ARKADIAK FANSUBAK EGITEKO METODOAK

Sortzailea FHarlock, 2006ko Abuztuaren 01a, 16:40:20

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

1.- AZPITITULOAK ETA DENBORAK LORTU. BIDEOA LORTU.

A metodoa) Dvd originala izanda, subrip programa erabiltzen dut azpitituloak eta beren denborak lortzeko. Errekonozimendu optikoz dabil, eta oso eraginkorra, eta erraza da. Bideoa eta audioak atera ditzakezu programa desberdinak erabiliz.

B Metodoa) Ogm bideo bat edo mkv bat lortzea. Artxibo horiek deskonposa daitezke eta azpititulo artxiboa lortu.

D Metodoa) Badaude webhorri batzuk azpititulo artxiboen datu baseak dituztenak. Artxiboa jeitsi eta prestatua dagoen bideoa jeitsi beharko litzateke aparte. Abantaila, hizkuntz desberdinetako jendeak bideo konpartitzen du, irudiak ez dituelako, banaketa obeagoa da eta jeitsiera obeagoa. Gehienek ordenagailuan ikusten dituzte erreproduktoreak artxiboak elkartuz, edo beste formatu baten elkartuz.
- www.allzine.org (Zine asiatikoan espezializatuak)
- http://www.asia-team.net/ (Zine asiatikoan espezializatuak)
- www.kloofy.net (Ingeles azpitituloak zine asiatikoarentzat)
- http://buscador.argenteam.net/ (Denetariko erderazko azpitituluak. Adi: Argentinako azpituluen bilatzailea)
- http://www.divxsubtitles.net/ (Mundu osoko hizkuntzekin sorturiko azpititulo datubasea)
- http://divxstation.com/subtitles.asp (Mundu osoko hizkuntzekin sorturiko azpititulo datubasea)
- http://www.animesubs.org/ (Erderazko anime azpitituloak. Fansubentzako errekurtso gunea)



AZPITITULO FORMATUEI BURUZ: Bi dira erabilienak, SRT eta SSA.

SRT (Gomendatua): Sinplenetarikoa da eta erabilietakoena. Webdatu baseetan erabiliena. Dvd-eak egiteko komenigarriena. OGM formatuak jasaten du.

SSA (Ez gomendatua): Azpitituluen eboluzioa. SRT baino askoz konplexuagoa aukera ugariekin, letren kolore desberdinak pertsonai desberdinentzako, karaoke moduak, letreroak agertzeko aukera irudiko kartelen azpian edozein kokaguneetan... Pijoteria asko, funtzeezkoena egiteko, obe SRT erabiltzea. Ez du OGM formatuak onartzen, MKV erabili behar duzu derrigorrez, eta jendeak kodeak ongi izatea ikusi ahal izateko.





2.- ITZULPENA.

A Metodoa GOMENDATUA) Subtitle workshop-en artxiboa ireki eta itzulpena egin. Programa onetarako bereziki prestatua duen prozedura du. Bi kolunmetan erakusten du textua, originala eta itzulitakoa, lerroz lerro konparatzeko eta aurreko eta ondorengo textua ikusten duzu. Itzuli gabeko lerroak erakusten dizkizu, prebio ikus dezakezu, azpitituluen analisia egiten du denboran motzegiak edo textuan luzeegiak ez izateko, bata bestearen gainetik ez agertzeko... Azpititulo desberdinen arteko b?hurketarako erabil daiteke.

B Metodoa) Azpititulo gehienak txt artxiboak dira, barne kode bereziekin. Blok de notas-en ireki eta zuzenean, denbora eta barne kodeak aldatu gabe itzultzea badago, baina deserosoagoa dela uste dut.

Tresna erabilgarriak: www.hiztegia.net Edozein hiztegi, hizkuntz batetik bestera, sinonimoak, hiztegi termilogikoak interneten bidez erabiltzeko aukera. Ezin bestekoa.





3.- MUNTAKETA.

A Metodoa, Arkadia-ren gogokoena): Dvd-bideoan muntaia egin. Dvd-lab pro programa erabilgarrienetarikoa eta errezenetakoa da, gauza piloa egin ditzake erraza izanda ere. Audio eta azpititulo kate bat baino gehio onartzen du.

B Metodoa (ez gomendatua): Div-x/x-vid formatuan muntatu, irudian azpititulak errez. Irudia errekonprimitu behar da, eta azpitituluak irudi bezala bihurtu eta konprimatzen direnez, hauek erabilitako konpresioaren arabera obe edo txarrago ikusiko dira. Azpititulo kate bakarra onartzen dute.

D Metodoa: OGM gordailuan audioak, bideoa eta azpitituluak elkartzea. Audio eta azpititulo kate desberdinak onartzen ditu aldi berean. Saloiko erreproduktore askok onartzen dute. Azpitituluak irudi bezala gordetzen ez direnez, kalitate obeagoarekin ikus daitezke.

E metodoa (ez gomendatua): MKV gordailuan audioak, bideoa eta azpitituluak elkartzea. SSA formatua erabili ez behar baduzu, OGM berdin balio dizu eta konpatibleagoa eta erabiltzeko errazagoa da. Ia ez dago ordenagailuan besterik ikusterik, eta kodeen arabera, arazoak izan ditzakezu ikusteko.

MUNTAIEI BURUZ: Arkadiak ahal diren audio eta azpititulo gehien sartzeko asmoa du, baina komertzialki lor daitezkeen audio eta azpituluak ez ditu jarriko bere muntaietan. Material baten erderazko, katalanezko... azpitituloak edo bestelakorik lor badaiteke, egin dituenari baimena eskatuz, jarriko lituzke. Sortzen ez dugu denbora galduko, badago, saituko gara erabiltzen.

Barbadil

Primerako tutoriala. Subtitleworkshop hori probatu beharra dut, ez nuen ezagutzen eta lana erraztuko didala uste dut.
Kupel txarretik...
ardo onik ez.