2007ko Lau Terdiko Txapelketa

Sortzailea Arsenicum, 2007ko Irailaren 25a, 16:50:44

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum


Bihar aurkeztuko da 2007ko Lau terdiko txapelketa.

20 pilotari izango dira seguruenik aurten 11 Aspek eta 9 Asegarcek, pasadan urtean 8 hoberenen artean Aspek 5 pilotari sartu zituelako eta beste 3rak Asegarcek. Horrek legez beren lekuetan egon behar dute eta gero 20rarte betetzen joan enpresa bakoitzak pelotari bat jarriz.

Pasadan urteko Ligaxkako laurak: Irujo, Barriola, Olaizola II, Tintin III.
Final zortzirenetan galdu zutenak: Bengoetxea VI, Gonzalez, Patxi Ruiz eta Xala

Patxi Ruiz operatuta dagoenez seguruenik ezingo du jolastu.

Aratz Medizabalek ere lekua legez dauka bigarren mailako lau terdiko txapela irabazi zuelako.

Eta besteak enpresa bakoitzak hautatutakoak dira:

Aspe: Mikel Go?i , Berazaluze IX, Galarza V eta Eugi seguru, eta Capellanek aukerak dauzka. Azkeneko lekuan Zubieta sartu leike, Eulateren ordez.
Asegarce: Olaizola I, Agirre, Chafee, Saralegi

Asegarcen prebia batzuk jolastu beharko dira: Pe?agarikano - Arretxe II partiduko irabazlea, Leizaren kontra arituko da jolasten eta irabazlea Txapelketan sartuko da. (Hau segurua da).

Bigarren prebian, Julen Retegi eta Esain-en arteko irabazleak Koka izango du aurkari ta irabazleak txapelketarako txartela.


Baina hau guztia bihar argituko da aurkezpen ofizialean.

Egongo Gatxik!

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra

Orain arte dana nahiko normal doa.
Alde positiboa: Agirre hain gora heltzea eta Aimarri al eban guztiagaz aurre egin izana.
Alde negatiboa: Go?iren irudi txarra Bengoetxearen aurkako partiduan eta Gonzalez eta Berasaluzeren lesioak.