Tanturik Luzeenak

Sortzailea Arsenicum, 2006ko Abuztuaren 06a, 22:42:22

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Partiduez aparte, tantu solteak eta horrela ripeatzen ditu. Tantu barregarriak eta horrelakoak. Baina beste egunean ikusitako tantua eta gero, tanturik luzeenak ere ripeatuko ditut hemendik aurrera. Irujo eta Patxi Ruizen arteko tanto batean 35 pilotakada izan ziren. Nik ikusi dudanik luzeena izan da. Batenbat ikusia neukan 31koa buruz buru baina luzeagorik ez.



Eta binaka duela pare bat urte uste dut 142ko bat izan zela ikusi dudan luzeena.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

darko

Nik gogoratzen dut orain dela urte batzuk binakako tanto bat (Alustiza eta ez dakit zein gehiago) 300 pilotakadatik pasa zena, baina ez daukat inon grabatua. Uste dut ordu laurden baino luzeagoa izan zela.



100 pilotakadara iristen diren tantoak nahiko "normalak" dira binakako partidu luzeetan.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Arsenicum

Alustiza eta Etxaniz erretiratu zirenetik... "anormalak" dira ya. :lol:  Gutxitan ikusten dira 100dik gorako tantuak orain. Ezker gantxoa duten pilotariak badagoz... inola erez ez dira pasatzen. Aimar, Irujo, Titin, Xala, Unanue...

Etxaniz eta Alustizak ez zeukatenez gantxorik hor ibiltzen ziren jo eta jo.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra

Gaur 109 pilotakadako tantu bat egon da La Blancan eta tartean Irujo egoan.

Arsenicum

Egia, bai. 5 minutu baino geiago egon dira.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.