2d cleaner optimized eta temporal smoother

Sortzailea FHarlock, 2007ko Maiatzaren 13a, 15:29:49

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock


Aju

#1
2d cleaner hobea da zintetako zikintasuna kentzeko bestea ba?o, igual hobeto lehenengo bera aplikatu. Dena den, badaukazu biak aplikatuta prebisualizatzeko aukera eta ikusi zein geratzen den hobeto

EDIT: Herenegun proba batzuk egiten ibili nintzaion Kalabaza Tripontziari filtroekin, aipatzen diren bi filtroak+kolorazioa+argitasuna aplikatuta.


Gustatu zitzaidan nola geratzen den; iritzia emateko, bideoa globalki ikusi behar da nola geratzen den, eta ez zentratu puntu baten bakarrik, ze pelikula honen kasuan, bapateko kolore aldaketak dauzka, ikusi 1:06:47 segunduan Patxik eskua luzatzen duenean, bapaten kolorea aldatu egiten da, atea zabaltzean baldosen kolorea ere aldatu egiten da, berriro Patxi enfokatzean, Patxi horiago ikusten da, eta eskua luzatzean, bapatean zuritu egiten da berriro, eta berriro baldosak agertzean, sekulako kolorea aldaketa agertzen da berriro. Eske ezin zara geratu zati konkretu batzuekin. Niri globalean oso ondo geratzen zela iruditu zitzaidan

FHarlock

Aipatusekulako kolorea aldaketa agertzen da berriro
Cell bidezko animazioak duen arazoetako bat, egunero ezin kolore zehatz bera erabili, poto batetik bestera nahasketa berdin berdina ez da...

Eta kodifikaketa asko zailtzen duen faktoreetako bat. Askok uste zute animazioa errazago kodifikatzen zela globalean kolore zenbakiak murrizturik zeudelako, eta ez da horrela, koloreak ez dira mantentzen zehatz zehatz begiak mugimenduan nabari ez badu ere, eta degradazioak piloak dira, fotograma batetik bestera aldatuz.

kolore eta argitasun filtroak ez nituzke aplikatuko, badakit alde haundia dagoela VHS-rekin konparatuta, baina koloreak naturalagoak eta originaletik gertuago daude, konparaketan hori ez badiduri ere.

Egon nahiz probak eginez zuk esandako baloreak aplikatuz... eta ez da obekuntza askorik nabari. Arazoa, kolore aldaketa horiek, grano fotografikoa gaizki kodifikatuta dagoela dvd-ean "ruido de mosquito" piloarekin, eta zarata hori da kodifikazioa pikutara bidaltzen duena, kristona zailtzen duelako.

Ea duen obekuntza minimoa nahikoa den kasu okerrenak ain gaizki ez egoteko eta bideoa piska bat obetzeko, baina duen arazoak konponduko duenik ez ezazue espero.