Sugegorri Beltza

Sortzailea inguma, 2007ko Martxoaren 24a, 10:04:08

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

ba lizentziatutako materialik atera ezean, ea zer geratzen den euskal-encodingsen. Nik nahitaezkoa ikusten dut jarraitzea

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

#17
Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Martxoaren 28a, 00:57:28
AipatuBa... DVD bat 5?-tan salduko balute, ba bai, nik erosiko nuke, baina duten prezioekin, eta batez ere bilduma luzeekin... (adibidez DBZ) Ba sentitzen dut baina ezin naiz erostea permititu. Prezio baxuagoan salduko balituzte ez dut uste galtzen aterako liratekela, eta are gehiago, jende gehiagok erosiko lituzke.
Editore prezio exageratu batez ari zara, kasu konkretu bat, prezio basatiak daramatzana. Ez dira denak Selekta bezalakoak. Errestaurazioa erostea dirua izan zaien arren, prezioz pasatu dira, baina ez 5?-tara jeitsi eta irabazi ahal izateko. Gauzak ez dira ain errazak.

Eske gauza bat da pasatzea eta beste bat da sekula egon den lapurretarik handiena egitea. Beste egunean egon nintzen begira ameriketan atera duten DBZko edizioari. Badakit tirada aplastanteak direla hemengoekin konparatuz, baina iristen da muga bat ya estafatik gora kalifika daitekeena.

Ameriketan ere master digitaldun edizioa hartu da (goitik eta behetik buruak eta hankak destrozatuz, hori bai). Sagaka irten da, eta lehenengoa saiyen saga da, 39 atal. Guztira 25?  :blink :blink :blink Hain justu Selektako kutxak 8 atalekin irtetzen dira prezio horretan. 5 aldiz material gehiago. Nahiz eta hemengo eta hango kontsumoa ezberdina izango den eta ezin dela alderatu esan, aldea hain da brutala ze ezin dela beste ezer esan.

http://everything.zstore.com/ProductDetail.cfm?IT=3880

Hor dago prezioa, kontsultatu nahi bada. Gainera edizio honek kurro extra bat dauka; amerikarren ohitura da BSO osoa aldatzea, ba oraingoan bikoizketa hartu eta BSO originalarekin jarri dute. Prezio horrekin 2 kolekzio ere erosiko nituzke, bestea bere paper eta guzti gordez, frikien moduan  :xD

EDIT: Konszientea naiz prezio hori promozio bat ere batera, nahiz eta inon esan ez, baina hala ere, pasada bat da, hemen promozioak asko jota 8 atali eragiten die, horiek ya 39ri

FHarlock

#18
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Martxoaren 28a, 22:56:04
ba lizentziatutako materialik atera ezean, ea zer geratzen den euskal-encodingsen. Nik nahitaezkoa ikusten dut jarraitzea

Badugu nahikoa material dvd-ean atera ez dena eta aterako ez dena guk ateratzeko. Titulo oso bakan batzuk legozke egoera horretan.

Telebisten lizentziaz ez nintzateke arduratuko, dvd-etatik gauza oso desberdina bai da.



AipatuEske gauza bat da pasatzea eta beste bat da sekula egon den lapurretarik handiena egitea.
Lapurreta ilegala da, editore honek ongi deritzon prezioak jartzea ez.


AipatuAmeriketan ere master digitaldun edizioa hartu da (goitik eta behetik buruak eta hankak destrozatuz, hori bai). Sagaka irten da, eta lehenengoa saiyen saga da, 39 atal.
Hori orain, baina lehenago bolumeka atera zuten ere.

Arsenicum


Aurreko post hori editatu dizut, FHarlock, Code erabili beharrean ondoan dagoen Instertar cita edo "quote/quote" kodeak erabiltzea hobe da. Bestea beste gauza batzuetarako erabiltzen da ta ez da ondo geratzen. (ez esan hau ere firefoxek mugitzen dizula mesedez :msn-wink).

Lapurreta ilegala izan beharko litzateke, bai. Baina askotan zoritxarrez ez da horrela.

Ez zara SGAE-koa izango ezta FHarlock? :lol Nahiko sutsu ikusten zaitut SGAE defendatzen eta.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

inguma

juer! nik zerekin egiten zenuten bezterik ez dut galdetu! kar kar kar

Aju

jeje, lasai. Nola ripeatzen den ez dakien batentzat nik uste dut gordian knot programa dela onena

orionatk

Bai, nik ere Gordian Knot erabiltzen dut, oso azkarra, erreza eta ona delako. Bestalde, ideia pixka bat eukita, agian Virtual Dub programa hobea da, aukera gehiago ditu eta (filtroak...)  :bye1

FHarlock

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Martxoaren 29a, 15:33:09
Lapurreta ilegala izan beharko litzateke, bai. Baina askotan zoritxarrez ez da horrela.

