Post hau sortuko dut gure bikoiztaileen grebari buruz hitz egiteko, uste dut denok gaudela jakinaren gainean, baina badezpada azaldu egingo dut (dakidana gutxienez, zuzenduidazue mesedez).
Euskal bikoiztaileak egoeraz nazkatuta daude. ETBk urtean 1000 ordu bikoiztetik 100 ordura jaitsi da (%90eko murrizketa), gainera soldatak ere murriztu egin dira (%30 baino gehiago uste dut). Euskal bikoizketa arriskuan dago, askok beste lan batzuetan dabiltza batera eta beste batzuk bikoizketa utzi dute horrela jarraitzeak merezi ez duelako. BIEUSE (Euskal Bikoiztaileen Elkartea) izan da greba hasi duena, eta Zineuskadirentzako bikoiztea erabaki dute egoera hobetu arte (entzun dudanez, hasieran ETBrentzako bakarrik zen, beraiek bai ziren arazoaren sortzaile handiena, baina Eusko Jaurlaritzari ETBko bikoizketa bost axola ziola ikusita Zineuskadi sartzea erabaki zuten presio handiagoa egiteko). Uste dut ondo azaldu dudala, eta bueno, eztabaidari pasu eman baino lehen BIEUSEk egindako pare bat bideo eta haien Twitterreko kontua utziko dizkizuet:
https://twitter.com/bieuse (https://twitter.com/bieuse)
Arraroa egiten zait foro honetan, beti bikoizketaren alde hainbeste lan egin duen honetan alegia, bikoiztaileek azken hilabeteetan bizi duten egoerari buruz ia ez hitz egitea. Atzo kaleratu zen elkarrizketa hau uzten dizuet oso argi azaltzen bait dute zer gertatzen ari den.
https://www.youtube.com/watch?v=nwQzkSMe31s
Lekukotza gordina gure herrian, eta euskarari lotutako alorrean batik bat, gertatzen ari denaz. Betidanik izan dut irudipena hainbat politikarirentzat (gehienentzat ziur asko),euskara bigarren edo hirugarren mailako afera dela. Egoera negargarria bikoiztaileena, benetan... Noiz bukatuko ote da aldrebeskeria hau?? :evil:
Bieuse-ko bikoiztaileek greban jarraitzen dute oraindik, eta neri ere iruditzen zait hemendik ahal dugun neurrian babesa eta laguntza adierazi beharko geniekela. Ni neu greban egon naiz Tabakalerako liburutegian 7 hilabetez oraintxe, eta ederki dakit nola eskertzen den laguntza horrelako egoera batean.
Beraz, galdera botako dut, ea baten bati modu eraginkorren bat bururatzen zaion: nola egin dezakegu gure hondar alea jartzeko gatazka honetan?
Oraingoz, osoigo.com atarian hasi duten kanpainaren lotura uzten dut hemen, nahi duenak sinatu eta zabal dezan.
https://www.osoigo.com/es/bieuse-bikoiztaile-euskaldunen-elkartea-euskarazko-bikoizketa-desagertzen-utzi-behar-dute-gobernuak-eta-etbk.html (https://www.osoigo.com/es/bieuse-bikoiztaile-euskaldunen-elkartea-euskarazko-bikoizketa-desagertzen-utzi-behar-dute-gobernuak-eta-etbk.html)
Euskarazko kalitatezko bikoizketa bat nahi badugu, egin dezagun gure esku dagoena bieuse-ren alde! :goku:
Aipamenaren egilea: Fuyuki Noiz: 2019ko Martxoaren 30a, 08:45:37
Arraroa egiten zait foro honetan, beti bikoizketaren alde hainbeste lan egin duen honetan alegia, bikoiztaileek azken hilabeteetan bizi duten egoerari buruz ia ez hitz egitea. Atzo kaleratu zen elkarrizketa hau uzten dizuet oso argi azaltzen bait dute zer gertatzen ari den.
https://www.youtube.com/watch?v=nwQzkSMe31s
Nik bere egunean eskualdeko aldizkarian artikulu bat publikatu nuen: Txorierriko Aikorren. https://aikor.eus/txorierri/1558601073100-poloniara-bidean