Euskal Party 15

Sortzailea Arsenicum, 2007ko Martxoaren 12a, 13:43:32

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum


AipatuAurtengo Euskal Encounter-a Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-an (BEC) ospatuko da uztailaren 20-tik, ostirala, 23-ra, astelehena. Partya 20-ko 10:00-tan hasiko da eta 23-ko 18:00-tan bukatuko da.

AipatuAurten 4.096 leku izango ditugu zuen ordenagailuentzat.

Aipatu
Gipuzkoa encounter eta Euskal Encounter-ean parte hartu ezazu

Bakarrik 10? gehiago ordaindu eta etor zaitez Gipuzkoa Encounterrera


Erreserbak martxoak 14ean, asteazkena, arratsaldeko 18.00etan irekiko dira.

Momentu horretatik aurrera leku bat erreserbatu ahal izango duzue extranetean. Erreserba burutzean e-mail bat bidaliko zaizue ze kontutan eta nola ordaindu adieraziz.

Zure ordainketa baieztatzen dugun bezain pronto zure lekua aukeratu ahal izango duzu extranetean. (Talde bateko kidea bazara lehendabizi zuen talde administrariak taldean zehar banatuko dituzuen tokiak aukeratu beharko ditu).

Argibide gehiago: olatz@euskal.org

Akreditazioa

Akreditazioa Uztailaren 19-an, osteguna, hasi eta 23-an, astelehena, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Akreditatzeko ordutegia Osteguna 19    11:00    24:00
Ostirala 20    08:00    24:00
Larunbata 21    09:00    23:00
Igandea 22    10:00    23:00
Astelehena 23    10:00    17:00

Partyan lo egin ahal izango da 19ko gauean. Asteartea gaua ezin izango da pasa BEC barruan.


Beste urte batez joango naizela uste dut. Artengo prezioa ez dute aldtu, (eskerrak) nik zerbait gehiago igoko zela uste bait nuen. Aurten Gipuzkoa Party estreinatuko da lehen aldiz Tolosan. Ni ez naz joango baina nahi duenarentzat hor dago 10 ? baino ez dira izango.

DC++ da erabiltzen den programa betikolez. Aurten dena prest eroango dut gehiago konpartitzeko. Ia aurten norbait gehiago datorren. Uste dut pasadan urtean, Orionatk, M3t4l1z3r (metalizer) eta ni joan ginela. Metalizer-ekin ez nintzen egon ia aurten aurkitzen dudan. Duela asko ez dela sartu foroan baina.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

FHarlock

Ni joateko planik ez dut. Zihurrenez, arreba joango da betiko lez.

Egun horietan nola ikusten naizen arabera, ba kotxea badaukat, agian hara bisita bat egitera joango naiz, ahal bada, prestatuta, norbaiti portatila eskatuta, gutxienez, artxiboentzako tokia eramanes mp3-an.

Ea gehio ezagutarazten lortzen dugun. Sorte ona izan dezazuela han.

orionatk

Ni bai joango naizela, fijo. Aurten lagun mordoa joango gara nire taldetik, 10 edo, agian gehiago.

metalizeR

Kaixo denoi, aurreko nick-an password-a oindala asko ahaztu nebala asike kontu berri bat sortu dot.
Aurten Euskal-ean egongo naiz aurreko urtetan bezela, beraz gelditxu geinke   :thumbsup.
Etortzia ez dakizutenok... animatu zaitezte ondo pasatzen da eta! eta frikismo ugari dago... xD

Taichisan

Nik jungo nintzake baino gia esan ez dot ez ordenagailu potenterik ezta ezerXD
Asike tamalez zuei utzi egin beharko dizuego EUSKAL ENCODINGSen patua mundu osoa zabaltzekoXDD
Baina badakit iaz bezalaxe lan fina egingo dozuela;) ia jaitsi ditudan filme guztien muntaiak egiten ditudan Euskal partya hasi baino lehen(askotxo ditudala eta;),besteak beste: Roger rabbit, daniel bihurria1 eta 2, Rambo 1 eta 2, Wasabi, Ixa hirukoitza,  Batman(animazioa 2 filme), Karate kid, James bond NO.doktor, Krimen ferpektua,....eta beste titulu asko gehiago ,oraindik RAWAK jaisten hari naiznena(norbaitek lagundu nahi baldin badit filmeak jaisten esan diezadala)..
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum


Nik Rambo 1 eta 2 bajatuko ditut. :whistling

Ordenagailu potentearena... ni Euskal 12-ra joan nintzenean PIV 1500 MHZ eta 256 MBRAM zeukan ordenagailuarekin joan nintzen. Gauzak jaisten nituen  abiaduran ezin zuen ordenagailuak. Gainera dvd-tara grabatzen nuen. Denbora guztian neukan martxan DC++ eta Nero. Batzutan reiniziatu egiten zen ordenagailua. :lol  Pasadan urtean 2800MHZ batekin eta 1 GB RAM eta ondino be ez dabil gureko neuken moduan, baina askoz hobeto, hori bai.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk

Bai, etxean zure ordenagailua ondo doala iruditzen bazaizu, han oso geldo doala irudituko zaizu, beti sobrekargatuta egongo da eta. Itzelezko abiaduran jeisten, grabatzen, messenger, jokoak... dena batera!!

Ea RAM-a ampliatu ahal dudan 2 Gigatara...

metalizeR

Bai motel, oindala 3 urte ni be p3 800 batekin joan nintzan eta motel bazoian gauzia be, 256MB ram-ekin nahikoa ez zelako, ondo aprobetxatu nituen eramandako 100GB-ak jejejejeje.
Eibartarrok nahiko junto jarri gi?an aurreko urtian, beraz iual topo ein genduan edo elkar ezagutzen gara jada, ze arsenicum, hortikan zeunden zu ez?

jonnydbz

Ni ez naiz sekula joan, gauza horiek ez dira niretzat eginak.

PD: Roger Rabbit ikusteko gogoa sartu zait...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum


Ni BG 85an uste dot egon nintzela. Ba uste dot nireatzean egongo zinela ze eirbarreko piloa egon ziren nire atzean. Norbait esku pilotako bideoekaz ikusi bazendun ni izango nintzen, edo ezpabere... ordenagailuan ganean kolorez aldatzen zan kubo bat jarri nendun nire lekua non zan jakiteko. Ze bestela beti ilaraz erratzen nintzen. :lol
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk

Beno, ba ni eta nire lagunok jada daukagu erreserba egina^^ Ea aurtengoan iazkoan bezain ondo konpartitzen diren gure artxiboak, ala hobeto  :cooll

Arsenicum


  Niik be hartuta dekot lekua. Asike fijo noala aurten be. Ofiziala da.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum


Euskal Partyn erabiltzen den programa DC++ da. Programa honek HUB batzuk dauzka, emuleko zerbitzarien antzera. Baina bakoitzak bere berezko txat bat dauka. Euskal Partyak berak urtero horretariko HUB bat egiten du eta gehienak hor egoten dira konektaturik. Gure fororako HUB bat egitea otu zait Euskal Partyrako. Aokromesek esan dit subdominio bat egin dezakeela egun horretarako ee.aokromes.com adibidez, helbide errez bat eukitzeko.

Hiru hile terdi falta dira ondi?o asike denbora badekogu probak egiteko etabar.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum


Bueno, zer. Batanbat barruen egongo da ezta? Ni biher goizean noa harantza. Nahi deuenak BB-93an nauela uste dot.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk

Ni banago, eta beti bezala, Dragoi Bola da arrakasta gehien duena. Fernando Amezketarra ere hortik dabil.