Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: FHarlock Noiz: 2007ko Maiatzaren 04a, 01:16:02

Izenburua: ETB-ek betacam konpontzaile beharrean dago
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Maiatzaren 04a, 01:16:02
Gaur goizean, telebista jarri dut ea zer zegoen begira, hamaikak aldera.

Eta ETB2 argazki fijo soinu gabea zegoen... beno, obe esanda, Betacama engantxatu zaie, eta zinta pausean zeramaten denbora luzez.

Ba egun berean bigarren bat gertatu zaie, orain ETB1-en badarama 20 minutu edo tipo bat egazkin barruan eta Valencia 32 america cup jartzen.



Eta hau ez dela gertatu zaien bakarra, Tin Tinen azken pasean gertatu zitzaien ere, eta aurretik 3-4 ikusia nahiz.

Joder ETB, jubilatu beingoan aparatu hori gaizki badabil, baina behintzat ez jarri lehen aparatu gisa.
Izenburua: Re: ETB-ek betacam konpontzaile beharrean dago
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Maiatzaren 04a, 02:09:40
Ostias, bat batean inspiratu, eta esan deutzot, ea nola dagoen ETB2...


.
.
.
.
.

Ba bai, berdin zegok...

Eta orduan gehio inspiratu eta euskalteletik tdt-ea ea berdin zegoen begira...


Jaunok, ez da betacama pikutara doana, ETB digitalki lanean dabil emisio zentruetan, eta analogiko konbertsorea pikutara joan da, edo errepikagailu baten arazoa dute.

Ea behintzat bihar esnatzerako konpontzen duten... ze erritmo honetan, TDT-ra pasa beharko dugu analogikoa beti pausen aurkituko dugulako.
Izenburua: Re: ETB-ek betacam konpontzaile beharrean dago
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Maiatzaren 04a, 03:01:06
ba nik gau osoan arazorik gabe ikusi ahal izan ditut bi kanalak
Izenburua: Re: ETB-ek betacam konpontzaile beharrean dago
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Maiatzaren 04a, 21:02:26
Nik oroitzen naiz, agunen baten etb1 eta etb2 pausan ikusi nituen, baina ordu erdira edo jada ondo jarri zen. Hala ere putada ederra da zerbait ikusten egotean eta nahi ez duzunean pausan jartzea :xD