ETB3ak tontoak, dira, baina erabat xD

Sortzailea baronluigi, 2010ko Ekainaren 20a, 22:25:40

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

156-garren atalerarte daukate telesaila bikoizturik, eta bihartik aurrera (gaur 104-rren atala bota dute) telesaila hasieratik hasten da berriro.

Jaungoiko maitea... :brickwall
15:20tik 16:10 etara botatzen duten sesioan 156garren atalerarte emititzen jarraitzea espero det behintzat.

Aju

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2010ko Ekainaren 20a, 22:25:40
156-garren atalerarte daukate telesaila bikoizturik, eta bihartik aurrera (gaur 104-rren atala bota dute) telesaila hasieratik hasten da berriro.

Jaungoiko maitea... :brickwall
15:20tik 16:10 etara botatzen duten sesioan 156garren atalerarte emititzen jarraitzea espero det behintzat.
Ba ni horren zain nengoen 104tik aurrera hasteko...

baronluigi

Baita ni ere. Eta azken egun hauetan, 104-garren atalaera iristen ari ginela konturatu ondoren,  ETBkoei  berriro hasieratik hastea otuko ote zitzaien ikara etorri zitzaidan burura. Eta tamalez nire usteak egia bilakatu dira.

Aju

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2010ko Ekainaren 20a, 22:56:35
Baita ni ere. Eta azken egun hauetan, 104-garren atalaera iristen ari ginela konturatu ondoren,  ETBkoei  berriro hasieratik hastea otuko ote zitzaien ikara etorri zitzaidan burura. Eta tamalez nire usteak egia bilakatu dira.
Astebete barru ikusiko da eguerdiko pasearekin zer gertatzen den. Nik uste dut litekeena dela aurrera egitea, ze 2 paseok oso hurbil egon dira bata bestearekin (astebete inguru), eta horrela behintzat desfasea handitu egingo litzateke.

Ea bihar lehen atalaren aurrerapena ematen duten, baina segur aski bikoiztu ere ez zen egingo, hainbeste pase ondoren sekula eman ez bada.

baronluigi


Aju

#5
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2010ko Ekainaren 20a, 23:07:17
?Nola lehenengo atalaren aurrerapena?
:meparto: :meparto: Lehenengo atalak dakarren hurrengo atalaren aurrerapena :meparto: :meparto: :meparto:


baronluigi

Ez nintzen konturatu bigarren atalaren aurrerapena bikoiztu gabe zegoenik xD

baronluigi

#7
Euskalteleko BZ kanalean ere gauza berbera gertatu da. Gaur 104garren atala bota dute, eta bihartik aurrera berriro hasieratik. Kate horretan ere bi sesio emititzen dituzte,baina bien artean dagoen tartea ETB3koa baino askoz ere handiagoa da. Gaur 104garrenaz gain, 52garren atala bota dute xD.

Taichisan

Ez, ez dira tentelak ez, soilik PSOE-PPkoak besterik ez... :silba:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

darko

Taichisan, PSOE-PP-PNVkoak zehazki. Total, horietako inorri ez zaio ajola euskararen egoera.

ETB3 marrazkiz ipurtzuloraino beteta (eta erepikapenak gainera), bai oraingoekin eta bai lehengoekin. ETB1 guztiz abandonatuta, bai oraingoekin eta bai lehengoekin. ETB2rekin dirutza ikaragarriak gastatu, bai oraingoekin eta bai lehengoekin.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

Azkenean lehen zein atal eman dute? Lehena izan bada, aurrerapena eman dute? Ez dut grabatu


Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2010ko Ekainaren 21a, 20:31:08
Taichisan, PSOE-PP-PNVkoak zehazki. Total, horietako inorri ez zaio ajola euskararen egoera.

ETB3 marrazkiz ipurtzuloraino beteta (eta erepikapenak gainera), bai oraingoekin eta bai lehengoekin. ETB1 guztiz abandonatuta, bai oraingoekin eta bai lehengoekin. ETB2rekin dirutza ikaragarriak gastatu, bai oraingoekin eta bai lehengoekin.
Lehengoekin behintzat gauzak bikoizten ziren, oraingoekin hori ere ez. Bikoizleek ezin dute 4 urte ezer bikoiztu gabe egon eta beste lan bat aurkitzera behartuta egongo dira, eta gero bikoiztu nahi denean, nork bikoiztuko du, denak alde egin badute? Batzutan pasatu egiten gara kritikekin. Nik PNVk egiten duena ulertzen dut: onena euskera umetatik sartzea da, eta horregatik ematen dituzte hainbeste marrazki. Egia da gehiegizkoa dela ordu kopurua, baina beno, nik ez diet kargurik hartuko helburu hori lortzen badute.

Taichisan

Nahiz ta lehen ere pnvko Etbk euskaran gauza gutxi egitea, behintzat egiten zuten zerbait, esan nahi dut, Ajuk dioen bezela, bikoizlariak ezin dira bikoiztu gabe lan egin, jakinda gainera bikoizketa etxeen itxiera ekarri dezakeela ta horren ondoren euskal bikoizketaren suntziketa. Horregatik nik nahiago nuen lehen, zerbait behintzat(ez gehiegi baino bueno)heltzen zitzaigun ,nahiz ta dvd salmentarako zuzen edo telebistarako filmeak bikoizten, gainera PNVren azken boladan oso serio jarri ziren arlo horretan gainera, helduek ere euskarazko materiala nahi zuten eta. Egia esan hau ez du bakarrik euskarari kaltetzen, esan bezala, bikoizketa etxeei eta han lan egiten duten guztiei ere, hots, Nekane Sarobe, gure betiko suneo ta shinchan, ez dako bikoizle lanik, eta oso triste dabil bikoizketa nolako joera daraman ikusita...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

