Su ta Gar-en diskografia osoarekin arazoak

Sortzailea darko, 2006ko Abuztuaren 01a, 13:45:27

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

darko

Kaixo denoi, erregistratu berria naiz eta pozten naiz horrelako talde bat dagoela jakiteaz, euskara bultzatuz.



Nire galdera honi buruzkoa da: emulen Su ta Gar-en diskografia deskargatu nuen diskoetako liburu eta argazkiekin zip karpeta batean. Ba "extraer"i emandakoan, zenbait kantetan eta liburu guztietan kontraseina bat eskatzen dit eta ez dakidanez ezin ditut deskonprimitu, ezta zip karpeta barruan daudela ikusi ere (hau ez dakit normala den).



Baten bati hau gertatu al zaio edo ba al daki zergatik den eta nola konpon daitekeen? Galdera tonto bat bada barkatu baina ez naiz oso aditua eta... Eskerrik asko aldez aurretik
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Barbadil

Jeitsitako artxiboaren izenean ez du ezer jartzen?

Horrelaoetan zerbait jartzen dute edo web guneko helbidea bertara sartu eta lortzeko.
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Aju

Horrelakoetan jarri duten webgunearen izena jartzen diote, adibidez 'www.ps2rip.net' edo holako zeozer zen web horretako kontrase?a. Probatu 'mujika' jartzen (komilla gabe), eske ez da batere normala kontrase?arekin jartzea artxiboak gero inon jartzen ez badu zein den

Arsenicum

Beste batzutan, .nfo amaitzen den artxibo bat egoten da barruan. Winzip ordez winrar erabili, artxibo hri aukeratu eta View sakatu. Bloc de notasen artxibo bat zabalduko da eta bertan datoz instrukzioak edo kontrase?a.



Hau dana suposizioa da. Ez dakit eukiko dozun .nfo artxibo hori.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

darko

Beno, azkenean gauza hauetaz nik baino gehiago dakien lagun batek konpondu dit arazoa. Hala ere eskerrik asko denoi.



Ez dakit seguru baina uste dut arsenicum19k esaten zuenaren tankerako zerbait zela gertatzen zena.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik