Sakura Karta-atzemailea
~ Clear-karten pasartea ~
(http://euskomanga.com/images/004ee80809ab480dda82748b974983cc.jpg)
FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko izena: カードキャプターさくら クリアカード編
(Kaadokyaputaa Sakura Kuria Kaado Hen)
Materiala: Manga
Autorea: CLAMP
Estudioa: Madhouse
Produkzio urtea: 2018
Atal kopurua: 22
SINOPSIA
Clow-kartak... Sakura-kartak... eta oraingoan Clear-kartak!?
Sakura institutuan hasiko da eta abentura berriak
biziko ditu bere adiskideekin batera.
EZAUGARRIAK
Arduradunak: EgoniNobi
Proiek. egoera: Bukatugabea
Bideoa: Bluray 1080p
Audioa: Japoniera
Azpitituluak: Euskara Soft
Formatua: .mkv
Iraupena: 24 min.
Tamaina: 1.80 GB
DESKARGAK
OVA: Atarikoa: Sakura eta bi hartzak
01: Sakura eta karta gardenak
02: Sakura eta irteera gabeko gela
03: Sakuraren euri-zaparrada abisua
04: Sakura eta ikasle berri zoragarria
05: Sakura eta gereziondo-festa arrakastatsua
06: Sakura, untxia eta ilargiaren abestia
07: Sakura eta lorategian harrapaketan
08: Sakura, erlojua eta gorde-jolasa
09: Sakuraren akuario bizi-bizia (https://euskomanga.com/articles.php?article_id=51)
-------------------------------------------------------------------------------------------
Anime eta manga gehiago euskaraz azpititulatuta hementxe: euskomanga.com (http://euskomanga.com/)
EuskoManga fansub irekia da. Norbaitek gure fansubean parte hartu nahi badu esan. Animatu!
Kaixo denoi!
Batzuek dagoeneko jakingo zenuten agian, baina datorren urtean Sakuraren anime berri bat hasiko da.
Hori dela eta atal berezi bat atera berri dute OVA moduan, aurreko animearen eta anime berriaren arteko zubi bezala.
Animea emisioan hastearekin batera azpititulatzen joateko asmoa daukat, beraz unea heltzean hari honetan jarriko ditut atalak.
Ongi izan! :agurtu:
Irrikan nago ikusteko, Sakuraren fan handia izan naiz beti :osopozik: :omgomg: :osopozik: :omgomg:
Zelau sorpresa!! Etxean piloa gustetan jaku Sakura! Eskerrik asko!
Asteburu honetan hasiko dira emititzen, eta 22 atal izango dira itxura denez!
Egon erne! Ea astero atal berriak euskaratzeko erritmoa mantentzen dudan :txistu:
Bide batez, OVA bideo-kalitate hobeaz eta amaierako abestiko letra zuzenduarekin berrigo dut.
Bikain Egoni!! Kuriosoa da juxtu juxtu SELECTA VISIONek Telesail berri honen lizentzia aurkeztu izana^^
Hara, Selectak badu bai begi ona serieak aukeratzeko XD
Lehen atala igota! Ea gustatzen zaizuen :agurtu:
Hau ere eguneratuta. Momentuz denboraldi berri hau oso polita irteten ari da :agurtu:
:osopozik: :osopozik: :osopozik: :osopozik: :osopozik: milesker Egoni, nik seriea bukatu arte itxarongo dut ikusteko, tentazioari eusten badiot.
Aspaldian ez dut hari hau eguneratu. Serie honekin atzean geratu naiz, baina euskaratzen bukatzeko asmoa daukat. Lehendik egin nituen ataletan hainbat itzulpen-zuzenketa egin ditut, eta guztiak bluray bertsiora pasatu ditut. Oraingoz 9 atal daude eskura, hurrengo blurayak atera ahala atalak euskaratzen jarraituko dut. :agurtu:
Kaixo!
Linkak erori egin dira, aukeraren bat dago berriak jartzeko?
Mila esker!!