darko

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Ekainaren 21a, 21:41:56Lehengoekin behintzat gauzak bikoizten ziren, oraingoekin hori ere ez. Bikoizleek ezin dute 4 urte ezer bikoiztu gabe egon eta beste lan bat aurkitzera behartuta egongo dira, eta gero bikoiztu nahi denean, nork bikoiztuko du, denak alde egin badute? Batzutan pasatu egiten gara kritikekin. Nik PNVk egiten duena ulertzen dut: onena euskera umetatik sartzea da, eta horregatik ematen dituzte hainbeste marrazki. Egia da gehiegizkoa dela ordu kopurua, baina beno, nik ez diet kargurik hartuko helburu hori lortzen badute.

Nik aldiz, kritikekin oso motz geratzen garela uste dut. Agian jendeari ez dio graziarik egingo, baina gauzak halaxe dira. Abertzalea omen denak euskararen alde egiten ez badu, inork ez duela egingo garbi dago.

- Bertatik bertara kendu eta Pasalo jartzea, PNVren garaikoa da.
- Basetxea kendu eta El conquistador del fin del mundo jartzea, PNVren garaikoa da.
- Garai bateko Zine Oro (Joseba Apaolazak aurkezten zuen La noche de...ren antzeko euskarazko saioa) kentzea, PNVren garaikoa da.
- Goenkalen euskaraz ez dakiten aktoreak sartzea, PNVren garaikoa da.
- Espainiako edozein telebistatan agertzen diren espainolezko joko eta musikari EITB produktuak deitzea, PNVren garaikoa da.
- Heroiaken euskarazko bertsioarekin egindako saltsa guztia, PNVren garaikoa da.
- Euskadi Gaztea Espainiako beste edozein irrati musikalen berdina bihurtzea, euskarazko musika ia erabat baztertuz, PNVren garaikoa da.
- Euskaraz telesailik ez bikoiztea eta ETB2n nahi adina telesail emititzea, PNVren garaikoa da.
- Sorginen laratza kendu eta ETB2n antzeko programak egitea, PNVren garaikoa da.
- Euskarazko albistegietan euskaraz erdizka bakarrik dakien jendea sartzea, PNVren garaikoa da.
- Gustukoak ez diren albisteak manipulatzea edo isiltzea ere, PNVren garaikoa da.

Oraingoek, noski, aurrekoen ibilbide guztiari gustura jarraitu diote.

Umeak hazi egiten dira, eta hazitakoan erdarara jotzen dute. Umea ez den edo marrazkiak gustatzen ez zaizkion euskaldun batentzat, ETBn ez dago ia ezer kiroletatik aparte (hau ere PNVren garaitik datorren gauza). Hori telebista publiko batentzat lotsagarria da. Umeei euskara sartzeak ez du ezertarako balio gero hazi eta ezer eskaintzen ez bazaie. Zer pentsatuko dute ume horiek, giro erdaldunean bizi badira? Euskarak, umeetatik aparte ez duela ezertarako balio. Euskal Herrian oso zabaldua dagoen okerreko iritzi tristea.

Itzulpenei buruz, itzultzaileek lana izango zuten lehen eta hori oso ondo dago, bai. Orain, beste askoren antzera, galdu egingo dute agian. Baina umeentzako 18 film eta umeentzako ez diren 2 bikoiztearekin ere, lehen egiten zen bezala, ez dugu ezer aurreratzen. Itzultzeagatik itzultzea dirua gastatzeagatik gastatzea da.

Eta ETB1ek daukan apurra ere ez du saltzen. Zergatik ez du inoiz One Piece edo Conan detektibearen iragarkirik eman? Nola jakin behar du jendeak hori euskaraz daukala? Filmak ere askotan emititzen dira iragarri gabe edo bezperan iragarki bat jarrita. Nik Million Dollar Baby euskaraz kasualitatez ikusi nuen, ez dutelako ezer iragartzen behar bezala. Wazemank lehengo astean asteazkenean, orain igandean, hurrengoan ostegunean... Horrela nork ikusiko du? Asteak eta asteak pasa dituzte ETB1en euskarazko iragarkietan lehenengo 1-2 segunduak espainolezko audioarekin jartzen, tarte hori pasa ondoren euskarazko audioa jartzeko. Eta jakina, honen guztiaren ondorioz gero "ETB1ek ez duela audientziarik" argudiatuko dute diru guztia ETB2n xahutzen jarraitzeko.

Batzuei euskaraz marrazkiak eta film batzuk bakarrik inporta bazaizkie, oso errespetagarria iruditzen zait, baina nik zerbait gehiago exijitzen dut. Hasteko, espainolerako adina diru gastatzea gutxienez. Adin eta gustu guztietako publikoarentzat.

Laburbilduz: gaurko egoera lotsagarria Patxi sartu baino askoz ere lehenago hasitakoa da.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

shanks_op

 :thumbup: :thumbup: :thumbup: :thumbup: :thumbup: :thumbup: :thumbup: :thumbup:
bikaina darko, bikaina zure iruzkina
pepito tolejo ataca de nuevo!!!! EITB no tokes los cojones espa?ol!!

jonnydbz

Darkoren argudioak ukaezinak dira. Lehen PNVk zerbaik egiten bazuen ere, ezin esan daiteke lan ona egin zutenik, hori begi-bistakoa da. Baina orain egoera okerrera doa eta hori ere begi-bistakoa. Laister Alkain eta konpainiaren umorea ere kenduko digute...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa