Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2007ko Uztailaren 10a, 01:48:37

Izenburua: Forua euskeraratu
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Uztailaren 10a, 01:48:37
http://foroa.awardspace.com/index.php

Hor daukazue foro bat euskeraratuta, ikusten den gehiena itzulita dago baina ez guztiz.

Ez gara izango tikis-mikisak eta ez dago zertan itzuli "You agree, through your use of this forum, that you will not post any material which is false, defamatory, inaccurate, abusive, vulgar, hateful..." bezalako txapak, merezi ez duen lana eskatzen dutenak; orri nagusian dagoena da gehienbat garrantzitsuena, 'register'='izenpetu' eta horrelako gauzak. Adibidearekin

Zeozer interes minimokoa itzuli gabe aurkitzen baduzue edo zeozer beste eraren batean euskeraratuko bazenute, idatzi mesedez, horretarako ireki da hari hau eta, aurkitutako akatsak aurkitzeko. Aprobetxatu orain eta esazue otutzen zaizuen guztia, oraintxe egin daitezen aldaketa guztiak, ze inoren FTPan dago forua eta ez dut inori lana ematen ibili nahi pare bat hitz aldatzearren  :embarrassedd
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Martxoaren 11a, 17:16:44
Bueno, foroa euskararatuko nuela esan nuenetik denbora dexente pasa denez, momentuz itzulita daukadana igo dut, denon artean akatsak zuzentzeko. Beraz badakizue, alatsen bat aurkitzen baduzue, edo itzulpena hobeago bat proposatu nahi baldin baduzue, gai honetan bertan egin.

Espero dut denon artean zuzendu eta itzulpenarekin bukatzea, itzulpena http://www.simplemachines.org/ bidaltzeko eta itzulpen ofiziala denon eskura jartzeko.

Bueno eta bide batez, konturatuko zineten moduan, foroaren itxura ere "pixkat" aldatu dut. Hemen ere kritikak onartzen dira, baina ez izan gogorregiak  :puppy: :puppy: :puppy: :puppy:
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 11a, 18:32:58
Ba de puta madre dagoela uste dut!!! Itxura oso ona dauka!!

Akatsen inguruan, ikusten ditudan heinean jarriko ditut. Orain bertan mezua idazten konturatu naiz Spoiler botoiak ikonorik ez duela. Agian theme aldaketarekin zerbait gertatu da.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 11a, 19:41:24
wow, wow!  :osopozik:

Bai itsura ona duela Euskal-enkodings-ek!!!


Orain logo-a dugula, KatuBeltzFansub-etik hona zuzendu dezakeen esteka bat ipin dezaket???
Baimena ematen al didazue??  :omgomg:
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Martxoaren 11a, 19:57:03
Ados nago. Oso polita dago. Aupa zuek.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: egoninobi Noiz: 2011ko Martxoaren 11a, 20:39:35
Primeran geratu da!!! :osopozik:
Aupa Euskal Encondings!!!
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Martxoaren 11a, 22:07:10
Pozten naiz gustatu izana.

Egina zegoen theme bat jaitsi eta aldaketa batzuk bakarrik egin ditut eta beraz, baliteke spoilerraren botoiarekin bezala beste zerbait ere gaizki egotea. Beste akatsen bat ikusten baduzue abisatu eta konponduko dut.

Itzulpenari dagokionez, ez dakit zer den hobeto: orain bezala foroan ibiltzerakoan akatsak aurkitu ahala hauen berri ematea, edo itzulpen fitxategiak zuzenean posteatzea akatsak bilatzeko.

