Oporrak!

Sortzailea Godelet, 2012ko Ekainaren 22a, 09:48:20

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Godelet

Kaixo,
Gaur oporrak hartuko ditut. Urte luzea izan da. Hurrengo astearterarte egongo naiz etxetik eta gero desagertuko naiz.   :funnydance:

BERRIA: Azkenean ACTA (Anti-Counterfeiting Trade Agreement edo Faltsifikazioen Aurkako Merkataritza-Akordioa) errefusatua izan da. Beraz, mundua ez da amaituko http://actualidad.rt.com/actualidad/view/47428-El-tratado-antipirater%C3%ADa-ACTA-es-rechazado-en-%C3%BAltima-instancia-antes-del-voto-final-del-Parlamento-Europeo  :omgomg:

:lotsa: Ah, mesede bat. Norbaitek grabatu dezake «BI ETA BAT» telesaila hurrengo bi asteetan? (ostegunero, gaueko 22:00etan, ETB1an)
Esango didazue. Eskerrik asko.

Zaindu ondo etxea, eh!

G o d e l e t

burrundaie

Oporrak!! Hau inbiria (nireak, dagoeneko, eginda zeuzkat, alde horretatik esperantzarik ez). Ondo ibili eta ez joan oso urrutira, hire zain egongo gaituk eta. Kapitulu horiek nire kontu. Eta lasai, aitaren etxea segituko diagu defenditzen. Oso ondo pasa Godelet!!! :triste:

zumarra

Burrundaiekin bat. Ondo, ondo pasa.

Galera bat: norbait dabil oraindik atalak jeisten Streamtransport programarekin eitb.com-etik? Posible bada, artxibo hobeagoa lortu daiteke.

Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Ekainaren 22a, 17:46:21
Burrundaiekin bat. Ondo, ondo pasa.

Galera bat: norbait dabil oraindik atalak jeisten Streamtransport programarekin eitb.com-etik? Posible bada, artxibo hobeagoa lortu daiteke.
Nola?. Lehen Shin Chanen 1024x576 bideoak ateratzen nituen eta orain 768x432.

zumarra

Bale. Según eta seriea. Vickie oso ona jeitsi nituen eta eitb-ren logorik gabe. Baina serie guztiekin ez da berdina, nonbait.

Baina oraindik posible da jeitsi, orduan.

Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Ekainaren 22a, 19:08:29
Bale. Según eta seriea. Vickie oso ona jeitsi nituen eta eitb-ren logorik gabe. Baina serie guztiekin ez da berdina, nonbait.

Baina oraindik posible da jeitsi, orduan.
Bideo hobea lortzeko metodoa zeneukala ulertu dizut. Ez dakit zergatik demontre pasatu zaidan 1024x576tik 768x432ra serie hau.