez hauxe zen agertu zaion lehioa. Nire arrebak eskertuko du.

Hala ere, galdera erantzun gabe daro oraindik. 2Shared-en sartzeagatik sortu zaio????

sandonew

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Irailaren 03a, 15:05:11
Primeran Sandonew. Eskerrik asko. Telefonoz azaldu didanez hauxe zen agertu zaion lehioa. Nire arrebak eskertuko du.

Hala ere, galdera erantzun gabe daro oraindik. 2Shared-en sartzeagatik sortu zaio????

Web orri horretan dioenez, birus hori, zure ordenagailuan sar daiteke zerbait deskargatzean edo posta elektronikoa begiratzean. Beraz, printzipioz, ez du 2shared-ekin zerikusirik (edozein deskargatzeko web orrian gauza bera gerta bait daiteke (Hori gertatzeko aukerak oso txikiak diren arren)). Berriro gertatu ez gero, ia susmagarria litzateke. Baina ala ere ezingo nuke ziur esan...  :shrug:

zumarra

Ok. Kasualitatea izango da orduan. Eskerrak.

Ea inor ez den agertzen berdina pasa zaiona 2Shared-ekin lasai jarraitzeko...

burrundaie

Espero diat alarma faltsua izatea! Lehengo eta behin, orain arte arazorik eman ez duen zerbitzari bakarretakoa izan delako, eta bigarrenik film gehienak 2Sharedera igota daudelako. Ziddu zerbitzarian ere malware zabaltzen ote zen zurrumurrua egon huan. Ez zekiat zertan gelditu den kontu hori...