Seguraski lehendabizi orain bezala utziko dut eta akats gehienak aurkitu ostean, fitxategiak osorik posteatuko ditut, ezkutuago dagoen testua zuzentzeko. Horrela eginez gero, testua zein kontestutan agertzen den ikus daiteke eta horren arabera itzulpen egokiagoa egin. Zer iruditzen zaizue horrela egitea?
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: Godelet Noiz: 2011ko Martxoaren 11a, 23:36:09
Zorionak neska-mutilok, benetan lan bikaina egin duzuela.
Aurrera Euskal Encodings! :goku:
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: Godelet Noiz: 2011ko Martxoaren 12a, 00:01:30
?Ya haz enviado previamente este mensaje! Probablemente hiciste doble-clic, o intentaste reiniciar el navegador.
(http://img850.imageshack.us/img850/6541/image1n.jpg)
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 12a, 00:05:35
jajajaja!
"haz" enviado??
Euskara ziur ez dela, baino... zein hizkuntzetan dago idatzia??
:pozik:
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Martxoaren 12a, 00:12:36
Latinoen errore tipikoa da.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Martxoaren 12a, 00:20:04
Godelet ezer baino lehen eskerrik asko akatsak aurkitzen laguntzeagatik, baina euskarazko akatsak bakarrik bilatzea nahi dut, gaztelerazko bertsioa ez baitut nik egin.

Lehen, pixkat sakonago azaldu behar nuen, baina presaka idatzi dudanez ezin izan dut egin. Hor doa azalpena.

Foroa euskararatzeko, foroan ikusten den testu guztia 32 fitxategi ezberdinetan banatua dago, fitxategi bakoitza foroko atal bati dagokiolarik. Hasteko, foroa erabiltzean gehien ikusten diren atalak bakarrik itzuli ditut, hauek baitira garrantzitsuenak. Itzulpena, ingelesetik egin dut, baina Ajuk administrazio zatia gazteleraz nahiago zuela esan zidanez, itzultzeke ditudan fitxategi guztiak gaztelerazkoaren copy-pasteak dira. Horregatik daude mezu batzuk gazteleraz eta uste dut zatiren bat edo beste ingelesez ere geratu dela. Logikoki azken bertsioan hau ez da gertatuko, nire asmoa guztia itzultzea baita.

Akats gehienak aurkitu ostean, fitxategi bakoitza banaka posteatuko dut, azken zuzenketa bat egiteko eta guztiak daudenean webgune ofizialera bidaltzeko. Ea posible den 2.0 bertsio ofiziala irtetzen denerako dena eginda izatea.

Hori dela eta, nahiz eta lehen ez esan, mesedez euskarazko akatsak bakarrik izan kontuan.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 12a, 12:14:23
(http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/eusk-e12.jpg)

"profila" aldatzeko menuan, "itxura eta diseinua"-n  aurkitu ditut pare bat akats
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Martxoaren 13a, 12:56:14
Eskerrik asko Danbo, 'avatarerik' izan ezik beste guztiak aldatuta.

Baten batek ba al daki ziur, nola idazten den? 'Avatarrik' edo 'Avatarerik'? Hitza nola da, avatar edo avatare?
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Martxoaren 13a, 14:53:21
A zelako sorpresa oraintxe berton sartu ta horren polita ikustea geure umetxoa!XD Benetan oso LAN ONA egin duzue guztiok, oso arro nago zuetaz, oso unkituta ere ikusita ze nolako gauzak lor ahal dugun gutxika gutxika ikusita....
Eskerrik asko guztioi neska mutilok!
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 21a, 22:27:16
Profila aldatzerakoan, Itxura eta diseinua atalean, gaia aldatzeko orrian. Ikusi erantsitako kaptura. Gainera, gaia aldatzen saiatu naiz, baina SMF Default Theme - Curve aukeratzerakoan, themea egongo ez balitz bezala da (CSSa ezabatuta edo...). Hoberena kentzea litzateke, edo benetan aukera moduan jarri.

Beste iradokizun bat. Mezua idazterakoan, Ez erabili aurpegierarik esaldia ulertu ere ez dut egin. Ez dakit ondo dagoen edo ez, baina aurpegiera jartzea smiley itzultzeko gogorregia iruditzen zait. Honetaz aparte, Lasterbideak: mezua argitaratzeko sakatu shift+alt+s edo shift+alt+p aurrebista ikusteko esaldian, mezua argitaratzeko, sakatu... jarriko nuke (koma jarriko nuke).
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Martxoaren 22a, 12:29:48
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Martxoaren 21a, 22:27:16

Beste iradokizun bat. Mezua idazterakoan, Ez erabili aurpegierarik esaldia ulertu ere ez dut egin. Ez dakit ondo dagoen edo ez, baina aurpegiera jartzea smiley itzultzeko gogorregia iruditzen zait.

Aurpegieren itzulpena microsoft-en webgunetik atera nuen. Ez nekienez nola itzuli eta microsoft oso zabaldua dagoenez, hori erabiltzea erabaki nuen. Badakit emotikonoak bezala itzulita hobeto ulertuko dela, baina beste lekuetan aurpegierak erabiltzen denez...

Beste aldaketak tartetxo bat daukadanean egingo ditut.

Eskerrik asko iradokizunengatik.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 23a, 18:24:49
Gmailen adibidez emotikoak hitza erabiltzen du. Ez dakit zuzena izango den edo ez, baina agian parentesi artean jar daiteke hobeto ulertzeko.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Martxoaren 23a, 22:59:46
Ba jonnydbz konbentzitu nauzu, aurpegiera beharrean emotikono erabiliko dut, parentesirik gabe. Tartetxo bat daukadanean egingo ditut aldaketak.

Beste iradokizun edo zuzenketaren bat baldin badaukazue, esan beldurrik gabe.

A! Eta gauza arraro guztiak zuri gertatzen zaizkizu jonnydbz. Niri ez dit errorerik ematen SMF Default Theme - Curve itxura aldatzean. Ze sistema eragile eta nabigatzaile erabiltzen duzu? Baliteke zerikusia izatea.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 24a, 17:44:15
Zeinen erraz konbentzitu zaitudan :pozik: edo ni ez jasatearren izan da?

Orain themea aldatzen dit, baina proba egin nuenean konturatu nintzen miniaturak ez zeudela, orain ordea bai. Ez dakit zergatik izan ditudan arazo hauek. Firefox erabiltzen dut, Windows XP duen PC batean.
Izenburua: Logoa helbidearen ondoan
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Martxoaren 27a, 17:49:11
Kaixo:

Oso lan ona egiten ari zarete. Segi horrela.

Nire iradokizuna, helbideen barran logo txiki bat agertzea da. Horrela:

http://marrazkiak.host56.com/google.png

Orain horrela dago:

http://marrazkiak.host56.com/euskal.png

Blog-aren kodigoa aldatu behar da. Modu xinplenean, "favicon.ico" izeneko logoa sortu, internetera igo eta gero kodigoan deitu logoari horrela:

<head>
<link href="gif/favicon.ico" type="image/x-icon" rel="shortcut icon" />
</head>

Espero dut ulertzea, bestela galdetu lasai.

Eskerrik asko.

Ondo segi.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 27a, 18:50:22
Ideia ona dela pentsatzen dut, eta egiteko erraza dela iruditzen zait. Ea arduradunak zerbait egin dezakeen gai honen inguruan :pozik:
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Martxoaren 27a, 20:30:16
Ba ez da oso zaila egiteko, gainera blog zaharrean bazegoen horrelako bat eta beraz, badakit nola jartzen den. Nahi baduzue denbora daukadanean bat egin eta jarriko dut, baina eskertuko nuke ideiaren bat.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Martxoaren 27a, 22:34:17
Beno, proba bat egin dut. Oraingo logoa alde batetik eta, bestetik, logo bera kontraste gehiagorekin. Bigarren honekin .ico sortu det (16x16 px.) baina ez dakit oso ondo ikusten den... Hau landu behar da. Beste logo bat edo hau bera baina beste kontraste, brillo, etab. batekin. Diseinu grafikoaz ez dakit gauza handirik.

Logoak eta proba hemen. Ikusi kodigoa (Ver>Codigo fuente):

http://marrazkiak.host56.com/proba.html
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 28a, 17:50:33
Nik konbinazio honekin saiatuko nintzen: marrak beltzak eta fondoa urdin oso argiarekin.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 18:17:29
Kaixo:

Beste inork ezer proposatzen ez badu, zer iruditzen hau?

http://marrazkiak.host56.com/proba.html

Behintzat ea iritziak jasotzen diren...

Ondo izan.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 19:34:40
Ez dakit zergatik, baino ez dit ikusten uzten...  :triste:
beste horrialderen batera igo al dezakezu?
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 20:13:52
Nik ere momentu batetan ezin izan dut orria ikusi, baina orain badabil.

Bitartean blog zaharreko ikonoa berreskuratzea lortu eta jarri dut. Hala ere, nahiago baldin baduzue Zumarrarena edo beste idearen bat baldin badaukazue, esan eta aldatuko dut. Nire aldetik ez dago arazorik.

Aspaldian oso lanpetuta nabilenez ezin izan diot foroaren itzulpenari jaramon handiegirik egin, baina ditudan tartetxoak aprobetxatzen ditut zerbait aurreratzeko.

Beste iradokizunik foroa hobetzeko?
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 20:43:16
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 18:17:29
Kaixo:

Beste inork ezer proposatzen ez badu, zer iruditzen hau?

http://marrazkiak.host56.com/proba.html

Behintzat ea iritziak jasotzen diren...

Ondo izan.

Kolore horiek ondo ikusten dira, baina nik uste nuen aurreko ikonoen eredua jarraituko zenuela (orain goiburuan dagoen logoa alegia). Horrekin saiatzerik bai?

PD: Mikel, foroaren letra tamaina aldatu duzu? Ze orain foroko gaiak ikustean letra handiagoaz ikusten dut, eta mezuak betiko tamainarekin. Niri bakarrik gertatzen zaizkidan gauza arraro horiek dira?
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 22:10:58
Niretzat oraintxe dagoena (lehengo zaharra) hobeto dago nirea baino. Pozten nahiz berreskuratu ahal izana.

Nik ere, jopnnydbz-ek bezala, foroan sartzean, dena letra haundiagorekin ikusi dut. Haundiegia nire gusturako...
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 23:37:48
Nik ere oso letra tamaina handia ikusten dut... gai gutxiago sartzen dira orain pantailan... :(
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Apirilaren 01a, 09:12:10
Ba nik nahita behintzat ez dut aldatu eta nahi gabe egin izana oso arraroa dela uste dut. Nire ustez ere handiegi ikusten da, arratsaldean denbora baldin badaukat saiatuko naiz konpontzen.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Apirilaren 01a, 17:57:25
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 20:43:16
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 18:17:29
Kaixo:

Beste inork ezer proposatzen ez badu, zer iruditzen hau?

http://marrazkiak.host56.com/proba.html

Behintzat ea iritziak jasotzen diren...

Ondo izan.

Kolore horiek ondo ikusten dira, baina nik uste nuen aurreko ikonoen eredua jarraituko zenuela (orain goiburuan dagoen logoa alegia). Horrekin saiatzerik bai?

PD: Mikel, foroaren letra tamaina aldatu duzu? Ze orain foroko gaiak ikustean letra handiagoaz ikusten dut, eta mezuak betiko tamainarekin. Niri bakarrik gertatzen zaizkidan gauza arraro horiek dira?
Ez, hau neuri ere gertatzen zait, eta zurekin bat nator egia esan.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Apirilaren 04a, 17:47:31
Sentitzen dut lehenago zuzendu ez izana, baina asteburu konpletoa izan dut eta ez dut denborarik izan. Uste dut konpodu dudala, orain lehen bezala ikusten duzue? Hau da letra txikiagoa duzue denok?
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Apirilaren 04a, 19:08:29
Nik orain ondo ikusten dut.

Eskerrik asko.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Apirilaren 04a, 21:46:57
Orain primeran :pozik:
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: egoninobi Noiz: 2011ko Apirilaren 05a, 16:53:21
Orain hobeto dago, letra txikiarekin gauza gehiago ikusten dira.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Maiatzaren 08a, 19:58:40
Tiledeekin dagoen arazoak ditut, gaztelerazko gauzak jartzean ez ditut ondo irakurtzen.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Maiatzaren 08a, 21:44:07
Behar bada kodigo arazoa egongo da. MikelEizak jakingo du.