Ez zara SGAE-koa izango ezta FHarlock? :lol Nahiko sutsu ikusten zaitut SGAE defendatzen eta.

Lapurreta, joan RAE-ra zer esan nahi duen ikustera, eta erabili erabili behar denean.

Eta ez jarri nik esan ez ditudan hitzak nire ahoan. Ez dut inoiz defendatu SGAE, gauzak diren nolakoak esan ditut bakarrik, eta interesa bere lana ongi egitean gauzak behar bezala editatuz euskeraz sartzen duenari zor zaion errespetoa adierazi dut. SGAE egile guztiak ez ditu errepresentatzen, eta bere moduak ez ditut batere gustokoak.



AipatuBai, nik ere Gordian Knot erabiltzen dut, oso azkarra, erreza eta ona delako. Bestalde, ideia pixka bat eukita, agian Virtual Dub programa hobea da, aukera gehiago ditu eta (filtroak...) 

Nik errekodifikatzeko virtualdub obeago dela ikusten dut, aukera gehio eta kontrol gehio ematen dizu. Gauza da, Goardian Knot programa pak bat dela, eta virtualmod erabili nahi baduzu, beste programak bilatu beharko dituzu, Dvddrecrypter bezalakoak.

inguma

ok, gordian hori ikusiko dut...
Galderatxo bat... euskaltegian vhs zinta zaharrak dauzkagu eta, badakizue, denborarekin hondatzen ari dira. Nire ideia zen vhs-tik cd-ra pasatzea. Zelan egin liteke hori? Ba al daukazue post bat edo ZelanEgin bat horri buruz?
Eskerrik asko.

Aju

ba kapturadora bat beharko duzu, edo bestela dvd grabagailu horietako batek ere balioko dizu.

FHarlock

Aipamenaren egilea: inguma  Noiz: 2007ko Martxoaren 30a, 03:49:20
ok, gordian hori ikusiko dut...
Galderatxo bat... euskaltegian vhs zinta zaharrak dauzkagu eta, badakizue, denborarekin hondatzen ari dira. Nire ideia zen vhs-tik cd-ra pasatzea. Zelan egin liteke hori? Ba al daukazue post bat edo ZelanEgin bat horri buruz?
Eskerrik asko.
Nongoa zaren arabera, agian gutako bati pasa diezaiokezu edo geratu hortan laguntzeko.

Bestetik, egizu filmeen zerrenda, eta filmearen arabera, agian audioa harrapatzearekin nahikoa izan liteke. Ardura duena audioa da, eta gero, irudia, dvd-tik atera badaiteke, obeagoa izango dena, muntaia egin eta kito.

Audioa bakarrik atera nahi bada, VHS bat, minijack-line kable estereoa eta ordenagailuaren mikro sarrerarekin nahikoa duzu.

Aju

egia esateko virtualdubmod askoz hobeagoa da esan duten moduan, filtroengatik eta, baina dvdkin arazo bat dauka, bideo zatiak .vobetan etortzen dira, eta nik dakidala behintzat ez ditu kargatzen .vob artxiboak bata bestearen atzetik, osea banan-banan konprimitu beharko lirateke eta avian daudela jarri bata bestearen atzean

orionatk

Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Martxoaren 30a, 12:04:38
Aipamenaren egilea: inguma  Noiz: 2007ko Martxoaren 30a, 03:49:20
ok, gordian hori ikusiko dut...
Galderatxo bat... euskaltegian vhs zinta zaharrak dauzkagu eta, badakizue, denborarekin hondatzen ari dira. Nire ideia zen vhs-tik cd-ra pasatzea. Zelan egin liteke hori? Ba al daukazue post bat edo ZelanEgin bat horri buruz?
Eskerrik asko.
Nongoa zaren arabera, agian gutako bati pasa diezaiokezu edo geratu hortan laguntzeko.

Bestetik, egizu filmeen zerrenda, eta filmearen arabera, agian audioa harrapatzearekin nahikoa izan liteke. Ardura duena audioa da, eta gero, irudia, dvd-tik atera badaiteke, obeagoa izango dena, muntaia egin eta kito.

Audioa bakarrik atera nahi bada, VHS bat, minijack-line kable estereoa eta ordenagailuaren mikro sarrerarekin nahikoa duzu.

vhs-en audioak kapturatzeko, hobe da seinalea linea sarreratik sartzea mikrofonoarenetik sartu beharrean.

MikelEiza

Ez dago zertan banaka konprimitu beharrik, smartripper bezalako programekin dvdtik .vob-ak ateratzen dira eta .m2v fitxategi bat sortzen da. Virtualdub-ekin sortu berri den fitxategia irekiz gero  automatikoki vob guztiak kargatzen dira.