Kare Kano
Telesailaren Ezaugarriak:FITXA TEKNIKOAIzenburu Originala: Kareshi Kanojo no Jijō
Produkzio Urtea: 1998
Generoa: Komedia, Drama
Kapituluak: 26
Egoera: Bukaturik
Produktora: Gainax
Herrialdea: Japonia
Emisioa Euskal Herrian: ETB1, ETB3 eta Betizu kanala
Zuzendaria: Hideaki Anno, Kazuya Tsurumaki
Nota Filmaffinityn: 7,7
Sinopsia: Yukino Miyazawak ikasle bikainaren itxurak egiten ditu mundu guztiaren aurrean, baina inork ikusten ez duenean oso bestelakoa da. Soichiro Arima gelakide berriak besteen arreta erakartzen duenez mehatxu bezala ikusten du, baina Arimak berataz maiteminduta dagoela esaten dio.
PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAKGauzatzea:- Bideoa: BDrip japoniarrak
- Audioa: Euskara eta japoniera
Arduraduna: Aju
Iraupena: 23:36 Minutu
Tamaina: 1.2 GB inguru
Bideoa: x264 7500 Kbps 1440*1080 - 4:3
Audioa: AC3 256 Kbps Stereo
Oharrak: Seriearen zoritxarrerako, animazio estudioak ez zuen batere ondo tratatu eta hori emaitza finalean asko antzematen da. Ekoizpena oso kaotikoa izan zen, eszena batzuk 16 mm-ko karreteetan eginak daude eta beste batzuk 35mm-koetan, atalaren abiadura 23.976 fps-koa da baina openingarena 29.970 fps-koa, azken 8 atalak oso estatikoak dira kostuak jaisteko, 14 eta 15. atalak errekopilazio hutsak dira (badirudi 13 atalen ostean jendeari gauzak ahazten zaizkiola eta beharrezkoa dela berriro berdina kontatzea), etabar.
Bideoari dagokionez, nahiz eta BDrip bat izan, SD eskas baten upscale eskas xamarra dela esan daiteke, izan ere, lehen aipatutako gauzak direla-eta master originalaren egoera nahiko eskaxa da.
Audioari dagokionez, 2007 inguruan ahal den moduan Betizu kanal analogikotik mikrofonoaren sarrera bidez grabatutako audioak dira. Audio originalak kaxkarrak izatea nahikoa ez eta gainera ezabatu egin nituen, beraz, aurreko releaseko audioak erabili dira.
Bide batez, eskerrik asko laxkax-i release zaharra pasatzeagatik ze nik jada galduta neuzkan DVDak...!
Japonian estreinatua izan zenean atalek ez ohiko egitura izan zuten eta gehienek ez dakarte openingik; ez dakit zergatik baina Bluray ediziorako atal-formatu hau aukeratu dute.
Hemengo emisioko 14 eta 15 atalak desberdinak dira. Bideo japoniarrean atal bakoitzaren audentzia japoniarrak azaltzen zituenez eta hori hemen ez denez interesgarria, hemen beste formatu bat eman zioten rekopilazioari, beraz, atal horien bi bertsio daude jarrita:
-[BD bertsioa]. Bideo japoniarra da, Bluraytik ateratakoa (1080p), ezer ukitu gabe eta japonieraz (15. atalaren bigarren zatia euskaraz dago).
-[Hemengo bertsioa]. Hemen izan genuen emisioaren dvdrip (480p) eskas bat da. Hau euskaraz dago. Aurreko releaseko bideoa da.
MEGAko estekak (JDownloaderrerako DLC artxiboa, esteka guztiak biltzen dituena)https://mega.nz/file/C9xAyapI#ZBUSd705K5Hlhg9fXRuzwDmfrfXeDU1hXdKyGjW7j1Y
Euskaltelen promozio hori aprobetxatuz, ea behintzat Kare Kano osatzen dugun.
Seriea 26 kapitulukoa da. DVD baten sartzeko 172mb izan behar zuten atalek, eta gutxiegi denez, bi DVDtan egitea erabaki dut, eta bitan sartu behar denez, doala ahalik eta kalitate gutxien galduta, artxiboaren tamaina arduratu gabe; lehen da ba bideoa ona (openinga kriston engainua da)... ba?a hau ba?o hoberik ez dago ezer...