Html-n, tildea adierazteko "Cap?tulos" hitza irakurri ahal izateko "Cap&iacute;tulos" idatzi behar da. &iacute;=?, &acute;=?

Nonbait arazo bat dago...
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Maiatzaren 08a, 22:12:03
Bai, baina karaktere kodeketarekin zerikusia dauka, ze html iturburua ikusita foroak iso-8859-1 (http://en.wikipedia.org/wiki/ISO/IEC_8859-1) erabiltzen du (eta honek tildeak onartzen ditu). Datu baseko informazioa erakustean ez da ondo bistaratzen, ze Firefoxi UTF-8 erabiltzeko behartzen badiot (Ikusi -> Karaktere-kodeketa -> Unicode (UTF-8)), ondo ikusten da.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Maiatzaren 09a, 11:07:57
Ni ere konturatu naiz honetaz, baina proiektuarekin lanpetuta nabilenez edo denbora daukadanean ahazten zitzaidanez ez dut ezer begiratu. Ea aste honetan bertan begiratzen dudan zer izan daitekeen, baina ziurrenik, jonnydbzk esan bezala kodeketa arazoa izango da.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Ekainaren 13a, 23:27:37
Ajuk esan dit spama idazten duten botak agertu direla eta eguneraketaren bat baldin badago instalatzeko. 2.0 bertsio ofiziala irten dela ikusi dudanez, instalatu egin dut, baina foroaren itxuran aldaketa batzuk egin behar dira. Ea arin egiten ditudan eta lehengo bezala utzi. Abisatuko dizuet.

EDIT: Gauza batzuk aldatu ditut. Bihar jarraitzerik badaukat, egingo ditut aldaketa gehiago.
Izenburua: Er: Forua euskeraratu
Egilea: sandonew Noiz: 2012ko Ekainaren 19a, 15:54:41
Gai honen hasieran Ajuk "you agree that..." bezalakoak itzultzea ez dela beharrezkoa. Baina interneten nenbilela, esaldi guzti horien itzulpena aurkitu dut, laburtuta dago, baina gauza bera esan duelakoan nago.

Spoiler
Nahiz eta foru honen administratzaile eta moderatzaileak egin ahal guztiak egingo dituzten material iraingarri guztiak baztertzeko, mezu guztiak begiratzea ezinezkoa da. Beraz zuk, foru honetan argitaratzen diren mezuek bere egileen aburuak isladatzen dituztela onartzen duzu eta ez administratzaile, moderatzaile edo webmasterrarenak (Beraiek argitaratutako mezuak salbuespen, noski) azken hauek ez direlarik ondorioz, mezu horien arduradunak

Zu, ados zaude gehiegikeri, iraingarri, gorrotoz betea, xenofobo, sexista edo indarrean dauden legeen kontrako materialik ez argitaratzearekin. Era horretako materialik argitaratzen baduzu zure kontua ezeztatua izango da eta zure interneteko sarrera hornitzailea ohartarazia izango da. Mezu guztien IP zuzenbidea gorde egiten dugu, arau horiek betetzen laguntzeko. Zu ados zaude foru honetako webmaster, administratzaile edo moderatzaileak eskubidea dutela edozein gai ezabatu, editatu, itxi edo mugitzeko edozein unetan beharrezkotzat jotzen badute. Erabiltzaile bezala zuk onartzen duzu zuk eskaintzen duzun informazio guztia data base batean sartzea. Informazio hau ez zaio inorri emango zure baimenik gabe, baino webmaster, administratzaile edo moderatzaileak ez dira arduradun egiten hacker batek informazio hau lortzeaz.

foru sistema honek cookieak erabiltzen ditu zure ordenagailuan informazioa gordetzeko. Cookie hauek ez dute zuk eskainitako informazioa gordetzen, foruak hobeto ikusteko soilik erabiltzen dira. Emaila zure izenpetze zehetasunak eta pasahitza baieztatzeko soilik ibiltzen da( eta pasahitz berriak bidaltzeko egungoa ahazten bazaizu).
Zuk izenpetzean baldintza guzti hauek onartuko dituzu.
 

Balio badizue erabili bestela ezerrez  :barre: