Aupa!
Normalean interneten nabilenean IPa ezkutatzeko eta kokapena aldatzeko programak erabiltzen ditut, hala nola T.O.R eta VPN delakoak, nire konexioak zifratu eta estatistiketatik ezkutatzeko, ez baitut gustuko nire konexioen log aztarnarik edo daturik geratzerik.
Arazoa:
Euskal-Encodingsen hasieran ez neukan arazorik, baina duela hainbat hilabetetik hona (lau edo) T.O.R. bidez sartzean "http://www.hostprotect.net" aktibatzen da eta galderak ondo erantzun arren ezinezkoa dut sartzea. Oso VPN geldoak erabili behar izaten ditut webgune honetan behar bezala nabigatzeko, gehienak blacklisted baitaude. Hori dela eta, batzuetan amore eman eta zuzenean konektatzen naiz.
Horregatik jakin nahi nuke ea portu (edo proxy) konkreturik duzuen halako konexioak jasotzeko, ala zuzenean ez duzuen halako konexiorik onartzen.
Eskerrik asko.
Nik dakidala hemen ez da ezer aldatu.
Barkatu baina ez zait argi geratu...
orduan halako konexioak onartzen dira edo ez?
Eskerrik asko.
SPAMa blokeatzeko paketeak daude instalatuta. Igual horietako batek orain SPAM bezala identifikatzen du zuk erakusten duzun IPa?, ez dakit.
Pentsatzen egon naiz, uste dut webguneak egiten duena honako hau dela:
/-->Ez---> Tor Server egiaztatu
|--->Proxy egiaztapena-------
\-->Bai---> sarrera ukatu
/-->Ez---> DNSBL egiaztatu
|--->Tor Server egiaztapena--
\-->Bai---> sarrera ukatu
/-->Ez---> erabiltzailea sar daiteke :festa:
|--->DNSBL egiaztapena------
\-->Bai---> sarrera ukatu
Hau jakinda beste modu bat erabili beharko dut webgunean sartzeko :chaplin: