ETB3ak tontoak, dira, baina erabat xD

Sortzailea baronluigi, 2010ko Ekainaren 20a, 22:25:40

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Ekainaren 23a, 11:36:36
Darkoren argudioak ukaezinak dira. Lehen PNVk zerbaik egiten bazuen ere, ezin esan daiteke lan ona egin zutenik, hori begi-bistakoa da. Baina orain egoera okerrera doa eta hori ere begi-bistakoa. Laister Alkain eta konpainiaren umorea ere kenduko digute...

Nere ustez, Alkain-en humorea eta gazteleraz VAYA SEMANITA oraindik kendu ez badituzte jendearen erreakzioaren beldur direlako da.

Aju

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2010ko Ekainaren 23a, 01:21:47
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Ekainaren 21a, 21:41:56Lehengoekin behintzat gauzak bikoizten ziren, oraingoekin hori ere ez. Bikoizleek ezin dute 4 urte ezer bikoiztu gabe egon eta beste lan bat aurkitzera behartuta egongo dira, eta gero bikoiztu nahi denean, nork bikoiztuko du, denak alde egin badute? Batzutan pasatu egiten gara kritikekin. Nik PNVk egiten duena ulertzen dut: onena euskera umetatik sartzea da, eta horregatik ematen dituzte hainbeste marrazki. Egia da gehiegizkoa dela ordu kopurua, baina beno, nik ez diet kargurik hartuko helburu hori lortzen badute.

Nik aldiz, kritikekin oso motz geratzen garela uste dut. Agian jendeari ez dio graziarik egingo, baina gauzak halaxe dira. Abertzalea omen denak euskararen alde egiten ez badu, inork ez duela egingo garbi dago.

- Bertatik bertara kendu eta Pasalo jartzea, PNVren garaikoa da.
- Basetxea kendu eta El conquistador del fin del mundo jartzea, PNVren garaikoa da.
- Garai bateko Zine Oro (Joseba Apaolazak aurkezten zuen La noche de...ren antzeko euskarazko saioa) kentzea, PNVren garaikoa da.
- Goenkalen euskaraz ez dakiten aktoreak sartzea, PNVren garaikoa da.
- Espainiako edozein telebistatan agertzen diren espainolezko joko eta musikari EITB produktuak deitzea, PNVren garaikoa da.
- Heroiaken euskarazko bertsioarekin egindako saltsa guztia, PNVren garaikoa da.
- Euskadi Gaztea Espainiako beste edozein irrati musikalen berdina bihurtzea, euskarazko musika ia erabat baztertuz, PNVren garaikoa da.
- Euskaraz telesailik ez bikoiztea eta ETB2n nahi adina telesail emititzea, PNVren garaikoa da.
- Sorginen laratza kendu eta ETB2n antzeko programak egitea, PNVren garaikoa da.
- Euskarazko albistegietan euskaraz erdizka bakarrik dakien jendea sartzea, PNVren garaikoa da.
- Gustukoak ez diren albisteak manipulatzea edo isiltzea ere, PNVren garaikoa da.

Oraingoek, noski, aurrekoen ibilbide guztiari gustura jarraitu diote.

Umeak hazi egiten dira, eta hazitakoan erdarara jotzen dute. Umea ez den edo marrazkiak gustatzen ez zaizkion euskaldun batentzat, ETBn ez dago ia ezer kiroletatik aparte (hau ere PNVren garaitik datorren gauza). Hori telebista publiko batentzat lotsagarria da. Umeei euskara sartzeak ez du ezertarako balio gero hazi eta ezer eskaintzen ez bazaie. Zer pentsatuko dute ume horiek, giro erdaldunean bizi badira? Euskarak, umeetatik aparte ez duela ezertarako balio. Euskal Herrian oso zabaldua dagoen okerreko iritzi tristea.

Itzulpenei buruz, itzultzaileek lana izango zuten lehen eta hori oso ondo dago, bai. Orain, beste askoren antzera, galdu egingo dute agian. Baina umeentzako 18 film eta umeentzako ez diren 2 bikoiztearekin ere, lehen egiten zen bezala, ez dugu ezer aurreratzen. Itzultzeagatik itzultzea dirua gastatzeagatik gastatzea da.

Eta ETB1ek daukan apurra ere ez du saltzen. Zergatik ez du inoiz One Piece edo Conan detektibearen iragarkirik eman? Nola jakin behar du jendeak hori euskaraz daukala? Filmak ere askotan emititzen dira iragarri gabe edo bezperan iragarki bat jarrita. Nik Million Dollar Baby euskaraz kasualitatez ikusi nuen, ez dutelako ezer iragartzen behar bezala. Wazemank lehengo astean asteazkenean, orain igandean, hurrengoan ostegunean... Horrela nork ikusiko du? Asteak eta asteak pasa dituzte ETB1en euskarazko iragarkietan lehenengo 1-2 segunduak espainolezko audioarekin jartzen, tarte hori pasa ondoren euskarazko audioa jartzeko. Eta jakina, honen guztiaren ondorioz gero "ETB1ek ez duela audientziarik" argudiatuko dute diru guztia ETB2n xahutzen jarraitzeko.

Batzuei euskaraz marrazkiak eta film batzuk bakarrik inporta bazaizkie, oso errespetagarria iruditzen zait, baina nik zerbait gehiago exijitzen dut. Hasteko, espainolerako adina diru gastatzea gutxienez. Adin eta gustu guztietako publikoarentzat.

Laburbilduz: gaurko egoera lotsagarria Patxi sartu baino askoz ere lehenago hasitakoa da.
Gauzak ez dira zuria ala beltza, ez da hain sinplea.

Euskarazko edukiak hobetzea eskatzen da, baina gero audientzietan ez dugu horretarako arrazoirik ematen, gu geu gara bizkarra ematen dutenak, eta hori Gaur Egun eta Teleberriren artean neur daiteke ondo, eduki bera 2 hizkuntzetan eta gainera euskerazkoa lehenago emanda. Nahiz eta min eman, nik uste dut gauzak minimo batean jasangarriak izan behar direla. Eta ETB1erako edukiek derrigor bikoiztu beharreko pega daukate, eta ETB2rako bikoiztuta daude erostean.

Aipatu dituzun adibide batzuei buruz:

Bertatik bertara kendu eta Pasalo jartzea, PNVren garaikoa da. Ez da bat kendu eta bestea jartzea izan. ETB2ko arratsaldeko tertulia-aroa Lo que faltaban hasi zuen, eta deskuidatzen bazara antzerako sasoian hasiko ziren.

Basetxea kendu eta El conquistador del fin del mundo jartzea, PNVren garaikoa da. Hau egia da. Esan behar dut baita ere antzeko programak izan arren, El conquistadorren audientziek parean harrapatzen duen guztia jaten duela. Eta azkenetan Basetxea desatsegin bihurtzen hasi zen ze inork ez zuen euskeraz egiten, eta azken edizioan iruneko partaide batekin eztabaida handi bat atera zen, horregatik kexatzen hasi zelako. Tristea zen halako gauzengatik eztabaidak izatea, 100% euskerazkoa izan behar zela jakin eta jendea erderaz egitera joan. Eta hori kaleko jendeak egin zuen, ez ETBk.

Goenkalen euskaraz ez dakiten aktoreak sartzea, PNVren garaikoa da. Hemen bai ez dagoela inongo pegarik jartzerik. Existitzen da Goenkaletik pasa ez den eta euskeraz ondo dakien aktore onargarririk? Zeozergatik ari dira aktoreak errepikatzen. Patetikoa da, familia oso bat sartu dute aktore errepikatuekin, eta oraingo astean ikusten egon naiz eta Ane eta Karlosen ama sartu dute berriro, beste paper bat egiten (bere pertsonaia, nola ez, hil egin zen). Eta euskeraz ondo ez dakien jendea baztertu behar bada, ederki goaz, ederra mezua euskeraz ikasten dabiltzanei, egitekotan egin ondo, ez nago konforme.

Sorginen laratza kendu eta ETB2n antzeko programak egitea, PNVren garaikoa da. Sorginen laratza oso-oso erreta zegoen, kendu beharra zegoen. Azken urtean ere jarraitu edo ez jarraitu egon ziren, audientziarik ez zeukalako, eta astean egun gutxiagotan ematen bukatu zuten, oker ez banago. Goenkale kenduta, ez dago ezer erreagorik ETBn (notizietako aurkezle zaharrak :meparto:)

Euskarazko albistegietan euskaraz erdizka bakarrik dakien jendea sartzea, PNVren garaikoa da. Adibidez?


Guzti hau esanda, noski gauza asko hobetu behar direla, eta hori betidanik da horrela. 90eko hasieretan egia da ETB1 publiko zabalago bati zuzendua zegoela adibidez, eta gaur egun ez bezala irudi errealeko serieak bikoizten ziren. Hori galdu egin da, eta gaizki egina dago. Daukaten apurra ere ez dute promozionatzen, egia. Eta azkenetan erosi zituzten serieetan ere ez zutela begi ona izan uste dut.

Ematen zituzten pelikula asko ere mila bider emandako pelikula zaharrak eta kakak ziren (la boda de mi mejor amigo, adibidez). Azkenetan pelikula nahiko berriak ematen hasi ziren, jendea erakartzeko asmoz, baina pertsonalki uste dut politika hori ez zela ona, ze gaur egun pelikularen bat ikusi nahi duenak berehala dauka eskura; bestela esanda, ia ezinezkoa da ikusi nahi duzun pelikula bat lehen aldiz euskerazko bikoizketarekin ikustea, internetetik aspaldi jaitsi zenuelako, ETBk presa handiarekin erosi badu ere. Niretzako ondokoa hobeto legoke: zineak urte mordoa dauzka eta 1000 pelikula eman ditu derrigor ikusi beharrekoak direnak eta denbora dexente daukatenak, beraz, teorian denbora horrek merke bihurtu beharko lituzkenak: adibidez Gladiator 2000koa da, 10 urte dauzka, merkea izan behar luke, eta kriston pelikula klasikoa da. "Ikusiegia", bai, baina ETBk El aviador 2-3 urtera eman zuen, eta ordurako ere nahi zuenak "ikusiegi" zeukan. Niretzako ETBk "berritasunaren" alde egiteak hankasartzea da, sekula ez du benetako berritasunik emango. Hobe zaharrak baina onak asko erosi, "berriak" prezio altuan nobedade moduan baino. Eta zaharrak eta kakak zeresanik ez :meparto:

darko

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Ekainaren 23a, 18:07:59
Euskarazko edukiak hobetzea eskatzen da, baina gero audientzietan ez dugu horretarako arrazoirik ematen, gu geu gara bizkarra ematen dutenak, eta hori Gaur Egun eta Teleberriren artean neur daiteke ondo, eduki bera 2 hizkuntzetan eta gainera euskerazkoa lehenago emanda. Nahiz eta min eman, nik uste dut gauzak minimo batean jasangarriak izan behar direla. Eta ETB1erako edukiek derrigor bikoiztu beharreko pega daukate, eta ETB2rako bikoiztuta daude erostean.

Eta euskaraz audientzia horiek lortzeko edukiak hobetu al dira? Orduan nola ikusiko du jendeak, edukirik hobetzen ez bada? Zer egin behar dugu, hobetu aurretik ikusi? Edozer ikusten aritu, horrela hobetuko duten itxaropenarekin? Ez ote du saltzaileak bilatu beharko eroslea?

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Ekainaren 23a, 18:07:59
Bertatik bertara kendu eta Pasalo jartzea, PNVren garaikoa da. Ez da bat kendu eta bestea jartzea izan. ETB2ko arratsaldeko tertulia-aroa Lo que faltaban hasi zuen, eta deskuidatzen bazara antzerako sasoian hasiko ziren.
Berdin da izena eta kronologia, euskarazkoa kendu egin zen eta ez dago, eta espainolezkoak hor jarraitu zuen.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Ekainaren 23a, 18:07:59
Basetxea kendu eta El conquistador del fin del mundo jartzea, PNVren garaikoa da. Hau egia da. Esan behar dut baita ere antzeko programak izan arren, El conquistadorren audientziek parean harrapatzen duen guztia jaten duela. Eta azkenetan Basetxea desatsegin bihurtzen hasi zen ze inork ez zuen euskeraz egiten, eta azken edizioan iruneko partaide batekin eztabaida handi bat atera zen, horregatik kexatzen hasi zelako. Tristea zen halako gauzengatik eztabaidak izatea, 100% euskerazkoa izan behar zela jakin eta jendea erderaz egitera joan. Eta hori kaleko jendeak egin zuen, ez ETBk.
Nire ustez, ETBk nahi izan balu lortuko zukeen Basetxean euskaraz egitea.

Dena dela, telebista publiko batetaz ari gara, denok ordaintzen duguna (baskongadetan behintzat), eta horrek ez lioke audientziari  begiratu behar. Euskara bultzatzea izan behar luke helburua, niretzat. Audientzia? Horrek baldintzatu behar al du dena? Ederki, jarri gauero zine pornoa. Ikusiko duzu nola igoko diren audientziak...

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Ekainaren 23a, 18:07:59
Goenkalen euskaraz ez dakiten aktoreak sartzea, PNVren garaikoa da. Hemen bai ez dagoela inongo pegarik jartzerik. Existitzen da Goenkaletik pasa ez den eta euskeraz ondo dakien aktore onargarririk? Zeozergatik ari dira aktoreak errepikatzen. Patetikoa da, familia oso bat sartu dute aktore errepikatuekin, eta oraingo astean ikusten egon naiz eta Ane eta Karlosen ama sartu dute berriro, beste paper bat egiten (bere pertsonaia, nola ez, hil egin zen). Eta euskeraz ondo ez dakien jendea baztertu behar bada, ederki goaz, ederra mezua euskeraz ikasten dabiltzanei, egitekotan egin ondo, ez nago konforme.
Euskaraz ondo ez dakien jendea, euskarazko telesail batean, baztertu egin behar da. Alemanez ondo ez dakien jendea, alemanezko telesail batean baztertu behar den bezalaxe. Logika hutsa iruditzen zait. Beste kontu oso ezberdin bat da kalean edo gizartean baztertzea.

Eta aktore onargarri hori exititzen da eta Anjel Alkain du izena :silba:

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Ekainaren 23a, 18:07:59
Sorginen laratza kendu eta ETB2n antzeko programak egitea, PNVren garaikoa da. Sorginen laratza oso-oso erreta zegoen, kendu beharra zegoen. Azken urtean ere jarraitu edo ez jarraitu egon ziren, audientziarik ez zeukalako, eta astean egun gutxiagotan ematen bukatu zuten, oker ez banago. Goenkale kenduta, ez dago ezer erreagorik ETBn (notizietako aurkezle zaharrak :meparto:)
Ez dakit nolako audientziak zituen. Baina gazte-helduentzako euskarazko beste zerbait egin zitekeen, ezta? Zergatik ez zen egin?

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Ekainaren 23a, 18:07:59
Euskarazko albistegietan euskaraz erdizka bakarrik dakien jendea sartzea, PNVren garaikoa da. Adibidez?
Izen askorik ez dakit ba, baina berriemaile mordo bat. Honekin ez haserretu baina... Athleticeko berriak ematen dituzten asko, adibidez. Eta ez naiz ari "z" gaizki ahoskatzeaz, e? Hori ez da beti euskaraz ez jakitea. Erdarakada lotsagarriak, nor-nori-nork erabat gaizki erabiltzea, itzulpen txarrak... Maddalen iriartek ere, galdeketa bati buruz ari den bakoitzean "galdaketa" esaten du eta hori "fundizioa" da. Hori al da seriotasuna? Nire etxean euskarazko albistegiak ikusten dira egunero. Eta esan dezaket erabat ezinezkoa dela albistegi oso bat (ezta albiste bat ere, gehienetan) euskararen inguruko akatsen bat entzun gabe pasatzea. Horrez gain, albiste berdinak itxura ezberdina hartzen du hizkuntzaren arabera: euskaraz nola edo hala, eta espainolez Salamancako batek baino hobeto. Hau, telebista publiko batean, ezin da onartu. Eta ez du balio "euskara zaila da" eta antzeko gezurrak erabiltzeak, lana ondo egin behar da eta are gehiago lan publikoa denean.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Ekainaren 23a, 18:07:59
Ematen zituzten pelikula asko ere mila bider emandako pelikula zaharrak eta kakak ziren (la boda de mi mejor amigo, adibidez). Azkenetan pelikula nahiko berriak ematen hasi ziren, jendea erakartzeko asmoz, baina pertsonalki uste dut politika hori ez zela ona, ze gaur egun pelikularen bat ikusi nahi duenak berehala dauka eskura; bestela esanda, ia ezinezkoa da ikusi nahi duzun pelikula bat lehen aldiz euskerazko bikoizketarekin ikustea, internetetik aspaldi jaitsi zenuelako, ETBk presa handiarekin erosi badu ere. Niretzako ondokoa hobeto legoke: zineak urte mordoa dauzka eta 1000 pelikula eman ditu derrigor ikusi beharrekoak direnak eta denbora dexente daukatenak, beraz, teorian denbora horrek merke bihurtu beharko lituzkenak: adibidez Gladiator 2000koa da, 10 urte dauzka, merkea izan behar luke, eta kriston pelikula klasikoa da. "Ikusiegia", bai, baina ETBk El aviador 2-3 urtera eman zuen, eta ordurako ere nahi zuenak "ikusiegi" zeukan. Niretzako ETBk "berritasunaren" alde egiteak hankasartzea da, sekula ez du benetako berritasunik emango. Hobe zaharrak baina onak asko erosi, "berriak" prezio altuan nobedade moduan baino. Eta zaharrak eta kakak zeresanik ez :meparto:
Denok ez gara zinefiloak, nik Million Dollar Baby ikusi gabe neukan eta euskaraz bikoiztu dutelako ikusi egin nuen. Zaharrak eta berriak, biak erosi ezinik ez dago erdarazkoak hainbeste erosten ez badira (niretzat ETB2k ez du ezer pintatzen baina hori beste kontu bat da), izan daitezela onak eta publiko guztientzakoak, ez umeentzakoak bakarrik.

Bukatzeko: ez dakit inor konturatu den, baina Wazemankek "Wazemank 3.0" izena duenetik guardia zibilak desagertu egin dira bertatik. Kasualitatea?
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

baronluigi

Igandetik aurrera Maskara kendu eta Berebiziko Espioien hirugarren denboraldia botako dute berriro xD

Aju

Webaren arabera, 105-106 astelehen bazkalostean. Seguruena ez dut bat bera ere galduko, baina elegoke gaizki TDTtik besteren bat audioa hartzen balego.

baronluigi

#20
Erne dirudienez, astelehenetik aurrera, eguerdian ARABASTAKO sagarekin jarraituko dute, 105 ataletik aurrera...baina gabon parteko atalak, hasierakoak izan beharrean, 119garren ataletik ondoren datozenak izango dira. Hau da, bihar astelehena, eguerdian 105 eta 106 atalak botako dituzte, eta gauean aldiz 119 eta 120. Laburbilduz, ezer aldatu ez balute bezala, eta egun hauetan errepikapenak bota beharrean zegozkien atalak bota izan balituzte bezala.

Aju

#21
Joder, profesionaltasun falta itzela dago hor, e. Egia esan, eskerrak eta dena eman behar da, horrela 2 pasada daude hartzeko.


baronluigi


jonnydbz

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Ekainaren 26a, 02:19:16
Webaren arabera, 105-106 astelehen bazkalostean. Seguruena ez dut bat bera ere galduko, baina elegoke gaizki TDTtik besteren bat audioa hartzen balego.
Nik behintzat ezin izango dut TDT-tik hartu.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Nik ez dakat TDT-rik..baina VHSarekin grabatzen saia ninteke xD.

Taichisan

Nik hirugarran aldiz ia oraingoan ondo hartzen dudan. Nik grabatuko ditut atalok ere :silba:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Euskalteleko betizu kanalean ere egin dute aldaketa. 15:25-an 105 eta 106 atalak eta gauez 119garren atala xD

baronluigi

Gaurtik aurrera One Piece 21:40tatik 22:30etara xD.

jonnydbz

ETBri buruz hemen hitz egin denez, Zalbaldun ikusi dudan hau jartzen dizuet irakur dezazuen:

ETB1en etorkizunaren inguruko hausnarketa abiatzeko txostena (Suriok idatzitakoa).
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Beraiek dira marrazkiak ETB3ra pasatzeko trantsizioan egon direnak gehienbat, ETB1eko marrazkiak kentzea beraien gauza izan baita. Ez zuten aurrikusten halakorik?

Beste gauza bat. Duela urte batzuk, TDTa ez zegoenean eta kate gutxi zeudenean %6 ez zen ezer, baina gaur egun hainbeste katerentzat ez da hain txarra (laSexta eta Cuatro hor ibiltzen dira, 44 milioi ikusle posiblerekin, eta suposatzen da diru gehiago daukatela gauzak erosteko).

Bizitza guztia marrazki eta kiroletan oinarritu da ETB1, eta orain eduki horiek badoaz. Nahiz eta gaur egun ohikoak izan, hasieretan zaila izan omen zen eduki horiek euskaraz ikustera ohitzea, aitak beti esan dit lehen futbola edo pilota euskaraz ematen zutenean madarikazioka hasten zirela batuarekin ez zirelako ezertaz enteratzen, baina orain berdin dio nola ikusi. Ohitzea da. Orain beste eduki batzuk esplotatzen hasi behar dira, eta horietara ohitzea ere zaila izango da, baina ohituko gara. Izan dezatela begi ona gauzak erostean, mesedez.

Kirolei buruz, antzina ostiraletan Bundesliga ematen omen zuten. Eman dezatela berriro Bundesliga ostiraletan, eta larunbatetan frantziako liga edo, ez dira oso garestiak izango :cool: Dena den uste dut Ligako eskubideak berriro eskuratu dituela Sogecablek (bizitza guztian autonomikei eskubideak saldu dizkiena), eta agian berriro itzuliko da Liga.

Bikoizketari buruz... behin aipatzen du eta bertan gauzak gehiago iluntzeko.

Albisteei buruz, nik ez dut imitaziorik ikusten; erredakzioan X berri dauzkate eta edukia euskarara eta gaztelerara pasatzen dituzte. Niretzako ez da bata bestearen imitazioa, gauza bera 2 hizkuntzatan eskaini beharra dago. Gainera, gauza desberdinak eskainita, konparazio bat egitera bultzatzen egongo dira, zeinen edukia den hobea erabakitzera, eta galtzeko guztiak euskarak dauzka.