Hau gaurkoa da, 11.a. Guztira 26 dira, beraz... egin otoitz seriea amaitzen dutenean berriro hasieratik jartzeko, ze ya 3. pasea omen da jarraian... Atzokoaren audioa ere badago.
Azkenik esateko... me kagoen la ostia puta, munduko rawrik putoenak dira! 2 aste eman ditut zoratzen, orain badakit zergatik falta zaizkien egin ditudan bideo askori frame beltz batzuk...
EDIT: Mesedez, jaitsi behar duzuenok, jarri oraintxe, ze ahalik arinen igo nahi dut gero emulea kentzeko
Jaisten jarrita! :lmaosmiley3
3. pasea al da dauneko? :blink
Kanal hori nahiko arraroa da, ETBk DBZ ematea utzi zuenean, hor eman egiten zuten, GT hor estrenatu zen 3-4 urte lehenago... Gainera kapitulu gehienak egunean 2 aldiz ematen dituzte, adibidez Kare Kano 14:45 eta 22:00...
Gaurko atala ere jarrita. Zelako kapitulu ona, Tsubasa agertzen den edozein kapitulu da ona. Zelako txarto portatu zen ETB serie honekin, emisioa katxondeoa izan zen. Behin edo behin serie serio bat hartzen dutela ta...
Jodo Aju, azelako martxa!!! jaisten, espero diat laster telesaila osoa eukitzea irrikan bait nago osorik ikusteko :jack :thumbsup :egiptooo :hail
Arazotxo bat.
Gaurkoaren lehen 3 minutuak galdu ditut. Gero gauean errepikatzen dute eta saiatuko naiz hartzen, baina badaezpada galdetu egiten dizuet, baten bat gehiago badabil audioak hartzen??
Nik abisatzen dizuet oso oso zail daukadala audioak hartzeko. Salan ordenadorea eta TVa dauzkagu, eta audioa hartzeko biak behar akaparatu behar ditut, eta salan anaia ta ni egoten gara, beraz, ezin dut bera ezer gabe utzi eta ni biak erabiltzen egon, beraz, kolaborazioa behar dut.
Saia gaitezen orain lortzen serie guztia, ze promozio honek 30 egun irauten ditu eta seriea 26koa da. Dena hartu behar dugu hutsik egin gabe, nork daki gero pase gehiago egongo diren (mismamente hau amaitzean ez dago eta izorratzen gara)
jaisten!! Mila esker!!!
13.aren audioa hartuta, afaldu ta gero montatuko dut.
Beraz, ordutegia:
Astegunetan
14:40-15:05
21:55-22:20
Asteburuetan
14:25-15:00
21:25-21:55
Gutxigorabeherako orduak dira, badaezpada 5-10 minutu lehenago adi ibili.
Eta esandakoa, laguntza behar dut hartzeko, edozein egunetan huts egin dezaket eta
11 eta 12.ak jeitsita eta konpartitzen! Eskerrik asko! :beer
Joder, ia ahaztu zait abisatzea. Hurrengoa emulean sartuta dago.
11 eta 12 jaitsita eta konpartitzen. 13.a oraintxe jarri dut jaisten. Ea audiorik ez galtzea lortzen duzuen.
Eskerrik asko!!
OOOOOso astiro doa jaisten ,emaidazu SLOTa mezedez^^UUU
De puta madre, oraintxe bai esan dezakedala edozerekin topatu naizela...
Raw originala eta ETBk emandakoa ezberdinak dira... Rawean, atalak banan-banan ematen dituzte, hasieran zein egunetan estreinatu zen eta portzentaia batzuk ematen dira, eta gero atalaren zati batzuk, bideoa azeleratuta. Inork ez du hitzegiten, denbora guztian musika bakarrik dago... eta horrelaxe da 14. atala eta 15.aren lehen zatia. Zati bakarra hurrengo atalaren aurrerapeneko bideoa da...
Jonukoek beraiek montatu zuten atal berri bat, aurrekoen zatiak hartuta (desde luego ezer ezin zaie leporatu)...
Baten batek Jonuko DVD originalak badauzka... Abisatu mesedez. Nik dvdrip zahar bat daukat, Kare Kano ETBn eman baino lehenagotik, beraz, imajinatu zelako desastrea den dvdrip izan arren, gaur egun tvrip hobeak daude. Baten batek zeozer badauka, jarri bideoaren kaptura bat mesedez. Ripeo horrekin montatuko dut momentuz, eta rawaren ripeoa jarri, baina baten batek zeozer badauka,a bisatu mesedez
Damutzen hasita nago Olentzero aipatzeaz, desgraziak ekartzen dabil :wacko
Hemen (http://www.divshare.com/download/3222980-ee3) daukazue rawaren muestra bat. Normala atal berria montatzea, hori ematen dizute eta ez dakizu zer egin horrekin
Momentuz, neukan ripeoarekin montatu dut 14. atala. Agian arsenicumek ere grabatu zuen, eta ikusiko dugu nola geratzen den, eta agian igo daiteke. Rawaren ripeoa ere igoko dut geroago. Eta baten batek bideo hori baino hobea badauka, abisa dezala.
15arekin ez dakit zer egin, kapitulu erdi laburpena da (beraz, asmatutako bideoa) eta beste erdia ez... Nire asmoa, laburpenaren zatian, daukadan ripeoa jartzea izan da, eta bestean, rawa, baina ripeoa 25fpstara dago, eta rawa 29.97fpsra... eta bideoak nahasteko fps berdinetara egon behar dira...
Soluzio bat, bietakoren bat bestearen fpstara jartzea litzake, baina 23.976 --> 25fps aldaketa audioan asko aldatzen bada, 25 --> 29.97fps aldaketan... Zoratzekoa.................. Ez dakit zer egin :wacko
14. atala, baina raw bertsioa, gehituta. Zati txiki batzuetan egiten dute japonieraz, beste guztia musika da, beraz, nahi duzuena egin, hau gabe ere seriea ondo doa, extra bezala nahi baduzue... Nik hor uzten dizuet.
15. atalaren bi bertsioak igota, "editatua" bertsioa ETBn eman den bideoaren berdina da, eta "raw bertsioa", lehen erdia laburpena da, eta beste erdia kapitulu normala.
16. gehituta. Ea gauza arraro gehiago ez diren suertatzen eta rawekin bat badatoz bideoak. kapitulu honek gutxiago okupatzen du zuri-beltzean delako ia guztia
Atalen eskaera ikusita, gauzatxo bat, ematen du ez zela ulertu eta :embarrassedd
14. eta 15. atalek 2 bertsio dauzkate
14. atala raw bertsioa: Japoniako bertsioa, lehen 9 atalak banan-banan aztertzen dira, ataleko gauzarik garrantzitsuenak hartuz. Bideoa azeleratuta doa eta inork ez du hitz egiten (atalen emisio data eta portzentaia batzuk emateko ez bada), musika bakarrik dauka. Hasierako eta amaierako kanta eta aurrerapena kenduta, beste guztia japonieraz dago. Egia esan, japonieraz esaten dena ulertu gabe ere berdin-berdin geratzen zara.
14. atal editatua: ETBk eman zuen bideoaren bertsioa da, aurreko ataletako sekuentziarik garrantzitsuenak hartu eta atal bat montatuta, komentario eta guzti. Euskeraz da atal osoa
15. atala raw bertsioa: honen lehen atal erdia 10-13 atalen laburpena da, bideo azeleratua eta fondoko musikarekin doana. Bigarren zatia ya atal normala da, eta zati hau euskeraz jarri dut. Hasierako kanta, amaierakoa, atalaren 2. zatia eta aurrerapena euskeraz daude, atalaren lehen zatia, japonieraz.
15. atal editatua: hau ere ETBk emandako bideoaren bertsioa da. Aurreko ataletako zati garrantzitsuenak hartuta lehen zati berri bat egin diete. Beste zatia atal berri bat denez, hau originalaren berdina da. Atal osoa da euskeraz
Rollo bat da, baina raw bertsioak ikusten dituzuenean, ulertuko duzue atal hori zegoen bestean ezin zela emititu, edo salto egiten zen, eta sekuentziak hartuta berria egiten zen. Nire ustez ondo egin zuten. Ideia onegia, ezta? Lasai, distribuitzaileak horrela eman zion, ez da ETBren gauza :xD
Jodo, ba ez dakit zer demontre gertatu dan baino 14.atala Rawa ez dit jaisten uzten?? ta nik bi bertsioak euki nahiko nituzke(Frikada bezelaXD). ia lortzen dudan emulean sartzea berriz.....
Oso lan ona Aju, benetan!^^ aspaldion oso fuerte zabiz jejeje, ia Dragoi bola GT noiz ekartzen diguzun^^
Ez dakit lehen nola zegoen, baina elinka aldatu dut iturri moduan ni gehituta.
GTri buruz, lehenengo nahiago dut audio guztiak eskura izatea, ze montatzen hasi eta ya 9 eta 13 atalak faltatzea... Itxaron dezagun ea beste paseren bat badago
17.a jarrita
18.a jarrita
EDIT: Fijatu zaitezte behar bezalako hitzekin ez itzultzearren zelako txorrada esaten duen Arimak
Rescue Heroesen kontura deskojonatzen egon naiz eta amaitu denean Betizu Kanala ipini eta ya hasita egon da gaurko atala... Ordubete lehenago hasi da... Gauean izan beharko da, baina gauekoa ere orduz aldatu badute, galdu egingo dut seguruena...
Arsenicuc, SOS!
Eskerrak gaur etxera ordubete lehenago etortzeko eman didan, ze gauean ere ordubete lehenago hasi da atala, openinga amaitzen harrapatu dut :kexa Inozentada egin didate
Orduak astegunetan (aunke hauekin batek daki)
13:25 eta 20:25
Eta bihar asteburua hasten da, eta kanal honetan asteburuetan beste ordutegi bat dago, asike... Ala, ordutegiak aberiguatzera...
19a jarrita. Serie honek gero eta animazio arraroagoa darabil :xD
Mila esker Aju egiten ari zaren lan guztiagatik! :hail
ETBn botatzen zutenean kapitulu batzuk bakarrik ikusi ahal izan nituen, ea oraingoan osorik ikusteko aukera dudan!! :tv_happy
Ahal bezain laster jarriko ditut jeisten... :vueltasss
Eta ea egunen batean osorik hartzen dudan Betizu kanalean, ordutegi aldaketarekin ez dut bat bera ere osorik ikusten :kexa ta gainera marrazki "arraro xamarrak" izanda ezin da familia aurrean ikusi... :embarrassedd
Atzokoa incomingen sartu bai, baina abisatzea ahaztu. Hemen daukazue ba 20. Gero gauean 21a
21a jarrita. Ending osoari jarri diote letra kapitulu honetan :blink
22a jarrita
23-25 jarrita eta seriearen emisioarekin egunean jarrita
Mila esker! Jeisten... :hail :yahoo
Azkenean ni grabatu nizuna VHSan hartu zendun zuk gauean?? jakiteko da ia audioa atera behar dodan ala ez...
P.D: bikain! 10 atal gelditzenzaigu jadaXD lehengo 9ak ta 26.atala jejejeje
woooooo! aupa!!
inoiz ez dut kare kano ikusi, eta gogo asko nituen ikusteko... jeisten hasi naiz... baina... galdera bat... pandon jartzeko asmoa duzue? sk... emulen, (uste dut) gehiago tardatzen duela... T^T
beste guztiagatik eskerrik asko!!!
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 20:34:14
P.D: bikain! 10 atal gelditzenzaigu jadaXD lehengo 9ak ta 26.atala jejejeje
10a ere faltan dago, 11 falta dira. Ea zortea dagoen eta errepikatzen duten berriro. Eta promozioak ere ea irauten duen beste 11 egun :dead
Aipamenaren egilea: kenshin Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 21:06:42
pandon jartzeko asmoa duzue?
Nik behintzat ez, igoko dudan guztia beti izango da emulen.
Atzo eman zuten azken atala eta gaur berriro hasi dira hasieratik :lmaosmiley3
Urtarrilaren 14an emango dute behar dugun azken audioa, eta hemendik aurrera astegunetan Donostian egongo naizenez, nik ezingo ditut hartu audioak, beraz, mesedez, ahal duzuenok har itzazue, 5-6 audio bakarrik dira.
Egun hauetan izango litzake: urtarrilak 7-11, 14 (Teorian 11 gauean etxean nago eta har dezaket, ba?a badaezpada diot)
Bale, sahiatuko naz vhsan grabatzen dvd grabagailu berria erosten dudan arte, behintzat audioak soilik badira uste dut ongi hartu izango ditudala, norbaitek ere ahal izanez gero esan dezala :tv_happy
Ni be saiatuko naz, DVD grabagailuagaz.
1,2,5 ta 26 atalak gehituta. Ahaztuta neukan 3 ta 4 audioekin arazoa izan nuela. Arsenicum eta Taichisan, begiratu mesedez aber dauzkazuen. Uste dut Taichisanek 3a ez zeukala ta 4a baietz. Arsenicum, amonan dvda hustu dozu? Ea datorren astean 6-10 egiten dodazen minimo.
zer audioak dituzue ala ez ze ea ze seriea amaitzen dozuen
animo :Totally_jammin_out :Totally_jammin_out :Totally_jammin_out :Totally_jammin_out
3.a edo 4.a falta zaigu, eta uztailean amaituko dut egiten, ulertuko duzun moduan bizitza pertsonala daukagu ta.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2008ko Maiatzaren 24a, 11:53:58
3.a edo 4.a falta zaigu, eta uztailean amaituko dut egiten, ulertuko duzun moduan bizitza pertsonala daukagu ta.
Ni aspaldi dekodala porseakaso 4,6 eta 7.ataleko audioak, behar badituzu esan^^
Ba 4a behar dut, eta 3.a bakarrik faltako litzake. baten batek euskaltelen 70 kanaletan Betizu Kanala badauka, saia dadila grabatzen mesedez, ze pena bat da seriea baten faltan geratzea.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2008ko Maiatzaren 24a, 17:39:09
Ba 4a behar dut, eta 3.a bakarrik faltako litzake. baten batek euskaltelen 70 kanaletan Betizu Kanala badauka, saia dadila grabatzen mesedez, ze pena bat da seriea baten faltan geratzea.
Ongi, ba pasako dotzet bihar bale?
Nola doa asuntua? Aupa mutilak, gitxi gelditzen da eta.
Ez dakit zelan izango da orain, baina orain dala urte batzuk eman ebenean, zoroetxe bat zan, ordutegia aldatu, kapitulu bat emon ordez bi, beste egun baten ezer. Azkenean, ez neban ikusi ahal izan. Amaitzen dozuenean bajatuko dot ta konpartitzen jarri.
?nimo.
Aipamenaren egilea: kutxipoo Noiz: 2008ko Abuztuaren 25a, 09:05:39
Nola doa asuntua? Aupa mutilak, gitxi gelditzen da eta.
Ez dakit zelan izango da orain, baina orain dala urte batzuk eman ebenean, zoroetxe bat zan, ordutegia aldatu, kapitulu bat emon ordez bi, beste egun baten ezer. Azkenean, ez neban ikusi ahal izan. Amaitzen dozuenean bajatuko dot ta konpartitzen jarri.
?nimo.
Ba dakizunez horrela segitzen dabez etbn, dena den ta zoritxarrez atal bat faltan dugula uste dut nik...
Azkenean ezin izan neban hartu 3 eta 4. atalen audioak. Bietako bat badaukagu, baina beste da arazoa. Pagoko euskaltel daukan batenbatek hartu beharko dau... Aber irailean bentilatzen dodan daukadan materiala.
Igo ditut falta direnak. Ea datorren astean Arturo bukatzen dudan, zail egongo da baina.
Konturatuko zarete opening (atalak ondo daude) batzutan zarata arraroak entzungo direla (seinale falta). Atal ia guztietan abestiko lehen hitza "Bihotza" janda emititzen dute. Osorik esaten zuen atal baten audioa hartu nuen, eta ikusten da aukeratzeko neuzkan audioetatik txarrena aukeratu nuela, ez nintzen konturatu 5-6 mozketa txikitxo zeuzkala, baina horregatik ez nituen berriro egingo, ez?
