MEDIAFIREK pasahitzdun fitxeroeen deskarga murriztu du

Sortzailea baronluigi, 2012ko Urriaren 13a, 11:12:44

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi


Halaxe da, hemen natorkizue MFren buruauste berri batekin. Hemendik aurrera pasahitza duten fitxeroen deskarga kopurua askoz ere murritzagoa izango da, Dohaineko kontuen bitartez pasahitzdun fitxero bakoitza astean 10 aldiz asko jota bakarrik jaitsi ahal izanez.

Gure fitxeroak 10 aldiz baina gehiagotan deskargatuak izatea nahi izan ezkero, Premium kontuetako bat erosi beharko da. Hots, ez dakit murrizketa hau web orriaren bitartez ezarritako pasahitza daukaten fitxeroei bakarrik  edo jatorritik pasahitzarekin igotakoak izan zirenei ere ezarri zaien.

Oraindik seguru ez dakidana baina agian gerta litekeena, zatitutako fitxeroeei murrizketa berbera jartzen hasi daitezkeela. Hau oraindik ez da segurua baina gerta liteke.

Honen aurrean, zerbitzari honekin jarraitzekotan, nik aspaldian erabiltzen nuen KAMALEON2 programa kamuflatzailearen bitartez izan beharko luke.

Espero det gauza okerrago ez joatea.

Hurren arte.

EDIT: Kaixo, atzo gauzak igotzen ibiltzen naizen beste orri batean beste erabiltzaile bateko honako mezu hau jaso zuen bere fitxero batean




Hortaz, ni lehen dudetan nagoena egia bihurtu da azkenean. Mediafirek lehen doainik eta arazorik gabe jaistea uzten zituen fitxero zatikatuak orain dirutruk izatea nahi dutela.

Ba niregatik jai daukate. 7ZIP fitxeroak oraindik ez dituzte fitxero zatikatuak bezala detektatzen eta horregatik hemendik aurrera formatu horretan igotzen jarraituko dut. Baina hori bai, gauzak okerrera joango balira pikutara bidaliko dut zerbitzu hau dudarik gabe. Badakit beraien xedea edozein negozio bezala dirua lortzea dela, baina ez nago konforme diru hori guztia lortzeko erabiltzen hari diren bideekin, gainera daukaten ospea baimenik gabeko deskargak egiten uzteagatik izan dutenean.

burrundaie

Beste estutu bat gehiago, hortaz. Erne egon beharko diagu! Eskerrik asko informazioagatik, Baronluigi.

baronluigi

#2
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Urriaren 13a, 11:28:30
Beste estutu bat gehiago, hortaz. Erne egon beharko diagu! Eskerrik asko informazioagatik, Baronluigi.

Nire ustez segurtasunarengatik kezkatuta dauden erabiltzaileak premium zerbitzuetara bultzatzeko egin dute hau.

Kontuan izan dohako kontuetara igotzen dugun guztiak ez daukala inongo segurtasunik ezta babesik ere: Ez diete inongo segurtasun kopiarik egiten eta ezta jaisten ditugun fitxeroen deskarga kodifikatzen, gure konexioarekin egiten duguna norbait zelatan egon ezkero ikusi ahal izanik.

Proba bezala, nik igotako dragoi bola z ren lehengo atala osatzen duten 3 zatiak etengabe jaisten hari naizen. 20 bat aldiz jaitsiko dut eta horren ondoren fitxeroek online jarraitu ezkero, zatitutako fitxeroeekin oraindik sartu ez direla esan nahiko du.

Baina beno, akabo orduan MF gauza pertsonalak bidaltzeko erabiltzea. Warezerako erabili beharko dugu orduan, bertan dagoena edozeinek ikustea axola ez baitzaigu xD

baronluigi


baronluigi

Atzo Mediafirek aldaketa beriak egin zituen bere zerbitzarian, eta kopiatzerakoan arazoak ematen hasi da. Fitxeroak aurrena karpetetan sailkaturik gabe kopiatu ezkero ez du uzten, zatikatuak izateagatik blokeatu egiten dituela esanez. Hala ere, karpeta osoa elkarbanatuz, fitxeroak gero banaka aukeratuz arazorik gabe egin daiteke kontuen harteko kopia.