Azkenean beste telesail bat amaituta Aju handiaren eskutik^^
Ta bueno, espero dut laster jaistea, lanean ikusi nahi dut eta telesail osoaXD
ESKERRIK ASKO!!
P.D: Ia orain ni aste baten Sakura finikitatzen dudan ze oso atzeratuta nabil azkenaldiotan...barkaidazue atzerapen guztiengatik.
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Urriaren 26a, 21:56:50
Ta bueno, espero dut laster jaistea, lanean ikusi nahi dut eta telesail osoaXD
Lan ederra zurea, neuk ere nahi dut!!!
weeeeeeeeee
deskargatzeeeeeeen
Kaixo danoi,
Agian berandu iritsiko naiz proiektu hontara, baina, Kare Kano-ren DVD originalak ditut. Behar badituzue, eskatu, eta zerbait moldatu genezake. Nik ez dakit horrelako gauzak editatzen, hortaz, ezin dut neronek egin.
Espero dut, hemendik aurrera gehixeago lagundu ahal izatea.
Hurrena arte,
Aju, ze pasatzen da azken atalarekin?? ez zait batere deskargatzen hari, megauploaden bidez igo ahalko bazenu eskertuko nizuke, dvda ixteko falta zaidan bakarra bait da 26. atalaXD
portzierto, komikia ere osorik daukat (momentu honetan enaiz oroitzen inglesez edo gaztelaniaz daukaten), agian, batzuren artean ados jarri eta itzuli genezake, ez? Badakit, seguraski, erantzun hau beste leku batean joan beharko zela, baina, hemen aipatzen denez serie hau, hemen jartzea pentsatu dut.
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Abenduaren 01a, 14:02:21
Aju, ze pasatzen da azken atalarekin?? ez zait batere deskargatzen hari, megauploaden bidez igo ahalko bazenu eskertuko nizuke, dvda ixteko falta zaidan bakarra bait da 26. atalaXD
Ezabatu egin nituen ze katxondeoa zen, hilabete izan eta atal batzuk ia eskaerarik gabe zeuden, bere tamaina baino pare bat mega gehiago bakarrik igota, eta ezabatu egin nituen (horrela baten batek idatz zezan). Asteburuan jarriko ditut falta zaizkizun atalak (inork gehiago nahi baditu, idatz dezala berton). Konturatzen bazara, norbaitek jaitsi ditu osorik, baina non dago pertsona hori??
wooooooooooo
ba... jodr.. bueno... berando nabil, baina... hala... nire emule martxan egongo da gabonetan!! mila eskerr!
Bueno, jarri dut azken atala berriro emulean.
epa,
serie honen atal denak dauzkat emulean jarrita, baina ez dira jeisten. batzuk erdizka dauzkat gainera, azkena bakarrik lortu dut jeistea. eskertuko nizueke norbaitek ipiniko balitu. jeitsitakoak, noski, banatuta dauzkat.
esker mila
Aupa aspaldikos! ^^
Bai, kriston galduta ta liauta egon naz. Ba ahal dago aukerarik atalak jeisteko? Oin dala hilabeta batzuk erderaz bajatu nebazan, baina euskeraz askoz hobe, ?ez?
Beno, probatzearren da, hainbeste denbora pasatu ta gero, ez kezkatu ezin badozue ipini. ^^
Eskerrik asko lanagatik, ?eh? Nik uste dot kriston buruko minak pasatuko dozuezela. XD
Aipamenaren egilea: kutxipoo Noiz: 2010ko Ekainaren 08a, 00:15:58
Aupa aspaldikos! ^^
Bai, kriston galduta ta liauta egon naz. Ba ahal dago aukerarik atalak jeisteko? Oin dala hilabeta batzuk erderaz bajatu nebazan, baina euskeraz askoz hobe, ?ez?
Beno, probatzearren da, hainbeste denbora pasatu ta gero, ez kezkatu ezin badozue ipini. ^^
Eskerrik asko lanagatik, ?eh? Nik uste dot kriston buruko minak pasatuko dozuezela. XD
Lasai, ipiniko dotez
Telesail hau megauploadera igo beharko dudala uste dutXD
XD
Ulertzen da hainbeste denbora pasa ta gero ez egotea hazirik emulean. Probatzearren zan, baina bueno, MU-era igo nahi bozu, ni kontentu. :3
igotakoan, mesedez, abisatu, nik ere nahi ditut atalok-eta.
eskerrik asko,
Bale. Nik oraingo astean azterketak bukatzen ditut, eta hemengo gauzei arreta gehiago jartzen hasiko naiz.
ok, adi egongo naiz hemengo berriei.
berriz ere, eskerrik asko
ps: nik uztailak 2an amaitzen ditut azterketak :sad:
kaixo
ez dakit nori eman behar zaizkion eskerrak, baina, eskerrik asko! atal batzuk (1-14) jeitsi ahal izan ditut emuletik, bi aste eskasean. beste atalak nondik jaitsi daitezke?
eskerrik asko berriz ere.
gero arte,
Aipamenaren egilea: laxkax Noiz: 2010ko Uztailaren 04a, 22:48:06
kaixo
ez dakit nori eman behar zaizkion eskerrak, baina, eskerrik asko! atal batzuk (1-14) jeitsi ahal izan ditut emuletik, bi aste eskasean. beste atalak nondik jaitsi daitezke?
eskerrik asko berriz ere.
gero arte,
Itxaron pixkat eta besteak jarriko ditut
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2010ko Uztailaren 04a, 23:00:43
Aipamenaren egilea: laxkax Noiz: 2010ko Uztailaren 04a, 22:48:06
kaixo
ez dakit nori eman behar zaizkion eskerrak, baina, eskerrik asko! atal batzuk (1-14) jeitsi ahal izan ditut emuletik, bi aste eskasean. beste atalak nondik jaitsi daitezke?
eskerrik asko berriz ere.
gero arte,
Itxaron pixkat eta besteak jarriko ditut
OK! Eskerrik asko berriz ere!
Nik be jaitsi nebazan denak Ajutik. Eskerrik asko, txapeldun. Oin gehiago gauz konpartitzeko. ^^
Bigarren dvda konpartitzen hasi naiz, nahi duenak badaki.
eskerrik asko!!! emulean egongo dira zure link-en zain. eskerrik asko berriz ere!!
Telesail hau igoteko nintzen (ez dago telesailen zerrendan) eta ikusi dut 2007an!!! igo zenutela. Baina e-mulen edo. Nik SHAREra igo ditut lehen 13 atalak. Eskegiko ditut estekak??? Edo ez du merezi??
Aipamenaren egilea: Artadi Noiz: 2014ko Irailaren 27a, 07:39:39
Telesail hau igoteko nintzen (ez dago telesailen zerrendan) eta ikusi dut 2007an!!! igo zenutela. Baina e-mulen edo. Nik SHAREra igo ditut lehen 13 atalak. Eskegiko ditut estekak??? Edo ez du merezi??
Jarri, inoiz ez dator gaizki beste aukera bat gehitzea.
00. Hasera
https://shared.com/869vqa3j6g?s=l
01. Nola ikusten nauen jendeak
https://shared.com/lqxacu9zab?s=l
02. Sekretua
https://shared.com/z4xa5k3t41?s=l
03. Mutila bere barruan
https://shared.com/blix6g39f2?s=l
04. Arazorik handiena
https://shared.com/yqxk1s0g5w?s=l
05. Zurrunbiloan murgilduta
https://shared.com/klnx82kgbu?s=l
06. Berak aldatu nau
https://shared.com/qjozk7w5a4?s=l
07. Zerk aldentzen ote gaitu
https://shared.com/ki9db6oo71?s=l
08. Egun gogoangarria Iukinorentzat
https://shared.com/9l18e4ep2y?s=l
09. Adiskidetasunik ez
https://shared.com/w6mb7zf9v7?s=l
10. Honela hasi zen dena
https://shared.com/ghl2j88idc?s=l
11. Udako oporrak
https://shared.com/yty67r31l4?s=l
12. Non da zoriona?
https://shared.com/ul96j5s8rw?s=l
13. Bakoitzaren zoriona
https://shared.com/wilmmwyfnh?s=l
Eskerrik asko, Artadi! :osopozik:
kaixo denoi,
beste post-ean (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1903.0) idatzi dudan moduan, nik baditut atal hauek, baina atzerrian nago orain. norbaitek nahi baditu, idatzi dezala hemen edo bestean eta gabonetan itzultzen naizenean zerbait moldatuko dugu atalok elkarbanatzeko, ados?
agian ez dira azken kalitate-bertsoan egongo, baina nahiko ondo daudela oroitzen naiz
Norbaitek berriro igo dezake kare kano? :txistu2:
Eskerrik asko
Link guztiak erorita daude
mesedez nonok ahal badeu bidali mesedez non deskargatu kare kano !! eskerrik asko
Ba uste dut eduki ere ez daukadala jada. Gainera oker ez banabil serie osoa igo nuen. Zer gertatu da hemen? Nahiz eta haria nirea izan, nik sekula ez dut ezer igo zerbitzari horretara...
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2019ko Urtarrilaren 03a, 18:17:07
Ba uste dut eduki ere ez daukadala jada. Gainera oker ez banabil serie osoa igo nuen. Zer gertatu da hemen? Nahiz eta haria nirea izan, nik sekula ez dut ezer igo zerbitzari horretara...
Harian agertzen denez, azken aldaketa Zumarrak egin zuen 2014ean.
Berigo ditut 13 atalak, oraingoan MEGAn.
Ba al dekoz nonork hurrengo 13 atalak? Eskerrik asko.
Kaixo,
Norbaitek kapitulu guztiak igo ditzazke? Eskerrik asko!
Lehen mezua eguneratuta "bdrip" bertsio batekin. Ez dakit nik SD bertsioa baino asko hobea den baina tira... Oharrean azaltzen da zergatia.
Eskerrik asko!!
Selectak telesail honen eskubideak erosi berri ditu. Gaztelaniar eta Kataluniar bikoizketekin argitaratuko omen ditu. Eitbri lizentzia erosiko baliote, audio hauek erabili ahalko lituzketeen (Slayersekin hori egin zuten.Araiti lizentzia erosi eta VHS audioak erabili xD).
Aipamenaren egilea: baronluigi Noiz: 2022ko Abenduaren 10a, 22:16:56Selectak telesail honen eskubideak erosi berri ditu. Gaztelaniar eta Kataluniar bikoizketekin argitaratuko omen ditu. Eitbri lizentzia erosiko baliote, audio hauek erabili ahalko lituzketeen (Slayersekin hori egin zuten.Araiti lizentzia erosi eta VHS audioak erabili xD).
Horri buruz Taichisanek hitz egin lezake. ETBk, nahiz eta duela ia urtebete audioak uzteko prest zegoela esan, kobratu egin nahiko du.
Audio hauek oso matxakatuta daude, elirateke halako ezertarako erabili behar.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2022ko Abenduaren 10a, 23:53:31Aipamenaren egilea: baronluigi Noiz: 2022ko Abenduaren 10a, 22:16:56Selectak telesail honen eskubideak erosi berri ditu. Gaztelaniar eta Kataluniar bikoizketekin argitaratuko omen ditu. Eitbri lizentzia erosiko baliote, audio hauek erabili ahalko lituzketeen (Slayersekin hori egin zuten.Araiti lizentzia erosi eta VHS audioak erabili xD).
Horri buruz Taichisanek hitz egin lezake. ETBk, nahiz eta duela ia urtebete audioak uzteko prest zegoela esan, kobratu egin nahiko du.
Audio hauek oso matxakatuta daude, elirateke halako ezertarako erabili behar.
Bueno, baina release hontako audioak baino okerragoak ere entzun izan ditut. Resen eta llamentol argilatxeek egiten dituzten DVD bertsioak baino askoz ere garbiago entzuten dira.
Mila esker!!! Urte asko nenbilen karekano euskaraz bilatzen eta azkenik ikusi ahal dut berriz euskaraz :pozarren:
Telesai hau beti bihotzean daukat eta poz handia eman dit aurkitzea.
Berriro.
Mila esker!! :garagardoa: